Recent Updates Page 180 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:13 pm on 2018/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    tokiko 

    adj.  Toki jakin batekoa. Ik. bertako. Tokiko buruzagiek ere begi onez ikusten zituzten. Frantsesaren kaltean, baina baita tokiko dialektoen kaltean ere. Tokiko produktu eta ohituren inguruko ekitaldi mordoa izango da Izaban. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Tópico (retórico). Tokikuak izan leitekez edo barrukuak edo atakuak. Barrukuak gixatik datozanak dira, eta atakuak beste gutzijak. EEs 1925, 85.

    Sinonimoak: adj.

    [tokiko] : autoktono, lekuko, jatorrizko, tokian tokiko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. local, del lugar, lugareño, -a
    fr izlag. local, -e ; de l’endroit, du pays [les gens] ; autochtone
    en izond. local
    port izlag. local; adj lugareiro(a)

    Tokian tokiko ezaugarriak, erritmoa eta herriaren sostengua kontuan hartuz, baina helburu nagusia bera izanik. [Bakartasunaz bi hitz, Filipe Bidart (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tokiko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:13 pm on 2018/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    zalaparta 

    iz. Zarata, iskanbila. Arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Tiro jasarekin berebiziko zalaparta ateratzen zutela, izutu eta haizatu zituzten liberalak. Trumoi zalaparta darion hodei beltza. Oihu eta zalaparta dabiltzanak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [iskanbila]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. jaleo, estrépito, bulla, fragor; ruido; confusión (2) iz. alboroto, desorden, estruendo
    fr iz. tapage, vacarme, tumulte, éclat
    en iz. din, hubbub; fuss; [hirikoa] bustle; [pozez] merriment; [metalarena] clash; [talka egitean] clatter, crash
    port (1) confusão, estrépito, animação, bagunça, bulício (2) alvoroço, alvoroto

    Arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. (Hiztegi Batua)

    zalaparta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:14 pm on 2018/10/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    egutera 

    iz.  1 iz. Leku eguzkitsua; eguzkiak jotzen duen aldea. Ik. eguzki-begi; ibargi. Baserri batzuek eguteran daude, besteak laiotzean. Eguterako itxitura batean ipini genuen. 2 adj. Eguzkitsua. Leku eguteran. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egutera (V, G, AN-gip). Ref.: A; Iz UrrAnz, Als, To; JMB At 65; Gte Erd 86.

    I (Sust).

    1. Lugar soleado, parte soleada; lugar orientado al Sur. “Sitio soleado” A. v. tbn. Izt C 234 (sin trad., en una lista de cosas relacionadas con la agricultura). v. EGUZKI-BEGI. [Mizpira] eguteran egiña, / ez da izango miña. Izt Po 118. Eguterako istura batean ipiñi genduan. Ayerb EEs 1917, 80. Ama Birjina Arantzazukoak / eguteran ttu laioak [= leioak] (AN-araq). A CPV 948. [Baserri-etxe] batzuk egutera ederrean; besteak, laiotz añubean. Elizdo EEs 1929, 49. Egutera artan, eguzki bero. Or Eus 300. Eguterara begiz-begi sakon-unean egoteaz gañera, ezkerreko mendi-bizkarrak eskutatzen zun itxasaldeko aizealdietatik. TAg Uzt 153. Eguterako mats-mordoak margoztu. “Apricis in collibus”. Ibiñ Virgil 60. Eguteran gerizak, ospelean masustak. EZBB I 89. Ospel aldetik txaga pranko bazan […]. Egutera alderdian azpitan bakarrik. JAzpiroz 67s. Eguterako soroetan gora. BBarand 21. Osiñaundiko egutera eta ospela. AZink 20.

    Barruko gauzak baiño ormaz kanpoko zerak, izadiaren eguteran egozan gauzak gurago zituan Nikanor-ek. Erkiag BatB 35.

    Beraren baratzan arkitzen zan tokirik eguteraenekoan. Izt C 162s.

    2. (G-goi-nav). Ref.: A; A Apend. “Oriente” A. Ipar-eguteran Franziya, Egutera ta ego aldetik Naparro, oso ego aldean Araba, eta ego albotik Bizkaia daukala Gipuzkoa dago. EEs 1915, 13. v. tbn. Bera ib. 214. Euskara pixka bat zabala, pixka bat eguterantza abiatua, Axularren alderantza alegia, erabilli nai izan dudala. Vill Jaink 11.

    II (Adv.).

    1. Cara al sol, en lugar soleado. Ainbat gizon batu dira barlan, egutera. Erkiag BatB 193.

    2. Egutera, keiari, / ba-nengoan, begira. “De cara al oriente“. Gand Elorri 183.

    III (Adj.).

    Soleado, orientado al Sur. Ereiten bada paraje egutera edo beroan. Agric 80.

    Sinonimoak: iz./izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

       iz. [leku eguzkitsua]: eguzki-begi, ibargi g.e.
       izond. g.e. [eguzkitsua]: eguzkitsu, ibargi g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. solana, lugar orientado al sol; lugar orientado al sur (2) iz. oriente (3) adb. soleado, -a
    fr iz. endroit ensoleillé
    en iz. suntrap; sunny spot
    port iz. solário,

    Eguzkia irten nahian ari zen laino horixken artetik, eta eguraldia eramanerraza zen eguteran, haizeak ez zuen-eta jotzen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    egutera (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2018/10/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    prebentzio 

    iz. Istripu, gaixotasun edo kideko bat gerta ez dadin hartu behar diren neurriak aurrez hartzea. Hiesaren prebentziorako neurriak. Lan arriskuen prebentzioa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    prebentzio, prebensio (B ap. Izeta BHitz2), prebentzione. Preparación; precaución. “Martxoan edo apirilen elurre iten badu, prebensioa ine daukegu, sabaien belarra pileka” Izeta BHiztz2. AxN explica aparailluaren arauaz (530) por prebenzioaren gisa. Zer disposiziorekin eta prebenzioarekin arkitu bear da kristauba. OA 71. Goan zen desertura prebenzionerik biziarendako artu gabe (B, s. XVIII). BOEans 933. Astendá prinzipio edo prebénzio-gisa galdegíten Kristioarén izán ta izenarén gain. LE Doc 69. Nai du aurrerako konturik egin gabe, ardura bagetzea, eta prebenziorik egin gabe bizitzea. Gco I 424. Eta ansia gabe, egin ditzakegu aurrerako edo geroko prebenzioak, gure obligazioai dagokien moduan. Ib. 424s. Prebenzioak ezteietako diaudezu eginik. Samper Mt 22, 8 (Hual disponimentiuak). En DFrec hay 2 ejs. de prebentzio.

    Sinonimoak: iz.
    [prebentzio] : aurre-hartze, aitzin-neurri, aurre-arreta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [gaixotasuna, delitua, egoera …] prevención (2) iz. (Mil.) [lekua] prevención
    fr iz. précaution, prémonition, prévention
    en iz. prevention
    port iz. prevenção

    Bularreko minbiziaren prebentzioak asko egin du aurrera. Goiz detekzioa oso garrantzitsua denez, emakumeontzat funtsezkoa da ondo informatuta egotea.

    prebentzio

     
  • Inaki Agirre 10:45 pm on 2018/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    txongil 

    iz. Helduleku biribila, ura sartzeko aho zabal samarra eta edateko mutur estua dituen buztin egosizko ontzi sabel-handia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txongil. “(V-m), botijo” A.

    Sinonimoak: iz.

        [potiza]: potiz B-G (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. botijo
    fr iz. gargoulette, cruche
    en iz. earthenware drinking jug
    port iz. moringa, bilha

    Denbora askoz, txongila erabili izan dugu gure herrietan ur freskoa izateko, eta gaur egun bere erabilera txikiagoa izan arren, oraindik ikusten ahal dugu gure herri eta landetan. Baina, nondik datorkio arrakasta txongilari? [Botaxa efektua: nola mantentzen du fresko ura txongilak?, Jon Matxain (Plazaberri.info, 2017-10-02)]

    txongil (Argazkia: Milartino, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:29 pm on 2018/10/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ozar(-)izar 

    iz.  Izar iheskor askoren agerpena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    OZAR-IZAR (SP -> Dv y A, Urt IV 143). Sirio. “Canicule” SP. “Canicula” Urt. Lluvia de estrellas (de agosto). Ikus zitazken argiño batzu zerutik zirurikan jausten, milaka. Gure zaharrak ohartuak ziren gauza horri, eta “ozar-izar” erraiten zioten. Herr 17-8-1967, 1.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) canícula (2) (Astron.) lluvia de estrellas
    fr (Astron.) (figuré) pluie d’étoiles
    en (Astron.) starry night
    port (Astron.) chuva de estrelas

    Noiz izango dugu ozar-izar zoragarri horietako bat ikusteko aukera?

    ozar(-)izar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2018/10/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    behegain 

    iz. (B) Zorua. Behegainean zuloa egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [zorua]: lur, solairu, zola, zoru, behearen gain Bizk., angelu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) suelo
    fr iz. sol, pavé
    en iz. soil, ground
    port iz.pavimento, piso

    Pegarrak gainez egiten du, behegain busti baten gainera isuraraziz ura. [Pedro Páramo, Juan Rulfo / Juan Garzia (Ibaizabal, 2001)]

    behegain (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel