Recent Updates Page 396 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:45 pm on 2014/06/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintxorta 

    iz. 1. Alde edo leku garaia. 2. ERAIK. Azotea, zabaltza. Etxe guztian ibili ondoren gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txintxorta (V-ger-arr-oroz-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (txintxurka).

    Chicharrón” A. “Restos que quedan al derretir las mantecas” Iz ArOñ. Sg. Baraib RIEV 1907, 351 (s.v. chinchurca) es usado en el cast. de Vitoria y Treviño.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] :  ~ txantxigor, txindor, txintxar, txitxar, xingor (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) chicharrón, torrezno
    fr charbon
    en pork rind, crackling
    port torresmo

    Entzun:

    Alcorta & Marti Berasategui Lehiaketa Gastronomikoaren Bilboko finalean Goizeko Kabiko Aitor Elola eta Daniel Puelles sukaldariak nagusitu dira ‘Grillean erretako makailao zatia, txintxorta, arandanoen ura eta arroz baltz integralezko gailetakaz’ errezeteagaz.  [Goizeko Kabiko Aitor Elola eta Daniel Puellesek ordezkatuko dabe Bilbo, Bizkaie! (159. zenbakia, 2006-05-12)]

    txintxorta (Argazkia: Josu Lezameta, @jozulin)

     
  • Maite 10:59 am on 2014/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideratzaile 

    INF. Sare arteko informazio-transmisioa bideratzen duen gailua, datu-pakete bakoitzak iturburutik helburura joateko egin behar duen bidea erabakitzen duena transmisioa optimizatzeko. (Euskalterm)

    Wikipedian:

    Routerra edo bideratzailea, konputagailu-sareak elkar konektatzeko hardwarez eta softwarez osatutako gailu bat da. OSI ereduko hirugarren mailan lan egiten du. Gailu honek sare-segmentuak zein sare osoak elkar konektatzen ditu. Sareen artean datu paketeak uzten ditu igarotzen sare geruzako informazioan oinarrituz. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.
    [bideratzaile] : router (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak) eta beste esanahi batzuk (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference)

    es INFORM. enrutador, direccionador, encaminador (2) que encamina, que lleva a, que encauza, que canaliza (3) (Zuz.) instructor, -a
    fr INFORM. routeur
    en INFORM. router
    port (Internet: comutação de protocolos) roteador

    Entzun:

    Bideratzailea ez zegoen ondo konfiguratuta eta seinalea ez zen ondo iristen.

    bideratzaile (FlickrCC, Clamad)

     
  • Maite 7:51 am on 2014/06/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    gandor 

    iz. 1. Hainbat hegaztik buru gainean duen irtengune haragitsua. 2. Zenbait hegaztiren buruko luma-multzoa. 3. Mendi baten hegia, haitzez osatua. 4. Uhinaren gain apartsua. 5. BIOL. Oro har, zenbait egituratan (hezur, hazi, gorputzatal, etab.etan) agertzen den lerro irten eta jarraia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Ikastegia)

    [hegaztien buru gaineko konkor haragitsua]: galdor, motots, tutur, kukurusta Ipar., moto Ipar., gangar Bizk., kukula g.e.
    [mendi baten hegia]: punta, tontor
    [lotsagabekeria]: lotsabakokeria (bizk.), lotsagabekeria (bat.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Anat.) (Zool.) cresta; penacho (2) cresta (3) (hed.) soberbia, altivez; descaro, insolencia
    fr (1) crête (2) (hed.) audace, hardiesse, insolence, panache
    en (1) [haragitsua] comb; [luma-multzoa] crest (2) [uhina] crest
    port crista

    Entzun:

    Orain gutxi arte, presoek neurri eta irtenbide kolektiboak eskatzen zituztenean, erantzun bera jasotzen zuten beti: ea, apaldu gandorra, eta pasa, pasa zaitezte banan-banan takillatik!  [Takilla, Anjel Lertxundi (Hitz beste,2014-06-18 )] (Berria.info)

    gandor

    gandor (FlickrCC, by Psico-Mod)

    gandor (FlickrCC, Ion Ruiz)

    gandor (FlickrCC, chripell)

     
  • Maite 8:23 pm on 2014/06/19 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    lokamuts 

    iz. Amets txarra, larritasuna edo beldurra eragiten duen ametsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘amesgaizto’)

    Sinonimoak: iz.

    [amesgaiztoa]: amesgaitz, amesgaizto, inguma (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pesadilla
    fr cauchemar
    en nightmare
    port pesadelo

    Entzun:

    Dokumentala amaitu eta atoan Sleepers filma etorri zitzaidan gogora, eta urdaia eztarrian lotaratu nintzen, izan nitzakeen lokamutsen beldur. [Wonderful life, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2014-06-10)] (Berria.info)

    lokamuts (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:57 am on 2014/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    desosegu 

    iz. Urduritasuna, ezinegona, sosegurik ez duenaren egoera.

    Sinonimoak:
    [ezinegona] : artegatasun Bizk., erreustarzün Zub., erreustasun Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urduritasun’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desasosiego, intranquilidad, pesadumbre
    fr trouble
    en unease, feeling of unease, sense of unease, misgivings
    port desassossego, inquietação


    Esker mila, Josi Sierra, bideoa hain txukun ipintzeagatik!

    #gaurkohitza.ren 5. urteurreunaren harira bildutako argazki eta hitz guztiak ikusi nahi badituzu: Azaleratu zure hitza!

     
  • Maite 7:45 am on 2014/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kilimon egin 

    du ad. (B) Porrot egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    KILIMON EGIN. “(V-m), quebrar, hacer bancarrota” A.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [porrot egin]: erreka jo, kiebra jo, pikutara joan, porrot egin, errekaratu Ipar., gopor egin Ipar., turrut egin Ipar., poto egin Heg., molokot egin Bizk., txulut egin Bizk., kiebra egin g.e., kluk egin Ipar. g.e., toton egin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) quebrar, hacer quiebra
    fr faire banqueroute, faire faillite
    en to go bankrupt, to fail
    port quebrar

    Entzun:

    Kilimon egiteko, gauza gehiegi zituen bere alde, nortasun sendoegia zuen nahigabearen edo zorigaiztoaren haize ezin igarrizkoek beraren bidea galarazteko.  [Brooklyngo erokeriak (moldatua), Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kilimon egin (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 10:05 am on 2014/06/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostruka 

    iz. ZOOL. Estrutionidoen familiako hegazti estrutioniformea, 2 m-ko altuerakoa eta hego laburrak, lepo eta hanka oso luzeak eta bi behatzez hornitutako oinak dituena. Afrikako sabana eta basamortuetan bizi da. Korrika ibiltzen da (Struthio camelus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ostruka (Dv, A).

    Avestruz. “Autruche” Dv. v. austrutx. Ostruka, huntza, maloiña eta aztorea. Dv Deut 14, 15 (BiblE ostruka; Ol sai-ankaluze, Ker egalper). Larreko abereek, erainsugeek eta ostrukek goresten naute. Dv Is 43, 20 (BiblE ostruka; Ol egalper, Ker abestruz).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) avestruz (Struthio camelus)
    fr autruche
    en ostrich
    port avestruz

    Entzun:

    Min dut, min ahal-adina, aurten herri honetan ezkurrik ez bildua; hala eta guzti, lakari-erdi bat bidaltzen diot; neronek, mendira joan eta bilduak dira banan-banan; ostruka arrautzak adinakoak izatea nahiko nuke nik, baina ez dut handiagorik aurkitu ahal izan. [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostruka (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel