Updates from otsaila, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:52 pm on 2020/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    beterraba 

    iz. Batez ere Ipar. Erremolatxa. Beterraba sasoia egitera. Azukre beterraba. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    beterraba. Etim. De fr. betterave (v. DCECH s.v. betarraga ). (-eraba Alth Bot 4), betarraba (T-L), betarraga (Lar, Lcq 138). Remolacha. “Betarraga, remolacha, y ambas son voces del Bascuence. Betarra significa en general raíz, porque siempre se oculta debajo, y betarra el que de suyo y de asiento está debajo. El ga, terminación que significa frecuencia y multitud. Betarraga, betarraga, errozerba. Lat. Radix betæ” Lar. “Betterave, betarraba, bleta ” T-L. Frantzian, aziendei ematen diote belhar, faruxa, trefla, […], beterraba, aza, gaztaina. Dv Lab 259. Bihia ehorik ematen dute, nahastekatuz lur-sagar, pastenagre, beterraba, aza edo bertze zerbaitekin. Ib. 260. Erremolatxa edo betarragaren ostro kentzea. GipNek 1905, 33. Han egon behar zangoen gainean bermatu artio, beterraba saldan goxo goxoa. StPierre 24. Alkoola atera zutelarik beterrabatik, bihietarik, sukre-kanaberatik. JE Med 146. 1953-an etorri nintzen Pithiviers-era betarraba sasoinaren egitera. InXa Odol 292. Udazkenetan plazerrekin ikusten ditut zonbeit lagun Eskual-herritik betarraba sasoinaren egitera heldu. Ib. 292.

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) (batez ere Ipar.) remolacha (Beta vulgaris) (2) iz. (batez ere Ipar.) [sustraia] remolacha
    fr iz. (batez ere Ipar.) betterave
    en iz. (Bot.) beetroot, beet
    port iz. beterraba

    Behi gris tropak, zurzuriak eta beterraba landak atzoko desertua aspaldikoa bezala bilakatu zait jada. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beterraba (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:55 pm on 2020/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilakaide 

    iz. Zub. Zah. Lehiakidea; etsaia. Ik. bilakari.   (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bilakaide.
    1. (-lh- S ap. Lrq ; A, H). Contendiente. “Brouillés, ennemis (familles ou individus)” Lrq. “Contendente, campeón” A (que cita a O). Han iarririk ararteko, / Bilhakaiden baketzeko, / Igor zezan arno-bilha / Pikoekin ezkontzeko. ‘Les deux champions’ . O Po (ed. Michel) 243.
    2. (-lh- H, A).Disputa. (Acepción nacida de una mala interpretación de Harriet del ej. de Oihenart). ” Bilhakaidea, eskatima, liskarra, aharra, bilhaka” HeH Voc. ” Bilhakaiden baketzeko, […], pour apaiser les querelleuses ou les querelles (bilhakaidea peut dériver de bilhaka-idea, compagne de dispute, querelleuse; et aussi simplement de bilhaka et termin. aidea)” H. “Lucha, disensión” A (que cita HeH). Iuduak beraz berriz ere bilhakaidetan hasi ziren, beren artean, solhas haukien gainetik. HeH Io 10, 19 (He eskatima bat).

    Sinonimoak: iz. Zub. zah.

        [liskarkidea]: liskarkide (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. contendiente, que disputa.
    fr iz. adversaire
    en iz. contender
    port iz. contendor, competidor

     Ez dut zure bilakaide izan nahi. #gaurkohitza

    bilakaide (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:10 pm on 2019/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    besarkatu 

    ad. 1 du ad. Besoez inguratu, gehienetan adiskidetasun seinale gisa. Besarkatzera zihoakionean. Negarrez besarkatu zuten elkar bi anaiek. Ahuspez haren aitzinean, eta zangoak besarkatzen zizkiola. Ikurrina besarkatuz. Bi gizonek ezin besarka dezaketen zuhaitz lodia. 2 du ad. Barnean hartu. Zeruak lurra besarkatzen du bakean. Hitz batek anitz gauza besarkatzen ahal ditu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [besoez inguratu]: laztan egin, laztan eman, laztandu, maite egin, besartetu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (1) besarkatu besarka besarkatzen batzuetan da ad./ du ad. abrazar(se), rodear con los brazos (2) du ad. (hed.) abrazar, rodear, abarcar; rodear con los brazos (3) du ad. abrazar, aceptar, hacer propio, -a
    fr ad. (1) du ad. embrasser (2) du ad. (hed.) embrasser, encercler, entourer (3) du ad. embrasser, accepter
    en ad. (1) du ad. to embrace, to hug (2) du ad. [inguratu] to hug; to enclose
    port ad. (1)

    Luzaz besarkatu ziren. (Elhuyar hiztegia)

    besarkatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:44 pm on 2019/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilan 

    iz. bilan 1. Ipar. Balantzea. Azken sei urteen bilan baikorra egin du auzapezak. || bilan 2 adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bilan-ek, ‘bilatzen’ adieran euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bila]. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [balantzea]: balantza, balantze Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) balance
    fr iz. bilan
    en iz. evaluation, assessment
    port iz. balanço

    COP25: bilana, aurreikuspena bezain eskasa.  [Jon O. Urain, Berria.eus, (2019-12-19)]

    bilan (Argazkia: R. Miller, Flickr CC)

     
  • Maite 11:11 pm on 2019/12/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    handios 

    adj. Ipar. Harroa, handiustez betea. Halakoak dira handiosak, beren burua besteak baino gorago ekarri nahi dutenak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    handios. (H (BN)), handius (BN, S; Gèze, Dv (S), H (S)), haundios. Ref.: A (handius); Lh Eusk 1919-20 (I), 82. Orgulloso, soberbio. “Hautain” Gèze, Dv. “Altier, fier, orgueilleux” H. Tr. Documentado sobre todo en textos suletinos y mixanos.

    Etzitiala arren handius izan jakitez, batez ere: bena lotsa ükhen ezazü lehenago eman izan zaizün ezagütziaz. Mst I 2, 3 (Ip handius). Gizon bere buriak maite tuzten batzu, abarizios, handios, eta urgulutsu batzu. AR 267. Handiosak dirade mendikatzen, flakiak gordatzen. Egiat 223. Halakoak dirade handiosak beren büria berze beno gorago ekharri nahi dienak. Ib. 226. Dena ardüregi dakiana, behar beno handios izan nahiz, ikherterazi dü gorderik zagoana. Ib. 262. Abill, eijer, ezpiritus dena da usin handius; / Bena, zü, dohain haiegati, etzirade fantesius, / Ümil, afable zira eta, behar denian, korajus. Etch 578. Neskatilak beitira ordian handius, / Bena gogatzen dira lüzin inganioz. Ib. 684. Gizon eder bat zen, bere bizar belz handiarekin: itxuraz oso eta handiosa. Prop 1901, 248. Gabrielaren aiurriak […], lizun, hipokrita, haundios, buru arin eta bihotz gogorreko zen Gabrielaren aiurriak […]. Mde Pr 177. Nolako urheztadura eta harri baliosez estaliak emazte zilimindrin, handiosak! Etcheb Obrak 36.

    Sinonimoak: izond. Ipar.

    [hantustetsua]: arrandia, arranpalo, burgoi, buruharro, buruiritzi, buruzut, gorati, haizetsu, hanpurutsu, harro, harroputz, ustetsu, farfaila Ipar., haidor Ipar., fier Ipar./Naf., fanfarroi beh., goi-nahi g.e., haizeputz g.e., handiputz g.e., handiusteko g.e., hantustetsu g.e., hantuts g.e., harroti g.e., putzontzi g.e., banaloriatsu zah., fardo Ipar. g.e., hankor Ipar. g.e., hanpurus Ipar. g.e., urgoi Ipar. g.e., burupetsu Ipar. zah., fazati Ipar. zah., superbio Ipar. zah., soberbio Heg. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (batez ere Z) altivo, -a; altanero, -a
    fr izond. hautain(e)
    en izond. (proud) arrogant, haughty
    port izond. altivo, -a; arrogante

    Beren soak, ilun; keinuak, gordin; hizketa-modua, handios eta ziniko… [Beldurra ari du, Anjel Lertxundi (Berria.eus, 2019-12-01)]

    handios (Argazkia: basqueliterature.com)

     
  • Maite 10:27 pm on 2019/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bris-bris 

    adb. bris-bris. Distiratuz. Begiak bris-bris jartzen zaizkio. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bris-bris. v. BRIST-BRIST.

    BRIST-BRIST. (briz-briz V-gip ap. Etxba Eib).

    a) Destellando. “Brillantemente. Briz-briz agiri zan Zesterukua, Arraten, Zesterukua aparecía como un foco de luz” Etxba Eib. Zer dan ez dakit, baña gizon aserrekorra ezagun-ezaguna izan oi-da: begiak “brist-brist” jartzen zaizka. E. Larrañaga EEs 1921, 170. Gertau zittuan bris-bris zaldixa eta onen apaiñ guztiak, eta ala be, bere galtzairuzko petua, eta zorioneko egunian, juan zan soñian au espillua letz ebala, baña zapi eder bategaz estalduta. Etxba Ibilt 459.
    b) Rápidamente. Brixt-brixt, bidearen erditik zoan, bere buruarekin irriz. GAlm 1957, 22 (ap. DRA).

    BRIST-BRIST EGIN. Brillar. “Bris-brist eiñ” Elexp Berg s.v. brist eiñ. v. BRIST EGIN. Eta… diru asko utzi du? Eta… guretzat utzi du? –galdetu zuan Patxik begiak bris bris egiten ziotela. Apaol 36.

    Sinonimoak: iz.

    [bris-bris] : distiratuz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. onomatopeya del brillo, del resplandor
    fr adb. onomatopées de luminosité, de rayonnement
    en adb. onomatopoeia of brightness, of radiance
    port adb. onomatopéia do brilho, do esplendor

    Garagardotegian, Rakelen begiak ere bris-bris zeuden eta esango nuke Rubenen begiak bilatzen zituela. [Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)]

    Begiak bris-bris jartzen zaizkio Mikel ikustean. (Elhuyar hiztegia)

    bris-bris

    bris-bris (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:49 pm on 2019/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    biraolari 

    adj./iz. Birao egiten duena, birao egiteko ohitura duena. Ik. biraogile. Jainkoaren aurkako biraolaria. Hordi, lapur eta biraolariak. Biraolari gisa harrika emango didatelako beldurrak ez banengo. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    biraolari. (V ap. A ; Añ, A DBols), burolari (Lar; -rh- SP, Lar, Dv, A), biragolari, biraulari. Maldiciente; blasfemo. ” Burholaria, burhogillea, blasphémateur, grand jureur” SP. “Blasphemo” y “maldiciente” Lar. “Maldiciente” A. v. biraogile, biraokari. Etzare ahalge, lohi, arnegari, burholari, harro, arin, mundutar izateaz. Dh 212. Zure Euskalerriko azken biragolari oni barkatu. A Ortzuri 156. Biraulariaren azken okerra. JBDei 1919, 285. Bazekin Jesusek etzutela Juduak itz ori ateratzea besterik nai biraularia bezala ill-erazitzeko. Inza Azalp 50. Aldeztzalle beroa ezpada, biraolari porrokatua izango da. TAg GaGo 70. Emakume biraolariak. A EY I 128. Biraokera asko erabiltzen dituzte biraolariak beren ezpainetan. Ib. 128. Zure onesleak onetsiko ditut, / eta zure biraolariak zapuztuko. Ol Gen 12, 3. Bazitxinan aski biraolari, batez ere Italitik eta Españitik. Or QA 194. Oiñak billoizik […] aintziñako biraolarien gisan. Erkiag Arran 187. Atara egizu biraolari ori txabolategitik. Ker Lev 24, 14 (Dv burho-egile hori, Ur blasfemaria, Bibl madarikatzailea). Nahiz-eta ni lehenago biraolari izan, erasotzaile eta laidotzaile. IBk 1 Tim 1, 13. Gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontra, ez sakrilego eta ez biraolari. IBe Act 19, 37 (TB blasfematzaile). Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. MEIG V 110.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [biraogilea]: añenti, gaitzesle, biraoti Bizk., biraogile zah., blasfemari zah., blasfematzaile zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. maldiciente; blasfemo, -a
    fr iz./izond. qui maudit ou jure, blasphémateur, -trice
    en (1) izond. blasphemous; swearing; foulmouthed (2) iz. blasphemer
    port iz./izond. maldizente; blasfemo, -a, blasfemador, -a

    Txolinduta, eta apur bat biraolari, aurpegia zerurantz jasoz hots egin zuen: “Eta argia egin zen”.  [Maitale koitaduen kronikak, Vasco Pratolini (Koldo Biguri), Elkar, 2006] (Egungo Testuen Corpusa)

    biraolari (Argazkia: 365diasdevalentiamoral.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel