Zuen artean sumindura nahiz fidagaiztasun amiñi bat geratzen bada, ezaba ezazue lehenbailehen, legamia gaiztoa baita eta goiz edo berandu zoritxarra eta Estatuaren hondamendia ekarriko bailizkizueke. [Gizakien arteko desberdintasunaren eta oinarriei buruzko mintzaldia, Jean-Jacques Rousseau (Juan Kruz Igerabide), EHU – Limes bilduma, 2007]
iz. Janaria, elikadura. Gorputzari emanaz behar duen hazkurria. Arimaren hazkurria. Ongarria da lurraren hazkurria. Egiaren hazkurria. Jakintzaz gorago, behar du gizonak beste hazkurririk.(Hiztegi Batua)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es  iz. alimento, comida, sustento friz. aliment, nourriture eniz. nourishment, sustenance portiz. alimento, comida, sustento
Testuinguruan
Zinez atsegina eta gomendagarria da, edozein euskaldunentzat jakingarri interesgarriz eta hazkurri bizigarriz betea, Kanaldudeko webgunean ikusgai dagoen euskarari buruzko solasaldia, Ainize Madariaga BERRIA egunkariko kazetaria (Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak liburuaren egilea), Josu Martinez zinemagilea (Anti filmaren egilea) eta Juan Carlos Etxegoien Xamar irakasle eta saiakeragilea (Euskara jendea liburuaren egilea) batuz egina, galdera egile eta gidari Xan Idiart dutela. [Traumaren eta jaiaren artean, Juan Luis Zabala (berria.eus, 2020-12-10)]
iz. Hizkl. Esaldi berean loturik dauden bi hitzen artean gertatzen den kideko morfemen arteko adostasuna. Euskaraz ez dago, inguruko hizkuntzetan bezala, izenaren eta izenondoaren arteko komunztadurarik. Nor, nork eta nori osagaien eta aditz laguntzailearen arteko komunztadura. Numero komunztadura. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
komunztadura. 1. Concordancia gramatical. Berboen konjugazinoak eta hekien ondoko kasuekiko komuntztadurak zein diferentak diren ikhusi duzu, noiz eta ere mintzatu baitgara Eskuararen zuhurtziaz. ES 128. Sintagmok . komunztadura dutelako aditzarekin. PGoen Gram 114. v. tbn. EGLU I 39. 2. “Conventio” Sb-Urq.
Aldi hartan, ordea, betiko moduan jokatu bazuen ere, labainketa linguistiko bat izan eta “zure laztanak gozarazi naute dagoeneko” esan zuen, subjektuaren eta aditzaren arteko komunztadura gaizki eginez. [Fikzioaren izterrak, Ur Apalategi (Susa, 2010)]
du ad. Ipar.pariatu, paria/pariatu, pariatzen || Pario egin, apustu egin. Haiek zer zuten pariatu eta jujetzat nor hartu, ez dakar istorioak.(Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
pariatu. (BN-arb-baig; VocBN , Dv, H). Ref.: Satr VocP; Gte Erd 183. Apostar. ” Lepoa paria nezake ez dela jinen (BN-arb)” Gte Erd 183 (junto a jokatu y apustua egin de otras zonas). Hek zer zuten pariatu / eta yuietzat nor hartu. Gy 58. Ez balitz pariatzen hotz liteke besta. Hb Esk 214. Nahuzu bost mila libera pariatu? Herr 10-10-1963, 4.
herbalkeria. (Dv, A), herbailkeria. Debilidad. “Acte de faiblesse” Dv. Beraz garbitasunak altxatzen gaitu mundu huntako herbailkeriez gorago. Etcheb Zeruari 77 (ap. DRA). Baina gizagajoa oso makal dago, herbalkeriak joa. Arti MaldanB 213.
1 erkain. 1. (L(+ -kh-) ap. A ; -kh- O-SP 227, SP, Dv, H). Yema de dedo. “Le bout des doigts. Erkhainetan hori badaki, il sait cela au bout des doigts” O-SP 227. ” Erkhainetan darabillate maiteegiz ” SP. Lehenbizikoak gauza aiphatzen tik komunak / Erkhaiñetan bat bederak iakin behar tuenak. EZ Man I 5. Sudur zuloetan erkaña sartu zuen. Inzag Kabuxak 44. 2. “(BN-baig), articulación de dedos” A.
Handik urte gutxira, lehen Super Gluea iritsi zen merkatura, eta Eastman 910 deitu zioten. Hala ere, itsasgarriak ez zuen arrakasta handirik izan harik eta 70eko hamarkadaren amaieran zianoakrilatozko lurrunak askatzen zituela ikusi arte. Konturatu ziren lurruna larruazaleko koipeari itsasten zitzaiola eta ondoren gure erkainen markak agerian jartzen zituela. [Super Glue itsasgarriaren historia, zientziakaiera.eus]
Reply