Recent Updates Page 129 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:49 pm on 2019/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    biraolari 

    adj./iz. Birao egiten duena, birao egiteko ohitura duena. Ik. biraogile. Jainkoaren aurkako biraolaria. Hordi, lapur eta biraolariak. Biraolari gisa harrika emango didatelako beldurrak ez banengo. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    biraolari. (V ap. A ; Añ, A DBols), burolari (Lar; -rh- SP, Lar, Dv, A), biragolari, biraulari. Maldiciente; blasfemo. ” Burholaria, burhogillea, blasphémateur, grand jureur” SP. “Blasphemo” y “maldiciente” Lar. “Maldiciente” A. v. biraogile, biraokari. Etzare ahalge, lohi, arnegari, burholari, harro, arin, mundutar izateaz. Dh 212. Zure Euskalerriko azken biragolari oni barkatu. A Ortzuri 156. Biraulariaren azken okerra. JBDei 1919, 285. Bazekin Jesusek etzutela Juduak itz ori ateratzea besterik nai biraularia bezala ill-erazitzeko. Inza Azalp 50. Aldeztzalle beroa ezpada, biraolari porrokatua izango da. TAg GaGo 70. Emakume biraolariak. A EY I 128. Biraokera asko erabiltzen dituzte biraolariak beren ezpainetan. Ib. 128. Zure onesleak onetsiko ditut, / eta zure biraolariak zapuztuko. Ol Gen 12, 3. Bazitxinan aski biraolari, batez ere Italitik eta Españitik. Or QA 194. Oiñak billoizik […] aintziñako biraolarien gisan. Erkiag Arran 187. Atara egizu biraolari ori txabolategitik. Ker Lev 24, 14 (Dv burho-egile hori, Ur blasfemaria, Bibl madarikatzailea). Nahiz-eta ni lehenago biraolari izan, erasotzaile eta laidotzaile. IBk 1 Tim 1, 13. Gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontra, ez sakrilego eta ez biraolari. IBe Act 19, 37 (TB blasfematzaile). Biraolari gisa harrika emango ez didatelako beldurrak ez banengo. MEIG V 110.

    Sinonimoak: iz./izond.

        [biraogilea]: añenti, gaitzesle, biraoti Bizk., biraogile zah., blasfemari zah., blasfematzaile zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. maldiciente; blasfemo, -a
    fr iz./izond. qui maudit ou jure, blasphémateur, -trice
    en (1) izond. blasphemous; swearing; foulmouthed (2) iz. blasphemer
    port iz./izond. maldizente; blasfemo, -a, blasfemador, -a

    Txolinduta, eta apur bat biraolari, aurpegia zerurantz jasoz hots egin zuen: “Eta argia egin zen”.  [Maitale koitaduen kronikak, Vasco Pratolini (Koldo Biguri), Elkar, 2006] (Egungo Testuen Corpusa)

    biraolari (Argazkia: 365diasdevalentiamoral.com)

     
  • Maite 10:42 pm on 2019/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    ere 

    adb. 1 adb. Lehenago adierazi denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Partikula enklitikoa izanik, dagokion izen sintagmaren edo esaldiaren eskuinean ezartzen da beti). Ik. halaber; berebat 2. Mikel etorri da; Ane ere etorri da. Mikel ez da etorri; Ane ere ez da etorri. Amaia ere badator. Beste erantzunik ere badago. Euskal idazleak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Aukerak eskainiak daude, eta hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daude. Hemen ez ezik, orobat gertatzen da bestetan ere. Lozorroan zetzan Euskaltzaindia ere iratzarri zen. Beste zerbait ere nahasten zen, ordea, horretaz landa. Min ematen dit entzuteak ere. Jateko ere nahiago dute oilasko haragia. Gero hasi nintzen irri egiten ere. Zertan gauden ere begiratu gabe. Zeruan bezala lurrean ere: zeruan nahiz lurrean. || Egia ere da, bai, Basagizon Ona misiolariek aurkitu zutela. 2 adb. (Bigarren esaldiko aditza ezabaturik; bai edo ez-en laguntza behar du). Ik. baita2; bai eta… ere; ezta; ez eta… ere; orobat. Honek egin du; guk ere bai (edo baita guk ere). Mikel etorri da; Ane ere bai (edo baita Ane ere). Mikel ez da etorri; Ane ere ez (edo ezta Ane ere). Jonek ez zuen sagarrik ekarri eta patatarik ere ez. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. || Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik, filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Halatan galdegiten du eta ihardesten ere bai. Kontzientziako harra bizi da, eta biziko ere bai beti infernuan. 3 adb. (Aditz jokatuari dagokiola). Batasun aldera irauli ere egin zen, isuri ez ezik. Ez dira kentzen, eta dirudienez kenduko ere ez dira guztiz. Irakurri ere badut inoiz edo behin. 4 adb. (Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren eskuinean, aditz nagusiaren ekintza nolabait indartzeko). Ik. izan ere. Jakin ere, ez zekien gutxi gero berak! Esan ere, bereak eta bi esan zizkion. 5 adb. (-t(z)ea ere esapidean, aditzak dioena gertatzea zerbaitengatik harrigarria edo nabarmengarria dela adierazteko). Zer zozokeria! horrelako galdera egitea ere! 6 (Edozein motatako baldintza esaldiri erantsia). Nahiz (eta), arren. Handia bada ere, sar daiteke hemen. Tolosarra bada ere, ez daki euskaraz. Etorriko balitz ere, ez genuke ikusiko. Beste zorigaitzik izan ez balitz ere, hau aski izan behar zen bekatutik niri ihes eragiteko. Euria ari badu ere, aterako gara. Txit bihotz oneko zela ere, haserrekor zen. Egia izanik ere, ez dizut sinetsiko. Egia ez izanik ere, sinetsiko dizut. 7 (zer, nor, non eta gainerako galdegileen eskuinean). Ik. zer ere; nor ere; non ere. 8 (Indargarri gisa, ezer, inon, inor eta kidekoen eskuinean, ezezko esaldietan, edota berriz, berriro eta kidekoen eskuinean). Ik. ezer ere; inon ere; berriro ere; berriz ere; badaezpada ere; baizik ere; deus ere; oraindik ere; sekula ere; neholaz ere. 9 (Zenbait esapidetako osagai gisa). Ik. batez ere; hala ere; hain zuzen ere; izan ere; hain justu ere; zenbat ere; ederki eman ere; nolabait ere; nolanahi ere; edonola ere; inondik ere; nahita ere. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. halaber, berebat, era berean, baita (bai), baita ere, orobat.
    2. ezta (ez), ezta ere.
    3. arren, nahiz (eta)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es

    1 lok. (dagokion sintagmaren edo era burutuan dagoen aditzaren ondo-ondoan ezartzen da; agertzen den perpauseko aditza ezabatzen denean, bai, baita, ez edo ezta partikulen laguntza behar du; aditz trinkoaren aurretik gertatuz gero, delako aditzak ba- edo ez partikulak hartzen ditu) (baiezko testuinguruetan) también; (ezezko testuinguruetan) tampoco || Bilbora zoaz? ni ere banoa.|| Bilbora zoaz? ni ere bai.

    2 lok. (baiezko testuinguruetan) también, aun, incluso, hasta; (ezezko testuinguruetan) ni, ni siquiera || Lo zegoen laguna ere esnatu zuten.

    3 partik. tras ezer, inor, inon, enfatiza el valor de este. Ez nuen inor ere ikusi.

    4 partik. tras diversas formas verbales subordinadas (ba-, -ta/ik, -(e)la, -(e)larik, -agatik), forma oraciones concesivas|| Garestia bada ere, erosi egingo dut.

    5 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) precisamente, en realidad. Bera izan zen, izan ere, kementsuen ibili zena.

    6 partik. (zer, nor, non galdetzaileen ondoren; aditzari bait- edo -(e)n erantsi behar zaio) quienquiera que, lo que quiera que, cualquier cosa que || Non ere baita, aurkitu egingo dugu.

    fr

    1 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi ; (ezezko testuinguruetan) non plus.

    2 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi, même, malgré ; (ezezko testuinguruetan) ni, ne… même pas

    3 partik. quoique, bien que, même si (proposition conditionnelle

    4 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) précisément, justement, en réalité

    en

    1 lok. (baiezkoetan) too, also, so; (ezezkoetan) neither, nor

    2 lok. even

    3 partik. after ezer, inor, inon it is used to emphasize their value

    4 partik. even though, despite, although

     

    -Nola sartu zara nahaspila honetan? [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ere (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:06 pm on 2019/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    susmaezin 

    adj. Ezin susmatuzkoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: adj.

    [susmaezin] : ezusteko, ezin susmatuzko, susmagaitz, ustekabe. Ant. susmagarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. insospechado, -a
    fr izond. insoupçonné
    en izond. unsuspected
    port
    izond.insuspeito(a), insuspeitado(a)

    Euskal Herriko gatazka ardatz hartuta, `Susmaezinak’ eleberria argitaratu du Itxaro Bordak joan den irailean. Kontakizunari «osotasun» bat emateko xedez, gatazkaren bi aldeetako biktimei eman die hitza. [«Gogoetaren eta kritikaren paralisi bat izan da kasik 50 urtetan», Joana Ibargarai (Berria.eus, 2019-11-17)]

     

    susmaezin (Argazkia: Jagoba Manterola, FOKU)

     
  • Maite 10:47 pm on 2019/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    birakor 

    adj. Biratzeko gauza dena. Bulegoko aulki birakorrean eserita. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    birakor. “Voluble” Lar. Izan nadin […] zuzen, oartia, ez birakor, bai bakun. Lar STomas 2. Zeñen birakorrak eta bidegabeak diran gizonak euren usteak edo iritziak moldatzen dituztenean. Otag EE 1882c, 449.

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [aldakorra]: zah.aldakor, mudakor Ipar., aldabera g.e., sanjakor Ipar. beh., kanbiakor Ipar. g.e.
        [birakaria]: birakari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. giratorio, -a, rotatorio, -a
    fr izond. (chaise) rotatif, tournant; tournant(e); (en movimiento de rotación) giratoire;
    (mueble, silla) pivotant(e)
    en izond. (chair) swivel, (formal, technical) rotatory, gyratory
    port izond. giratório(a)

    Bulegoko aulki birakorrean eserita. (Hiztegi Batua)

    birakor (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:36 pm on 2019/11/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    mildiu 

    iz. Landareei, bereziki mahatsondo eta patatei, erasaten dien gaitza, onddo batek eragina dena. Ik. gorrina.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: iz.

        [gorrina]: gorrina, gorrien Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. mildíu
    fr iz. moisissure
    en iz. mildew

    Euskal Herriko mahasgintzan kalterik gehien eragiten duen gaitza da mildiua. (Hiztegi Batua)

    mildiu [Argazkia: Wikipedia CC, Christian Hummert (Ixitixel)]

     
  • Maite 11:43 pm on 2019/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    hazil 

    iz. Lap. eta BNaf. Azaroa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hazil. 1. (V-arrig-arr, L, BN-baig-lab, AN-larr-erro; SP (-illa), Urt Gram 15, Lar, Añ (G), Arch VocGr , vEys, VocCB , Dv, H). Ref.: A; EI 318; Satr CEEN 1969, 84; Echaide Nav 65. Noviembre. v. azaro. Tr. Documentado desde Leiçarraga, es más frecuente al Norte (aunque no lo encontramos en los suletinos). En DFrec hay 25 ejs. de hazil, 9 de ellos septentrionales y 13 guipuzcoanos. Hazilla. Lç Cal a 8r. Hazillak hogoi eta hamar egun ditu. Harb Å© 2v. Zer da Saindu guzien Besta, Hazilaren lehen egunean Elizak begiratzen duena? CatLav 439. (V 208) Urteko Illen erdiak izen bana, besteak biña, ta iruna dute […]. 11. Azaroa, Azilla, Zemendilla. Cb EBO 47s. Meditazionea San Andresen bestako. Hazilaren hogoi eta hamarrean. Jaur 387. Gero haritza ebak daiteke hazil beherapenean; berantago ere bai, izerdia geldirik dagoeno. Dv Lab 376. Hazil ingurutsuan, erle aberatsei khentzen zaiote gaineko gaitzerua bere onthasunarekin. Ib. 299s. Erruman sarthu ziren Hazila akhabatzean 1537an. Laph 172. Hazilaren lehentsuan jautsi zen Zanzianerat. Ib. 228. Bukatu zituanian Erromako egitekuak, Azillian itzuli zan Asisa Santa Maria Aingeruenera. Bv AsL 159. Beraz, hazilaren lehen eguna zuan; dakikan bezala, besta eguna. Elzb PAd 19. 1887-garren urteko Azilaren 8an. A Ardi 17. Bi urthe badu hemen dela, goiz batez ethorria, hazilan beleak gure landetara bezala. Barb Sup 55. Haize hegoak dauka epheltsu hazila. Ox 185. Azil deritxon illan / Ogeta bostian. Enb 79. Azillan lauko eguberdian / Arizti zarreko gaztañedian. Ib. 191. 1936garren Azilleko 27gneko Legeak […] damaizkidan eskubideak. EAEg 24-10-1936, 126. Maulen egina hazilaren bortzean. Lf Murtuts 47. Altzolako Juan Donearen Eliz Nagusian. 1947garren urteko Azillak 15. NEtx Nola 37. MCMLVIgarren urteko Azillaren XIVan. NEtx Antz 99. Hazilaren hogoi-ta-sei-zazpietan, 1930-ean. InZerb Azk 27. Azilaren lau lehen egunak hotz eta lanho. Herr 5-11-1959 (ap. DRA). Pleiadak, beren goizaldiko sortzearekin, itsasketa-aldia iragartzen omen zuten; Hiadak, eurien etorrera, orril eta azillean. Ibiñ Virgil 81. Hazilean oroit hilez eta heien kontseiluez. EZBB I 55. Azillaren 10ean. Etxabu Kontu 138. v. tbn. EZ Eliç LXVI. ExIzp (ed. 1716), 8. EucolT s/n. JesBih 468. ForuAB 99. GH 1924, 649. Gerrika 91.

    2. “Siembra” A (que cita HeH). Beha diozozue aireko hegastinei, ez baidute hek egiten hazillik ez uztarik. He Mt 6, 26 (tbn. hazillik HeH; Lç eztute ereiten, Dv ez baitute eraiten). Xoriek ez dagite hazilik, uztarik, / Eta badute zer jan, auher daudelarik. Ox 70.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [azaroa]: L-BNazaro, zemendi Bizk., gorotzil zah.
        [ereintza]: Ipar. g.e.azaro, ereinaldi, ereintza, ereite

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (BN/L) noviembre ➥ azaro (2)  iz. siembra
    fr iz. novembre
    en iz. November
    port iz. novembro

    Mus txapelketa bat izanen da Luhusoko trinketean, hazilaren 16an. [Herria, 2008-10-30, 4. orr. (Egungo Testuen Corpusa)]

    hazil (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:30 pm on 2019/11/13 Permalink | Reply  

    piperpoto 

    iz.  1 iz. Piperrak kontserban jartzeko ontzia. Piperpoto mailatu batean estropezu eginda. 2 iz. Lgart. Euskal abertzaleen artean, Espainiako bandera hori-gorria. Negoziazioetan ari ziren bitartean, piperpotoa jarri zuten balkoian. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    PIPER-POTO. Bote de pimientos en conserva. Piper poto mallatu baten estropuzu eginda. Ag Kr 13. Ura zan tupi, oliontzi, piper poto, pertza ta padelai eragitea. Ag G 301. Piperpote utsitu batzubetan arri koskorrak sartu. Kk Ab I 57. Len piper-poto billa / ibiltzen zirala, / aietxek saldu eta / erosia zala [erloju-katia] . In Uzt LEG II 265. Piperra piperpotoan bezala. MEIG VI 130.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. bote de pimientos (2) iz. (lgart.) bandera española (con sentido despectivo)
    fr
    en
    port

    Negoziazioetan ari ziren bitartean, piperpotoa jarri zuten balkoian. (Hiztegi Batua)

    piperpoto (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel