Updates from azaroa, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:05 pm on 2016/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    buruargitasun 

    iz. buruargitasun iz. Buruargia denaren nolakotasuna. Uste osoa zuen bere buruargitasunean eta ez zuen jaramonik egin. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [buruargiaren nolakotasuna]: azkartasun, hedadura Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lucidez, inteligencia, talento
    fr lucidité, fintelligence, talent
    en lucidity, intelligence, talent
    port lucidez, inteligência

    Bere buruargitasun, umore fin eta xelebrekeriei esker, goi-mailako gizartearen kuttun bihurtu zen. [Fidel izan beharraz, Oscar Wilde / Antton Olano (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:36 pm on 2016/11/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    baita 

    iz. junt. Aurretik baieztatu denari beste baiezpen bat atxikitzeko erabiltzen den hitza (bai etaren kontrakzioa da eta gaur egun ere hitza eskatzen du, ondo-ondotik nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Ikasgaia ongi ikasi du, baita azaldu ere. Aipagarria da baita ere haren itzulpenlana.

    baita 2 | 1. -gan kasu-atzizkiaren ordaina (postposizioan, -n, –tik, -ra, -ko leku-atzizkiak har ditzake, eta dagokion izen-sintagmak -en atzizkia hartu ohi du, batez ere izenordaina denean). Elizak bere baitan duen ondarea. 2. iz. Etxea (etxe-izenetan jabearen izenari lotuta bakarrik edo bestela leku-atzizkiez erabiltzen da). Etxe hori Martin-baita da. Medikuaren baitarik heldu naiz. • -EN BAITAN EGON. -en esku, menpe egon. Hori egitea ez dago nire baitan. || NOR BERE BAITAN EZ EGON. Nor bere onetik aterata egon. Ero baten pare zegoen, ez zegoen bere baitan. || NOR BERE BAITARA BIHURTU. Nor bere onera etorri. || NOR BERE BAITARIK. Izatez. Ez da bere baitarik gaiztoa. || NORK BERE BAITAN (esan,…). Nork bere barnean, bere buruari (esan,…). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: lok.

        [bai eta]: bai eta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) junt. (ere-rekin) y también, e incluso (2) postp. (postposizioan -n, -tik, -ra, -ko leku-denborazko kasu-atzizkiak eta -en kasu-atzizkiari dagokion izen-sintagma har ditzake) partícula empleada para formar los casos locales de declinación de los seres animados (3) postp. (etxe-izenetan jabearen izenari lotuta bakarrik edo bestela leku-denborazko kasu-atzizkiez) donde, en casa de, en el sitio de
    fr (1) junt. (ere-rekin) (et) aussi (2) postp. (postposizioan, lekuzko kasu-atzizkiak eta -en kasu-atzizkiari dagokion izen-sintagma har ditzake) en moi/soi … (3) iz. (etxe-izenetan jabearen izenari lotuta bakarrik edo bestela lekuzko kasu-atzizkiez erabiltzen da) chez
    en (1) junt. (ere-rekin) also, too, even

    Etxe hori Martin-baita da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    baita (Argazkia: @edulartzanguren)

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/11/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    bapigakatu 

    ad. Puztu, handitu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bapigakatu (BN-lab ap. A), bapiakatu (Broussain ap. DRA).

    Exagerar (contracción de bat-biga-katu). Besteen elheak beti salhatzen tu bapigakatuz” A. v. bapikatu, bapikotu.

    Sinonimoak: iz.
    [esajeratu] : puztu, handitu; handizkatu; esajeratu (herr.) (Heg.) (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es exagerar
    fr exagérer
    en to exaggerate
    port exagerar

    “Besteen elheak beti salhatzen tu bapigakatuz.” (Orotariko Euskal Hiztegia)

    bapigakatu (Twitter, @inaki_iriarte)

     
  • Maite 9:13 pm on 2016/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    barealdi 

    iz. Zerbait edo norbait bare dagoen denbora. Itsasoaren barealdietan. Barealdian ustekabean jaikitzen den uhina izaten da itsasoan ere gaiztoena. Barealdiaren atzetik datorren haize zakarra. Barealdi batean harrapatzen baduzu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    barealdi (A), baraldi (V, G ap. A), baretaldi.

    Período de calma. “Bonanza, rato de calma en el mar” A. “Baretaldi, ciclo de recalmada entre 3 ó 4 olas mayores llamadas “Las Marías” o “Eretia” que se observa en los rompientes” J. Irigoyen Los Tremendos 146 (ap. DRA). Au baretaldi au zan / iraupen bakoa / San Martinen udatxu / zoroa lakoa. Azc PB 133s (Ur PoBasc 344 bare aldi bat). Ekaitz-aizea etorren / baraldi-atzean; / eguna datorrenez / izarrak batzean. Ib. 134 (Ur PoBasc 344 kalmiaren ostian). Oi, zein ederra dan itxasua, / Zein ederra dan… bare-aldijan! Enb 49. Barealdian ustegabe jeikitzen dan uginaldia izaten da itxasoan ere gaiztoena. TAg Uzt 247. Aurreko egunetako etsipenaren ondoren, barealdiaren atzetik datorren aizealdi zakarrak bezela, maiteberoaldi gartsuak eragin zion. Ib. 252. Gero irmotu ta gotortu bazen, egualdi txarren jarraiki etorritako barealdi atsegiñari zor zion. Etxde JJ 162. Bat-batean Koridonek maitasun ero au gaitzesten du eta bere garrari arratsak ez dakarkiola bare-aldirik aitortzen du. Ibiñ Virgil 34. Ekaitz ostean barealdi. EZBB I 90. Etsaiak ekin ziguten egun batez […]. Eta barealdia berriro. AZink 86. En DFrec hay un ej. más.

    Sinonimoak: iz.

        [eztialdia]: eztialdi, lasaialdi, jabalaldi Ipar., jabaldura Ipar., nasaialdi Bizk., lasaibide jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. período de calma, tiempo tranquilo, calma; bonanza; aplacamiento
    fr (1) iz. calme, accalmie (2) iz. stagnation
    en iz. quiet/peaceful time; calm, calmness; quiet, quietness
    port iz. calma

    Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    barealdi (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 7:40 pm on 2016/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    botika(-)kutxa 

    iz. Sendagaiak eta kidekoak gordetzen diren kutxa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [botika(-)kutxa] : botikin (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es botiquín
    fr trousse à pharmacie, boîte de secours
    en first-aid kit
    port estojo de remédios, caixa de primeiros socorros

    Aurten hasiko dira txerto bat probatzen eta 660.000 botika kutxa pilatu dituzte. [Mehatxu fantasmarako prest, Erredakzioa, 2006-01-19] (Ereduzko Prosa Gaur)

    botika-kutxa (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 7:00 pm on 2016/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    burutazio 

    iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Ik. burutaldi; burutapen. Beti gogora datorkion burutazioa. Burutazio hau datorkit, alegia, nola ez nauzun kalera jaurti. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [burutaldia]: burutaldi, bulko jas.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. ocurrencia, salida; capricho (2) iz. pensamiento, idea
    fr iz. propos, idée, pensée
    en iz. thought; idea
    port (1)  ocorrência (2) iz. pensamento

    Ikusten dudanero gauza asko etortzen zaizkit burura, baina sekula ez dut trufarako burutaziorik izan.  [Maleta, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2016-10-18)] (Berria.eus)

    burutazio (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2016/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    burtzoraldi 

      iz. Zorabio edo buru-galtze igarokorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    burtzoraldi (Dv > A), burzoroaldi, burxoraldi (bür- Casve). Vértigo, aturdimiento, desvarío. “Vertige momentané” Casve. Solas horiek hekien begietan izan ziren burtzoraldi baten iduriko, eta etzituzten sinhetsi. Dv Lc 24, 11 (Lç, HeH ergelkeria, He eldarnio, TB, Brunet amets, Oteiza zoraki, Ol, Leon ameskeri(a), Ker, Or, IBk, IBe zorakeri(a)). Eskual-herrian uda berria / bethi jinen duk ederra: / Burzoroaldi itsu batean / hirirat othoi ez lerra... Ox 143 (en versiones anteriores buru zoro kolpe batean (ib. 133) y burzoraturik (ib. 140)).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zorabioa]: burtzoro Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vértigo, aturdimiento, desvarío
    fr étourdissement; délire, divagation
    en daze, bewilderment, shock
    port aturdimento, atordoamento

    Eskerrak Edurne ahots goraz pentsatzen hasi den, eta neure burtzoralditik atera nauen.   [Berria, 2010-03-03, «Borrokatzea merezi du», MIKEL GOMEZ [Iritzia]]

    burtzoraldi (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel