Recent Updates Page 414 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:20 pm on 2014/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    soilgune 

    iz. 1. Ilerik ez duen larruazaleko zatia. 2. Basoan edo beste edozein landare-sailetan, zuhaitzik edo landarerik gabeko gunea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:47 am on 2014/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    ufako 

    iz. (Ipar.) Arnasa indarrez jaurtiz sortzen den airea eta ateratzen den arnasotsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [putza] : putz, alpore Ipar., bafada Ipar., ufa Ipar., lurrun Bizk., buhada g.e., buhako g.e., ufada g.e., bafa zah., bapore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) soplo, soplido
    fr (Ipar.) souffle, soufflement
    en puff, gust, whiff, breath
    port sopro

    Entzun:

    Brastakoan beheratu zituen eskuak, ufako bat botaz ia, eta begi guztiak lurrerantz jiratu ziren, hor, benetan, zerbait hauskorra eta samurra balego bezala, txiki-txiki eginik: gizaki baten bizitza ederra. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urduritasunezko ufako bat ateratzen zaio zuzendariari. [Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ufako (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    karesa 

    iz. Ipar. Herr. Leunki, emeki egindako ukitua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘fereka’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    karesa (L, B, BN, S; VocBN, Gèze, H), kareza, karexa, kaesa, kabesa. Ref.: Lh; Izeta BHizt2.

    Caricia; mimo, muestra de afecto, de cariño.

    Sinonimoak: iz. Ipar. beh.
    [fereka] : fereka Ipar., ferekaldi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es caricia
    fr caresse
    en [pertsonari] caress; [animaliei] stroke
    port carícia, afago

    Entzun:

    Nork ahantz ditzake aita eta amen altzoan pasatu orenak, heiengandik ukan karesa edo laztan goxoak, gure paregabeko hizkuntza lagun? [Luzaiden gaindi 2, Angel Aintziburu (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karesa (FlickrCC, franciskis)

     
  • Maite 8:11 am on 2014/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsulapiko 

    iz. Eltzeitsua; diruak sartzeko irekigune estua duen ontzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [eltzeitsua] : eltzeitsu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es hucha, alcancía
    fr tirelire
    en money box; piggy bank [txerri-itxurakoa]
    port cofre

    Entzun:

    Zurezko oilar gandor-gorri eder bat zen itsulapiko hori, aitak nondik edo handik ekarria. [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Taldetxo hura ere xuxurlan ari zen bizi-bizi, eta Dursley jaunak ez zien diru-bilketarako itsulapiko bakar bat ere ikusi. [Harry Potter eta Azkabango presoa, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itsulapiko (FlickrCC, kenteegardin)

     
  • Maite 4:23 pm on 2014/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    xatar 

    iz. Haur txikiei edo inkontinentzia duten pertsona helduei iraizkina zurgatzeko hankartean jartzen zaien zelulosazko edo beste materialezko pieza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘pixoihal’)

    Sinonimoak: iz.
    [pixoihal]: haur-zapi, ipurtzapi, pixoihal, txiza-oihal  (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pañal, faja de niños
    fr lange, couche
    en nappy (Br); diaper (Am)
    port fralda

    Entzun:

    “Haur horri xatarrak aldatu” Izeta BHizt2. [moldatua], Hiztegi Batua

    xatar (FlickrCC, elizabethpfaff)

     
    • iiker 12:20 pm on 2014/02/14 Permalink

      interesgarria

  • Maite 7:48 am on 2014/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuluxka 

    iz. Loaldi arina (batez ere lo-kuluxka esapidean erabiltzen da). Bazkalondoko lo-kuluxka lasai eginda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [loaldi arina] : kuluma g.e., lo-kuluxka, lo-susta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sueño ligero, cabezada; siesta
    fr petit somme, demi-sommeil
    en nap, doze
    port cabeçada, sesta

    Entzun:

    Oso lo gutxi egin nuen gau horretan – hamar edo hamabost minutuko kuluxka pare bat baino ez -, baina eguna urratu eta ordubete geroago edo, benetan hartu ninduen loak. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Behean, egongelan, gainerakoak txoko batean zegoen telebista ikusten ari ziren besaulkietan jarrita edo, bestela, kuluxka gozoan erdi lo. [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kuluxka (FotopediaCC, paraflyer)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/02/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    kauskada 

    iz. Hozka egiteko ekintza eta horren ondorioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘hozkada’)

    Orotariko Euskal hiztegian

    kauskada (V, G ap. A), kauskara (V-gip ap. Elexp Berg).

    Mordisco. “Ze sagar da? Emongostazu kauskara bat? Kauskara dezentia ein ddotsa zuen Pitxirriok” Elexp Berg. v. klauskada.

    Sinonimoak:
    [haginkada] : heldu, hozka, alhadura Ipar., ausiki Ipar., klaska Ipar., klaskada Ipar., klik Ipar., haginkada Bizk., mau Bizk., koskada g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mordisco
    fr morsure
    en bite
    port mordida

    Entzun:

    Hain sagar txikia kauskada bitan janda daukazu.  (Labayru Ikastegia)

    kauskada (DevianArt, KoiCos)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel