madarikatu

ad. madarikatu, madarika, madarikatzen 1 du ad. Jainkoaren gaitzespena edo haserrea norbaitentzat edo zerbaitentzat eskatu; Jainkoak bere gaitzespena eman. Noek Kam bere semea madarikatu zuen. Jainkoak sugea madarikatu zuen. 2 du ad. Norbait edo zerbait, harekiko gorrotoa edo ezinikusia adierazteko, gaitzetsi. Madarikatua, ezagutu zintudan eguna! 3 (Era burutua izenondo edo izen gisa). Arima madarikatuak. Deabru madarikatua. Poeta madarikatuak, zorrez eta gosez beterik bizi zirenak. Zoazte, madarikatuak, sekulako sutara. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

ad. [birao egin]: araokatu, birao egin, biraokatu g.e., biraoztatu g.e., madaritu g.e., blasfematu zah.
izond. [gaitzetsia]: gaitzesgarri, kondenagarri g.e., malapartatu Heg. beh.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  du ad. maldecir, blasfemar || izond. maldito, -a
fr du ad. maudire, réprouver ||  izond. maudit, -e
en du ad. to curse || izond. cursed
port  du ad. maldizer, blasfemar || izond. maldito, -a

Isilik ez egon izana madarikatu nuen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)(Ereduzko Prosa Gaur)

madarikatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)