Recent Updates Page 219 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:29 pm on 2017/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    argi-ilun 

    iz.  1 pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak. 2 Argiantza. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Argi-iluna (italieraz: Chiaroscuro) argia eta ilunaren arteko kontrastea areagotzen duen margolaritza teknika da. Normalki kontraste hauek konposizio osoari eragiten diote. Teknikaz gain artista eta artearen historialariek hitza erabiltzen dute hiru-dimentsiotako objetuen bolumena itzalen bidez markatzeko erabiltzen den teknika izendatzeko. Zineman eta argazkigintzan ere izen bera hartzen du fenomenoak.

    Hasiera batean margolari flamenkoek eta italiarrek erabili zuten, Cinquecento deritzon garaian. Bere momenturik gorena Barrokoarekin etorri zen, batez ere Caravaggiorekin. Estiloaren garapenetik tenebrismoa etorri zen.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ARGI-ILUN. a) (Pl.). Luces y sombras. “Clair-obscur, argi-ilhun” T-L. Ikhusten du presentean, / bien diferenzia, / argi illhunen artean, / ea zeiñ den handia. Arg DevB 35. Onela, etzera Zu bakarrik Zure epai izkutuan, ortzantza egin aurretik argi illunak bereizten dituzuna. “Lucem et tenebras”. Or Aitork 396.

    Gazteño gaixoak! Argi-illunean ageri zaiek pilpilka gorbelak zikindutako bulartea. ‘Dans l’obscurité diaphane’. Or Mi 64. Baña bestaldetik zetorkion argi-illunera, etzan zearo itzali gizaundiaren irudia, arik-eta ibilbidea okertu zuan arte. TAg Uzt 190. Ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula. MEIG II 56.

    b) Linterna. Eskopeta artuaz joan zan sukaldera, nun zegoan argi illun bat, katillu baten olioaz jartzen zuana egunero andra Josepak, Anjel eritu zan ezkero. Apaol 71. Makill bat esku batian ta argi illun (linterna) bat bestian. M.A. Iñarra EE 1893a, 13.

    “Bide kurtzetan sarri egunsentian ta ilunkeran orio-usaina lakoa, atsa, egoten da; […] Amezketan argi-ilunen usaia esaten zitzaion oni” A EY I 257s.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Pint.) claroscuro
    fr (Pint.) [contraste de luz y sombra] clair-obscur
    en (Pint.) [contraste de luz y sombra] (Italian) chiaroscuro
    port (Arte) claro-escuro

    Caravaggiok gailurrera eraman zuen argi-ilunaren teknika, eszenaren itzalak ilunduz eta hainbat objektu argi fokuen bidez garrantzitsu bihurtuz.

    argi-ilun (Irudia: Wikimedia Commons, Jabetza Publikoan)

     
  • Maite 10:47 pm on 2017/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    largoro 

    adb. Kopuru handian; ugaritasunez.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    larguro. v. largoro.

    largoro, larguro (V-ger-ple-arr-oroz-m ap. A; Mic). En abundancia. “Abasto” Mic. Zatozenean itz egingo dugu lasai ta larguro […]. (Nere amak maiz erabili oi zuen itz latin-irudiko au). (A, carta a Bähr, 30-7-1925). ABibl. Mutillak larguro bota deutso azukerea. Berriat Bermeo 388.

    Sinonimoak: iz.
    [barra-barra]: ugari, ugariki, erruz, jori, oparo, barra-barra, mara-mara, ibaiaz, ibaika (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (5000, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. abundantemente; en abundancia
    fr loc adv abondamment adv, en abondance 
    en amply, abundantly, plentifully
    port em abundância

    Mutilak largoro bota dio azukrea: el mozo le ha echado mucho azúcar (5000 hiztegia)

    largoro (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 pm on 2017/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    kilimiliklik 

    iz. (BN) Dangada edo zurrutaren onomatopeia. Kilimiliklik irentsi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kilimiliklik (BN-baig, Sal ap. A; H).

    “Terme arbitraire dont se servent les enfants en un jeu qu’ils disent: Olio sopa, tipula salda, kilimiliklik” H. “Onomat. del trago. Kilimiliklik, ik ezpaduk nai nik (Sal), si tú no lo quieres, lo quiero yo. Kilimiliklik iretsi (BN-baig, Sal), tragar de golpe algo” A. “Terme dont se servent les enfants dans la formule d’élimination: xirrixti-mirrixti. Kilimili-klik iretsi, ingurgiter” Lh. v. hikilimikiklik. Nik iretsi nuen lehen-bai lehen, kilimiliklik, […] ophorraren barnekoa. Elzb PAd 69. Nabar-Goitiko ogi ona lagun, baderamatzagu kilimiliklik xerriki hotz xeheak eta lotuak gira ja biperrekilako arroltze-moletari. JE Ber 26.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es glup
    en slurp, glug
    port glub

    Baga, biga, higa,
    laga, boga, sega,
    Zai, zoi, bele,
    harma, tiro, pun!
    Xirristi-mirristi
    gerrena plat,
    Olio zopa,
    Kikili salda,
    Urrup edan edo klik …

    ikimilikiliklik

    (Mikel Laboa)

    Kilimiliklik, hik ez baduk nahi, nik. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kilimiliklik (Irudia: smh.com.au)

     
  • Maite 8:05 pm on 2017/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    donkitu 

    ad. Eskaini.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    donkitu (Lar, Lh).

    Dedicar, consagrar” Lar. “Consacré” Lh. Nola lehenbizikorik Jainkoa hasi den begi onez behatzen Jentilei idekitzeko hetarik yendaia bat haren izenari donkitua. TB Act 15, 14.

    Dedicar. Goitiko Konseju Justiziakoaren Ministroari donkitua. EConst 3. Donkitua izan zan Bilboko Euskalerriako Alkartadeari 1881an. AB AmaE 15. Donkituba Españari (RArt, 1884). JFlor. Txarra bada ere ona nun duben, beorri donkitzen diotana. Alz STFer 111. Daduzkan orriak / Dizkate donkitutzen / Bere… egilliak. Moc Damu 3. Batzarreari donkitu zion itz atsegingarriekatik. RIEV 1907, 325. Naro donkitzen dio ur garbia / nai duenari. Arruti in Onaind MEOE 817. Donkitzen dio egilleak. Ill Testim 2.

    Sinonimoak: ad. zah.

        [eskaini]: dedikatu, eskaini, opa izan, opatu, opetsi Bizk., eskentu Zub., ohereskatu Zub., ohoreskatu Zub., opaldu neol., agindu zah., ofreitu Ipar. beh., ofrezitu Heg. beh., brindatu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dedicar, consagrar
    fr dédier
    en to dedicate
    port dedicar, consagrar

    Gaurko lehenengo topa zuei donkitua!

    donkitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:57 pm on 2017/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    basaki 

    adb. Basatiaren gisa. Basaki haziak. Basaki jokatu. Barre egin zuen basaki. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond.

        [basatiaren gisa]: salbaiki Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (Ipar.) salvajemente, brutalmente
    fr  follement, brutalement
    en wildly, brutally
    port descontroladamente, brutalmente

    Barre egin zuen basaki. (Hiztegi Batua)

    basaki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2017/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    laratro 

    iz. Bizk. Daratulua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    laratro. v. taratulu. Taladro.

    Sinonimoak: iz.
    [laratro] : daratulu*, barauts, broka(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. taladro, barrena grande.
    fr iz. tarière, chignole, foret
    en iz. drill
    port iz. broca

    Ideia hura laratro baten gisan ari zitzaion barneratzen.

    laratro (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:54 pm on 2017/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zigorrada 

    iz. Zigor kolpea; zigorraldia. Egunero ehun zigorrada bizkarrean hartuta. Inor hiltzen duenak auzitegiaren zigorrada merezi du. || Irud. Heriotzaren zigorradak betiko hondatzen dituen arte. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. zigor, zigorraldi, zehaldi, gaztigu, zigor.
    2. zartada, makilada, kankarreko, kolpaldi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. azote, zurra, golpe; castigo
    fr iz. coup (de fouet), raclée
    en iz. lashing, whipping; lash
    port iz. açoite, chicotada, surra, golpe; castigo

    Egunero ehun zigorrada bizkarrean hartuta. (Hiztegi Batua)

    zigorrada (Argazkia: jacksonfreepress.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel