Recent Updates Page 22 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:33 pm on 2022/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    bikoizketa 

    1 iz. Bikoiztea. Gizakiak gainerako ugaztunek baino gene bikoizketa gehiago izaten dituela diote. 2 iz. Filmez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatzea, gehienetan beste hizkuntza batera. Bikoizketarik ez zegoen, eta filmen bertsio bat baino gehiago egiten zituzten. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. acción de duplicar, duplicación (2) iz. (Zin.) doblaje
    fr (1) iz. duplication ; doublement (2) iz. (Zin.) doublage
    en (1) doubling (2) dubbing
    port (1) duplicação (2) dublagem

    Testuinguruan

    Euskarazko bikoizketa salbatzeko premiazko neurriak eskatzen ditugu. [BIEUSE, bikoiztaile euskaldunen elkartea].

    Irudia: artspacebarcelona.com

     
  • Maite 9:18 pm on 2022/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bistaratu 

    bistaratu, bistara/bistaratu, bistaratzen || da/du ad. Bistara etorri; bistara eraman. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bistaratu.

    1. bixtara(tu). Manifestarse, hacerse patente. Agonian ahuspez / horra non dagola, / Bere heriotzea / bixtara zaiola. / Izerdiarekilan / dohako odola. Zby RIEV 1908, 211. Kultur-lanetan ez zen, ordea, gehiegi bistaratu buru-jasotze hori. MEIG VI 58. Bistaratzeko, ez du beste agerbiderik behar. “Para aparecer” . MEIG IX 129. (en colab. con NEtx) (Trans.). Hacer patente. Beatz-puntetan ere / zenbait odol bitu; / naiz artutako unean / gutxi iruditu, / urrengo egunak bapo / bistaratzen ditu. Insausti 185.

    2. bisteratu. Avistar. Zeru-ertzean merkante aundi bat bisteratu dogu. Berriat Bermeo 389.

    Sinonimoak: ad.

    [bistaratu] : ikusgai egin/bihurtu; ikusgai jarri; ikusgarri egin; agerian jarri; bistaratu, ezagutarazi, ezagutzera eman (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. poner(se) a la vista, manifestar(se), hacer(se) patente (2) da/du ad. (Inform.) visualizar(se)
    fr da/du ad. (se) mettre en vue, (se) visualiser
    en (1) da ad. to come into sight/view (2) du ad. to bring into sight/view, to make visible
    port (1) da/du ad. mostrar-se, manifestar-se

    Testuinguruan

    Emakumeen lana egunero bistaratzea eta balioan jartzea ezinbestekoa da. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:33 pm on 2022/02/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    golegile 

    iz. Gola edo golak egiten dituen jokalaria; bereziki, gol asko egiten dituen jokalaria. (Maiz ona, nagusia eta kideko izenondoekin erabiltzen da). Ligako golegilerik onena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [golegile] : goleatzaile (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Kir.) goleador, -a
    fr  iz. buteur, buteuse
    en iz. goal scorer
    port iz. artilheiro, goleador

    Testuinguruan

    Ligako golegilerik onena da.

     
  • Maite 10:26 pm on 2022/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    ohoratu 

    1 du ad. Ohore ekarri edo eman, begirune handiz tratatu; goraipatu. Jainkoa bakarrik ohoratu eta gurtu behar dugula. Aita-amak ohora itzazu. Apaiztasuna ohoratu duelako, izan da bera hil ondoan, handizki ohoratua. Euskal Herria ohora bedi, beti atxikiz euskara. Kristoren misterioak ohoratzen diren besta-egunetan. Frantziako bandera ohoratu dute, odol gorriz loreak egin dizkiote. Herria ohoratuko du bere bertuteez eta obrez. 2 du ad. Ipar. Egun gogoangarriez mintzatuz, gogoratu. Gerla Handiaren bururatzea ohoratuko da egun horretan. Meza nagusi kartsu batekin ohoratu ditugu urrezko eztei eder horiek. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [ondratu]: ondratu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. honrar, ensalzar; venerar
    fr du ad. honorer, vénérer
    en du ad. to honour (Br); to honor (Am); to venerate
    port du ad. honrar, salzar; venerar

    Testuinguruan

    -Zure presentziarekin ohoratu egiten duzu gure etxea, Kirxa jauna. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)

     
  • Maite 9:11 pm on 2022/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zimurtu 

    1 da/du ad. Zimurrak atera, zimurrez bete. Soinekoa ez zimurtzeko. Zahartzean, ikara etortzen da, larrua zimurtzen da, ilea urdintzen da. Kopeta zimurtua du, bista laburtua. 2 da/du ad. (Esapideetan). Baratzeko lanari ere sudurra diote zimurtzen. Berehalaxe zimurtuko dizkigu ezpainak erdeinuzko nahi lukeen irribarre batez. Zuen poltsak zimurtuak daude, nagusiari eman diozuen azken arditerainokoarekin. 3 da/du ad. Zikoiztu, zekendu. 4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Bizkor atera zuen sakelatik gutun zimurtua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zimurrak atera]: izurtu, zimurdikatu Ipar., zimurkatu Ipar./Naf., aloztu g.e.    

    [zikoiztu]: diruzaletu, zekendu, zikoiztu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. arrugar(se), llenar(se) de arrugas (2) da/du ad. hacerse avaro, -a, volverse tacaño, -a, volver tacaño, -a, volver(se) ruin
    fr (1) da/du ad. (se) rider, froisser, froncer (2) da/du ad. devenir chiche, devenir mesquin, -e ; devenir radin, -e
    en (1) da/du ad. to wrinkle (2) da/du ad. to become mean/stingy/miserly
    port (1) enrugar-se (2) tornar-se avarento, tornar-se mesquinho

    Testuinguruan

    Bizkor atera zuen sakelatik gutun zimurtua. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:39 pm on 2022/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskuduntza 

    iz. Eskumena, aginpidea. Espetxeen eskuduntza eskualdatzeko asmorik ez du Madrilek (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaier. (Chaho, T-L).
    Cuaderno.
    Botuen eta instrukzionen kaiera. Revol 91. Hire liburuak, hire kaierak, hire lumak eta hire izkiribiña. Arch Gram 57. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kaierak, zoinetan baitziren heiek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Elsb Fram 60. Anartean, Kristobal teatroari hurbildu da “kahiera” eta “crayon” handi bat eskuetan. Ox 34. Liburu, kaier eta graionez ari zen lana. Herr 14-11-1963, 3. Joan den astean, kaier bati fidaturik, ezarri ginuen 1842ko urtarrilean hil zela. Lf ELit 185. Baginuen […] apezgaiek “kaier” bat elgarri pasatzen ginuena, bakotxak bere artikulutxoa egin, eta aintzina kurri. Larre ArzatinE 190.

    Sinonimoak: iz.

    [eskuduntza] : eskumen, aginpide (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz.  (Zuz.) competencia, incumbencia
    fr iz. compétence, ressort, domaine
    en iz. competence
    port iz. competência

    Testuinguruan

    Haren aburuz, auziaz erabakiak hartzeko eskuduntza duen erakunde bakarra Europako Batzordea da. [Berria, 2005-05-31, «Frantziak ezetz esan arren, aurrera segituko du berreste prozesuak», JUANMA SARASOLA [Harian]]

     
  • Maite 12:24 pm on 2022/02/06 Permalink | Reply  

    haurrean 

    adb. Ipar. Haur denboran, umetan. Hire koplak ikasi dizkiat haurrean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HAURREAN (BN-arb ap. Gte Erd 45; SP, Dv, H; haurrin S ap. Lrq). De niño. “Haurrea, enfance [sic]. Ene haurrean, en mon enfance” SP. “Dans, pendant l’enfance” Dv. “Du temps de l’enfance, tandis qu’on est encore enfant. Id. haurtasunean, aurtan (Mb), aurrik” H. “Dans l’enfance, au temps de l’enfance” Lrq. v. HAURRETAN. Tr. Usado por autores septentrionales desde principios del s. XVII.

    *Iesus Iauna ere igan zen Hierusalema haurrean. EZ Man II 47. Haurrean xarmatzen zintuen / Amaren ezne eztiak. Gç 142. Eta ez nik indarrik, haurrin haziz gaizki. Etch 176. Bazuela ahuntz bat, Yupiter haurrean / Bere errape urusaz bazkatu zuena. Gy 185. Haurrean, anhitz atxikia zen Franzizko khurutzefika hari. Laph 230. Bide-hegiko aritza, bortz aldiz haurrean / […] Zenbatez ez nauk yarri amaren aldean / Ire adar lodiek egin itzalean. Elzb Po 184 (tbn. con alguna var., en Arb Igand 90). Haurrean aingeru, gaztean oi! zein garbi. Zby RIEV 1908, 416. Haurrak haurrean hartu ona eztezan handitzearekin gal. HU Aurp 217. Sei urtetan itsutua, doi-doia baita orroit haurrean kolore “xuria”, “horia” eta “ferdea” ikusirik. Ib. 189. Hire koplak ikasi ditiat haurrean, / Barna sarturik zaudek ene bihotzean. Ox 155. Zure apez-bisaiaren ximur lañoeri / Begiratuz zait haurrean gogoratu niri / Noizbeit saindu izaitea eta zu iduri. Iratz 171. Ez da harritzeko mila aldiz haurrean Azkaineko karriketan ikusi balinbaditugu Espainiako Samperio, Belloqui, […] famatuak. Zerb Azk 108. Jenden errana, liburu egile zonbaitek azkartua, da bakarrik, haurrean, aitaren eskutik behin baino gehiagotan Jatsuratu dela Frantses. Ardoy SFran 84. Badakit nihaurk haurrean ene sakelako diru guzia xahutu nuela behin bestetako partida haundi baten ikusteko. Larre ArtzainE 86. Beste gertakari batek ere ez ginituen hotzik utzi gure haurrean. Ib. 137.

    (Tras gen.). “Ene haurrean (BN-lab-ciz-arb)” Gte Erd 151.

    *Zenbat sustatzen gintuzten eta ongian finkatzen, gure haurrean, giristino handi eta fermu hoikien hitzek eta egintzek. Lap V (V 1). Bikario jeneral eskualdun bat lekuan zagola haatik, azkena, Migel Garikoitz-en haurrean. Ardoy SFran 14.

    Sinonimoak: adlag. Ipar.

    [haur-denboran]: txikitan, umetan (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) en la niñez, de niño
    fr (Ipar.) dans l’enfance
    en as a child, in childhood
    port na infância

    Testuinguruan

    Haurrean oso ondo abesten nuen. (Elhuyar hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel