Updates from uztaila, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:59 pm on 2020/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    besartetu 

    besartetu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, besartetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. besarkatu]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    besartetu. (V, G ap. A ). Abrazar. v. besarkatu. Biotzikara errimeaz, sendo besartetu dogu alkar. Echta Jos 361. Erromulo ta alabea eldu ziranean, oraindiño besartetu>rik eukan Josetxo amak, ezin itxita. Ib. 365. Pozik egoan mutikotxoa, Juana Marik besoan artu ebanean: jitanoak urreratuten jakazanean besartetzen eban sendo Juana Mari deadar gogorrakaz; ezeban nai joan jitanoakana. Ib. 16. Abarcar. Besoak zabaltzerakoan, zabala, neurrigabea nai dugu arrapatu, besartetu. Vill Jaink 133.

    Sinonimoak:

    ad. g.e.  [besarkatu]: besarkatu, laztan egin, laztan eman, laztandu, maite egin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. abrazar, rodear con los brazos
    fr du ad. embrasser
    en du ad. to embrace, to hug
    port du ad. abraçar;

    Testuinguruan

    Agurtzerakoan, estu besartetu ninduen. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)]

     
  • Maite 11:07 pm on 2020/06/26 Permalink | Reply  

    besaulki 

    iz. Pertsona bakar batentzako aulki besoduna, gehienetan biguna. Larruzko besaulkiak (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    besaulki. besalki (Lar, Hb; -kh- H s.v. alkhi ), beso-aulki, beso-alki. Sillón, butaca. “Silla, silla, besalkia, katabera ” Lar.

    Pantxikak ondo ez dagola ezagun du ta besalkiari eltzen dio. Alz Ram 71. Lastozko besalki bat. Ib. 63. Leio eder batên, bekoz an zegon jekia / –beso-alki biguiñean lepo-eroria. Or Eus 53. Tximenean sua piztuta bego, ta besaulki batzuek sutondoan. NEtx Antz 73. Nolarebait, eraiki eta besalki baterat heldu ahal izan zen. Mde Pr 159. Osabak zumezko besalki (butaca) batean exeri-azi zun illoba. Bera, beste kideko besalki bat artuta alboan jarri zitzaion. Etxde JJ 140. Alaxe ari giñala, non sartzen dan apaltzeko arabiar gizon aundi, zabal eta lodi bat. Ain biziro aundia ere, beso-aulki eder batean ia naiko tokirik ez zeukala. Anab Aprika 23. Biak beso-alki sakon banan exeri eta Mrs. Mocotyk orpo altuzko zapatak erantzi eta beatzak eragin zituan. Osk Kurl 21. En DFrec hay 4 ejs. de besaulki.

    Sinonimoak: iz.

    iz.    [aulki besoduna]: butaka Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz. sillón, butaca (2) iz. [zinema-aretoan, antzokian] butaca
    fr  iz. fauteuil
    en  iz. armchair
    port (1)  iz. poltrona (2) iz. [zinema-aretoan, antzokian] assento

    Testuinguruan

    Indarrik gabe erori zen besaulki gainean. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)]

     
  • Maite 9:58 pm on 2020/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldintzatu 

    du ad. Zerbaitek beste zerbaiti baldintza ezarri; zerbait edo norbait era jakin batekoa izanarazi, era jakin batean ariarazi. Haren etortzeak nire joatea baldintzatzen du. Erabaki hark geroko bizitza baldintzatuko zidan, hein handi batean behintzat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baldintzatu. Condicionar. Lehenago mantentzen nituen premisak idatzi nituen garaiak baldintzatuak zeuden. PGoen Eusk 1995, 657. En DFrec hay 13 ejs.

    Sinonimoak: iz.

    ad. [baldintzapetu]: baldinpetu, kondizionatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  du ad. condicionar; supeditar (2) du ad. (Psikol.) condicionar
    fr du ad. conditionner, subordonner
    en du ad. to make conditional on/upon sth; to condition, to determine
    port (1)  du ad. condicionar (2) du ad. (Psikol.) condicionar

    Testuinguruan

    Koronabirusak goitik behera baldintzatu du turismoaren jarduera, eta ikusteko dago sektorearen barruan zein diren kalte handiko helmugak eta kalte txikikoak. [Gertukoak helduko diren esperantza, Xabier Martin- Ekhi Erremundegi]

     
  • Maite 9:32 pm on 2020/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    berrekin 

    berrekin, berrekin, berrekiten || dio ad. Berriz ekin. (nor osagarririk gabe). Bihar berrekingo diozu lanari. Hilerrian sartu gabe berrekin nion bideari (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrekin. birekin Neols. creados por Arana Goiri en 1897 y 1896 respectivamente (AG 1508 y 2337). “Berrekin, de berr- y ekin ‘emprender‘” NeolAG. “Birekin (volver a emprender) de ekin (emprender)” AG 2337.
    1885. Berrekitten da Loiolako etxe deuna egitten. (1897). AG 1508. Gaur gauerako ostatu / nere ermitan badezu. / Biar ber-ekin dezazun pozik / orain lo, amets egizu. SMitx Aranz 24. En DFrec hay dos ejs. de birrekin.

    Sinonimoak: iz.

    [berrekin] : berrabiatu, berriz ekin, berrasi, birlotu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dio ad. reanudar, reemprender
    fr reprendre, continuer; réentreprendre
    en resume, restart; resume
    port retomar, recomeçar; continuar, prosseguir

    Testuinguruan

    Zeruko izarrek beren ibilbide argiari berrekin zioten. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)]

     
  • Maite 10:32 pm on 2020/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    baxoerdi 

    iz. Baso erdi ardo, batik bat lagunartean tabernan edaten dena. Ik. basoerdi; txikito; baso erdi. Baxoerdi bana edaten. Tabernan baxoerdi bat hartu eta etxera. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basoerdi. Medio vaso, vaso lleno hasta la mitad. ” Kartzu baso erdi bat ur (AN-gip-5vill. B)” Gte Erd 294.
    Asmatu zuan erostea baso erdi aguardiente. Mg CC 182. Baso erdi bat arno gorri. ECocin 14. Poltsa apur bat estutzen zuan da baso erdi bana zorne ateratzen zan gauean da goizean. JAzpiroz 181. Baso erdi bat arno. Larre ArtzainE 26. Medio vaso de vino.
    Eman zidaten baso-erdia edanta. Ataño TxanKan 222. Gero tabernan basoerdi pare bat bakoitzak. BBarand 99. Janan tartian ardo on pixkat / oso gaizki ez dijua, / bañan iñundik al badezute / utzi baso erdikua. JanEd II 108. BAXOERDI (Forma con palat. expresiva). Chiquito, medio vaso (gralmente. de vino).
    Ekatzak beste . baxo erdi. Ag G 311. Tramena baten sartu die, baxo erdi bat artzea. Alz Bern 59. Orduan baxo-erdiyari eltzeko gaizki ibilliko itukan. Alz Burr 40. Baxo erdi bat Jesus batean ziplatu ta gero. Muj PAm 59. Txarragoak dira baxo-erdi ta zurrutaren ondoren izaten diran tiroak. Munita 49. Baxoerdi mordo ugaria edan dugu alkarrekin. Txill Let 55. Azkeneko baxo-erdiak egin zidak min. Anab Usauri (ed. 1986), 20. Edan dezagun baxo erdi bana. Salav 88. Eta orduan aztuko dituk Pamplonako baxo-erdiak eta emen elkarrekin pasatzen ditugun ordu atsegin abek. Ib. 66. Tabernariari baxo-erdi bat eskatu zioken euskeraz. Ataño TxanKan 251. Bi baxoerdi edan ezkero, ez dituk ixiltzen. TxGarm BordaB 97. Baxo erdiak ordaintzeko, atzaparra bete diru aterako zuan. BBarand 150.

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (herr.) chiquito; vaso pequeño o medio vaso de vino
    fr  iz. (herr.) (petit) verre
    en iz. (herr.) a small glass or half a glass of wine
    port  iz. (herr.) copo pequeno ou meio copo de vinho

    Testuinguruan

    Ostera, nahiago izan dugu gezurra afalondoko kontuekin lotu, edo artazuriketakoekin, edo baxoerdiekin. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)]

     
  • Maite 8:47 pm on 2020/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihurgunetsu 

    adj. Bihurgune asko dituena. Bide bihurgunetsua. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bihurgunetsu. (V-arr, BN-arb; Dv→A).
    Lleno de curvas. “Sinueux, tortueux” Dv. ” Bide bihurgunetsua (V-arr, BN-arb)” Gte Erd 292.

    Sinonimoak

    izond. [bihurgune asko dituena]: okertsu g.e. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. lleno de curvas, tortuoso, -a
    • en izond. windy, winding, curving, twisting
    • fr izond. sinueux, -euse, tortueux, -euse
    • port iz. sinuoso, -a; cheio de curvas

    Testuinguruan

    Poliki joan errepidea oso bihurgunetsua da eta. Elhuyar hiztegia.

     
  • Maite 10:53 pm on 2020/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bakartu 

    iz. 1 da ad. Lagunartetik urrundu. Basamortura bakartzen direnak. Moises berehala bakartu zen Jaunari erregutzera. 2 du ad. Norbait edo zerbait bakarrik jarri, berarekin daudenetatik bereizi. Kaiola berean zeuden txoriak bakartu egin ditugu. Kutsaturik daudenak gela berezi batean bakartu dituzte. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (V, G, B ap. A ; H, Zam Voc; -kh- SP (sin trad.), Hb, Dv). Aislar(se), quedarse solo, retirarse. “Devenir seul, solitaire” Dv. “(V, G), se retirer, se rendre solitaire. Bakartzen diranak, ceux qui se retirent dans la solitude” H. “Aislar, dejar algo o a alguien sin compañía. Como verbo reflexivo, aislarse, quedar algo o alguien sin compañía” Zam Voc. Eta arratsalderuntz albadau, bakartu puska baten bere Jainkuaz gozatu ta atsereteko. CrIc 142. Iges bada iges Babilonia gaiztotik. Bakartzen diranak ere badue zer egin irauteko bide onean. Mg CC 186. Ez eben inos urteten dibersinoe garbijetara bere; ta egozan bakartuta deskomulgadu batzuk legez. Mg CO 229. Bakartu ta ezkutatu gaur Elexen batera edo etxean Kristoren aurrera ordu lauren bat edo geiago. Añ EL1 45. Moises bereala bakartu zan, Jaunari erregutzera. Lard 77. Berriz ere Jesus bakartu zan, eta Aitari erregutzen zion. Ib. 442. Onek gauzok esanda / euren bakarrean, / gizona bakartu zan / gaztelu zarrean. Azc PB 178. Ta gero bakartuten / mendian alperrak / Mediku ta Eskribauak / lapurrak ta okerrak. Ib. 334. Gogoketan asi nintzan, bakartu nintzanean. A Ardi 117. Oi dan bizi-lekua utzi ta bakartuta. Anab Usauri 90. Mihitik ala galtzen / gorpuz ta gogoa; / isil ta bakartzean / baretzen gogoa. Or BM 122. Gaitz itxaskorren bat erne dala somatuko balitz, gaixoa bakartu bedi bereala. EAEg 5-11-1936, 223. Quedarse a solas (más de una persona). Lagundurik bazabiltz, laster bakartu ta bekatuan jausi zara. Añ LoraS 25. Bakartu ginanean, aurreguneko burubidea eman nion. A Ardi 90. Andrea asi zitzaion senarrari, bakartu ziranean, Poliren bearra izango zutela esaten. Anab Poli 89. Florentzia arreba ezkondu zitzaigun eta bakartu egin giñan. JAzpiroz 205. Orduan asten zan jendea alde egiten, bakoitza bere aldera. Gu ere bai geren bidean, bakartutzen giñanean. BBarand 74. (Referido a cosas). Neurri oneek dagoz gatxari gogor egitian, eta gatxa bakartuta imintian, beste batzubei itsatsi ez dakijuen. (1866) BBatzarN217. Berba bat bakarturik edo banakaturik dagoanean, ondo aditu edo ulertu ezarren, beste berba batzun ondoan ederto adituten da. Ezale 1897, 105b. Bearkunak bakartu-ta ez dira gogartu bear, aldeki oro begiratu bear dira. “Los deberes no han de considerarse en abstracto; es preciso atender a todas las circunstancias” . Zink Crit 45. Kale-etxera bezala basarri bakartuetara. Munita 115. Adinduaren dei onen bidez / nai dot izkuntza indartu, / geurea danez zorrez gagoz ta / iñok ez daien bakartu. Ayesta 92.

    2. (V ap. A ; Lar, Añ). “Singularizarse” Lar, Añ. “Distinguirse, sobresalir” A.

    3. Separarse. Bakarketan itzi ein deikiena. msOñ 234v. Bakartu badedi, egon dedilla ezkontzaka. Ib. 233r. Andi-etxe ta andikigurakuenetan, otseinak jaten dabee bakarturik, ta ez ugazabak dabeen guztiti. Emen guztijok bardinduten gara. Mg PAb 111. Oh, ze gauza ona ta pozgarrija, alkar maite dabeen senar emazteentzat, beti alkarregaz biziko diriana jakitia! Inok bere alkarrenganik ezin bakartu izatia! fB Ic III 343. Batzuk alkarregaz, ta beste asko bakartuta, senarra leku baten, ta emaztia beste baten. Ib. 347. Bein ezagutu giñaden eta / geiago ezin bakartu. Uzt Sas 138. Bearrak bakartu, bearrak elkartu. EZBB I 62. Diferenciar(se). Bada pekatuko gurarijak bere ez dira ez bat, ta ez bardinak, ez bada bakartubak, ta bata bestiak ez dirianak. fB Ic II 244. Pekatubak bakartuten dirian legez alkarreganik, alan pekatubaren gurarijak bere bakartuten dira. Ib. 244.

    4. Hacerse único, hacerse uno. Itxi ninduen biotz bikotxau bakartua. AB AmaE 170. 5. “Entresacar” Iz Ulz. v. bakandu.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bakoiztu]: bakoiztu jas.    

    [ezkontidearengandik bereizi]: g.e.bakandu, banakatu, banatu, bereizi, banandu Bizk., apartatu beh., berezkatu g.e., separatu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. aislarse, apartarse; quedarse solo (2) da ad. [senar-emazteak] separarse (3) du ad. apartar, aislar, distanciar; incomunicar
    fr (1) da ad. s’isoler, s’écarter, s’éloigner, devenir solitaire (2) du ad. isoler, écarter
    en (1) da ad. to isolate oneself, to stay alone, to cut oneself off (2) du ad. to isolate, to leave alone; to separate
    port (1) isolar-se (2) separar-se (3) distanciar; incomunicar.

    Testuinguruan

    Kutsatuek eta bakartuta daudenek gaixotasun profesionalagatik hartuko dute gaixo agiria. (Berria.eus, 2020-03-11)

    iXimus (Pixabay, CC0)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel