langile
1. iz. Lan egiten duena. 2. iz. Lanbide jakin batean sari-truke aritzen dena; batez ere industrian lan egiten duena. Ugazaba eta langileak. Fabrika-langilea zela, ez nekazaria. 3. iz. eta izond. Lan egitera emana, lan asko egiten duena, lanerako zaletasuna duena. Zintzoa, leiala, langilea. 4. iz. ZOOL. Intsektu sozialetan (inurri, erle, etab.etan) koloniarentzat lan egiten duen banako antzua (eme antzuak izaten dira). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
langile iz.
[behargina]: lanari, proletario, behargin Bizk., langin Bizk., behargile zah., trabailari Ipar. zah.
[lana]: g.e.lan, trabailu Ipar., behar Bizk.
langile izond.
[lan asko egiten duena]: behargile, behargin Bizk., langin Bizk.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. trabajador, -a; operario, -a; empleado, -a (2) iz. obrero, -a; trabajador, -a (3) iz. (Zool.) obrero, -a (4) iz./izond. trabajador, -a; hacendoso, -a; activo, -a
fr (1) iz. ouvrier, -ère ; travailleur, -euse (2) iz./izond. laborieux, -euse ; actif, -ive
en (1) iz. worker, employee; [administraziokoa] clerk (2) iz./izond. hard-working, industrious
port (1) iz. trabalhador(a), empregado(a), operário(a) (2) iz./izond. trabalhador(a)
Entzun:
Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena[1] langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.
II. Internazionalak, 1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik[2] Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten[3]. [Langileen Nazioarteko Eguna, Wikipedia]
Reply