gatzdun

adj. Gatza duena. Ateraldi gatzdunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

gatzdun, gazdun (Dv), gaztun (Lar), gatzadun.

Salado. “Salobre” Lar. Ur gatzduna naroro dariola. Izt C 92. Iturri sufredunak, baita gatzdunak ere. Ib. 85. Guztiz gaztuna dan itxasoren bat. Anab EEs 1920, 69.

(V-gip; H). “Salado, gracioso. Gatzduna urten detsa alabiak” Etxba Eib. Gizon ikasietan nondik ain bakanak, bertsotarako gatzadunak, ikastaro gabetan ainbeste diran tokian? Inza in Jaukol Biozk VI. Sekulako ateraldi gaztunak ere egin zituan. TAg Uzt 148s. Urtengo dau andra Sabadiñak gazdun esaera edo bertsoren bategaz. Alzola Atalak 92.

Sinonimoak: izond.

    [gazia]: gazi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adj. salado, -a; salino, -a; que tiene sal (2) adj. salado, -a; gracioso, -a; chistoso, -a; agudo, -a; ingenioso, -a
fr (1) adj. salé, -ée ; salin, -e (2) adj. (hed.) salé, -e ; vif, vive, ingénieux, -euse ; savoureux, -euse
en (1) adj. salted, salty; saline (2) adj. [barregarria] funny, amusing; witty
port (1) adj. salgado, -a; salino, -a (2) adj. gracioso, -a; adj espirituoso, -a, divertido, -a

Entzun:

Kordobako gotzainak berba egin du: bihar eguzkia eta eguraldi ona esan zezakeen, majara asanbladak egiten zuen gisara. Baina ez, Demetrio Fernandez gatzdunagoa da. Munduaren jatorriaz jardun du. Umeak zikoinak ekar zitzakeela esateko tentatuta egon da, baina xaloegia iruditu zaio gotzainari azken unean (eta badaki, jakin, zikoinarena egun inork ez duela sinesten) eta argudioak aldatu egin ditu. Umeak aita eta amaren maitasun besarkadatik jaiotzen dira. To eta no esaldia! In vitro ernalketa, aldiz, akelarre kimikoa da. Hau barre algara, hau. Ez esan, gero, dibertigarria ez denik. Txistagarria da. [Akelarreak, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2015-12-29)] (Ereduzko Prosa Gaur)

gatzdun (James F. Carter, Wikimedia Commons)