Updates from martxoa, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:17 pm on 2021/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    bioleta 

    iz. Belar landare txikia, bost hostoko lore more edo gorriak ematen dituena; landare horren lorea (Viola sp.). Koroa dezagun bioletaz, jakintsua baitzen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bioleta. (V-gip, AN-ilzarb-olza-egüés, Ae, Sal; Urt, A), biolet (Urt), biboleta. Ref.: VocPir 696; Bon-Ond 150; Iz ArOñ. Violeta (flor). “Calathiana, bioléta, bidelórea, neguhaste bioléta, bioletusaingábea” Urt IV 45. v. 2 biola.
    Egiazko alharguna da Elizan marxoko bioleta daritzon lore xumea, paregabeko eztitasunik banatzen duena bere debozionearen usainaz. SP Phil 421s. Alhargunak behar du izan emasten eta neskatxen artean bioleta bertze loren artean ohi dena. He Phil 425. Bakoitzak bere floka dioke ekarri; / dulufrai xuri, gorri, biolet, arrosa. BertsZB 150. Bioleta, liriyo, / aleli, jazmiña. Echag 173. Amarantoz eta bioletez estali pentze batzu. “Violettes” . Dv Telem 15. Onako urdiñ au bioleta; onek ere usai txit gozoa du. Arr GB 55. Bioletea izanik berez / Be-zale umill benetan, / Bedar artean lotsaz legetxe / Dana, albadau gordetan. AB AmaE 422. Zelaiak […] biboletaz […] eta et’ aneika lore pollitaz apaindurik. J.M. Tolosa EEs 1913, 113. Bioletak, tantonka, / bide baztarrean. Azurm HitzB 41.

    BIOLETA-LORE. “Bioleta-lora (msLond), violeta” A.

    BIOLETA-KOLORE (Urt). “Toga amictus purpurea, biolet koloretako arropaz beztitua” Urt II 41.

    KOLORE BIOLETA. Color violeta. Eta kolore bioleta elizak hartzen diala. Bp II 38.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [biola]: biola, briolet Ipar., gordetxa Ipar.    

    [kolorea]: zah. briolet Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) violeta (Viola sp.) (2)  iz./izond. [kolorea] violeta
    fr (1) iz. (Bot.) violette, pensée (2)  iz./izond. [kolorea] violet, -ette
    en  iz./izond. violet
    port iz. violeta

    Testuinguruan

    Zapi bioletaz apaindu zuten aretoa. Leire Narbaiza, @txargain

     
  • Maite 9:11 pm on 2021/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    buhatu 

    1 du ad. Ipar. Putz egin, ufatu. Sua buhatu: suari putz egin. Kasurik egin gabe nondik haize aldakorrak buhatzen duen. 2 du ad. Ipar. Kilikatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 buhatu. Etim. Préstamo románico; cf. gasc. bouhà . v. tbn. DCECH s.v. bofe . 1. (BN-mix, S; VocS , Lar, Hb, Gèze, Dv), bohatu (O-SPAd→SP). Ref.: A; Lrq.
    (Aux. trans.). Soplar. “Souffler” O-SPAd 880, SP, VocS, Gèze, Dv, Casve. “(Sc) soplar” A. v. ufatu. Tr. Exclusivamente septentrional.
    Eta hori erran zuen ondoan, buhatu zuen heien gainerat, eta erran zioten: errezebi zazue Izpiritu Saindua. TB Io 20, 22 (EvS, Leon buhatu; Lç, LE, Ol (h)ats eman, He hatsa arthiki, Dv haize egin, Or, IBe arnas(a) egin). Ikhusi nituen laur aingeru […] atxikitzen zituztenak lurreko laur haizeak, haize batek ere ez zezantzat buha […] lurraren gainean. TB Apoc 7, 1 (Ip buha; Ur (V) putzik egin). Eta ikhusten duzuenean haizea buhatzen eguerdiko aldetik, erraiten duzue bero eginen duela. TB Lc 12, 55. Eta noiz ere […] haiziek buhatu baitute, eta eman etxe horren kontra, ezta hori erori, zergatik fundatua baitzen harrokaren gainean. EvL Mt 7, 25 (TB, Ip buhatu; Lç, Ol eraun(t)si, IBe jo). Hire deseiñaren konplitzen / ehiz izanen kapable, / khiristi armadak oro / kunpaiñan buhatüz ere. Mustafa 214. (ap. DRA) Belharra ihartu da eta lorea erori, zeren Jaunaren hatsak gainera buhatu baitu. Dv Is 40, 7. Lau haizeetarik athor, izpiritua, eta hil horien gainera buha zak, eta berriz bitz beitez. Dv Ez 37, 9 (Ol, Ker putz egin). Kasürik egin gabe zer berartan borogatzen dian eta nontik aize aldakorrak buhatzen dian, aitzina badoa bere gogoaren indar oroz. Ip Imit III 33, 1 (Echve, Leon jotzen, Pi putz egiten). Aize borthiz batek buhatzen zialarik. Ip Hil 203. Otsailak buha, buha, xoxoa kafiran hila. GAlm 1956. (ap. DRA) (Con compl. directo). Avivar (el fuego); fig. animar, incitar.
    Iraun beharko du bethi, / Bethi indar berean, / Yaunaren kolerak / Buhatzen duen suak. CantIzp (1868), 113. Ez da su hura [ifernukoa] mundu huntako suak bezalakoa, bainan su bat, Jainkoak bere justizian eta koleran phiztu eta buhatzen duena. Lap 414 (V 189). Behar oraino [errientak] berotu, buhatu, kitzikatu gibeletik, makurrago joan diten. HU Aurp 138. Drumontek hasi du berak pizten sua […]. Bizkitartean berari ere ongi gosta zaio sua piztu ondoan, haren buhatzea eta kitzikatzea. Ib. 60. Zure haizea buhatu duzu, itsasoak estali ditu.Bibl Ex 15, 10. Hañ dira handi gaseta gorriek buhatzen deizkien gezürrak, eta hañ dira hürrün hedatzen. ArmUs 1893, iii. “(BN-mix), apagar luces” A (seguramente habrá que entender ‘apagar luces soplando’). 2. Volar por los aires, explotar.
    Tarnoz-en etxe bat buhatua […]. Gaza untzia nunbait zaltratua zitaken: sua lotu zaio eta zartatu da, murru, tronadura eta paretak airatuz. Herr 9-6-1966 1.

    2 buhatu . 2 buhatu (bua- SP sin trad.). Cf. 2 buba .

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [ufatu]: arnasa bota, arnasa eman, haize egin, haize eman, hats eman, putz egin, ufatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  (1) du ad. (Ipar.) soplar, avivar, atizar (2) du ad. (Ipar.) animar
    fr (1) attiser (2) remonter le moral à
    en (1) rekindle, stir (2) cheer up
    port (1) atiçar (2) encorajar, animar

    Testuinguruan

    My Heritage plataforma genealogikoak Deep Nostalgia izeneko aplikazio bat abian jarri du, argazkietako pertsonei mugimendu apurra eta, itxuraz, bizitza laburra ere buhatzeko. [Sakon, Angel Erro (Berria.eus, 2021-03-04)]

     
  • Maite 10:05 pm on 2021/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    baba(-)lasto 

    baba lasto, baba-lasto 1 iz. Baba landarea. Mutil galanta bera, baba-lastoa legez gazterik hazia. 2 adj. (Irain hitz gisa). Ergela. Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BABA-LASTO (V, G, AN, R). Ref.: A; Elexp Berg.

    a) “Tallo de la haba” A. “El tallo, la planta de la alubia” Elexp Berg.
    Mutil galanta bera, baba-laztoa legez gazterik azia. A BGuzur 117. Leitze-landan jan dukan baba-lasto tantai, / egiñen duk ortz-lana, jartzen badite mâi. Or Eus 147.

    b) “(V, G, AN), gandul, muchacho grandote” A.

    c) Tonto. Lotsabaga lotsabagiori, ume gorri, baba-lazto, tentel… A BGuzur 148. Kristiñau-Ikasbideko liburutxua be eztakien babalasto askok, erlejiñoko gauzetan euren buruak maixu andi egiten dabez. Eguzk GizAuz 7. Baltsakeria edo komunismoa orratzetik arako jantzia, labatik arako opilla dala uste dabe babalasto batzuk. Ib. 10. Seme-alabak bata bestie baño txarragoak: semie babalastoa eta alabie babalorie (V-ger).

    d) Cobarde. “A zer baba-lastoa den ori!, zein oillo, zein txepel” (AN-larr) Inza NaEsZarr 205.

    Sinonimoak: iz.

    [baba(-)lasto] : ergel

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak eta Google Translate):

    es (1) iz. tallo del haba (2) izond. soso, -a; bobalicón, -ona; alelado, -a; sosaina
    fr (1) tige de haricot (2) sot, sotte, idiot, -e ; niais, -e, imbécile, stupide
    en (1) bean stem (2) silly, idiotic, foolish
    port (1) caule de feijão (2) sem cor

    Testuinguruan

    Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:54 pm on 2021/02/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizitore 

    adj. Ipar. Azkarra, bizkorra, indartsua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bizitore. 1. (B; Dv→A, Hb, Foix). Emprendedor, trabajador, que sabe ganarse la vida. “Diligens, diligent” Dv. “Activo, diligente” A. “Actif” Foix. “Persona que se agarra […] al trabajo” Izeta BHizt2. v. bizikari (3). .
    Esku nagiak dakhar erromestasuna, aldiz bizitorearen eskuak biltzen ditu aberastasunak. “Fortium” . Dv Prov 10, 4 (Ol beso langilleak, Ker esku lanzaleak). Emazte bizitorea bere senharrarentzat khoro bat da. Ib. 12,4. 2. (B; Dv). Vivaz, que muestra vitalidad, que vive mucho tiempo (referido tanto a seres animados como a plantas). “Qui promet de vivre” Dv. “Vividor, persona que se agarra a la vida” Izeta BHizt2. v. bizitorio, bizikor. .
    Halako adarra ez da moko-mokoan hautatu nahi; ez dira han azkarrenak ez eta bizitoreenak. Dv Lab 351. Belhar gaxtuak aldiz artho lantharia beno bizitoreago, bixkorrago. ArmUs 1906, 91. Laur xerri ttipi, gothorrak, bizitore handi-gei,… bena gütixko. GAlm 1954, 44. (ap. DRA)

    Sinonimoak: izond. Ipar.

    [azkarra]: azkar, bortitz, errutsu, finko, gotor, indartsu, irmo, sendo, tinko, zozkotsu, fermu Ipar., martzal Heg., errime Bizk., zindo Bizk., fier Ipar./Naf., beleratz Zub., indarti g.e., tenkor g.e., erskon zah., firme zah., fuerte Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) fuerte, vigoroso, -a; trabajador, -a
    fr izond. (Ipar.) fort, musclé, vigoureux; travailleur, travailleuse; bosseur, bosseuse
    en izond. (Ipar.) strong, vigorous, hard-working
    port izond. (Ipar.) forte, vigoroso, -a; trabalhador, -a, diligente

    Testuinguruan

    Esku nagiak dakhar erromestasuna, aldiz bizitorearen eskuak biltzen ditu aberastasunak. (Dv Prov 10, 4. OEH)

     
  • Maite 10:42 pm on 2021/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    bezainbat 

    1 Adina, kopuru berdintasuna adierazteko hitza. Ikus ahal bezainbat bazter. Han bezainbat koplari, non ote da? Haiek bezainbat nik ere egin dezaket. Hartzen duen bezainbat ematen duela. Buru bezainbat aburu (esr. zah.). 2 (izan aditzarekin). Lurralde hura eremuz Euskal Herria bezainbat da. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [adina]: adina, adinbat, bestean, bezainbeste, dina, lain B-G, beste Bizk., edu Bizk.    

    [bezain]: bezain, baizen Bizk., duin Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es partik. (batez ere Ipar.) (konparazioan, kantitate-berdintasuna adierazten duen hitza; adjektiboekin nolakotasuna adierazten du) tanto como; tan… como
    fr partik. (batez ere Ipar.) autant ; autant… que ; autant de… que
    en partik. (zenbakaitzekin) as much… as; (zenbakarriekin) as many… as
    port partik. (batez ere Ipar.) tanto quanto

    Testuinguruan

    Inoiz ez da 2020an bezainbat heriotza izan urte bakarrean [Mikel P. Ansa, berria.eus (2000-01-03)]

     
  • Maite 11:07 pm on 2020/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bur-bur 

    adb. Ipar. Bor-bor. Eltzekariak, bur-bur.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bur-bur.

    1. bur-bur-bur (Sal, R ap. A ; Casve). (Onomat. de la ebullición (en sentidos prop. y fig.)). “Burburbur 1.º (Sal, R), onomat. de la acción de lavarse la cara. 2.º (R-uzt), onomat. de la ebullición fuerte” A. “Bouillonnement, burburbur ” Casve. v. bor-bor, gor-gor. Erdia lo bizi dela Iruña erraitera ginoazke, ez bagine orhoit San Ferminetako jaiek […] burburbur pizten duten alaitasun erhoaz. JE Ber 20. Minutan burburbur bethe zen jendez karrika guzia. Ib. 94. Su-garra burburbur ari denean: aize egoa (andre-aizea) eldu da. (B) “Hace burburbur” . A EY I 260. Eltzekariak, bur-bur. Lander (ap. DRA). Hazaroan, bur-bur-bur, erortzen dira emeki hostoak lurrerat. SoEg Herr 27-9-1955 (ap. DRA). Algerian bur-bur-bur gorde-agerka, alhan dugula beti gerla itsusia. Ib. 14-2-1957 (ap. DRA). Bur-bur, gau eta egun, lantegietako ke-bideak. Ib. 30-2-1961 (ap. DRA).

    2. ” Burbur, onomatopeya del trueno” A Apend.

    Sinonimoak: adond. Ipar.

    [bor-bor]: bar-bar, barbarka, bor-bor, borborrean, galgalka, pil-pil, pil-pilean, pilpilka, borborka Heg., bol-bol Bizk., bolbolka Bizk., burrustan Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  adb. (Ipar.) a borbotones; en ebullición
    fr adb. (Ipar.) en ébullition, en bouillonnant
    en adb. (Ipar.) gushing
    port adb. (Ipar.) aos borbotões

    Testuinguruan

    Eltzekariak, bur-bur.  (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/12/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    barrandan 

    adb. Zelatan. Pasabidearen gibeletik barrandan zegoen. Baina hona gure gizona atetik barrandan; eta zer ikusten du? Ematen da zelatan edo barrandan ezponda baten gerizan (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BARRANDAN (B, BN-arb-ciz; H, T-L; barrendan AN, L, Sal; H). Ref.: A (barhandan, barrendan); Izeta BHizt2; Gte Erd 63. Al acecho, espiando. “Barrandan egoitea, être aux écoutes, aux aguets (de ce qui se passe au dedans d’une maison, etc.)” H. “Escuchando” A. “Épier, barrandatu, barrandan egon ” T-L. “Espiando. Barrandan zioken gure solasak aitzen” Izeta BHizt2. “Barrandan egoiten da (BN-arb), barrandan eman zen (BN-ciz)” Gte Erd 63 (s.v. bijilatzen). v. barranduan, ZELATAN.
    Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetarik begira, xareten artetarik barrandan. Dv Cant 2, 9. Yauntto hek sarthu zireneko ganberan, eta bortha untsa zerratu zuten ondoan, eman ninduzun barrandan eta gakho xilotik beha. Elsb Fram 174. Emaiten da zelatan edo barrandan esponda baten gerizan. Jnn SBi II 90 (ap. DRA). Kantatu daukute “Maitia, nun zira” hain gora eta ozen non oiharzunak ihardesten baitzeien Espainiako aldetik, eztiki, “maitia” handik egon izan balitzeie bezala barrandan. JE Bur 142. Barrandan zelarik, barrandari laguna utziko zuen hor tente potente. Ox 197. Brigadako gardak oro egon ziren, alegia eta deusere ez, zeletan, barrandan, zerbait atxeman beharrez. Barb Sup 140. Beldur ziren, eken bila gordetuak barrandan egonen zirela. FIr 151. Barrandan jartzen ziren etxe-kantoinetan; iragaile soil bat zekusatenenan, gaitzeko kaska bat emaiten zioten. Mde Pr 134. Geneve-n potret atheratzaileak Biltzarreko jaunen beha, barrandan. Herr 21-5-1959, 1. Zer ari ote ziren [azeriak] . ? Zakurra gelditu zen eta barrandan egon. JEtchep 31. Eisenhower presidenteak ez du gorde lehen alkirat heldu eta eman zuela baimena, airekoak ar ziten barrandan. SoEg Herr 19-5-1961 (ap. DRA). Bainan huna gure gizona atetik barrandan, eta zer ikusten du? “Épiant à la porte” . Ardoy SFran 187s. (Tras gen.).Al acecho de. Jakizu dohakabe hek oinhaze bethikoetan daudela; ez sesurik, ez erreparurik hekientzat ez daitela. Eta berek diote zure zeletan eta barrandan daudela. Dv LEd 100. (Con dat.). Atzarria [zure gogoa], idekia, argi-gosea, bethi kaldan, munduari barrandan. Lf ELit 325.

    Sinonimoak: adlag.

    [zelatan]: kirika, kiriketan, zelatan, goaitean Ipar., talaian Bizk., ataizean g.e., barranda Ipar. g.e., zelataka Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) espiando, al acecho
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    “Baginuen haundienek bertze lan bat, ez pollita. Eskolarat orduko, erakasleak emaiten zaukigun “buchette” deitu erhiaren heineko abar pixka bat. Gure egitekoa, barrandan egoitea. Nork ere jalgitzen baitzuen hitz bat euskaraz, eta hari zura saka, ixil-ixila, nehor ohartu gabe. [Eskolan euskaraz mintzatzeagatik, mihi-haria moztu eta buruan zauria egin!, Pako Sudupe (zuzeu.eus, 2020-12-01)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel