Updates from iraila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:44 pm on 2016/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bals 

    iz. Alemaniar jatorriko dantza, erritmo hirutarrekoa, lehen aldiak oso azentu gogorra izanik. Bikote-dantza da, pausatua eta etengabeko bira-higiduraz dantzatzen dena; dantza horren doinua. Vienako balsak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bals, balsatu, balseo. v. balts, 3 baltsatu, baltseo.

    balts, bals, baltse. Vals; en gral., baile agarrado. Cf. Sor Gabon 50: Batek esaten du “Vals”. Jotzen dute. Gero “Habanera”, ta au bukatzian pasa-kallia juaz dijuaz. Zergatik zortziko, kontrapas, bolero, bals, kontradantzak, minue, rigodon, baile Ingles eta beste soñu askok konpas jakiñak dituzten bezala, aek diraden zati askotakoak eta konpas desberdiñak dituztenak. Izt C 218. Billeratako disimuluan / dauden soñu ta baltsiak, / animarentzat ka[l]tian dator / gorputzen gustora ibiltziak; / ondore txarra berekiñ dakar / toki gaiztora biltziak. Xe 321. Erdal erritik etorri zaigu / dantza jenero berria, / izan bear du, dirudienez / moskorren batek jarria. / Baltsa du izena eta / oso da nazkagarria. Urruz in Bertsol 248. Orai anztu balsak, / plazetako salsak. Yanzi 191. Dantza lotu edo baltsekoa ere jotzen ditek. TxGarm BordaB 62.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. vals [baile y música]
    fr iz. valse
    en iz. waltz
    port iz. valsa

    Dembak bals konpas batzuk entzun zituen, eta neskatila irribarretsuen ahots ozenak.  [Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bals (Gaurko hitza, CC)

    VIENAR BALS TXIKIA

    Vienan hamar neska gazte daude,
    heriotzak negar egiten dueneko sorbalda bat
    eta uso disekatuen baso bat.
    Goizaren zati bat dago
    antzigarraren museoan.
    Mila leihoko areto bat dago.

    Oi, oi, oi, oi!
    Har ezazu bals hau ahoa itxita.

    Bals hau, bals hau, bals hau
    baiezkoa, heriotzazkoa eta koñakezkoa
    bere isatsa itsasoan bustitzen duena.

    Poeta New Yorken, Federico García Lorca
    euskaratzailea: Juan Luis Zabala
    Erein, 2003

     
  • Maite 9:11 pm on 2016/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    beharrezten 

    iz. Desegokikeria.

    Orotariko Euskal Hiztegia

    beharrezten, behar-ez-den, bearreztan (V ap. A Apend; Lar).

    1. Inconveniencia, (lo) que es inconveniente o indebido. “Absurdo” Lar. “Disparate (V), bearreztan bat egin” A Apend. v. beharreztenkeria. Ez zaitezela mintza hekien aiñtziñean […] beldurrez solhasa segitzean, zerbait behar-ez-den itzur dakizun. He Gudu 147. Gazte zarrai ta eroriai iten diotenak mila bear-ez-ten (103). LE-Ir. Ardauok, ba, gogua bizkortu bai, baña batta milla bearreztan eta zorigaisto ekarri be badakijez egitten. Otx 111. Ohartzen da, zerbait behar ez den badabilala airean, baian ez daki nor akusa. Larz Iru 70.

    2.Genio maléfico” DRA, que no da más referencias. Cf. behargabe (4).

    3. “Behar-eztena, endemoniado, poseso” Lander (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.
    [beharrezten] : desegokikeria, eragabekeria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es inconveniencia
    fr inconvénient
    en inappropriateness
    port inconveniência

    Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beharrezten (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:14 pm on 2016/08/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    beakurtu 

    du ad. Errespetatu, gurtu. Hain beakurtua zen bere izena itsasokoen artean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    beakurtu (Lar, Bera, BeraLzM). Respetar, reverenciar. Gipuzkoako erri leñargiti guziak beakurtu edo errespetatu izan zaituzte beti, zu ama Donostia. Izt D 7 (dedic.). Noiz eta geiago beldurtzen duen desaraudeak, orduan ta geiago beakurtu edo errespetatuko du eukidatzeko señalaturik dagoen jabetasuna. Ib. 154. Aiñ beakurtua, zan bere izena / itsasokoen artean, / Kantabriyako umanta deitzen / zioten abo batean. (Elizechea, 1894). JFlor 77. Zoritxarrekoak ez ditu ezesten gañerako gizonak, beakurtzen ditu, agian andiesten ditu ta bildur die. Zink Crit 204.

    Sinonimoak: ad. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [errespetatu]: errespetatu
        [gurtu]: agurtu, erreberentziatu, gur egin, gurtu, adoratu Ipar., jauretsi jas., agur egin g.e., beneratu zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (ikus errespetatu, gurtu) respetar, adorar
    fr respecter, adorer
    en respect, adore
    port respeitar, venerar, honrar

    Gipuzkoako herri leinargiti guztiak beakurtu edo errespetatu izan zaituzte beti, zu ama Donostia. Izt D 7, moldatua. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    beakurtu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:24 pm on 2016/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizizale 

    1. izond. Bizinahia. Euskalduna diruzalea dela, ondo bizizalea. 2. iz. (batez ere Z) Biztanlea. 3. izond. Bizikaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [biztanlea]: auzo, bizilagun, bizitzaile, biztanle, egoile Ipar., egoiliar Ipar., bizilari g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. vividor, -a; vitalista (2) iz./izond. trabajador, -a, ahorrador, -a (3) iz./izond. vivificador, -a (4) iz. (batez ere Z) habitante
    fr iz./izond. viveur, -euse
    en izond. one who enjoys life; bon vivant, bon viveur

    Ezagutzen al duzue bizizale irribarretsu izateko errezeta?

    bizizale (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:40 pm on 2016/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    barailati 

    izond. Bizk. ‘zaratatsua’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    Barullero. Amaika ta erdiak ondo jota eldu nintzan Eibarko uri zaratatsu edo baraillatira. A Txirrist 220.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [zaratatsua]: burrunbatsu, durunditsu, zaratatsu, harotsu Ipar., harramantzatsu Ipar., ospetsu Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. ruidoso/sa, bullanguero/ra
    fr bruyant, -e ; tapageur, -euse ; retentissant, -e
    en noisy
    port barulhento(a), ruidoso(a)

    Hamaika ta erdiak ondo jota heldu nintzen Eibarko hiri zaratatsu edo barailatira. [mold.] A Txirrist 220. (Orotariko euskal Hiztegia)

    barailati (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:35 pm on 2016/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    barrandari 

      iz. (Ipar.) Zelataria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zelataria]: barrandatzaile, belarri-luze, zelatari, goaitatzaile g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) espía; vigía, centinela; acechador, -a
    fr iz. espion, -onne ; guetteur
    en iz. spy; guard
    port iz. espião, -ã; vigia, guarda

    Lurretik bidali dugun eta joan den astelehenean Jupiterren orbitaraino iritsi den zundari Juno izena eman izanak zirrara berazia eragin dit. Jupiterren emaztea, planeta oso bat, tamaina berekoa, merezi lukeena, betikotu dugu senarraren barrandari jeloskorraren paperean.  [Juno, Angel Erro (Jira,2016-07-07)] (Berria.eus)

    barrandari (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:28 pm on 2016/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    belaxka 

    izond. Biguna, kemenik edo indarrik gabea. Osasun belaxka. Ahul eta belaxka, tankeraz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

        [beratza]: bera, bigun, guri, mamor Ipar., beratz L-N, mardo Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. blando, -a, blandengue; fofo, -a; flojo, -a; sin energía
    fr izond. mou, molle, mollasse
    en izond. soft
    port izond. mole, brando(a), despec molengo(a), despec mole, despec (gordo) balofo(a)

    Zu, letxua, samurregia zara, belaxka ez esatearren. [Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Irakurtzen egona zen bere gelan, eta orain jaitsi eta dena ergela, axala, belaxka iruditzen zitzaion.  [Farorantz, Virginia Woolf / Anton Garikano (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    belaxka (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel