Recent Updates Page 36 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:28 pm on 2021/11/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    taxutu 

    du ad. taxutu, taxu/taxutu, taxutzen || Taxua eman, itxuratu, moldatu. Ik. tankeratu. Bertsoen tankerara taxuturiko olerkia. Liburuak gai aberatsa du, ongi taxutua eta zehatz eta garbi aditzera emana. Zumarragan taxutu zen zeharo, eta biribildu, asmo eder hori. Ederki taxuturiko gizakiak ugaritu ditu eleberri honetan. Definizio moduan taxuturiko esaera. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [tankeratu]: antzeratu, itxuratu, tankeratu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. componer, arreglar, preparar, disponer (2) du ad. dar forma; moldear, plasmar, diseñar (3) du ad. (GN) calcular, tantear, tasar
    fr (1) du ad. préparer, organiser, arranger ; adapter, accommoder (2) du ad. [itxuratu] donner forme, formaliser, mettre en forme, façonner (3) du ad. calculer, estimer, évaluer
    en (1) du ad. [egokitu] to arrange, to organize, to prepare; to adapt (2) du ad. [itxuratu] to shape, to form; to mould (Br); to mold (Am); to draw up [plan, programme, scheme] (3) du ad. [kalkulatu] to calculate, to estimate
    port (1) du ad. componer, arreglar, preparar, disponer (2) du ad. dar forma; moldear, plasmar, diseñar (3) du ad. (GN) calcular, tantear, tasar

    Testuinguruan

    Bizitzea egokitu zitzaizkion garai nahasi eta arriskutsuek taxutu zuten bere lana eta gogortu oinarritzat dituen argudioak. [Herritarra, Thomas Hobbes / Esteban Antxustegi (EHU, 2004)]

     
  • Maite 10:47 pm on 2021/11/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    burukita 

    1. iz. Burkoa, bururdia. Lumaz eginiko burukita. 2 iz. Burualdea, bereziki oheburua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    burukita.

    1. (BN ap. A ; VocBN, H ap. Lh., Dv), burkita (BN-arb), buruketa (AN-5vill). Ref.: A; A Apend (buruketa); Gte Erd 57. Almohada; almohadón, cojín. “Oreiller” VocBN, Dv. ” Lo egiten du burkita besarkatuz (BN-arb)” Gte Erd 57. v. bururdi, buruki (2) . Untzi gibelean zen burukita baten gainean lo. TB Mc 4, 38 (Lç, He, HeH, Ol, Leon, Arriand, Or, IBe bururdi, Ker burupeko, IBk burko ). Errege Darioren burukitaren azpian ezarri zituzten. Dv 3 Esdr 3, 8. Erregea etzan zen gozoki lastai eder batean, ukhondoa lumaz eginikako burukita baten gainean ezartzen zuela. Prop 1880b, 394. Eta biharamunean ere, mihise, burukita, atorra lepo edo deus ez zinuten hatzeman odolztaturik? HU Aurp 185. Eztugu zeren lokar, beharriz burukitari. Ib. 221. Gero ezti horri lotuko diozkagu, pollikiño, ere burukitako edo buhurdiko antzara-lumatxak. Lf Murtuts 25.

    2. (Dv?A). Cabecera. “Chevet du lit. On dit plus souvent ohe-burukita ” Dv. Jainkoaren amak, jarria zagolarik hiltzen hari zenaren burukitan, xukhatzen ziozkan bere kopetako oihal batez. Jaur AndreB 106 (ap. DRA). Gurutze bat burukitan utzirik, guziak badihoaz. Dv LEd 185. Hurbildu zen Holofernesen ohe-burukitan zen habera, eta hari estekatua dilindan zagoen ezpata atheratu zuen. Dv Iudith 13, 8 (Ol oeburuko zutoira, Ker ogeburuko zutoiñera). Goatzera noaie, lo itera; / yartzen zaizkit bortz aingeru: / iru burukiten, bide oñetan. (B). ADonostia CEEN 1972, 19.

    3. Proa. v. ONTZI-BURUKITA. Aingurak burukitatik hedatzera abiatzeko itxuran. “A prora” . Dv Act 27, 30 (He branka aldetik).

    4. “Capítulo de libro” Egiat ms. 1786 (ap. DRA; el publicado por Peillen dice siempre berezita, en cambio).

    5. Encabezamiento. Berak ene pertsuen burukitan aintzin solas bat ezarririk. Xa Odol 87.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bururdia]: burko, buruki, bururdi, oheburuko, belarrondoko g.e., buruko g.e., aburdiko Bizk. zah.    

    [oheburua]: oheburu, bururki Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. almohada (2) iz. cabecera [de la cama]
    fr (1) iz. oreiller, traversin (2) iz. tête de lit
    en (1) iz. pillow (2) iz. headboard, (UK) bedhead
    port (1) iz. travesseiro (2) iz. cabeceira da cama

    Testuinguruan

    Burukita hau oso erosoa da.

     
  • Maite 11:37 am on 2021/11/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    gorde 

    1 du ad. Zerbait nonbait babesean edo ezkutuan egon dadin ezarri. Ik. altxatu 8. Kutxa horretan gordetzen ditu bitxiak. Giltzapean gorde. Liburu baten barruan gorde zuen eskutitza. Armak gordetzen ziren gelan. || Irud. Ez zituen bere usteak eta iritziak ezkutuan gorde sekula.

    2 da/du ad. Norbait (leku babestuan) ezkutatu. Ihes egitea lortu zutenak mendietan gorde ziren. Ezin zituen gorde denak bere hegoen azpian. || Babestu. Beren buruak gorde nahiz, gezurra asmatu zutela.

    3 da/du ad. Ezkutatu. Baina Jesus gorde zen haietarik. Eguzkia hodeien artean gorde zen. Malkoak gorde ezinik. Bazela halako tokian gordea altxor handi bat. Ezin zuen haserrea gorde. Dena aitortu, ezer gorde gabe. Zergatik gorde ager daitekeena? Ez ditu bere hutsak gorde.

    4 du ad. (Gaitzetik edo kalteren batetik) begiratu. Ik. zaindu 3; jagon. Jainkoak gorde gaitzala honelako zorigaitzetatik. Gordeko ditut neure emazte eta ume gaixoak zuen haserre gogorretik.

    5 du ad. Mantendu, atxiki, ez galdu. Haren izena hemendik aurrera gogoan ongi gorde dezadan. Zeren bere bizitza gorde nahi duenak arima galduko baitu. Etxepareren liburutik gorde den ale bakarra. Euskarak bildu dituen ondasun apurrak maiteki gorde. Zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake-ren arteko bereizkuntza?

    6 du ad. Gauza bat edo toki bat erabilera jakin baterako edo pertsona jakin batentzat bereizi. Ik. izendatu 3. Guretzat gorderik daukan zoriona. Eserlekurik ederrena zuretzat gordeko dugu. Euskara “behekoentzat” gordetzea.

    7 du ad. (Legeak edo gizalegeak agintzen duena) bete. Jainkoaren hitza gorde. Bere bizierako eginbeharrak ongi gorde eta betetzen ditu. Jaiegunak gordetzea.

    8 du ad. Begiruneaz, lotsaz eta kidekoez mintzatuz, izan. Ik. lotsa gorde. Elkarri leialtasuna gorde behar diotela.

    9 (Partizipio burutua izenondo gisa). Nork daki ez ote den deabruaren dizipulu gorde bat. Han bizitza gorde eta santu bat eraman zuen. Gela gorde batean. Alferkeriaren bizioan badela pozoi gorde bat. Gauzen muin gordea.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [toki estalian ezarri]: kobrutan ipini Bizk. g.e.    

    [ezkutatu]: ezkutatu, kukuldu, kukutu Ipar., ostendu Bizk., ostu Bizk., ezabatu zah.    

    [babestu]: alde atera, alde egin, alde jarri, aterpetu, babestu, begia eduki, begiak eduki, begiratu, defendatu, defenditu, defentsa egin, eskutik eduki, kontu egin, kontu hartu, maldatu, zaindu, begia atxiki Ipar., aldeztu neol., estalpetu g.e., magalpetu g.e., aldetu zah., anparatu Heg. beh., jabetu Ipar. zah., eskudatu Heg. zah.    

    [mantendu]: eutsi, irozo, mantendu, sostengatu, atxiki Ipar., entretenitu Ipar., mantenatu Ipar., sustengatu Ipar.    

    [bete]: begiratu, ekarri Ipar., jagon Bizk., guardatu zah.gorde izond.    

    [ezkutukoa]: agerigabe, estali, ezkutu, ezkutuko, isil, sekretu, estari Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. esconder(se), ocultar(se), cobijar(se), proteger(se) (2) du ad. [gauzak] guardar, almacenar (3) du ad. [sentimenduak, iritziak] ocultar, esconder, guardar (4) du ad. [arriskutik] guardar, proteger; salvar, librar, amparar (5)  du ad. reservar, guardar, conservar (6) du ad. [araua, legea] guardar, cumplir, observar (7) u ad. (Inform.) guardar, salvar || izond. reservado, -a, oculto, -a, secreto, -a
    fr (1) da/du ad. (se) cacher, (s’)occulter, (se) protéger, (se) réfugier, (s’)abriter (2) du ad. [gauzak] garder, emmagasiner, stocker, conserver (3) du ad. [sentimenduak, iritziak] occulter, cacher, garder, masquer (4) du ad. [arriskutik] garder, protéger, sauver (5) du ad. réserver, garder (6) du ad. [araua, legea] respecter, observer ||  izond. réservé, -ée ; occulte, secret, -ète
    en (1) da/du ad. to hide (2) du ad. [gauzak] to keep, to store, to put; to put away (3) du ad. [sentimenduak, sekretua] to hide, to conceal; to keep (4) du ad. [arriskutik] to save, to protect (5) du ad. to reserve, to book; to keep, to save (6) du ad. [araua, legea] to obey

    Testuinguruan

    Kutxa horretan gorde du oparia. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:06 pm on 2021/11/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    buruxkila 

    iz. g.er. Buruzagia, gutxiesgarritzat hartua.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    buruxkila. Caudillo. Or yunagu Españian bat bederen, Sevillako Kardinal Segura; onek ere esan baitzitien urdiñeri eta Buruxkilari esan bearrekoak. Or QA 78. Zer gerta ote liteke an, Buruxkilak agintea uztearekin? Ib. 85. Lenaldi artan, nai zunan Aita Santuak Elizaren eta Españiaren arteko artu-emana; Buruxkilak ez. Ib. 89s.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [buruzagixka]: buruzagixka g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cabecilla (despectivo), caudillo
    fr iz. caudillo, chef, commandant (péjoratif)
    en iz. leader, head (pejorative)
    port iz. caudilho

    Testuinguruan

    Hori da, hain zuzen, zuen arazoa, Fanelli bezalako buruxkila petral batzuek manipulatzen zaituztetela, eta zuek enteratzen ere ez. [Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009]

     
  • Maite 10:17 pm on 2021/10/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    buruxol 

    izond. Kaskarina, buruarina, zentzu gutxikoa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    buruxola.

    1. burutxola (R ap. A ). (Adj.). Frívolo, casquivano.Ligero de cascos” A. Emastéki buruxóla irátuak dió. LE BOEanm 559. Baña iraigarri dá ikústea zer gauzes presumitzenduten burutxólek. Ib. 672. Irrigille buruxolek. (120). LE-Ir. (Mezakoan) egon geldi sosegu on batean, salbo jaiki bear delaik ebanjeliora, belaurikatu, zeñatu, bularra golpatu ta bertze mogimentu eskatzen tuenak mezak; gañarakoan geldi buruxolk (82). Ib. O ardo madarikatua, dio emasteki buru xollak [sic] iraturik, koleran sarturik, sobra edanaren kalteak ikusirik. LE Urt 73 (ms. 26r buruxólak).

    2. (A). (Sust.). “Cabeza ligera […] (LE Urt 202)” A. Heréjeak dire fátuo ta subérbo, […] naibaitute neurritu Jangoikoaren podórea berén búruxólen kontxattoaréki. ‘La pequeña concha de sus cabecitas’ . LE Doc 108. Naiz gure buruxólek ezin enténda nola. LE Ong 29r. Aski da, erraten du Kristau onak, aski da Jaungoikoaren itza, naiz ezin konprenditu nere buruxolak. LE Urt 202 (ms. 73r neure buruxólak).

    Sinonimoak: iz.

    [buruxol] : buruarin, kaskarin

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. cabeza ligera, ligero de cascos
    fr izond. tête en l’air, écervelé
    en izond. flighty , airhead
    port izond. leviano(a), volúvel, frívolo(a)

    Testuinguruan

    Bere buruxol itxura gorabehera, oso zorrotza zen eta oso fina. #gaurkohitza

     
  • Maite 12:49 pm on 2021/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    harpa jo 

    Iseka-edo egin. Ik. adarra jo. Hori ez duk arrazoia, hori harpa jotzea duk. Irakurleari harpa jotzeko idatzia. Harpa jotzen ari da: txantxetan ari da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HARPAJO (V-gip, G-azp). Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 164 y 271. Tomar el pelo, burlarse. “Arpia joten, loc. adv. que significa: en broma. Arpia joten diardu eta ez zeixozu ezer sinistu” Etxba Eib. “Alkarri arpa jotzen ari dira (G-azp)” Gte Erd 271. “Arpa jotzen ari da (G-azp)” Ib. 164 (junto a beti neri adarra jotzen ari da, etc., de otras zonas). Cf. supra los ejs. de Iraola, donde se juega con el sentido literal y fig. de la expresión. Ori eztek arrazoia, ori dek arpa jotzia. Iraola 98. Pikaru orrek ez du besterik: / maleziya eta tranpa; / gazte-gazterik ikasiya da, / ederki jotzen du arpa! Auspoa 63-64, 183. Alain Robre Grilleten nobelak irakurri ezpadituzu, nere ipui au, irakurleari “arpa jotzeko” idatzia dala, uste izango dezu. NEtx Antz 101. Utzi itzazu alde batera ziriketa beltz oiek. Ezpaitegu denbora arpa-jotzen galtzeko astirik. Ib. 118. Mutil zarrari erasotzen zioten, arpegian “arpa-jotzeko” irri-parre gaiztoa, agiri zutela. Ib. 119. Errero-perratzale Bilabonakoa, arpa jotzeko ez dek toki txarrekoa. Egan 1976, 226. Ez, beintzat, lanik ez dagoala esanaz arpa joaz ibili. AZink 140.

    Sinonimoak: ad. beh.

    [adarra jo]: adarra jo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tomar el pelo, burlarse
    fr se moquer de qqn
    en to make fun of sb/sth, to pull sb’s leg
    port pegar no pé de alguém

    Testuinguruan

    MIKEL.- (Moztuz eta adarrean) Tira, Xanti. Zer behar duk? Ez hintzen guri harpa jotzera etorriko, ez?… [Adio, ene Margari, Goenkale, 2001 (Egungo Testuen Corpusa)]

     
  • Maite 10:03 pm on 2021/10/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txitxildu 

    du ad. txitxildu, txitxil, txitxiltzen|| Bizk. g.er. (Begiak) erdi itxi. Begiak txitxildurik begiratzen zuen urrunera. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txitxildu. (V-och-gip ap. A). “Entornar (los ojos). Loen loaz ezin dot geiago, aspaldion nago begiak txitxilduta dodazala ” A.

    Sinonimoak: ad. Bizk. g.e.

    [txilotu]: txilotu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (B) entornar [los ojos]
    fr du ad. fermer à demi, ouvrir à moitié [les yeux]
    en du ad. to half-close [eyes]
    port du ad. (B) entornar [los ojos]

    Testuinguruan

    Begiak txitxildurik begiratzen zuen urrunera. (Hiztegi Batua).

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel