egitasmo

iz. Egin nahi den lan garrantzitsu bati buruzko plan xehatua. Hizkuntz atlasaren egitasmoa aurkeztu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegia

egitasmo, egin-asmo. Proyecto. Para ejs. del tipo egin asmo dut, v. ASMO IZAN. Bere egitasmo dollorra salatuz. Etxde JJ 72. Bere egin-asmo guziak pikotara lijoazke. Ib. 120. Eta egitasmo ori oso berezkoa izan oi dutela zaldunik jatorrenek. Berron Kijote 50. En DFrec hay 2 ejs. de egitasmo.

Sinonimoak: iz.

    [proiektua]: plan, programa, proiektu, egingai g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es proyecto, plan
fr projet, plan
en project, plan
port plano, projeto, programa

Entzun:

Honakoak dira 2016rako nire egitasmo onak. Ezezagun batekin batera piano inprobisazio bat egin Parisko tren geltoki batean. Pianoa jotzen ikasi. Itxaro Bordaren Ultimes Déchets irakurri. Ikasi beste hizkuntza bat. Ez hil. Neure buruaren spin-off bat hasi. Jende trinkoari ihes egin. Adiskideen haur txikiei ez galdetu inoiz senargai edo emaztegairik ote duten. Atzerritarra izan toki gehiagotan. Datorren urteko azken zutabean zerrenda bat osatzearen irteera erraza hartu gabe, eguneko gai normal bat jorratu. [Egitasmoak, Anjel Erro (Jira, 2015-12-31)] (Berria.eus)

egitasmo (Gaurko hitza, CC)