Recent Updates Page 388 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:35 am on 2014/08/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    karramarro 

    iz. 1. ZOOL. Dekapodoen ordenako hainbat krustazeoren izen arrunta. Maskor gogor batez estalia dagoen gorputz zapala izaten dute maiz, aurreko hanka-parea matxarda bilakatua dute eta sarritan saiheska ibiltzen dira beste lau hanka-pareak erabiliz. Gehienak itsastarrak dira, baina badaude lehortarrak eta ur gezatakoak ere. 2. Burdinazko tresna horzduna, ibai-zoletatik hondarra eta zaborrak ateratzeko erabiltzen dena. 3. Are-mota. • ZOOL. karramarro beltz. Pachygrapsus marmoratus. || karramarro berde. Maskor hexagonal handi eta berde iluna dauka. Arrunta da Ozeano Atlantikoan (Carcinus maenas).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    karramarro (V, AN-gip), karamarro (Lar, Añ, Izt, H (G)), karramarru, karamarra (SP, Lh), karamar, kamarra (G-azp; Aq (G), H), kamarro (H, FauMar 134). Ref.: A (kamarra, karramarro); Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [ZOOL.] : hamarratz
    [Tresna] : draga

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) cangrejo (2) draga (3) (Nekaz.) rastra metálica de púas semicirculares
    fr (1) [itsasokoa] crabe ; [ibaikoa] écrevisse (2) [tresna] drague
    en (1) [itsasokoa] crab; [ibaikoa] crayfish (2) [tresna] dredger
    port (1) carangueijo (2) draga

    Entzun:

    Bezperan karramarro bat harrapatu eta etxera eraman nuen, irobala batetik helduta ipini nuen karramarro hura mahai gainean paseatzen.  [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karramarro (Karobi Photography)

     
  • Maite 4:05 pm on 2014/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    inprimagailu 

    iz. INFORM. Konputagailuaren irteerako periferikoa, paper gainean karaktere alfanumerikoak edo irudiak idatziz informazioa erakusten duena.  (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Inprimagailu bat ordenagailu baten dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat da. Aurreneko inprimagailua XIX. mendean sortu zen, eta orain arte hobetzen joan dira. Badaude eta eskanerra eta inprimagailua batera dutenak.

    Motak

    Talka inprimagailuak: kalkatu egiten dute inprimagailu hauek, tinta beste tintarekin kolpatuz. Honen emaitza hurrengoa da: paperean puntu bat edo karaktere bat inprimatzen da. Margarita edo matrizialak inprimagailu hauen adibide dira.

    Tintazko inprimagailua: mota honek kartutxo batzuen bitartez inprimatzen du, non bere barruan 3tik 30 ml-ra edukia dauka. Bere kalitateak ia-ia laserrarena berdintzen du.

    Laser inprimagailuak: inprimagailu hauek kalitate onena dutenak dira, tema honetaz hitz egiterakoan, eta beraien prezioak aldakorrak izan daitezke, modeloaren arabera. Bere lan egiteko modua fotokopiagailuen oso antzekoa da. Bere kalitatea eta azkartasuna izugarrizkoa da

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es impresora
    fr imprimante
    en PRT; printer
    port impressora

    Entzun:

    Inprimagailu hura oso oso makina txikia zenez, eta besoz mugitzekoa, Peña Platako gelatxo batean kokatu genuen, kasernako atariaren ondoan. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    inprimagailu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 2:29 pm on 2014/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zazpizango 

    iz. Ipar. g.er. ‘ehunzangoa’.  ZOOL. Hankapare bana duten segmentu ugariz osatutako gorputza duten artropodo karniboro eta terrikolen izen arrunta. 3 cm baino luzeagoak izaten dira eta buruan erpe pozoitsu pare bat dute. Gehienetan lurrean, hosto artean eta egur usteletan bizi dira. 2.500 espezie inguru daude eta Chilopoda klasea osatzen dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ehunzango’)

    Sinonimoak: iz.
    [ehunzangoa] : ehunzango (tekn.); zoko-zorri, infernuko katu (Elhuyar eta Adorez hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) ciempiés
    fr mille-pattes, scolopendre
    en centipede
    port centopéia

    Entzun:

    Zazpizango ugari ikusi genuen atzoko mendiko bueltan. 

    zazpizango (Karobi Photography)

     
  • Eneko Bidegain 10:20 am on 2014/08/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezpara 

    iz. ZOOL. Tabanidoen familiako intsektu dipteroen izen arrunta. Proboszidea ziztatzeko moldatuta duten euliak dira. Arrak polenez elikatzen dira. Emeak gizaki eta beste zenbait animaliaren odolaz elikatzen dira eta ziztada mingarriak egiten dituzte. Larbak harrapariak dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ezpara (V, G, AN-gip; Dv (sin trad.), H), ezpare, ezpada (V, G, B, BN, R; Dv, sin trad.), espara (V-ple-gip, G; SP, O-SPAd 883, O-SP 228, H), espada (V-gip; H), espare (BN, S; VocBN, H), espari (S; Foix ap. Lh), lespada (L-ain, BN-lab-baig; H), lespara (L), lezpada (S; Dv s.v. ezpara). Ref.: A (espara, espare, ezpaada, ezpara, lespada); Lrq (espare); Lh (lezpada); Iz ArOñ (éspara, ezpadia); Elexp Berg (ezpada); EAEL 99.

    Etim. Se trata de un préstamo: cf. lat. vespa; v. SHLV 512 y FHV 253. Tábano. “Esparak, mouches longues qui se laissent prendre et qu’on a peine de chasser” O-SP 228. “Taon” H. “Espara, tábano” A. “Lespada, lespara, mosca verduzca” Ib. “Lezpada (S; Foix), var. de lespada” Lh. “Éspara bat, ésparia, mosca que chupa sangre a las vacas” Iz ArOñ. v. 2 ezpata, ezpe, ezpateuli. Deusik ez du [artxipoteak] lakasta eta lespada (edo beltzuntza) baino maiteago. Dass-Eliss GH 1923, 597. Saietsean ezpareak miztokatu balu, ez uan erneago jarkiko ta zutituko. TAg GaGo 72. Ezpareak eztenkatu dun zezena bezela zutitu zan. TAg Uzt 47. Ostikoz eta muturrez uxatzen zituen abereak ezpare ta eulien zulatu miñak. Ib. 268. Ezparak bialdu eutsezanean. Ker Ps 78, 45 (Dv ulieria, Ol ezpe ziztzikari, Or 77, 45 euliak).

    Sinonimoak: iz.
    [Tabanidoen familiako intsektu dipteroa] : iteuli, habe, ezpata-euli (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) tábano (Tabanus sp.)
    fr taon
    en horsefly
    port mutuca

    Entzun:

    Oinen azpian belar bigun ongi zainduaren ukitua, ezpara baten burrunba belarriaren ondotik igarotzen ari zaidalarik.  [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ezpara (argazkia: dinosoria.com gunetik hartua)

     
  • Inaki Agirre 10:12 am on 2014/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    betsare 

    iz. ANAT. Begiaren barneko geruza, argiarekiko sentikorra dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘erretina‘)

    Sinonimoak: iz.
    [begiaren barneko geruza] : erretina (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es retina
    fr rétine
    en retina
    port retina

    Entzun:

    «Egina zagok, buruz ikasi diat» edo «memorizatua» esan zion bere buruari bost minuturen ostean, argazki bat su goriz betsarean markatzen duenak bezala. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    betsare (FlickrCC, Richard Masoner / Cyclelicious)

     
  • Maite 9:36 am on 2014/08/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    euskalgintza 

    iz. Euskara eta, oro har, euskal kulturaren aldeko jarduera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    euskalgintza (PMuj). Actividad cultural vasca. v. euskaragintza. Zorionez ala zoritxarrez, euskalgintzak lan zaratatsuak… baino gehiago lan iraunkorrak behar ditu. R. Arregi Herriaren lekuko 231 (ap. DRA). Zenbat ez ote da gaur, lan isilean, euskalgintzaren itxaropenari zutik iraunerazten diona? Ib. 231 (ap. DRA). En DFrec hay 7 ejs.

    euskaragintza, euskeragintza. Actividad cultural vasca. Cf. MEIG II 69, donde se comenta el uso de este término (en la var. euzkeragintza) por parte de Gaizka Barandiaran (Iliasena, Gasteiz 1956). v. euskalgintza. Nondik eta nola euskaltzaleok idoroko batasun ori euskeragintzan? SMitx Unam 165.

    Sinonimoak: iz.
    [euskalgintza] : euskaragintza (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es actividad cultural vasca
    fr activité culturelle basque
    en Basque cultural activity
    port atividade cultural basca

    Entzun:

    Garatu edo aldatu. Bi aditz horiekin ari gara euskalgintzako eztabaidetan. Paradigma aldaketa izango da oraingo eztabaida hau garatu eta aldatzen dugunean. Dikotomia eta eztabaida horretan jarraitzen badugu, paradigma bertsuan jarraituko dugu. Paradigma aldaketa ez dago lotuta soilik egin beharreko aldaketekin eta garatu beharreko alorrekin —eta asko dira—, baizik eta euskalgintzaren barruko jarrerak, harremanak eta diskurtsoak berritzearekin. [“Ezinbestekoa da minimoetara iristea”, Kike Amonarriz (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-08)

    Azken urteetan pauso handiak ematen ari dira joko zelai berri batera pasatzeko; askotan, joko zelaia lege eremuarekin identifikatzen dugu —zer betea eta garatua asko dago hor ere—, baina hori baino garrantzitsuagoa da euskalgintzan lanean ari garen guztiok —eta hor sartzen ditut euskalgintza instituzionala eta soziala— lortzea gure indarrak optimizatzea, estrategia minimo komun batzuetara iristea, eta aktibatzea ekarpen eta dinamismo soziala eta instituzionala. Jokoaren zati handi bat hor dago. [“Ezinbestekoa da minimoetara iristea“, Kike Amonarriz (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-08)

    Euskalgintzak jarraitu behar du bere esparru hori zabaltzen, euskal komunitatea trinkotzen, sektore zabaletan euskararen aldekotasuna zabaltzen. Baldintzak sortzen. [“Ezinbestekoa da minimoetara iristea”, Kike Amonarriz (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-08)

    euskalgintza (Gaurkohitza, CC)

     
  • Maite 8:28 am on 2014/08/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    atxikimendu 

    iz. 1. Maite edo gogoko den zerbaiti edo norbaitekiko lotura edo sentimenduzko erlazioa. 2. Zerbaitekiko, bereziki drogarekiko, menpekotasun fisiko edo psikikoa. • atxikimenduzko kontratu. Kontratuaren baldintzak alde batek ezarri eta besteak besterik gabe onartzen dituenean egindakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [atxikimendu] : begikotasun, sinpatia atxikidura, lotura, itsaspen, eranspen.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Antonimoak: iz.
    [atxikimendu] : ezinikusi, amorru, gaitzespen  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) apego, simpatía, afecto, devoción; adhesión; lazo, ligadura; aferramiento (2) adicción
    fr (1) attachement, affection, adhésion (2) dépendance
    en (1) attachment; liking, fondness; affection; adhesion (2) addiction
    port (1) apego, afeição (2) vício

    Entzun:

    Atxikimendua ezinbertzekoa da hizkuntza batek bizirik irauteko. Gure historia hurbilean, atxikimendu hori aintzat hartu gabe ezin azal daiteke euskarak nola iraun duen orain artio. [Frustragarri samarrak izan dira hamar urte hauek, Paula Kasares (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-08)

    atxikimendu (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel