Recent Updates Page 170 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:27 pm on 2019/01/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    arratsaldeko 

    iz. Arratsaldeko askaria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arratsaldeko (Gc ap. A; Dv), aratsaldeko (T-L), artsaldeko, atsaldeko (G-to, AN-larr), aatzaldeko (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (aatzaldekua), To (atsaldekua).

    Merienda. “Goûter, collation” Dv. “Goûter, petit repas, lauetako, aratsaldeko” T-L. “Aatzaldekua (?), la merienda para gallinas” Iz ArOñ. “Atsaldekua eiñ. Merendar” Iz To. Bi baserritar taberna batian artsaldekua egiteko asmotan sartu ziran. EgutTo 23-7-1921 (ap. DRA). Artsaldekoa prestatu diote ostatuan. Mok 19. Yezarri nintzan aulki-ertzean eta atsaldekoa gorde egin neban. “Callé la merienda”. Or Tormes 79. Zelaieko jendeak ordua zanean, / atsaldeko-gitera eseriak ziran. Or Eus 283. Atsaldekora deitzen du neskak. Ib. 87. Dana batera egin zuten, gose-xaltxetan gozaturik, gosaria, bazkaria, atsaldekoa ta afaria. Berron Kijote 213.

    Sinonimoak: iz.

        [merienda]: askari, arratsaldeko askari Ipar., krakada Ipar., merienda Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. merienda
    fr iz. goûter
    en iz. snack, afternoon snack
    port iz. merienda, lanche

    Etenaldi bat egin dut arratsaldekoa egiteko.

     

    arratsaldeko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:49 am on 2019/01/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ozarkeria 

    iz. Ipar. Lotsagabekeria. Lotsagabeko ozarkeriaz. Ez duzue Oxalderen bertsoetan herrarik usnatuko; ditxolariak behar duen ozarkeria doi hura, gehiagorik ez. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ozarkeria (L, BN ap. A; Dv, H), ozarreria (H).

    Insolencia; desvergüenza, atrevimiento. “Ozarreria handiagorik ezta seme batek aita-amez irri egitea baino” H. “Acción o palabra arrogante, insolente” A. Hanbat laido eta halako ozarkeria itsusi. Dv LEd 74. Nere lotsagabeko ozarreriaz. Ib. 73. Ozarkeriak ere ez du hilen egia. Hb Egia 57. Yaunain kastigoak idukitzen du aren ozarkeria. Echn Apoc 20, tít. Igorri daut letra bat guzia larderiaz eta ozarkeriaz bethea. Prop 1876-77, 3. Tonghatar salbaien ozarreria are gehiago handituko zela. Prop 1895, 52. Dritxolariak behar duen ozarkeria doi hura. Ox 206. Ori dek ozarkeria! Sabiag Y 1934, 21. Onelako ozarkeri zantarrean ez duzula yo. Zait Sof 135. Bertsu batzu irakurriko dauzkitzuet, barkamendu galdeginez heien ozarkeria gatik. Lf ELit 84. Politikari kazkarregi batzuen ozarkeriak ezin onetsiz. Larre ArtzainE 122.

    “(B), desabrimiento” A.

    Sinonimoak: iz.

    [ozarkeria] : lotsagabekeria, ahalkegabekeria  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) arrogancia, impertinencia, insolencia
    fr iz. (Ipar.) insolence, arrogance
    en iz. impertinence, impudence, insolence
    port iz. (Ipar.) arrogância, impertinência, insolência

    Gertu eduki behar dira gazteak, tarteka, zahartzen ari zarela etengabe gogorarazten dizuten faroen ozarkeria duten arren. [Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano (susa literatura, 2018)]

    ozarkeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 pm on 2019/01/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    bularreta 

    iz. Elur gainean ibiltzeko erabiltzen den oinetako tresna, kirten luze batez eta metalezko nahiz zurezko uztai eliptiko saredun batez osatua dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, mold.)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bularreta, golarreta. “Bularreta y también golarreta, llaman en la frontera de Guipúzcoa y Navarra, hacia Tolosa, a los aparatos que llevan en los pies para caminar sobre la nieve. Son tejidos de palos, como las tapas de los sacos de carbón, pero de forma más ovalada” SMuj EEs 1921, 27s ( -> A Apend).

    Sinonimoak: iz.
    [bularreta] : golarreta, elur-erraketa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es raqueta [para andar por la nieve]
    fr raquette nf
    en snowshoe; (mainly US) racket
    port raquete de neve loc sf

    Bularretak jantzi eta maldan gora abiatu zen elurretan.

    bularreta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:30 pm on 2019/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    lintzura 

    iz. Zingira. Lintzuran haltza eta sahatsa beste zuhaitzik ez da. || Irud. Altuberen lege horiek noraino betetzen diren beste kontu bat da, eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik igaro. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lintzura (G-to; Lar (-nz-), H (V, G)), lintzira (AN-gip). Ref.: A; Iz IzG (lintzira); Gte Erd 214. Pantano, terreno pantanoso. “(Lugar) pantanoso” Lar. “Lintzuran altza ta saratsa beste egurkirik ezta (G-to)” A. v. intzura, lintsa. [“Altuberen legeak”] noraino betetzen eta bete izan diren, beste kontua genuke eta nahiago nuke lintzura irristakor horren saihetsetik pasa. MEIG VI 146.

    Sinonimoak: iz.

        [zingira]: idoi, istinga, zingira, ihiztoka Ipar., inta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. pantano, ciénaga
    fr iz. lagune, marécage
    en iz. marsh, swamp
    port iz. pântano, lamaçal

    Urean eta lohian gerriraino sarturik palastatu nintzen lintzura haietan, eta hamaika aldiz pentsatu nuen hezurrak bertan utzi beharko nituela.  [Eros tren txinatar batean, Depestre, Rene / Joxan Elosegi (Igela, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lintzura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:55 pm on 2019/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    berri-ipurdi 

    izond. Berritsua, asko hitz egiten duena. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BERRI-IPURDI (G-to ap. A EY III 372; berripurdi G-to ap. A). Chismoso; hablador, charlatán. “Persona habladora que cuenta cuanto oye y ve, correveidile” A. “Curioso (de noticias)” A EY III 372. v. BERRI-JARIO. Agokit ixilño gotzon berripurdi; / Ni be geldi, Enetxoa itzar ez dedin. B. Manterola in Onaind MEOE 698.

    Sinonimoak: iz.

    [berri-ipurdi] : berri-jario; berri-lapiko; berri-ontzi, autubatzaile, berritsu, erausle, eleketari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. chismoso, -a, fisgón, -ona; hablador, -a, charlatán, -ana
    fr izond. bavard, -e ; causeur, -euse; commère
    en izond. talkative, chatty, loquacious; fraudster
    port izond. falador, -a; conversador, -a; mexeriqueiro(a), fofoqueiro(a)

    -Hauxe da berri-ipurdi koadrila! [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    berri-ipurdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2019/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    nahaste-borraste 

    iz. Nahaspila, nahas-mahasa. Ilunabarrean nahaste-borraste handi bat zen erromeria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    nahaste-borraste (naa- V-gip), naste-borraste (V, B; Añ, Izt 72v, Zam Voc), naste-barraste. Ref.: A y Etxba Eib (naste-borraste); Elexp Berg (naaste-borraste).

    1. Confusión, jaleo, enredo, embrollo; mezcolanza, revoltijo, desbarajuste. “Illun abarrian naste-borraste aundi bat zan erromerixia” Etxba Eib. “Frantsesa ta inglesa batera ikasten diardu ta naaste-borraste demasa dauka” Elexp Berg. Tr. Documentado en Añibarro y en autores occidentales del s. XX.

    Zeinbat Jangoikoaren ofensa; zeinbat naste borraste alkar baturik neska-mutil buru arinak? Añ MisE 223. Edozein espiritu txarrez edariak antolatzen dituzte eta berakatik gaitz aundiak datoz edari naste-borraste oietatik. Ayerb EEs 1916, 16. Olerkari diranak erritarren bixitza mattatu-eta euren naste-borrastietan alde-ixan biar dabela. Laux Euzk 1930, 363. Bein baño geiagotan iskanbilla jarrita txinelak zer-egiña izaten zuten an sortzen ziran naste-borrasteekin. Anab Don 38. Naste-borraste aldi auetan, onuratsu ta zentzuzkoena auxe da: zuzendari altsu batekin alkartzea. Goen Y 1934, 185. [Errusian] naste-borraste andia dabillela badakigu. Eguzk GizAuz 130. Naste borraste, azak eta naste (Vc, AN). A EY III 216 (que añade: “algunos en AN dicen naste barraste”). “Naaste-borraste” izen egokia lurrarentzat. Or Aitork 341. Gizon arroputz batzuek […] gure iaurespidearekin naaste-borraste bat zegiten. Ib. 60. Naste-borraste gogorrak biotzean, ta aien estalgarritzat par-algara. Sorarrain Lili 31. Ez zuten ulertzen […] ezkutari ta zaldun ibiltari tarteko naste-borraste ura guzia. “Aquella jerigonza”. Berron Kijote 124. v. tbn. Larrak EG 1959, 185 y 186.

    2. (Tema nudo, uso adv.). “Naáste-borraste eon, estar en mezcolanza” Iz ArOñ. Zelajak montor biurtzeraño, / danak baturik, naste-borraste. Enb 61.

    Sinonimoak: iz.

    [nahaspila]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, zilibokata Ipar., zurruburru Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desorden, desbarajuste, revoltijo, mezcolanza
    fr désordre, pagaille
    en disorder, mess, jumble
    port desorden, desordem, bagunça

    Nahaste-borrastea gero eta handiagoa zen. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    nahaste-borraste (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:47 pm on 2019/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    lohasma 

    iz. Ipar. Logaleak eragiten duen astuntasuna; logalea, loeria. Ik. lokuma. Lohasma pisu honetatik iratzar nazazu, Jauna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lohasma (L-côte, BN-mix ap. A; loa- Sal ap. A; Dv, H), lohazna (S ap. Lh; Lecl), lohazma, lohasna (loa- H), loasmo (Dv). Tr. Documentado en textos septentrionales desde mediados del s. XVIII. Emplean lo(h)asma Duvoisin, Prop, Mirande y Bibl; lohasna los suletinos Maister, Inchauspe, en Meditazioniak… y Eskual, y lohazma en TB.

    1. Sueño, somnolencia, modorra. “Lo-asma, -asna […] batean egotea, être en un léger assoupissement” H (s.v. losun). “(BN-mix), modorra, soñolencia” A. “Pesado (se aplica a sueño). Lo-asma, lo-hasma, sueño pesado, modorra” Ib. (s.v. asma). Goiti ezazü zureganat ene bihotza eta lohasna phezü huntarik iratzar nezazü. Mst IV 4, 1 (Ip lohasna; SP nagitasun, Ch lokhuma, Leon nagikeria, Ol, Pi lozorro). Lohazmak hartu zituen eta lokhartu ziren guziak. TB Mt 25, 5 (Lç, Dv, Ip, SalabBN, Leon, BiblE logaletu, Samper lokumatu). Ah! ene Jinkua, iratzar ezazü ene arima bere lohasna tristetik. Meditazioniak (S, 1844), 68 (ap. DRA). Aphezpiku saindua lo hasma batean erori zen; agonian sartzera zoan. Prop 1876-77, 187. Loasma apostoliko hori nigarregingarri da, ikhusiz bereziki Angletarreko protestanten harahuna eta suhardura. Prop 1899, 98. Haiñ abilki jokhatü izan dira nun katoliko saldorik handiena edo sorhaio-erazi beitie edo ezaxol erazi edo lohasna batetan bezala ezari. Eskual 3-7-1908, 3. Jainko Jaunak lohasma bat aurtiki zuen gizonaren gainera. Lokartu zen. Bibl Gen 2, 21 (Dv loaldi, Urt lo haundi bat, Ur lo pisu batean ipiñi zuen, Ol lo-zorro, Ker lo astun bat, BiblE lozorroan murgilarazi).

    2. + lohasna (Sc ap. A; loa- Sal ap. A), lohazna (S (Foix) ap. Lh). “Pesadilla de sueño” A. “Cauchemar, délire” Lh.

    3. “Lohazna (S; Foix), syncope” Lh.

    4. “(R-vid), dormir” A (tal vez se refiera a un uso pred.: loasma egon, o similar).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [loeria]: logale, logura, loeri Ipar., lokuma Ipar., Maria bekaineko haur., Martin itsu haur. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) modorra, sopor, letargo, sueño profundo
    fr iz. (Ipar.) assoupissement ; torpeur
    en iz. (Ipar.) drowsiness, sleepiness, drowsiness; (formal) somnolence
    port iz. (Ipar.) modorra, sopor, letargia, letargo

    (…) ohi baino beranduagora arte egoten zen sofan telebistaren aurrean, lohasman. [Bihotz handiegia, Eider Rodriguez (Susa Literatura, 2018)]

    lohasma (Bihotz handiegia, Eider Rodriguez)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel