Updates from apirila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:42 am on 2015/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    biziraun 

    du ad. Bizirik iraun.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [biziraun] : bizirik irten/atera, bizirik iraun, (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sobrevivir, pervivir
    fr survivre
    en survive
    port sobreviver

    Entzun:

    H)

    Alea, Beñat Sarasola

    liburua irakurtzeari ekin
    dio pelikanoek alde egin
    dute zoologikotik ekologistek
    hori ez da bide zuzena zuen
    kontra bihurtuko da gauzak
    zentzuz egin behar dira fede
    ona al dago sopa beroa urtarrilaren
    zortzian eskertzen da oro
    har baina hogei gradutan ekologistek
    ez dute deus ulertzen polo esaten
    badute ez da izozki gorri bat
    munduaren hondamena ea behingoz
    datorren esan du john wilkinsonek
    non bizi dira orain pelikanoak nortzuek
    elikatzen dituzte euren biziak aurrera
    ateratzeko gai ote dira galdu al
    dute bizirauteko sena zertarako
    aspirina bat orain zer irabazten dute
    horrela nola egin aurrera heriotza
    aintzat hartzea normala bada fedek
    harrikoa egin du bada zerbait
    ulertzeko gai ez dena eta itxi

    [Alea, Beñat Sarasola (Susa Poesia, 2009)]

     
  • Maite 5:10 pm on 2015/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    berunkara 

    izond. Berunaren kolorekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berunkara. De color plomizo. Erriko uso zuri ta berunkarak, lagunpillo ikaragarria ikusirik, ara onaka asi ziran inguru osoan egadaka. Erkiag Arran 169.

    Sinonimoak: iz.
    [berunkara] : berun-kolore (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es de color plomizo
    fr couleur plombée
    en lead-colored
    port colorido chumbo

    Entzun:


    Soilik zeru berunkara, grisa, artean eguzkiaren dirdaiak argitu gabea. [Pedro Páramo, Juan Rulfo / Juan Garzia (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    berunkara (FlickrCC, Jimmy Baikovicius)

     

     
  • Maite 3:14 pm on 2015/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    bezatu 

    du ad. 1. Ohitu. Ni baino bezatuagoa. 2. Bihurria edo basatia hezi, etxekotu. Zaldia bezatu. Urteak joan eta pixka bat bezatu zuten mutikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [animaliak hezi]: hezi, zebatu Ipar., domatu Heg. beh.
    [ohitu]: Bizk. g.e.jarri, ohitu, laketu Ipar., ekandu Bizk., usatu zah., kostumatu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) acostumbrarse (2) domesticar, domar (sentido real y figurado)
    fr dresser, dompter, domestiquer
    en to tame, to domesticate; to train
    port (1) acostumar-se (2) domesticar

    Entzun:

    Hor dator semea, gazte lerden egina zaldi bezatu harro baten gainean. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bezatu (freepikCC, stockvault)

     
  • Maite 10:30 am on 2015/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizitu 

    1. da/du ad. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Lehenengo sua biztu, gero bizitu. 2. da ad. Edari bat mindu, garraztu. 3. Ik. bizi izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [biziago bihurtu]: biziagotu, biziberritu
    [mindu]: garraztu, mikaztu, mindu, mingartu, mingostu, ozpindu, samindu, karmindu Ipar., behazundu g.e., lapastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. avivar(se), hacer(se) más vivo (2) da ad. [ardoa…] agriarse
    fr  da/du ad.  aviver, raviver, ranimer
    en da ad. to revive, to arouse; du ad.  to intensify, to enliven; [sua] to stoke; [kolorea] to brighten
    port (1) ad. avivar (2) ad. azedar

    Entzun:

    INURRIA (1)

    Bilbo-Donostia noranzkoan,
    autobidean eskuinetara: ospitalea,
    hamar solairu, anagrama urdina saihetsean.
    Hortxe itxaron diot heriotzari.

    Hosto bat jausi da.
    Inurriak ez du paisaia aldatua ulertzen.
    Konbultsioz higitzen da
    giltzaz bizituriko jostailuak bezala.

    [Bitsa eskuetan, Miren Agur Meabe (Susa poesia, 2010)]

     
  • Maite 11:00 pm on 2015/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideoblog 

    bideoak erabiliz egiten den blog edo bitakora da vloga. Ingelesezko videoblog, vblog edo vlog hitzetatik datorren berba da, hau da, bideobloga. Blog mota honetan ikusentzunezko ekaiak dira nagusi. Bideoak kronologikoki antolatuta agertzen dira artxiboa dagoelarik kontsultatu ahal izateko. Vlogak pertsonalak edo elkarlanaren bidez egindakoak izan ahal dira, tratatzen diren gaiak edonolakoak izan daitezkeela. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [bideoblog] : vblog

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es videoblog, vblog
    fr blogue vidéo, blog vidéo, vidéoblogue, abrégé en vlog ou vlogue
    en video blog, vblog, video log, vlog
    port videoblogue, videoblog, videolog ou vlog

    Entzun:

    Elkartekoek bideoblog bat sortzea erabaki zuten, euren lana zabaltzeko.

    bideoblog (Irudia: gooyaabitemplates.com)

     
  • Maite 10:51 pm on 2015/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    burusi 

    iz. Ohe-estalkia, tapakia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [ohe-estalkia]: tapaki, manta Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es manta, centón; paño tosco
    fr couverture
    en blanket
    port cobertor

    Entzun:

    Argitsu eta atsegin agertu zen gela; ohe nahasiak eta burusi lurrera eroriak soilik salatzen zuten halako izu oraindik guztiz iraungi gabe bat. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    burusi (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:13 am on 2015/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    berba 

    iz. (B) Hitza. • BERBA BETE. Norberak agindutakoa egin. || BERBA EMAN. Norberak zerbait egingo duela agindu. Joango nintzela esan nien, eta behin berba emanez gero, joan egin beharko dut. || BERBA HARTU. Norbaitek emandako berba kontuan, gogoan hartu. Esan nuen 100 kiloko harria jasotzen nuela. Lagunek berba hartu zidaten, eta orain kontuak. || BERBA JAN. Norberak agindutakoa ez bete. || BERBARAKO. Adibidez; nolabait esateko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [hitza]: hitz, ele Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) palabra
    fr (B) parole, vocable, verbe
    en word; term; expression
    port palavra

    Entzun:

     Kaixo, tribukide:

    “Tribuaren Berbak” saio berrituaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Aurkezpena martxoaren 9an izango da, 19:00etan, EiTBren Bilboko egoitzan.
    Bertan, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak bertaratuak agurtuko ditu. Mertxe Mugika AEK-ko kordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren koordinatzaleak “Tribua Korrika eta Euskahalduntzen” sarrera egingo dute.
    Ondoren, Kike Amonarrizek “Tribuaren Berbak saioa Telebistatik kanpo erabiltzeko gida” eskainiko du.

    Bertaratutakoei orain arte telebistan eman diren Tribuaren Berbak saioko atalen laburpen gida emango zaie. Eta material hori oinarri hartuta, ariketa praktikoak ere egingo dira.
    Eskolako irakasle, euskaltegiko ikasle zein irakasle edota euskara teknikari gisa material hau baliagarri izango zaizulakoan gonbidatu nahi zaitugu “Tribuaren Berbak” saio berrituaren aurkezpenera.

    Zure inguruan gonbidapen honen berri ematea eta zabaltzea eskertuko genizuke.

    Aldez aurretik mila esker, zure zain izango gara.

    Kike Amonarriz, Tribuaren berbak

    Kike Amonarriz. Iturria: EiTB

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel