berankor

1. izond. Berandukoa, berantiarra. 2. izond. Berantzeko joera duena. Jainkoa, berankor bada ere, ez da ahanzkor. 3. iz. eta izond. EKON. Zerbait ordaintzen atzeratzen dena; kreditu baten mugaeguna bete ondoren, ordaindu beharreko diru-kopurua oraindik ordaindu ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. jas.
[berandukoa]
 belu, beluko, berandu, beranduko, berandutar, berantiar, luzakor, berant Ipar./Naf., belukor Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) tardío, -a (2) que tiene tendencia a retrasarse; que retarda (3) Ekon. moroso, -a
fr tardif, -ive
en (1) late (2) Ekon. slow to pay up
port (1) tardio(a), temporão(ã) (2) Ekon. caloteiro(a)
grez αργοπορημένος

Azoka Zaharraren inguruko tabernetan jende berankor asko, etxerako asmoak oraindik hozitu gabeak.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Baina gogoeta berankor horiek sekula ez dira gertatu beharrekoak gertatu arte heltzen; eta egiarik garrantzitsuenetako bat, bai halaber agian sarriena onartua izaten dena, itorik eta baliatu gaberik da gelditzen gure segidarik gabeko ohituren zurrunbiloan. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Bolada txar bat igarotzen ari zen eta berankor zebilen garai hartan ordainketak egiteko orduan.