Updates from apirila, 2019 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:22 pm on 2019/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bulda 

    iz. 1 iz. Aita santuak izenpetu eta zigilaturiko agiria. San Frantziskoren bigarren erregela, aita santuaren buldaz finkatu eta sendotua. Eskumiku bulda. Lazarori bulda-saltzaile baten mendean jazo zitzaiona. 2 iz. Bijilia-egunetan haragia jateko eta barau ez egiteko baimena ematen zuen bulda. Ea jan duen haragirik buldarik ez zuela. Bulda hartu. 3 iz. Irud. Teknikaren aldetik esankizunik ez dago; horretan Chaplinek bulda berezia izan du beti, lehen eta orain. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [agiria] bula (2) iz. [erromatarren domina-antzeko bereizgarria] bula
    fr iz. bulle
    en iz. (papal) bull
    port (papal) bula

    Buldarik ez zeukanak debekatua zuen halako egunetan haragia jatea. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain (Txalaparta, 2014)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bulda (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:37 pm on 2019/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    barnehuts 

    adj. Hutsa. (Elhuyar Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BARNE-HUTS. “Barne-huts (adj.) qui est vide à l’interieur, creux” Dv.

    Sinonimoak: iz.

    [barnehuts] : huts (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. hueco, -a, vacío, -a
    fr creux, creuse
    en empty, hollow
    port oco(a), vazio(a)

    Untxia enbor barnehutsean sartu da.

    barnehuts (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2019/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    balakari 

    adj. Lausengaria, losintxaria. Ik. balakatzaile. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    balakari (AN, L, BN, R, S ap. A; Lar, Hb ap. Lh, Dv, H), balakalari (Urt), palakari (Lar, Dv), palagari (Añ -> A).

    Halagador. “Assentator, hitzedermaillea, balakalária, arlote lausengária” Urt II 442. “Halagador” Lar y Añ. “Flatteur” H. “Palagari (V, Añ), adulador” A. v. balakatzaile. Hantik dirade mündü güziaren balakariak, üsü delarik hen bihotza zeiñütegiko oillarraren pare, aize güzier ützültzen dena. Egiat 212. Balakariz diradialakoz üngüratürik. Ib. 212. Ta ez diotsa orla goresle ta palakari; gaztea zan oraindik, ogeitalau urte besterik ezpaitzitun. Ibiñ Virgil 33.

    Acariciador. Eskü latza ezta balakari eztia, aldiz da loegile ta azaliak dü sügia iratzartzen. Egiat 266.

    Sinonimoak: izond.

    [losintxaria]: balakatzaile, ipurtzuri, koipetsu, lausengari, lausengatzaile, losintxari, zurikatzaile, zuriketari, zuritzaile, ipurgarbitzaile beh., ferekatzaile Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. halagador, -a; adulador, -a
    fr izond. flatteur, -euse ; adulateur, -trice
    en izond. flattering; fawning; obsequious
    port izond. bajulador, -a; adulador, -a

    Amini bat balakari gerta liteke agian; baina hain da fina balakuan non lausengura ohituko bailuke xalotasuna bera. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    balakari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:30 pm on 2019/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldrestu 

    da/du ad. baldrestu, baldres/baldrestu, baldresten. Baldres bihurtu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baldrestu, baldrastu (V-m ap. A). “Norbaiti (geienez zartzarutz) gorputza astundu, baldrastu, saskartu edo zatartu, narrastu, pagotu dakionean, esaten da: urlia errime zarkuldu da, […] se le hace el cuerpo pesado, tosco, torpe o feo” A (s.v. zarkuldu).

    Sinonimoak: ad.

        [baldres bihurtu]: tartaildu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. desaliñar(se), desgarbar(se), volverse desharrapado
    fr da/du ad. se laisser aller, flemmarder
    en da/du ad. to become shabby/untidy/slovenly; to make shabby/untidy/slovenly
    port da/du ad. desalinhar-se

    Adinak baldrestu du gure aitona. (Basque-English Dictionary, Gorka Aulestia)

    baldrestu (Argazkia: isakarakus, Pixabay)

     
  • Maite 9:51 pm on 2019/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    baramendu 

    iz. (L) Eragozpena, traba. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    [baramendu]: eragozpen, traba

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baramendu.

    1. Reposo. Eta egiazki dugu sinhesten ezen baldin fundament hunetarik den gutiena ere aldara bagintez, berzetan reposik ezin eridenez, ginandela baramendurik batre gabe gure bihotzetan hara huna erabiliak. Lç Ins G 4r.

    2. “(L), tropiezo, estorbo” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (L) tropiezo, estorbo, traba, obstáculo
    fr iz. heurter, obstacle
    en iz. setback, impediment, obstacle,
    port iz. (L) tropeço, estorvo

    Ez baduzu baramendurik, elkarrekin joan gaitezke.

    baramendu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:38 pm on 2019/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bide(-)urratzaile 

    iz. Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIDE-URRATZAILE. Precursor, que abre camino. Iraskun onek Españako Jaurlaritzak dituan laterriarteko itunbenak izango ditu oñarri. Ginebran artuko diran erabakiak berriz bide-urratzalle. EAEg 8-4-1937, 1456. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide urratzaile, bi eskola. Vill AxMGL 164. Bide-urratzailleak ziran, gure euskera ta elertia aberastu ta iasotzen alegindu ziranak. Agur 16-9-1972, 4.

    Sinonimoak: iz.

    [bide-urratzaile] : bidegile (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es precursor, -a, pionero, -a
    fr iz. chef, guide, conducteur, -trice ; précurseur, pionnier, -ère ; leader
    en precursor, forerunner; pioneer
    port precursor, -a, pioneiro, -a

    Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko egunean gure esker ona bide-urratzaile izan ziren emakumeei. #gaurkohitza

    bide-urratzaile (argazkia: @ikaselkar)

     
  • Maite 11:47 pm on 2019/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    broia 

    iz. 1 iz. Batez ere Zub. Ahia. 2 iz. Batez ere Zub. Nahaspila. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    broia (S; Foix ap. Lh). Ref.: Lh; Lrq.

    1. Papilla. Muntoiko muthikuak, abisa zitaie: / Emazte geiak Landan haita itzazie; / Hurak kuntent dirade ardu edan gabe, / Mestüraz eta broiaz asia badie. ‘Bouillie’. Etch 374 (cf. nota del editor: “Broia: emprunt béarnais broye: brouet clair et insipide”). Mauleko jaunto elibatek nahi ukhen gütü broia bezala nahasi. Eskual 8-5-1908 (ap. DRA).

    (Fig.). “Brouille” Lh.

    2. Cachivache (?). Gehiago pairatu nahiz ezarri zituen bere gerruntzearen inguruan sekulako broiak: katina, arrosari pikor larrilarri batzuekin eta nik dakita zer oraino. Etcheandy Mozkortzetik 19 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz. Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ahia]: ahi
        [nahaspila]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zilibokata Ipar., zurruburru Ipar., nahasturia Naf., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) (ikus ahi) papilla (2) irud. (ikus nahaspila) pelea, riña (3) cachivache
    fr iz. (1) bouillie (2) irud. bagarre, dispute, (soutenu) rixe (3) gadget, babiole
    en iz. (1) baby food, mush, porridge (2) irud. fight (3) junk, (colloquial) crap, (US) trash, (UK) rubbish
    port iz. (1) mingau (2) irud. briga, rixa, contenda (3) traste

    -Nola sartu zara broia honetan?

    broia (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel