adj./iz. Fis. Gaiez mintzatuz, eroankortasun elektrikoa eroaleenaren eta isolatzaileenaren artekoa duena, eta, eroaleei ez bezala, handitzen zaiona tenperatura igo ahala. Ik. eroale; isolatzaile. Erresistentzia elektrikoa minimoa da metaletan, handia erdieroaleetan eta infinitua isolatzaileetan.(Hiztegi Batua)
Wikipedian
Erdieroalea eroankortasun elektrikoa tenperaturaren arabera aldatzen duen substantzia kristalinoa da. Giro-tenperaturan ez dira ez eroale ez isolatzaileak. Tenperatura zero absoluturantz hurbilduz gero isolatzaileak dira. Tenperatura altuetan berriz, eroale onak izatera hel daitezke.
du ad. g.er.estalgabetu, estalgabe, estalgabetzen || Estalkia kendu. Ikusi zuen Teresa, aurpegitxoa eskuekin estalirik, negar-zotinka, eta nahi izan zion begitartea estalgabetu eta besoa lepo inguruan ezarri. (Hiztegi Batua)
erne1, erne, ernetzen || 1da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi; landareez mintzatuz, lurretik ateratzen eta hazten hasi. Ik. hozitu; ernatu 2; ernamuindu. Hazia, erein ondoan, estali behar da erne dadin. Bere soroan erne da erein zuen artoa. Landare erne berria. 2da ad. Irud.Haren hitz santua gure bihotzetan erne dadin. Erneko ahal dira euskaraz irakurgai gozo eta mardulak! Zein burutan erne da izadiaren ideia gidari hori?
erne2 || 1 adb. Iratzarririk, bereziki zentzumenak edo buru gaitasunak. Ik. ernai1. Lo daude, erne behar zuten guztiak. Erne egon! Zaude erne ene hitzak aditzeko. Zintzoen gainean erne dagoen Jainkoa. Kontuz eta erne ibili. Hain erne eleetara, hain logale beila santuetara. Jainkoaren zerbitzuan erne izan zaitez. || Belarriak erne, begiak zabalik. 2 adj. Erne dagoena; gauzak berehala ulertzen dituena. Ik. atzarri2. Oilar erneak hiru aldiz kantatu zuen. Begi-belarri erneak. Mutil ernea. Adimen erneko emakumea.
Ruche jaunarengandik urrats gutxira gelditu, betaurreko pare fina atera, eta erne baino erneago begiratu zion agureak Ruche jaunari. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)]
Reply