Recent Updates Page 389 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:00 pm on 2014/08/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    sinesgarritasun 

    iz. Sinesgarria denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sinesgarritasun (-nh- Dv). Credibilidad.  Zeintzuk dira sinisgarritasunaren zergaitikotasunak? Itz Azald 18. Ipuinari sinesgarritasun eta bizitasun apur bat eman. PPer FLV 1987, 186.

    Sinonimoak: iz.
    [sinesgarritasun] : fidagarritasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es credibilidad
    fr crédibilité
    en credibility
    port credibilidade

    Entzun:

    Euskalgintzaren mezu autonomoaren uhina sinesgarritasunez hedatzen bada, doinu berri moduko bat sortzeko gai bagara, gauzak hobeto egin ditzakegu. [«Ametsa ekoiztu behar da berriro», Jon Sarasua (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-07)

    sinesgarritasun (Gaurkohitza, CC)

     
  • Maite 5:25 pm on 2014/08/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    atebide 

    iz. Mota desberdinetako sareak elkarrekin konektatzen dituen hardware eta software konbinazioa. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Atebidea edo pasabidea protokolo eta arkitektura maila guztietan ordenagailuak elkar lotzea eta komunikatzeko sareak sortzea ahalbideratzen duen gailu bat da. Bere xedea sareko protokolotik helburuko protokolora informazioaren itzulpena egitea da.

    Atebidea makinak sare lokal batera konektatu ahal izateko konfiguratua dagoen ekipo informatikoa da normalean, eskuarki IP helbideen itzulpenak egiten dira (Network Address Translation). Helbideen itzulpen gaitasun honi esker “IP helbidea maskaratu” daiteke. Teknika hau asko erabiltzen da Internetera konexio bera duten (eta kanpo IP bera duten) sare lokal bateko makinei interneterako sarbidea emateko.

    Atebide baten IP Helbideak normalean itxura hau du: 192.168.1.1 edo  192.168.0.1 eta barruti aurrezehaztu batzuek erabiltzen ditu, 127.x.x.x, 10.x.x.x, 172.31.x.x, 172.16.x.x 192.168.x.x, area lokaleko sareetako erreserbatzen direnak. Gainera, nahitaez sarerako atebide funtzioa betetzeko, bi sare-txartel izan behar ditu. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [pasabide] : pasabide (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pasarela
    fr passerelle
    en gateway
    port ponte de ligação, gateway

    Entzun:

    Zerbitzari bat ezarri du urruneko kokalekuetatik barneko sarera sartzeko atebide gisa. [244/2010 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena [pdf]. (EHAA – 2010eko abenduak 15, asteazkena)]

    atebide (Wikimedia Commons, MarcPG )

     
  • Maite 8:30 am on 2014/08/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    bultzagarri 

    iz. Zerbait egitera bultzatzen duena. Zaletasun sutsua da gure gogoaren bultzagarririk onena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zerbait egitera bultzatzen duena] : eragingarri, pizgarri  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es incentivo, estímulo, aliciente; impulsor
    fr stimulation, motivation
    en incentive, stimulus
    port incentivo, estímulo, aliciente

    Entzun:

    Utopia da hezkuntza sistema eleaniztunari buruz hitz egitea? Derrigorrezko utopia. Zaila da, baina derrigorrezkoa. Utopia zentzu onean hartu behar da; hori gabe, ez daukagu aurrera egiterik. Eleaniztun onak lortzea posible da, baldintza asko oso ondo badaude. Lortu beharreko utopia da, eta aurrera egiteko bultzagarri. [Errutinan sartu gara“, Itziar Idiazabal (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-06)

    bultzagarri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:01 am on 2014/08/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizikidetza 

    Sozialki harmonian bizitzea, batez ere, pertsonen eta taldeen arteko tolerantzia eta elkartrukeak errazten eta bultzatzen direlako.  (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [harmonian bizitzea] : elkarbizitza, bizikidetasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es convivencia, cohabitación
    fr vie en commun, cohabitation
    en living together
    port convivência, coabitação

    Entzun:

    Komunitate hegemonikoak sinesten du hizkuntzen bizikidetzan. Bere estatusa bermatzen diolako, eta hor eroso bizi delako. Hizkuntz bizikidetza eskuratu beharko genuke hizkuntz gatazka balego, eta nabarmena balitz. Bretainian edo Okzitanian edo Galizian ba al dago hizkuntz gatazkarik? Bizikidetzaz hitz egingo dugu bi komunitateen arteko tentsioa nabarmena bada eta gatazka bat pizten bada. Baina gure artean estatu etnozidak asimilazio prozesu bat burutua badu, hizkuntz bizikidetza zertan da? Nazio eta hizkuntza bat erabat gainjarri dira. [Dinamika makrorik ez dago, Joxe Manuel Odriozola (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-05 )

    bizikidetza (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:06 am on 2014/08/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    elebitasun 

    iz. Elebiduna denaren nolakotasuna; bi hizkuntza hitz egiten diren egoera. Elebitasunari buruzko mintegia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    elebitasun (PMuj).

    Bilingüismo. v. elebitza. Bertan behera utzita [euskara] gal zitekeen bakarrik (horretarako elebitasunezko denboraldia behar, luzeagoa nahiz laburragoa). In MEIG VI 30. En DFrec hay 13 ejs.

    elebitza

    Bilingüismo. v. elebitasun. Elebitzaren (bilingüismo) etsaia da. Lab Y 1933, 256. Auxe litzakela elebitza edo “bilingüismo” zuzena ta bidezkoa, guzientzat berdiña. Ldi IL 138. Gaur den egunean, elebitzarik, bilinguismurik, ez da Gales-herri osoan. MIH 183. En DFrec hay 4 ejs.

    Sinonimoak: iz.
    [elebiduna denaren nolakotasuna] : elebitza (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es bilingüismo
    fr bilinguisme
    en bilingualism
    port bilingüismo

    Entzun:

    Kontrajartzen badituzu euskara eta ingelesa, esaten baduzu elebitasuna egingo duzula batetik gaztelania jarriz eta bestetik euskara edo ingelesa, hor euskarak galtzeko guztiak ditu. Hori oso kaltegarria da euskararentzat. Kontua ez da kontrajartzea. Nafarroako Gobernua oso argia izan da bere politikan. Ez da euskara ala ingelesa. Kontua da euskara ikastea, gaztelania ere ikasiko dute, eta ingelesa ere bai. Guk diseinatu behar dugu plana, noiz ikasi behar duten bakoitza. Helburua izan behar da hiru hizkuntzak ikastea, baina ez maila berean, funtzio guztietarako eta denak batera.  [Euskara beti erabili beharko dugu beste hizkuntza batzuekin, Esti Amorrortu (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-03 )

    elebitasun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:47 am on 2014/08/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    arnasgune 

    iz. Arnasa hartzeko gunea.

    Azalpena:

    Arnasa eta gune hitzez osatutako hitz elkartua

    arnasa iz. [arnas forman erabiltzen da hitz-elkarketako lehen osagai denean: ik. arnas aparatu] . (Elhuyar Hiztegia)

    gune iz. 1. Lekua, puntua. Bidea adarkatzen den gunean. Gune minberak. 2. Zerbaiten barru-barruko aldea, funtsezkoena, garrantzizkoena, trinkoena dena. Enborraren gunea. 3. Ik. nukleo.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Ez dago hiztegietan dokumentatua. Antza, Mikel Zalbide euskaltzainak asmatutako hitza da eta, euskararen egoerari ekarria -euskararen arnasguneak-, euskaraz normaltasunez, erosotasunez eta ondo bizi daitekeen egoera eta tokiari egiten dio erreferentzia.

    Ondorengo definizioa topatu dugu Txerra Rodriguezen Garagoikoan:

    Zer dira arnasguneak?

    Lagun batek aurrekoan galdetu zidan ea zer ziren blogean hainbeste aldiz aipatutako arnasguneak. Nik honako erantzuna eman nion: Arnasguneak da soziolinguistikan erabiltzen den kontzeptu bat. Horren bidez adierazi gura da herri batean (izan daiteke gune bat ere, adibidez ikastola bat edo lantegi bat) hizkuntza horrek lasai hartzen duela arnas, hau da, erabilera arrunteko hizkuntza dela bai kale bizitzan, bai auzoan, bai familian bai lagunartean eta baita lan munduan ere (lan mundu arruntean).  [Zer dira arnasguneak?, Txerra Rodriguez (Garagoikoa, 2010-11-05)

    Beste hizkuntza batzuetan (Garagoikoa eta Word Reference hiztegia):

    es espacio vital
    fr place pour respirer
    en breathing space
    port espaço para respirar

    Entzun:

    Bide horretan, arnasguneen garrantzia asko nabarmendu dute. Zuk zeuk asmatua da kontzeptua. Hor ikusten duzu gakoa? XXI. mende honetan lehentasun osoa du: eguneroko bizimodu arruntaren adierazpide eta bilgune euskara duten gizataldeak, harreman sareak eta jarduera esparruak babestu, segurtatu eta zabaltzea hil ala bizikoa da, gure ilobek euskal bizibidea izango badute. Itzali aurreko txondarretik mila bider errazagoa da sua piztea, aspaldi itzalitako enborrondotik baino. Hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipena berez bere, aparteko interbentzio planifikaturik gabe, segurtaturik duten arnasguneak lehentasun osoko interbentzio gune ditugu, euskara indarberritzea baldin bada helburu. Kontzentrazio demolinguistiko aktiboari aparteko atentzioa jarri behar diogu: askok askotan euskaraz egitea, ez euskaraz zerbait jakitea, ezinbesteko ikergune izan behar du arnasguneak arnasgune izaten jarraituko badu. Baita arnasguneetan erdarak/erdarek izan beharreko lekua argitzea eta mugatzea ere. [“Formulazio berria posible eta egoki da“, Mikel Zalbide (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-02 )

    arnasgune (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:41 am on 2014/08/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    motelaldi 

    iz. Moteltasunezko egoera igarokorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [moteltasunezko egoera igarokorra] : ahulaldi, makalaldi (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es decaimiento, cansancio, indisposición pasajera
    fr décadente, (desaliento) abattement, (debilidad) affaiblissement, fatigue
    en enervation, lack of energy; exhaustion, fatigue
    port decaimento, cansaço

    Entzun:

    Ahozko jardun informalean nabari da, batez ere, motelaldia. [Euskara informala eskuratzeko beste zerbait behar dugu, Olatz altuna (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea)] (Berria.eus, 2014-08-01 )

    motelaldi (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel