Updates from urria, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:46 am on 2014/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    irismen 

    iz. Helmena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [irismen] : helmen

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) alcance (2) (Aeron.) radio de acción
    fr portée, atteinte
    en range
    port alcance

    Entzun:

    Esaterako, azken deialdian irismena kontzeptuak hartu du protagonismo nabarmena; izan ere, irizpide horrek finkatu du diru laguntza osoaren %70. Irismena era honetan ulertu da: «Hedabide bakoitza irits litekeen herritarren artean zenbatengana iristen den». [Irismena eta sinesmena, Txema Ramirez de la Piscina (Berria.eus, 2014-10-22)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    irismen (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:36 am on 2014/09/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilbete 

    iz. Lurretik ikusita, Ilargiaren aurpegia erabat argiturik ageri den fasea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ilbete (V, L (h-); Añ, H (V, G)). Ref.: A; Lh; Iz ArOñ.

    “Plenilunio” Añ. “Pleine lune” H. “Otzailgo ilbete, edurra ni bete” Iz ArOñ. v. ILARGI BETE. Ill ontan ill betia ogei ta batian. Sor Bar 72. Ilbete-Jai andi nausi au geukin egiteko. “Fiesta del Plenilunio”. Arriag Lekob 9. Arrasaten ilbeteak (illargi beteak) illunpea zillarez yantzi zun. Ldi IL 134. Ozkarbi zegon […] ta ilbete garaia zan. Etxde JJ 5.

    Sinonimoak: iz.
    [ilbetea] : ilargi bete (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es plenilunio, luna llena
    fr pleine lune
    en full moon
    port plenilúnio

    Entzun:

    Mundua mamu bihurtzen duen ilbete horietakoa zen, gauza guztiek, bizidunek eta bizigabeek, errebelazio misteriotsuak xuxurlatzen dituzten horietakoa, nahiz gauza bakoitzak berea esaten duen eta errebelazio guztientzako topagunerik ez dagoen, horregatik ezin izaten ditugu ulertu, eta ia jakitera iritsi baina hala ere jakin gabe gelditzen gareneko atsekabea pairatzen dugu. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ilargi bakoitzeko ageri da zeruan, Ilbete bakoitzeko sabel astunaren antzera erortzen naiz berriro Yvanenganako maitasunaren min handian, Ilargi bakoitzeko zutitzen da ahardia bere zangoen gainean eta negar egiten du. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Uda mineko ilbete txuri-txuria, biribila. [Mundu txikia, Alberto Barandiaren (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ilbete (Argazkia: Karobi Photography, @karhobi)

     
  • Eneko Bidegain 8:30 am on 2014/08/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    irindegi 

    iz. Irina egiten eta gordetzen den tokia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    irindegi (Dv, H), irintegi (S; Lar, Añ, Hb (ap. Lh), H), irindei (B, Ae), irintei (BN; VocBN > vEys), uruntegi (Añ). Ref.: A (irintegi); CEEN 1970, 330; Izeta BHizt (irindeia); Gte Erd 182.

    Harinero, cernedero, lugar de la casa destinado a la harina, a preparar el pan, etc. “Harinero, el sitio” Lar y Añ. “Bluterie, magasin de farine, pièce où l’on pétrit le pain” Dv. “Artesa, pieza en que se amasa el pan” A. “Lugar donde se amasa la harina. Ama irindeian dago. Irindei ederra dugu” Izeta BHizt. “Sukaldea eta irindeia elkarren ondoan dire (B)” Gte Erd 182. v. iringela. Sukhalte, eskele, eskelerpe, irintegi, labategi, oro gizunez betherik dirade. Béhéty GH 1931, 109.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es harinero [lugar para amasar y guardar la harina]
    fr fournil

    Entzun:

    Gaur egungo baserri batzuetan, irindegia izenez ezagutzen den gela badago, bertan irinik gordetzen edota ogirik egiten ez bada ere; sukaldetik hurbil izanik, janaria kontserbatzeko tokia da. Lehen urdaiazpiko eta xingarrak zintzilik, orain kongeladoreak.

    irindegi (Irudia: atlasdemurcia.com)

     
  • Maite 4:05 pm on 2014/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    inprimagailu 

    iz. INFORM. Konputagailuaren irteerako periferikoa, paper gainean karaktere alfanumerikoak edo irudiak idatziz informazioa erakusten duena.  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Inprimagailu bat ordenagailu baten dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat da. Aurreneko inprimagailua XIX. mendean sortu zen, eta orain arte hobetzen joan dira. Badaude eta eskanerra eta inprimagailua batera dutenak.

    Motak

    Talka inprimagailuak: kalkatu egiten dute inprimagailu hauek, tinta beste tintarekin kolpatuz. Honen emaitza hurrengoa da: paperean puntu bat edo karaktere bat inprimatzen da. Margarita edo matrizialak inprimagailu hauen adibide dira.

    Tintazko inprimagailua: mota honek kartutxo batzuen bitartez inprimatzen du, non bere barruan 3tik 30 ml-ra edukia dauka. Bere kalitateak ia-ia laserrarena berdintzen du.

    Laser inprimagailuak: inprimagailu hauek kalitate onena dutenak dira, tema honetaz hitz egiterakoan, eta beraien prezioak aldakorrak izan daitezke, modeloaren arabera. Bere lan egiteko modua fotokopiagailuen oso antzekoa da. Bere kalitatea eta azkartasuna izugarrizkoa da

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es impresora
    fr imprimante
    en PRT; printer
    port impressora

    Entzun:

    Inprimagailu hura oso oso makina txikia zenez, eta besoz mugitzekoa, Peña Platako gelatxo batean kokatu genuen, kasernako atariaren ondoan. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    inprimagailu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:48 am on 2014/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    isla 

    iz. isla 1: 1. Ik. uhartea.

    iz. isla 2: 1. Argitutako gorputz batek itzultzen duen argi edo distira, argi-iturriaren norabide berean edo, batez ere, beste norabide batean. Mendien isla uretan. 2. (hed.) Irudi ahuldua. Jainkoaren isla, gauza denetan nabari dena. • ISLARA. Islara ikusi. Tximisten antzeko argi batzuk noizean behin irteten ziren, eta horien islara, aurrean abere ikaragarriak jartzen zitzaizkien. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi batuan:

    isla 1 iz. h. uharte (uharte da forma hobetsia, ez isla)

    Adi bi forma hauekin:

    islada* e. isla (2) [islada: forma okerra edo euskara batuan saihestekoa]

    isladatu* e. islatu [isladatu: forma okerra edo euskara batuan saihestekoa]

    Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    [isla 1] : uharte, irla Ipar., izaro g.e.
    [isla 2] : 1 distira, ispilu, errainu 2 adierazgarri, erakusgarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) isla (2) reflejo (3) (hed.) reflejo
    fr (1) île (2) reflet
    en (1) island (2) reflection
    port (1) ilha (2) reflexo

    Entzun:

    Eguzkiaren isla altzairuzko ispilu hartan zelan dantzatzen zen ikusi nuen, eta horrexetan igarri nuen nire galderak eragin zion irabioa. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gizarte forma edo eredu baten isla naiz. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    isla (Karobi Photography, @Karhobi)

     
  • Maite 11:46 am on 2014/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    intxaur-kusku 

    iz. Intxaurraren perikarpoa edo kanpo-azala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘sokaran’)

    Sinonimoak: iz.
    [intxaur-azal]: intxaur-oskol, intxaur-azal, sokaran (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ruezno, cáscara de la nuez
    fr coque de noix
    en walnut shell
    port casca de noz

    Entzun:

    Ezin da beti intxaur-kuskuaren barruan bizi.

    intxaur-kusku (Josu Lezameta, @jozulin)

     
  • Maite 8:48 am on 2014/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    iñhazi 

    iz. Ipar. Tximista.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    inhazi (S; iñ- Arch VocGr (s.v. ximista), Gèze; Dv y H (S)), ihazi, inhazu (-ü S), uñhazi. Ref.: A (iñhazi); Lrq (inhazi).

    Relámpago; rayo. “Iñhaziz ari, faire des éclairs” Lrq. “El relámpago es considerado como fenómeno independiente del trueno y se designa con los nombres de ihazi e inhazi” JMB EJ 1950 (4), 194s. Tr. Propio de la tardición suletina. Jalki erazizazü zure iñhazia. “Coruscationem”. Mst III 48, 5 (SP zizmixtetarik, Ch ihurtzuri, Ip ihurziri kolpiak, Leon ortzia). Igorrazü zelütik ene bihotzeko xokhuak oro ikhertzen ahal dütian iñhazia. “Coruscationem”. Ib. 34, 3 (Ip zure leinhürien inhaziak; SP zizminta, Ch xismixtak, Leon ximixtaren garra). Irurziriak, iñhaziak eta düründak. “Rayos, relámpagos y truenos”. Ip Dial 118 (It tximistak, Ur oñaztubak, Dv simistak). Tronotik elkhiten zen iñhazi eta oihü, eta ühülgü. Ip Apoc 4, 5 (Lç xistmistak, He xismistak, TB, Dv ximista). Dünda karraskaz eta uñhazi zapartaka ari zelakotz. D. Béhéty GH 1932, 406. Iñhazia bezañ zalhe elhia barreiatü da. Herr 10-11-1960, 3.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [tximista]: aire gaizto, durunda, tximista, oinaztarri Bizk., oinaztu Bizk., oinazkar Gip., ausnarri Naf., oinaztura Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) rayo
    fr éclair
    en lightning, thunderbolt
    port raio

    Entzun:

    Igorrazü zelütik ene bihotzeko xokhuak oro ikhertzen ahal dütian iñhazia. “Coruscationem”. Ib. 34, 3

    Iñhaziak jota hil zen.

    iñhazi (Karobi Photography, @karhobi)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel