Gaurko hitza 2015 ‘aurri’ da!
Gaurko hitza 2015… ‘aurri’ da! Aurrekoan esan nuen bezala, 2015ean sareetan gehien hedatu zen #gaurkohitza ‘aurri‘ izan zen. Eta horixe bera izan da bozkatuena ere. Hementxe ikus dezakezue bozketaren emaitza. Esker mila bozketan parte hartu duzuenoi!
Eta zer da ‘aurri’?
Harluxet Hiztegi Entzikopedikoan irakur dezakegunez:
iz. 1. Teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea. 2. ERAIK. (pl.) Eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak. Atenasko Partenon-en aurriak • AURRI IZAN. (Z) 1. Baliabidez urria izan. Aurri dituk etxe horretan. 2. Osasunez ahul egon. || AURRI-ZORIAN EGON. Eraikin bat lurrera erortzeko arriskuan egon.
Jon Altzaren bidez ezagutu genuen hitza eta jakin genuen Izaki Gardenak taldearen disko berrian azaltzen dela.
Amaitzeko, gogorarazi, 12 hitz hauen artean hautua egiteko aukera zegoela: aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel eta anei.
Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horiei buruz gehiago jakiteko:
Reply