bihoztoi
izond. (batez ere Z) Bihoztuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegia
bihoztoi (S), bihotztoi (VocS, Gèze), bihotzoi (Lecl, Hb ap. Lh, Dv (S)). Ref.: A; Lh Eusk 1919-1920 (I), 79.
Valiente, valeroso. “Hardi” VocS. “Courageux” Gèze. “Brave, courageux” (S) Lh Eusk 1919-1920 (I), 79. v. bihoztun. Aski bihoztoi zira, deus nai eztüzünik heltzen etzaizüno. “Virilis”. Mst III 57, 1 (Ip bihoztoi; Echve animoso, Ol kementsu; Leon baduzu bihotzik aski). Arimetan ezta banaite batererik, ezi dierri güziak dirade bardin bihotztoi. Egiat 165. Gizon bihotztoienak diradiala hontarzün gehiago ükhen dienak. Ib. 266. Oihü egiten düt zier ere, gizon bihoztoiak. Atheka 176 (en la vers. bajo-navarra ib. 179 bihotzezko gizonak). Debora eta Jahel emazte bihoztoiez, zoinek Jinkoaren popülia etsaietarik libratü beitzien. Ip Hil 8. Pasajes, arraintzari bihoztoien sor-lekua. JE Ber 92. Aitortu behar da Kornubiako jende komuna oraindik ez doala inglesa uztera, berpizleen ahalegin bihoztoi guztiak gatik ere. Mde Pr 263. Ene zorionerako bidean sartzeko aski bihoztoi banintz. Mde HaurB 31s. Irten egunean 96 bioz-pilpira netunan ontzira igotzean, bañan oso bioztoi arkitzen nintxinan. Or QA 52.
Sinonimoak:Â izond. Zub.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es izond. (batez ere Z) valiente
fr izond. courageux, -euse ; brave, vaillant, -e, valeureux, -euse
en courageous, brave adj
port corajoso(a), valente
Bihoztoi naiz
Bakardadearen elasturiak sortutako lekuetan
Goiztiri lanbrotsuek irakur ezin daitezkeen
Paper hezeak dirudite
Ortozik doa nire auhena
Nik ez dut hilburukorik utziko
Ez daukadana da daukadan guztia
Gaur bezalako egun batean galdu nuen sorterria
Eta harrezkero
Lur zati bat daramat bihotzaren zuloanHemen gauak lau ertz ditu, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 1996)
Reply