Recent Updates Page 169 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:57 pm on 2019/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    sasiburduntzi 

    iz. Landa-bazkaria. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    “(V-ger-arrig, G-bet), comida que se guisa y se despacha en el campo” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. comida campestre
    fr iz. country food, picnic
    en iz. pique-nique
    port iz. piquenique

    Estresari aurre egiteko, sasiburduntzi bat egitea erabaki zuen. #gaurkohitza

    sasiburduntzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:46 pm on 2019/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    gainazpikatu 

    ad. du Azpikoz gora jarri. Euskal joskera gainazpikatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gainazpikatu (Dv, H, A), gainazpekatu (R ap. A).

    (Aux. trans.). Subvertir, trastornar, poner patas arriba; (aux. intrans.) deshacerse, derrumbarse. “Bouleverser, mettre sens dessus dessous” Dv. “Gizon nahasi horrek etxe guzia iraultzen eta gain-azpikatzen du” H s.v. iraulitzea. “[Guziak] gainazpikatu ditu” Ib. s.v. azpia. “Poner boca arriba, quilla arriba o patas arriba” A. “Desbaratar” Ib.

    Hunan non Jaunak xahutuko duen lurra, eta buluziko du, eta gainazpikatuko du. Dv Is 24, 1 (Ol gain-azpika irabiotu). Gainazpikaturen dire mendiak, eroriko hesiak eta lehertuko harrasiak. Dv Ez 38, 20 (Ol beera erori, Ker beera jausi). Mundua gainazpikatu eta osoki erreberritu. Arb Erlis 292. Zenbait euskaltzainek euskal ioskera bera gainazpikatu ta itzulipurdikatu nai lukete. EG 1956 (1-2), 115. Lege ori gainazpikatu eta itzulipurdikatu dute. Vill Jaink 177. Irakaspen guziak nahasiak eta gain-azpikatuak diren denboran, Eliza katolikoa goraki mintzo da gure ahoz jainkozko egiaren hedatzeko. Etcheb MGaric 165.

    Sinonimoak: ad.

    [azpikoz goratu]: hankaz gora jarri, hankaz goratu, irauli, itxulastu, itzuli, itzulipurdikatu, uzkaili, zilipurdikatu, ipurdikatu Ipar., itzulikatu Ipar., azpikoz goratu g.e., gorabeheratu g.e., bueltatu Heg. b (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. poner boca/cabeza abajo, poner al revés; volcar
    fr du ad. mettre sens dessus dessous, renverser
    en du ad. place something face down / put something face down
    port du ad. colocar a barriga para cima/para baixo;

    1979. urte hasieran hara iritsi aurretik, ezustekoen, bat-bateko aldaketen, barne-nahasmenduen zurrunbilo bat, zu errotik gainazpikatu zintuena eta zure bizitza beste norabide bati begira jarrarazi zuena. [Neguko egunerokoa, Paul Auster / Oskar Arana (Txalaparta, 2015)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gainazpikatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:04 pm on 2019/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    txa-txa-txa 

    iz. Kubatar jatorriko dantza bizia, pauso txikiak emanez eta aldakei eraginez dantzatzen dena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Chachachá. Nahiz arin-arina baino txa-txa-txa gogoanago. Mde Pr 43. Ausaz, esperantza / txa-txa-txa zimel bat / besterikan ez da. / Ebanjelioa ta gizonen mina / dantza bihurtu da. Azurm HitzB 44. Txa, txa, txa. / Pozik daukat nik biotza. / Txa, txa, txa. / Gure neska motxa. […] Txa, txa, txa. / Negarrez daukat biotza. NEtx LBB 395.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cha-cha-cha
    fr iz. cha-cha-cha
    en iz. cha-cha
    port iz. chá-chá-chá m

    Txa-txa-txa ezagun baten erritmoan mugitzen hasi ziren. #gaurkohitza

    txa-txa-txa (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:39 pm on 2019/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ultraeskuindar 

    adj. 1 adj. Eskuin muturrekoa. Alderdi ultraeskuindarrak. Delta izeneko talde ultraeskuindarrak bere gain hartu zuen hilketa. 2 iz. Eskuin muturreko ideologiaren aldekoa den pertsona. Han ziren komunistak, liberalak, ultraeskuindarrak (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj./iz. (Pol.) ultraderechista
    fr adj./iz. (Pol.) d’extrême-droite, ultra
    en adj./iz. (Pol.) right-wing extremist, right-wing radical adj + n ; far-right, radical-right, extreme-right adj

    Alderdi ultraeskuindarrak hortzak erakusten ari dira.

    ultraeskuindar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:48 pm on 2019/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bastart 

    adj. Ipar. Borta, sasikoa. Bere alaba bastarta. Euskara bastarta, oro erdarara emana. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    bastart (SP, Urt II 270, Ht VocGr, H), bastard, baxtarta (BN-baig, Ae). Ref.: Inza RIEV 1928, 151, EsZarr 176.

    Bastardo. “Bâtard” SP, Ht VocGr y H. “Adulterinus, bastarta, puta semea, puta alaba” Urt II 270. Cf. Lar: “Bastardo, hijo de padres no libres, vienen del Bascuence bastardu, síncope de bastarrik du, hijo habido a escondidas y en los rincones”. Cf.: Ertzo horiek, ez horien basartak ez die izenik üskaran. Eskual 21-2-1913 (ap. DRA, que traduce “barbaridad”; tal vez se trate de errata por bastartak). v. sasiko, bort. Tr. Documentado en la tradición septentrional. Eta gizonén beldurragatik Iainkoaren beldurra utzi ukhan dukeitenak, Aita egiazkoaren desobedient eta bastard anzo, izanen dirate ezkerreko aldean eta iraitziren dirate maledikzionetara. Lç Adv ** 7v. Bada baldin gaztigamendurik gabe bazarete […] bastard zarete eta ez seme. Lç He 12, 8 (He, TB bastart; Dv bazterreko, Ol, IBe sasiko, Ker sasi-seme). Erregek Amiansko gobernadore bere seme bastarta egin duela. (c. 1597). FLV 1993, 458. Ingalaterrako erregeak ere, bere emazte prestua utzirik, bere alaba bastarta, bertzeren emazteaganik egina, hartu zuen emazte. Ax 351 (V 233). Zeren nola ezpaita lejitimo, nola baita bastart, bort, ezkontzaz kanpoan egina, ezin mintza diteke libreki iend’artean. Ib. 360 (V 238). Seme bastartak berak eztu hobenik, baiña bere aitarenagatik, ekharri behar du burua behera. Ib. 360s (V 238). Bena zonbat bastart mündian aita hanitz ükhenik güzien desohore gerthü direnetarik. Egiat 277. Aitoren semiaren bastartak ahatz eztialarik sekülan nor zian aita. Ib. 276. Mundu guziak badaki zure haurren erdian / Asko bastart badirela sartuak familian. Monho 68. Apairietan ere hobe haien phezak; / üdüri ni haurretan, nündiala bastart. Etch 174. Kunplitü nütianin hogita hamekak, / emaztik egin zeitan jaunareki bastart. ‘Ma femme me fit un bâtard avec son amant’. Ib. 182. Bastarten iduriko, aitarik ez kaustu. Hb Esk 9. Haren haurren artean bastartik ez dela. Ib. 39. Bastart bat sortu zioten; eta Beltranen hobeki enganatzeko sinets-arazi nahi izan zion haurra Usuarena zela. Lf ELit 98. Aitarik gabea, baxtarta deitzen dugun hura bezalako bat. Larre ArtzainE 131.

    (Fig., referido a cosas). Eskara bastartaren kontra (S. Juan de Luz, 1763). RIEV 1923, 153. Xirola bastart eta trunpeta airosak. Hb Esk 223. Hura da eskuara bastarta, oro erdararat itzulia, gure hizkuntza ederraren iduripen zerbait beizik ez duena. Arb Igand 22. Zoin-gehiagoka horrek badu halako bastart-aire bat. Herr 9-5-1963, 3. Euskara nahastekatu eta baxtarta batekin. Larre ArtzainE 298.

    baxtarta (B). “Hermanastro” Izeta BHizt2.

    Sinonimoak: iz./izond. Ipar./Naf.

        [borta]: bort, izun, sasiko, sasikume, aizun neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) bastardo, -a
    fr izond. (Ipar.) bâtard, -e
    en izond. bastard
    port izond. (Ipar.) bastardo, -a

    -Uste duk bertzeak baino gehiago haizela, baina bastart bat baizik ez haiz. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bastart (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:40 pm on 2019/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    linburdikatu 

    ad. du ad. Beste norbaiten edo zerbaiten bizkar bizi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Gorronear. “Écornifler” SP y H. Harriet lo relaciona además con limurtu, y lo da como casi sinónimo de éste en todas sus acepciones.

    Sinonimoak:

    [linurdikatu]: inoren bizkar bizi/jan/edan, inoren bizkarretik bizi/jan/edan, inoren lepotik bizi/jan/edan, besteren bizkar bizi/jan/edan, besteren bizkarretik bizi/jan/edan, besteren lepotik bizi/jan/edan

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. vivir de gorra, vivir a expensas de otro; gorronear
    fr taper, vivre aux crochets de
    en mooch, sponge, freeload
    port aproveitar-se dos outros, parasitar

    Linburdikatzea gustuko duen jende ugari dago. #gaurkohitza

    linburdikatu (Argazkia: chilango.com)

     
  • Maite 11:28 pm on 2019/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    istinga 

    iz. Aintzira lohitsua. Ik. zingira. Istingak idortu eta eguzkiak lurra pitzatzen duenean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 istinga (V-ple-arr-oroz-gip, G; vEys, H), istingia (vEys, H), istingi (V-gip), iztinga (V-gip, G-azp; T-L), iztingia (V-gip), estinga (V-gip), eztinga (V-gip). Ref.: A; EI 127; Iz ArOñ (iztinga), UrrAnz; Elexp Berg (istingi).

    1. Pantano, cenagal; charca. “Lac” T-L. Aurrera biarrian / iztingan listuak. Ud 120. Istinga edo ur putzu txiki baten eta itsaso neurtezgarriaren artean dagon banaita. Etxeg EE 1883b, 552. Eguzkiak zingira, iztinga, iztoki, oxin eta ur geldietatik edoski ta zurrut egiten dauzan kutsu guztiak. Larrak EG 1959 (3-6), 204. Istingak idortu eta eguzkiak lurra pitzatzen duenean. Ibiñ Virgil 103. Istinga iritsi-ezinekora daramaten hutsune maltzurrak. MEIG IX 129 (en colab. con NEtx).

    2. (Lar, H). “Viscosidad” Lar.

    3. iztinga (-e G-goi). “Iztinge (G-goi) […] pasto que produce paperas a las ovejas” JMB At.

    2 istinga, istringa (AN-5vill), ixtinga (H), ixtringa.

    1. Freno. “Frein pour retenir les roues d’une charrette, d’une voiture” H. “Freno, istringa. Istringa eman, darle freno” (AN-5vill). Dautzuet ez zuela Paskualek aholku eta arralleria eskasik: “Ixtringa duk ez aski largatua!”. Larz GH 1959, 90. Orga auek, istinga bezela, zokote izeneko bi zur-zati zituzten. Garm EskL I 144.

    2. “Ixtinge, fuerza que hacen las vacas en las cuestas abajo para sujetar la presión del carro cargado” Asp Leiz.

    Sinonimoak: iz.

        [zingira]: idoi, lintzura, zingira, ihiztoka Ipar., inta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cenagal, pantano, lodazal
    fr iz. marécage, bourbier
    en iz. bog, quagmire; marsh
    port iz. lamaçal, lodaçal, pantano, (natural) pântano

    Istinga sakonean murgiltzen ari naiz, eta oinak non tinkaturik ez. Ur handietan nago sartua, eta korronteak narama.  [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)]

    istinga (Argazkia: correodelatarde.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel