Recent Updates Page 15 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:54 pm on 2022/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    algara 

    iz. Barre oihua. Ik. karkara. Jendearen algarak eta txaloak. Bat-batean ematen diote denek algara handiaz barreari. Maite nuela esan nionean, algara batez erantzun zidan.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [barrea]: barre, barre-antz, iji eta aja, iji-aja, ijiji-ajaja, irri, karkaila Ipar., karkara Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. carcajada, risa (2) grito, vocerío
    fr iz. cri de joie, éclat de rire
    en iz. loud laugh, guffaw
    port (1) iz. gargalhada, riso (2) grito, berro

    Testuinguruan

    Jendearen algarak eta txaloak entzun dira. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:07 pm on 2022/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    txokon 

    adj. Gip. eta Naf. Platerez mintzatuz, sakona. Plater azalak eta txokonak.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txokon. v. sakon.

    Sinonimoak: iz.

    [txokon]: sakon (platera) [Adorez Sinonimoen Hiztegia]

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (plato) hondo
    fr izond. écuelle
    en izond. soup plate
    port izond. (prato) fundo

    Testuinguruan

    Ondoren, plater txokon baten gainean jarriko dugu xukatzeko ontzia, isuriko dituzten zukuak eta odola jasotzeko. (sukaldean.eus)

     
  • Maite 10:24 pm on 2022/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    txotor 

    iz. Bizk. g.er. Bekatxoa.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txotor.

    1. “(V-ger-m), orzuelo” A. v. 1 zeldor.

    2. (V-ple ap. A ; Izt). “Copos de nieve, erur matasak, erur txotorrak” Izt 30r. “Copo pequeño de nieve” A.

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.

    [begitxindorra]: begitxindor, bekatxo, beltxor, betxindor Bizk., betor g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. orzuelo (2) iz. copo pequeño de nieve
    fr (1) iz. orgelet (2) iz. petit flocon de neige
    en (1) iz. sty, stye (2) iz. small snowflake
    port (1) iz. terçol, terçolho (2) iz. pequeno floco de neve

    Testuinguruan

    Bidean txotorra topatu genuen. #gaurkohitza

     
  • Maite 8:30 pm on 2022/04/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    irauli 

    ad. irauli, iraul, iraultzen

    1 da/du ad. Goiko alde edo zatia beheko alde edo zati bihurtzen dela jarri, azpikoz gora jarri. Ik. uzkaili; itzulikatu;  +  . Txalupa irauli. Larraineko garia irauli. Azienden azpiak irauli. Goldez lurra irauli. Lurrak erein aitzinean behar dira ongarritu eta irauli. Hilarria irauli zuen. Mahaiak eta aulkiak irauliz. Beribil zahar bat ipurdiz gora irauli dute eta beste bi sutan jarri.

    2 da/du ad. Ontzi baten edukia beherago dagoen beste batera hustu. Saskia bete, saskia irauli, gurdia mukurutzeko. || Irud. Bere uste eta ametsak bertsotan iraultzeko. Zaharrak eta berriak, hitz arrotz eta jatorrak, jakintza-hizkuntza eta herri esaerak, nahastean irauli dizkigu bere eleberrian.

    3 da/du ad. Azpikoz goratu, nahasi. Oraingo bizimoldeek, ohiturek, ideiek irauli dizkigute lehengo erak eta usadio zaharrak. Europar iraultzak Euskal Herria ere irauli du, baina, iraulia izan arren, ez du Euskal Herriak, herri den aldetik, artean bereganatu. Hori ikusteak barrena irauli zion. Gela irauli: gelako gauzak irauli.

    4 da/du ad. Itzuli. Begiak zerura irauli. Horrek behartu du hizkuntzalaritza beste jakiteetara begiak iraultzera. Maitasun berorik ere ez zaio ernatzen; haragizko jolasetara iraultzen da gehienez, gogo gaiztoz bezala.

    (Hiztegi batua)

    Sinonimoak: ad.

    [azpikoz goratu]: gainazpikatu, hankaz gora jarri, hankaz goratu, itxulastu, itzuli, itzulipurdikatu, uzkaili, zilipurdikatu, ipurdikatu Ipar., itzulikatu Ipar., azpikoz goratu g.e., gorabeheratu g.e., bueltatu Heg. beh.    

    [itzuli]: bihurtu, itzuli, buelta egin Heg., bueltatu Heg. beh.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1  da/du ad. volcar 2  du ad. voltear 3  du ad. [lurra] arar, labrar 4  du ad. trasegar, transvasar 5  du ad. revolver, desordenar 6  du ad. volver; traducir 7  du ad. batir 8  du ad. (Inform.) volcar 9  du ad. (Mat.) transponer
    fr 1  da/du ad. (se) renverser, (se) retourner, capoter 2  du ad. [lurra] labourer 3  du ad. transvaser 4  du ad. [nahastu] remuer, mettre en désordre 5  du ad. [itzuli] traduire 6  du ad. battre
    en 1  da/du ad. to turn over, to overturn; to knock over; to tip over; to turn upside down 2  du ad. [laborea, uzta] to turn over 3  du ad. [lurra] to plough, to plow

    Testuinguruan

    Altuna eta Martija txapeldun azken urteetako finalik gogor eta gorabeheratsuenean, 11 eta 17ko emaitza iraulita. (eitb.eus)

     
  • Maite 9:00 pm on 2022/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    lilitu 

    da ad. lilitu, lili/lilitu, lilitzen. Loratu. Lilitu da oihana. Handikeria, lilitzen bada ere, ez da bihitzen (esr. zah.).  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lilitu. (BN, S; SP, Ht VocGr 362, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H), liliatu ( VocS 133). Ref.: A; Lrq. Florecer.
    Aaronen zihor lilitu izan zena. “Fleuri” . Lç He 9, 4 (TB lilitu; He loratu, Dv hostatu, Ol birloratu, BiblE ernamuindu). Handikeria lilitzen bad’ere ezta bihitzen. O Pr 619 (v. otra vers. en EZBB I 34). Geroz oihana lilitu da. O Po 1. Arbolak liliturik eta loraturik ikusirik hatsbeherapenez hasi zen. SP Phil 134 (He 137 loratuak). Ikusten düzieia ene espata / erramüz lilitürik. Xarlem 1165. Bas’ arhantzia lilitzen arhantz’ hunareki, / haren frütia huntzen da gaitz bethi. Etch 280. Ez omen zen denboran halako andrerik, / Romilini adarra zaukan liliturik. Hb ( in BOEl 46). [Zigor] hetarik bat lilituko da. Etcheberry 82. Zoinen ere makhila hozitüren eta lilitüren beitzen, hura izanen zela Jinkoaz haitatia. Ip Hil 65. Berak [Jainkoak] baitaki nola behar den othe gaixtoa lilitu. Ox 21. Urthe guziez arbola berak ostatzen eta lilitzen ziren. JEtchep 17. Gure bizia düzü lilitzen, / bihotza ere zabaltzen. Casve SGrazi 64. “Arriver à la fleur, à l’éclat de sa beauté. Gure alaba lilitzera doha, notre fille va entrer en sa fleur” H. (Part. en función de adj.).
    Karitatean arrosa baino gorriago ziren andre eder eta lilitu hek. SP Phil 528 (He 536 lorenpareko).

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [loratu]: loratu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (Ipar.) florecer
    fr da ad. [loreak eman] fleurir
    en da ad. [loreak eman] to flower, to blossom
    port da ad. [loreak eman] florir, florescer, desabrochar

    Testuinguruan

    Geroztik, oihana lilitu duk, baita ere ostotu seietan, uda ere negu, negua ere uda gertatu duk hainbertzetan. [Septentrio, Aurelia Arkotxa (Alberdania, 2001)]

     
  • Maite 9:36 pm on 2022/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    eguzki(-)begi 

    iz. eguzki begi, eguzki-begi. Eguzkiak jotzen duen aldea. Ik. egutera. Gure etxea eguzki-begian dago. Eguzki-begia lurmen zegoen, eta laiotza, ostera, elur. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    EGUZKI-BEGI-ALDE. Oriente, Este. Bainan, Iruñako bertzaldean da aurkitzen Javier, urrunsko, iuzpegi-alderat. JE Ber 26.

    Sinonimoak: iz.

    [egutera]: egutera, ibargi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) solana, lugar orientado al sol; lugar orientado al sur (2) rayo de sol, rayo de luz, rayo luminoso (3) (G/GN) disco solar [astro]
    fr (1) endroit ensoleillé (2) rayon de soleil
    en (1) sunny spot, south facing location (2) solar radiation, sun ray, sunbeam, ray of sunlight, ray of sunshine
    port (1) solário (2) raio, raio luminoso

    Testuinguruan

    Eguzki-begia lurmen zegoen, eta laiotza, ostera, elur. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:00 pm on 2022/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    hitz 

    1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Irain hitzak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Giltza hitza. Hitz andana luzea.

    2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apezak, azken hitza bere (esr. zah.).

    3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.

    4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion: (…). Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.

    5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.

    6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Hitz eratorriak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. 45.000 hitz; 57.000 adiera. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz motak. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

    7 iz. Agintzen, hitzematen den gauza. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman). Epea konplitu da; konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza (Ik. hitza bete).

      (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [ele]: ele Ipar., berba Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. palabra (2) iz. (batez ere pl.) [norbaitek esandakoa] palabra (3)  iz. (pl.) [abestiarena] letra (4) iz. palabra, promesa (5) iz. voz; palabra, turno (6)  iz. (Erl.) [Hirutasun Santuko bigarren pertsona] (maiusk.) Palabra, Verbo (7) iz. [hitz egiteko gaitasuna] habla (8) iz. (Hizkl.) palabra, vocablo
    fr (1) iz. mot (2) iz. (pl.) [abestiarena] paroles (3) iz. parole ; promesse (4) iz. parole, voix (5) iz. [hitz egiteko gaitasuna] parole
    en (1) iz. word (2) iz. (pl.) [abestiarena] lyrics (3) iz. turn, to have the floor (4) iz. speech
    port (1) iz. palavra (2) iz. (pl.) [abestiarena] letra

    Testuinguruan

    HITZAK. HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN... OINETAKOAK LOTU, (E)TA UTZI OINEI LIBRE BELARRETAN ORTOZIK BILAKATZEN BIDE. MAPETATIK HARAGO MUNDU ASKO DAGO, SENTITUTAKOA, SENTITU (E)TA HITZEKIN (E)TA BERRIRO EGIN KORRIKA ZUREKIN ARANTZAK ERAUZTEKO ELKARREN EDERREZ. (E)TA BERRIRO EGIN MUNDUA ZUREKIN… EURIPEAN KANTARI IBILTZEN IKASI EZ EGON ATERTU ZAIN, (E)TA KORRIKA HASI. BERDIN DA NON HASTEN DEN, ORAIN BETI DA HEMEN. PENTSATUTAKOA, PENTSATU (E)TA HITZEKIN. (E)TA BERRIRO EGIN KORRIKA ZUREKIN ARANTZAK ERAUZTEKO ELKARREN EDERREZ. (E)TA BERRIRO EGIN MUNDUA ZUREKIN BETI BAITAGO NORBAIT HITZ EKITEKO PREST. HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN… NEGUKO EGUZKITAN ERANTZI AZALA; BETI ZIUR DAGO(E)NAK DUDA SOR DEZALA. BIZITZA JENDEA DA, (E)TA JENDEA GARA. SENTITU, PENTSATU… SENTITU, PENTSATU HITZEKIN! HITZ EKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, ZUREKIN… HITZ EKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, ZUREKIN… HITZEKIN. (Sustrai Kolina)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel