Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:49 pm on 2020/12/28 Permalink | Reply  

    ezpalkatu 

    ad. ezpalkatu, ezpalka/ezpalkatu, ezpalkatzen ||1 du ad. g.er. Ezpaldu. 2 du ad. (Hedaduraz). Aizkora ttipi batez zohiak ezpalkatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ezpalkatu.

    1.Réduire un morceau de bois en coupeaux, ou tout autre objet en tranches ou éclats” H. v. ezpaldu. ¬ Larrazkenean, aizkora ttipi batez [zohiak] ezpalkatu ta, aurdikitzen zituzten surat, garretan baitzoazin, urrin handirik gabe, omen. JE Bur 9.

    2. Fragmentarse. Iparraldeko egoera politiko abertzalea asko ezpalkatu da 90 hasieraz geroz. M. Lartzabal Argia n.º 1377 (1992), 9.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [ezpaldu]: ezpaldu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. astillar(se); fragmentar(se)
    fr du ad. fendre du bois en copeaux
    en da/du ad. splinter, shatter
    port da/du ad. lascar, estilhaçar; fragmentar-se

    Testuinguruan

    Ni ez naiz hasten aztertzen zer den “sa” eta zer den “mur”, baizik eta diot “samur”-ek esan nahi duela zenbait lekutan “erraz”, eta beste zenbaitetan “bigun”. Zein oinarri komunetatik ezpalkatu da hori? Ikuspegi hori da niri interesatzen zaidana: sinkronikoki, denboratik kanpora, lotura horiek sentitzea. [“Jada ez gara gai hizkuntza bizi bat transmititzeko”, Iñaki Segurola (Argia, 2020-12-28)]

     
  • Maite 9:59 pm on 2020/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    erretilu 

    1 iz. Zurezko edo lurrezko plater handia, zenbait lagunek batera, bertatik jateko erabiltzen zena. Seiko bakoitzarentzat jartzen zen erretilua eta seiek handik jaten zuten. 2 iz. Plater handia, mahaikideen platerak betetzeko mahaira ateratzen dena. Erretilu bat, entsaladaz betea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erretilu. 1. (V, G, AN; SP→Dv, Aq 1012, H), erratilu (V-arrig-m, AN-larr, B; Lar, Añ, Dv, H), erreteilu (V-ger), erratilo, erratilla, erratuilu (Sal), erratulu (R). Ref.: A (erretillu, erratillu, erreteillu, erratuilu); Iz ArOñ .
    Bandeja, fuente, plato grande. “Plat de bois pour hacher la viande” SP. “Cuenca, hortera de plato” Lar. ” Erretillu, vase en bois ou en terre, plat, écuelle, terrine” H. ” Erratillu, hortera, ataifor” A. ” Errétillua, el plato grande de barro en que podían comer unas seis personas” Iz ArOñ. Hay una descripción de la fiesta llamada erratillu-eguna de Zeberio, en A EY I 146.
    –Adiskidia, zer da erretilluba? Platerian ateraten dira aza ta okelia. –Erretilluba da euskaldunen platera. Mg PAb 54. Lurrezko erretillu likurkatuak dira onenak guria egin eta iraunerazotzeko. It Dial 83s (Ur erretillu; Dv Ip untzi ). Erretillu andi bat bete babasopa. Arr EE 1882a, 98. Eroan eban beragana aragiz edo okelaz beterik egoan erretilua. Itz Azald 119. Artu dezadan, bada, urrizko makilla / Eta euskaldun zarren zurezko erratilla. Elizdo EE 1913a, 504. Erratilu moskorretik gañezka, aundia baitzen, mutil bakoitzak ezpel-xaliz babak aterata bere txaliña beteaz ari zen. Or Mi 6. Eskuiko txokoan sukaldea, bertan erratilo batean zerbait jaki. Alz Ram 21. Ogia. erratilluan busti zuen ta Simonen seme Yuda Iskarioteri eman zion. Ir YKBiz 443. Gazte-jenteari jaten ematen zitzaien erretillua deitzen zitzaion fuente edo ontzi batetik. Aldiko seirentzako, seiko bakoitzentzako jartzen zan erretillua eta seirak andik jaten zuten. And AUzta 70. Bere lantokian […] bionboak, aterki-tokiak, erratillu edo bandejak eta abar egiten jarduten da. Garm EskL I 68.
    v. tbn. VMg 104. Zav Fab RIEV 1909, 34. Ag G 15. Erratilu: It Fab 189. A Ardi 47. JMB ELG 74. Erratilo: Anab Usauri 104. 2. erratilo. Cazuela, caldero.
    Trebere, erratilloak sutan eukitzeko iru oindun burnia. […] Alper, erratilloak suburuan jartzeko laratzatik esegitzen dan burnia. […] Kazuela, (erratillo), janariak egosi ala eratutzeko ontzi zabala. EEs 1930, 8.

    Sinonimoak: iz.

    [azpila]: azpil, bandeja Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bandeja, fuente, plato grande; cazuela
    fr iz. plateau
    en  iz. tray
    port iz. bandeja

    Testuinguruan

    Zerbitzariak – beti bezala -, zilarrezko erretilu batean eraman zion ardoa Konraden gelara. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)]

     
  • Maite 7:50 pm on 2020/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    txertaketa 

    iz. Txertatzea. Txertaketarako erabili ohi den ukendua.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txertaketa. (Gc ap. A, s.v. txertakera ). Injerto. v. txertakera. Sapitik azi ta txertaketa eta beste lan guztiak egin eta bear dan tokian zuaitza aldatzen dan arte. Munita 32. Landareari ebaki edo urraturen bat egin badiozu, txertaketarako erabilli oi dan ukenduaz edo beste zerbaitez estaltzea on du. Ib. 43. Eztira bat, ala ere, txertaketa eta nini ezarketa. Ibiñ Virgil 84.

    Sinonimoak: iz.

    [txertatzea]: txertatze (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. injerto (2)  iz. inserción (3) iz. (Med.) vacunación
    fr (1) iz. greffe (2)  iz. insertion (3)  iz. (Med.) vaccination
    en (1) iz. grafting (2) iz. insertion (3)  iz. (Med.) vaccination
    port (1) iz. enxerto (2)  iz. inserção (3) iz. (Med.) vacinação

    Testuinguruan

    Igandean hasiko da COVID-19aren kontrako txertaketa Euskal Herrian [Ion Orzaiz (Berria.eus, 2020-12-23)]

     
  • Maite 11:41 pm on 2020/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    zaindu 

    ad. zaindu, zain(du), zaintzen 1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten arta hartu, kalterik edo ezbeharrik gerta ez dakion. Ik. jagon. Abereak zaindu, esneak batu, gaztak eginarazi. Soroa zaintzen baduzu, soroak zainduko zaitu. Zaindu etxea, hazi eta hezi umeak. Supazterrean afaria zaintzen, ama-alabak txerriei jaten ematen dauden bitartean. Beraz, zuk ere zaintzen zaituen aingerua baduzu? Zain ezazu zeure burua.

    2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti adi eta erne begira egon, egiten duen edo gertatzen zaion guztiaren berri jakiteko, edo komeni edo nahi ez den gauzarik jazo ez dadin. Ateak zaintzen. Mugak zaintzeko. Txakur onak etxea ederki zaintzen du. Nork zainduko ditu ohoin edo hiltzaileak? Zaintzen dituzu zuk zeure begiak, horietatik sar ez dakizun atsegin lizunik?

    3 du ad. Galtzetik edo hondatzetik begiratu, bere hartan gorde. Ik. atxiki1 2. Segurtasun tartea zaindu behar da errepideetan. Berezitasun hau, aldaketa batzuk gorabehera, geroztik ere ondo zaindu zuten.

    4 du ad. Babestu. Zaindu gaitzazu arerioengandik. Halako mihi gaiztoagandik norberaren ondra zaintzeko. Gure aingeru jagoleak zaindu gaitzala!

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [jagon]: begia eduki, begiak eduki, guardiatu, artatu Ipar., begia atxiki Ipar., jagon Bizk., geinatu Zub., antzatu zah., errekaitatu Ipar. zah.    

    [begiratu]: alde atera, alde egin, alde jarri, aterpetu, babestu, begia eduki, begiak eduki, begiratu, defendatu, defenditu, defentsa egin, eskutik eduki, gorde, kontu egin, kontu hartu, maldatu, begia atxiki Ipar., aldeztu neol., estalpetu g.e., magalpetu g.e., aldetu zah., anparatu Heg. beh., jabetu Ipar. zah., eskudatu Heg. zah.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. cuidar, vigilar (2) du ad. guardar(se), preservar(se), proteger(se) (3) du ad. cumplir, realizar
    fr (1)  du ad. surveiller, veiller ; garder (2) du ad. [qqch.] surveiller (3) du ad. soigner, s’occuper de, prendre soin (4) du ad. respecter ; protéger
    en (1) du ad. to take care, to look after (2) du ad. to look after (3) du ad. to guard; to watch (4) du ad. to protect; to keep safe

    Testuinguruan

    Eguberri on! Eta…zaindu!

     
  • Maite 11:18 pm on 2020/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    txiribita 

    iz. Bitxilorea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txiribita. v. txirigita.

    txirigita. (AN-ilzarb ap. Bon-Ond 150 ), txiribita. Margarita. Cf. Baraib RIEV 1907, 351: “Chiribíta (Llanada de Álava), vellorita o margarita de los prados, planta de la familia de las compuestas (Bellis perennis)”. Belarraren berdea berdeagotu zen, eta txiribita zuriak banan banan galdu ahala, hamar halako rubi-kolorezko unanu-lore jaiotzen ziren. MIH 298.

    Sinonimoak: iz.

    [bitxilorea]: bitxilore, margarita, burupil g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. margarita ➥ bitxilore
    fr iz. pâquerette, marguerite
    en iz. daisy
    port iz. margarida

    Testuinguruan

    Belarraren berdea berdeagotu zen, eta txiribita zuriak banan banan galdu ahala, hamar halako rubi-kolorezko unanu-lore jaiotzen ziren. MIH 298.

     
  • Maite 11:42 pm on 2020/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    nakar 

    iz. Zenbait maskorren barrualdean eratzen den gai zuri gogor eta distiratsua. Perlen nakarra. Nakarrezko kutxatila bat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 nakar. (Lar). Nácar. Arrainak jaten zituzten eta maskorrak saltzen portuges tratularier: ez nola nahiko maskorrak, perla edo nakara zariotenak. Ardoy SFran 162.

    2 nakar. 1. (V-ger-arr-m ap. A; Lh), naikar. “Desganado, sin voluntad” A. “Nakar (V-ger), naikar (V-al), nai izate edo borondate otzekoagaitik esaten dira; zein da ian gitxikoari iankar esatea legez. Nagikorra ta nakarra bat ete dira?” A BGuzur voc. Bera zeinbat gogotsuago, beren arrebea ainbat nakarrago edo gogo bageago egoten zan. A BGuzur 110. Dendak itxita, gizonak jankar da nakar, soñeko baltzak jantzirik. Ag Kr 206s. Egoak moztutako txoria bezela geldituko zaitzute, jangar ta nakar. Ag G 79. Jateko beti nakar, gogorik gabe; egarria il ezina. A Ardi 94. Zer egin, ordea, asto nakar ta temati orren aurrean? Ibiñ EG 1950 (11-12), 56. Nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak. Txill Let 96. 2. ” Naikar (V-al), retraimiento, falta de voluntad” A.

    Sinonimoak: iz.

    [nakar] : gogogabe

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  (1) iz. nácar (2)  izond. (B) desganado, -a, abúlico, -a, apático, -a
    fr (1) iz. nacre
    en (1) iz. mother-of-pearl
    port (1) iz. nácar

    Testuinguruan

    Nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak. Txill Let 96. (OEH)

     
  • Maite 11:16 pm on 2020/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    jangai 

    iz. Janaria, jatekoa. Badaukazu etxean jangaia ugari. Jangaiak erostera.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jangai.

    1. jankai (A, que cita HeH), jangei. Alimento. Udare, txermen, mats eta beste jan-gai guziak. Mb IArg I 119. Garagar, olo ta jankai guztijak. Mg PAb 149. Egorratzu haukiek auzoko herri eta herrixketarat, eros dezatentzat iankai. HeH Mc 6, 36 (Lç ogi, He jateko behar dutena, Dv zerbait jateko, Ker, IBk, IBe jateko). Jankai guziak gooraka zijoazen garaian. TAg GaGo 91s. Guda eta jan gaiak gureganatuko baditugu. “Materiales bélicos y alimentos” . EAEg 2-4-1937 1411. Gobernuak ez luke nahi jan-geiak kario izan diten. Herr 1-10-1959 1. Amak egunoro bezela jangaiak benedikatu. Osk Kurl 56. Jangairik ez badago, akabo da besta. Xa Odol 150. Ondoren aparia, / bazan naiko jan-gai. Insausti 270. v. tbn. And AUzta 124. Ibiñ Virgil 71. AZink 14. Jankai: Uzt LEG I 218.

    2. Sustancia componente de un alimento. Janariak, jan-gai auek dauzkate: ura, proteina, gantza, grasa edo koipea […] eta bitaminak. Oñatibia Baserria 67. Jan-gai edo bizi-gaiak eta oiek onartzeko gorputzak duan era. Ib. 79.

    Sinonimoak: iz.

    [jatekoa]: bizigai, bizigarri, elikadura, elikapen, elikatze, hazgarri, jaki, jan, janari, jangarri, jateko, mantenu, alha Ipar., bizigailu Ipar., bizitzeko Ipar., entretenimendu Ipar., hazkurri Ipar., neurrimendu Ipar., jaten Gip., alimentu Heg. beh., bianda Ipar. zah., hazkuntza Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. alimento, comida, sustento
    fr iz. aliment
    en iz. food
    port iz. alimento, comida

    Testuinguruan

    Beharrak edozer gauza bihurtu zuen jangai, eta piztiek ere jan ohi ez dutena gizakien hortzek irensten zuten. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean (Arantzazu, 2002)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel