olana
iz. Liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko, etab.etarako erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. Liho, kalamu edo kotoizko oihal gogor eta sendoa, aire zabalean dauden salgaiak estaltzeko, kendu-ipiniko aterpeak egiteko, etab.etarako erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. 1. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko atala, ahoa, sentimen-organoak eta nerbio–zentro garrantzitsuenak kokaturik daudena. 2. Adimena, oroimena, zentzua. Buru argia du. 3. Zenbait piezaren puntaren aurkako mutur zabal edo biribila, hala nola orratz, iltze eta torlojoek dutena. 4. Zerbaiten muturra, aurrekoa, goikoa edo nagusia denean. Mahaiaren buruan zeudenak. 5. Buruzagia, aitzindaria. 6. Liburu baten kapitulua. 7. Zenbait landareren biribil–antzeko egitura. Baratxuri-burua. 8. Banako abere bakoitza. Bazuen artalde bat zazpi mila bururekin. 9. BOT. Buruxka. 10. ITSAS. Txaluparen lehen tosta. 11. KIM. Hidrokarburo–nahaste baten parterik arinena edo hegazkorrena. 12. TEKNOL. Makina–erreminta baten ardatz nagusia eta honen mekanismo eragilea dituen atala. • alderdi judizial buru. ZUZ. Alderdi judizial batean, lehen instantziako eta instrukziozko epaitegiak dituen herria. || buru magnetiko. ELEKTR. Zinta magnetikoa grabatzeko edo irakurtzeko transduktore elektromagnetikoa. || buru nuklear. ARMAG. Karga nuklearreko buru edo ojiba, zenbait arma edo jaurtigai berezik duena. || buru-babes. Kaskoa, burua babesteko estalkia. || buru-estalki. 1. Txapela. 2. Burukoa, emakumezko jantzia. || buru-oskol. Buru-babesa. || burutik beherako. Ik. beherako. || famili buru. ZUZ. Familia edo antzeko elkarte batean, hura gidatu eta zuzentzeko ardura aitortzen zaion pertsona. || irakur-idazketarako buru. INFORM. Euskarri magnetikoetatik (magnetikoetan), zinta, disko eta danbor magnetikoetatik adibidez, datuak irakurtzeko (idazteko) erabiltzen den gailu magnetikoa. || serie-buru. KIR. Aldez aurretik lortutako marka edo garaipenengatik kanporaketa batean arerio errazago baten aurka aritzeko eskubidea duen kirolaria edo ekipoa. || zubi-buru. MIL. Indar militar batek etsaiaren lurraldean, itsas edo ibaiertzean hartutako eremua, gerora troparen zati nagusiaren etorrera errazteko hartua. • BURU EGIN. Norbaiten edo zerbaiten eraginari uko edo aurka egin, amore eman gabe pairatu. Tentaldiari buru eginez. || BURU EMAN. Amaitu. || BURU GOGORRA IZAN. Ulertzeko gaitasuna ez izan edo ulertu nahi ez izan. || BURU HUTSIK. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. || BURU-BELARRI. Eginahalak eginez, ahaleginean; adi-adi, arreta handiz. Honelakoak esaten zituen eta buru-belarri entzun genizkion. Zintzo eta esanekoa izaten saiatu zen buru-belarri. || (Norbaitekin) BURUA BAT EGIN. Norbera norbaitekin alderatu. || BURUA BEROTU. 1. Norbait zerbait egitera bultzatu. 2. Zerbaitekin gehiegi arduratu. || BURUA GALDU. 1. Zentzua galdu, zoratu. 2. Norberaren ekintzen kontrola galdu. || BURUA JOAN. 1. Zorabiatu. 2. Arreta beste zerbaitetan izan. || BURUA LEHENGO (edo BETIKO) LEPOTIK IZAN. Iritzietan, ohituretan, etab.etan ez aldatu. || BURUA OSOA IZAN. Zoraturik ez egon. || BURUAK EMAN. Bururatu, gogoratu. || BURUAN GATZA IZAN. Argia edo azkarra izan. || BURUAN SARTU. Zerbait sinetsi, pentsatu edo ulertarazi. || BURURIK EZ HANKARIK (edo BUZTANIK) EZ IZAN. Zentzugabea izan. || BURUTAN ATERA. Egoera onean bukatu. || BURU(T)AN HARTU. Gogoan hartu. || BURUTIK BEHERA KAKA EGIN. Iseka larria egin; gutxietsi. || BURUTIK EGON, EGIN, JAUSI. Zoratu. || (Zerbait) BURUTIK JOAN. Zerbait ahaztu. || -EN BURUAN. Denbora–epe bat adierazten duen hitz edo esaldi baten ondoan, delako epe hori igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. || NORK BERE BURUA. Izenordain bihurkaria gauzatzeko erabiltzen den bidea. Jonek bere burua hil du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[gorputz-atala] : kankar g.e., kosko g.e., kasko Ipar. beh.
[liburuaren kapitulua] : atalburu, kapitulu, berezita g.e., irakurburu g.e.
[gauzaki baten mutur zabala edo biribila] : mutur, punta, puntta adkor., erpin g.e., kabu Heg. zah.
[buruzagia] : agintari, agintzaile, aitzindari, aitzineko, aurretiko, buruzagi, aitzingidari Ipar. g.e.
[buruxka] : buruxka, buruka Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) cabeza (2) cabeza, juicio (3) (puntaren kontrakoa) cabeza (4) cabeza, jefe, -a, persona más importante (5) cabeza, cabecera; encabezamiento; presidencia; tÃtulo, comienzo, origen, fundamento (6) [landareena] bulbo, cabeza, unidad; [zuhaitzena] copa (7) repollo (8) cima; punta; fin, cabo; lado, parte (9) (liburuarena) capÃtulo (10) cabeza, res (11) Bot. espiga (12) Tekn. cabezal (13) pronombre personal reflexivo, junto a neure, eure, zeure, bere, geure, zeuen, bere(n) (14) principal, primero, -a, sobresaliente, capital
fr (1) tête (2) jugement, intelligence, raisonnement, mémoire (3) tête (4) tête, chef (5) tête ; début, commencement ; présidence ; origine (6) (landareena) tête, bulbe, oignon (7) (ganadua) tête de troupeau (8) Bot. épi (9) izord. pronom personnel réflexif près de neure, eure, zeure, bere, geure, zeuen, bere(n)
en (1) head (2) head, mind, intellect; intelligence; common sense (3) head, end; tip (4) (buruzagia) head; leader; boss (5) top, tip; head; [ohearena] bedhead (6) head (7) (ganadua) head (8) Bot. ear; head
port (1) cabeça (2) cabeça, juÃzo (3) cabeça, chefe
Entzun:
iz. (Ipar.) Errimadun hitz-joko polita nahiz erantzun zorrotz, azkar eta umorezkoa.Â
Sinonimoak: iz.
[erantzun zorrotza]: tortiko, ditxo Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[zirto]: ateraldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es réplica ingeniosa, dicho gracioso [generalmente rimado]
fr réplique humoristique ou ironique, répartie rimée
en witty retort, amusing pun
port réplica o resposta engenhosa
Entzun:
Lurrari muxu? Ohitura vatikanoarrak hartzen ari haiz –bota dio Sotok, irribarre egiteko indarrik gabe. Ez du giroa lasaitzeko balio izan zirtoak. [Twist, Harkaitz Cano (Susa, 2011)]
Baina, zu nondik atera zara, eh? Nondik? – da gizonaren zirtoa. [Denboraren mugan, Jose Angel Irigaray (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. 1. (askotan pl.) Adar–zati txiki eta mehea. 2. Janariak ziztatuz ahoratzeko nahiz hortz arteko hondarrak kentzeko erabiltzen den zurezko ziri–antzeko txikia. 3. Txinatarrek jakiak ahoratzeko erabiltzen dituzten zirietako bakoitza, goilare eta sardexkaren ordezko direnak. 4. Upeletan, sagardoa edo ardoa ateratzen den zuloa estaltzeko erabiltzen den ziria. 5. MUS. Perkusiozko zenbait instrumentu jotzeko zurezko pieza buruduna. • ZOTZAK BOTA. Zotz egin. || ZOTZETARA JOKATU. Zotzak bota. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[zotzabarrak] :pl., zotzabar pl.
[makilatxoa] : txotx
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) ziria palillo (2) espiche, espita (3) abarra palito, ramilla, leña menuda, ramojo (4) Art. estique (5) Mus. baqueta, palillo (6) kaligrafian palotes (7) (ezezko testuinguruetan) nada, ni pizca
fr (1) ziria cure-dents (2) (adar txikia) bâton, souche (3) Mus. baguette (4) (ezezko testuinguruetan) broutille, absolument rien
en (1) ziria toothpick(2) (adar txikia) brushwood, small stick (3) (upeletan) bung, spigot (4) Mus. drumstick (5) (ezezko testuinguruetan) nothing, not a bit
port (1)Â palito (2) Mus. baqueta
Entzun:
Orotariko Euskal Hiztegian:
Zotz:
1. Palillo; palito, leña menuda. “Bûchette, fétu”
Esaera askotan da zotz hitza:
“Quien espera desespera: beti bigar, beti bigar ezten onela bizi bear, gere zaiñak egin dira basoan zotzak bezein igar”
“En casa del herrero, cuchillo de palo: arotzaren etxea zotzez”
Errementarijaren etxian, zotza burduntzi.
“Bero zakarra (G-azp, AN-gip), beroa zotzean eramateko modukoa (G-azp)” Gte Erd 133.
2. (V, G; SP). Ref.: A; Elexp Berg. “Barrikaren zotza, doisil de barrique” SP. “(V, G), espiche. Zotzean dauka sagardoa (G), tiene vendiendo la sidra” A. “Zotzeko sardao, zotzeko sardaua, […] sidra que se sirve directamente de la barrica.
3. Suerte. Cf. infra ZOTZ EGIN. Mariñelak eta gañerako ontzian zijoazenak, bizirik irteteko zer egin ezin asmatuz zebiltzala, gogoak eman zien, zotz egitea, esturasun artan nork ipiñi ote zituen.
ZOTZAK JO. Tocar en suerte. Ta zotz eginda, Matiarengana zotzak yo baitzun, amaikaekin zenbatu zuten. Ol Act 1, 26 (Lç, He, Dv zorthea erori, BiblE egokitu).
4. (Precedido de haur). v. umekondo, umemoko. Haur zotz izana gatik, joiten othe ninduenez, baditeke, bainan ez dut gogoan.
5. (G-azp, L, Sal, S, R, Dv). Ref.: A; Gte Erd 13. Ni pizca, nada (en contextos negativos). “Ez du lan zotzik egiten,
“Zotza-ziririk ez du irabasten, no gana nada” A Apend.
6. Cf. ALFER ZOTZ. Kasik Ur-onttoan bizi ohi zen emazteki bat alferra… bainan alferra! Zotza, hots! Deus fitsik ez omen zuen egiten sekulan. “Paresseuse fieffée”. Barb Leg 140.
ZOTZ ETA MUTU. Hor zagon zut-zuta, bizpahiru ogi-bihi ezpainen artean, zotz eta mutu! (Interpr?). Lf Murtuts 7.
ZOTZA BEGIAN (EZ AGERI). “Adnubilat, illhun, goibel, beltz egiten du, […] ezta ageri zotza begian” Urt I 214.
izond. Musukatzailea, edozeini beti musu emateko prest dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[beti musu emateko prest dagoena]: musukatzaile (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es besucón -a
fr lécheur m, -euse ƒ
en kissy (very inf.), slobbery, fond of kisses, smoocher
port beijoqueiro(a)
Entzun
Musumerke galanta da hori, edonori ematen dio musua! (Zuztarretatik ahora [pdf], Labayru Ikastegia)
@euskaljakintza @GaurDaBihar Musumerke, ganorabako hori… bere aitak esan dit ea ze hizkuntzatan den! Musumerke bai dela polita! 2/2
— leire narbaiza arizm (@txargain) August 20, 2013
@txargain musumerke zoragarria da. Benetakoa da edo asmatutakoa? @GaurDaBihar
— Maite Goñi Eizmendi (@euskaljakintza) August 20, 2013
@euskaljakintza Bene-benetakoa! @gaurdabihar @txargain
— Galletera de Artiach (@AnaisNi) August 20, 2013
@AnaisNi @euskaljakintza @GaurDaBihar Getxo aldean asko erabiltzen da! BAtez ere umeekin! Musu errazekoei esaten zaie, iloba bezalakoei
— leire narbaiza arizm (@txargain) August 20, 2013
@txargain Bermion be bai. @euskaljakintza @gaurdabihar
— Galletera de Artiach (@AnaisNi) August 20, 2013
@AnaisNi Uribe-kostan euskaraz ez dakitenek ere erabiltzen dute! Eres un musumerke! @euskaljakintza @GaurDaBihar
— leire narbaiza arizm (@txargain) August 20, 2013
izond. 1. Askotan edo erraz negar egiten duena. 2. (hed.) Bere zorigaitza eta kexa adieraziz lagun hurkoa hunkitu eta harengandik zerbait lortzeko ahaleginak egiten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘negarti’)
Sinonimoak:Â izond. (Elhuyar Hiztegia)
[negarti]:Â negarti, negarrontzi, mainontzi, mainati
[kexati]:Â negarti, kexati, zinkurin
Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia, Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):
es llorón, quejumbroso
fr pleurnicheur, -euse ; pleureur, -euse; râleur, -euse ; geignard, -e ; plaintif, -ive
en whiner, complainer, griper, grumbler
port chorão(ona), lamuriento(a), lamuriante
Entzun:
Minkuna izan zen beti, aise eta usu negar egiten dutenetakoa, aise eta usu kexatzen diren horietakoa.
@euskaljakintza ona! Ez dakit adina edo garaia izango dan, baina hemendik aurrera gure Kimetz #minkuntxo izango da ;p
— Igor #SuperZorEz (@GaurDaBihar) August 20, 2013
@euskaljakintza @GaurDaBihar Gaur Gariri esan diot: berba berri bat daukat zuretako "minkun"! Mainoso hutsa zarenez, beste bat be behar duzu
— leire narbaiza arizm (@txargain) August 20, 2013
iz. Idazlearen ogibidea.
Sinonimoak:Â iz.
[idazlaritza] : idazlaritza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es oficio de escritor, -a
es métier de l’écrivain
en job of a writer
port ofÃcio de escritor, -a
Entzun:
Alegia, konta daitekeela Castejon edo konta daitekeela Durkheim euskaraz, eta era sinesgarrian, baita Castejon eta Durkheim errealitatean euskaldun ez izan arren. Hori dela idazletza. Eta hori lortu dutela, besteak beste, Jokin Muñoz eta Ramon Saizarbitoria idazleek beren lanekin. [Mingain kontra idaztea, Iñigo Astiz (Berria, 2013-08-18)]
Reply