Recent Updates Page 85 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:05 pm on 2020/11/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    mardera 

    iz. Lasaiera (soineko batena, adibidez).

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mardera.

    1. (V-ger-ple-arrig-oroz-och-m, G-azp-nav, AN-ulz; A Morf 113), mardora (V-ger), mardura (V-ger-gip, G-azp). Ref.: A (mardera); EI 66; Iz ArOñ (mardura). “Ruedo de la saya” A. “Vuelo de vestido” A Morf 113. “Vuelo de una cosa” Iz ArOñ.

    2. mardura (V-gip). Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg. “Mardura, marduria ifiñi, el relleno que ponen las mujeres en el pecho y en el vestido para aparentar” Iz ArOñ.

    3. mardura (V-gip). “Se dice de una ropa muy delgada y con pliegues” Iz ArOñ.

    Sinonimoak: iz.

    [mardera] : zabaltasun, lasaiera || Ad. es un vestido con mucho vuelo: lasaiera handiko soinekoa da.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. vuelo (de vestido)
    fr iz. pli, fronce
    en iz. fullness
    port iz. amplitude, rodado;

    Testuinguruan

    Gonak goi aldean joskura batzuk ditu, eta horiek emango diote mardera seguruenik. [Leire Narbaiza, @txargain (Twitter, 2020-11-08)]

     
  • Maite 10:31 pm on 2020/11/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    galtzaile 

    1 iz./adj. Norbait galtzen edo zerbait hondatzen duena. Ik. galgarri. Jende galduak eta galtzaileak. Deabruaren asmo galtzaile bat. Apaiz arima-galtzaileak. Mihi gaiztoa da adiskidetasunaren eta bake onaren galtzailea. Bere eta besteen galtzaileak. 2 iz./adj. Galtzen duena, bereziki jokoan edo lehiaketa batean. Irabazleak eta galtzaileak. Gerra batean galtzaile gertatzen direnak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [galgarria]: galgarri, hondagarri, hondatzaile, kaltegarri, suntsigarri, suntsitzaile, kaltekor Ipar., damugarri Zub., errausle g.e., kaltarkitsu g.e., kaltegarrizko g.e., kaltetsu g.e., kaltiar zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. perdedor, -a; vencido, -a (2) iz./izond. arruinador, -a; corruptor, -a, que causa la perdición
    fr (1) iz./izond. perdant, -e ; vaincu, -e (2) iz./izond. corrupteur, -trice ; pervertisseur, -euse
    en (1) iz. loser (2) iz. corrupter (3) izond. losing (4)
    port iz. caderno

    Testuinguruan

    Galtzaileen zapore malkarra zeukan. [Berria, 2004-05-22, [Kultura]]. Egungo Testuen Corpusa.

     
  • Maite 10:14 pm on 2020/11/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    beirakara 

    adj. Beiraz egina; beira itxura duena. Berniz beirakarak.  (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. vítreo, -a
    fr izond. en verre, de verre
    en izond. glassy, glass-like, vitreous
    port izond. vítreo(a)

    Testuinguruan

    Ur lo berde ilun beirakara bat.

     
  • Maite 11:33 pm on 2020/11/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    loeri 

    iz. 1 iz. Logaleak eragiten duen astuntasuna; logalea, logura. Loeri batek bezala, emeki-emeki hartu du gaitzak. 2 iz. Loa eragiten duen eritasuna. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [logura]: logale, logura, lohasma Ipar., lokuma Ipar., Maria bekaineko haur., Martin itsu haur. , zaldi zuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) enfermedad del sueño (2) iz. (Ipar.) sueño, somnolencia
    fr  iz. somnolence
    en iz. somnolence, drowsiness, sleepiness
    port iz. sonolência

    Testuinguruan

    Betazalak apaltzen zaizkizu: loeriak eroaten zaitu. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)]

     
  • Maite 11:27 pm on 2020/11/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizkitartean 

    1 adb. Zah. Bitartean, bien bitartean. 2 lok. Hala ere. Ik. alabaina. Santutasun gorenera goizik igo bada, bazituela bizkitartean denek badituzten jaidurak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adlag. zah. [bien bitartean]: artean, bien bitartean, bitartean, anartean Ipar., arteetan Bizk.

    lok. Ipar. [alabaina]: alabaina, alta bada, betiere, dena dela, dena den, edonola ere, edozeinetara ere, guztiarekin ere, haatik, hain zuzen ere, hala ere, hala eta guztiz ere, halere, hargatik, hartakotz, horratik, horregatik, inolaz ere, nolanahi ere, nolanahi ere den, zer gerta ere, zernahi gisaz, halarik ere Ipar., hortakotz Ipar., nolanahi den Ipar., nolanahi dela Heg., nolanahi dela ere Heg., edozelan ere Bizk., edozertara ere Bizk., alta Ipar./Naf., berdin Ipar./Naf., alabadere Zub., berain Zub., guztiaz ere zah., badarik Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (zah.) (batez ere Ipar.) [denborazkoa] mientras tanto, entre tanto (2) lok. sin embargo
    fr (1) adb. pendant…, en attendant (2) lok. cependant, néanmoins
    en  lok. meanwhile
    port  lok. enquanto isso

    Testuinguruan

    Bizkitartean kultur ekoizleen estimua ez dabereziki igo. [Kultur beharra, Angel Erro (berria.eus, 2020-11-01)]

     
  • Maite 11:36 pm on 2020/11/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    koiu 

    du ad. Bizk. koiu, koiu, koiuten. || Hartu, harrapatu. Deskuidaturik zaudenean koiuko zaitu heriotzak.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    koiu. koiu , koixu , koixidu . v. kojitu .

    kojitu.

    1. (-idu V-m), koiu (V-ple-arr), koxitu ( -du V-ple-arr-oroz; Dv (V)), koidxidu (V-m), koixidu (V-ple-arrig), koxiu, ko(i)xu (V-ple), kuieta- (sust. vbal.), koxi ( VocCB .(V)), kosi (V-arrig). Ref.: A (koiu, koidxidu, koixidu, koixu, koxidu); Garate 1 . a Cont RIEV 1930, 155; Holmer ApuntV (koxu); EAEL 58. Coger, atrapar. “Coger, alcanzar […], atrapau, koxi ” VocCB . ” Koxi, koxitute, koxitu (V), attraper” Dv. “En V-m se concreta su variante kojidu a significar el acto de recoger los aparatos de pesca” A. Akzidenteren batek kojidu balegi. VJ 15. Kojituko zaitu eriotzak. (Muruzabal, s. XVIII). ETZ 70. Erraz ezta oneek [azeariak] kojietea. Añ LoraS 122. Frantzesa kojitu atzetik. Echag 22. Legietan dagozan kastigu eta elexako penen ganera, zeintzuek bete betian koxiuten daudezan. Ur BulaAl 20 (BulaG 528 arrapatzen). Uts baten koiu ezin izan nendunean. A BGuzur 125. Atunek koixuteko. Ib. 131. Zure eskutxuak botakotsezan / anpurrak koixu-gurean. Zam EEs 1917, 197. Sasiyetako oialak eta / ollo kojitzen atsuak. Tx B II 66. Saguek kuietako. (V-arr) AEF1930, 17. Asua ta Erandio, Sondika ta Loiu, alegiñak eginarren, arto gitxi koiu. (V-ple) A EY III 140. Ai gixajoak, itxaron bearko dozue, niri koixu gura badeustazue. Anaitasuna n.º 86, 3. Soldata lortuteko / azeri koxita. Ayesta 112. Guk emendik geienok eulixek koxiten urtengo dogu. Gerrika 99. Conquistar. Areriyoak iñoz koiyu ezin izan euen Torrian. Ur BulaAl 31 (BulaG 530 arrapatu). ” Koxi (S), cobrar, recoger” A.

    2. koitu. Conseguir, lograr. Deseo eragabeak asetzea iñoiz edo berriz koitutzen badezu. Arr May 40. Deseo eragabe batzuek koitzearren. Ib. 89.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [hartu]: atzeman, harrapatu, hartu, azarkatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  du ad. (B) coger, alcanzar, atrapar, pillar
    fr du ad. (B)
    en du ad. (B)
    port du ad. (B)

    Testuinguruan

    Deskuidaturik zaudenean koiuko zaitu heriotzak. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/11/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    txalkor 

    izond. Konkorra duena. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1. (G-azp-to, AN-gip-araq; Izt 30r), xalkor (AN-larr). Ref.: A; Inza RIEV 1928, 154; Iz To. “Corcovado” A. ” Xalkorra, decaído, encorvado por los años (AN-larr)” Inza RIEV 1928, 154. Kantuz plazara gatoz danzari / gaur Tolosako gazteria / gidari artu degu Gonzalez / Zanpanzartar ongi egiña, / izatez txalkorra bada ere / jakinduriaz txit abilla. Izt Po 138. Aitona xalkor, zelaia-barna. “Por la vega adelante va el anciano corcovado”. Or Eus 227. Atzelaria bide luzego / egin ta, dabil zalkorra. “La yegua zaguera […] tiene el lomo arqueado”. Ib. 346. Ezkurreko [=’de Ezkurra’?] xalkorra baño geiago ez aiz azitzen. “Konkorra” (AN-larr). Inza NaEsZarr 408.

    [Elorria] zuaitz kaxkarra da, biurria, txalkorra, zarpilla, […] ezertarako balio eztuana. Vill in Gand Elorri 9s. Giza-bizitza ere alakoxea omen da: txalkor, zarpil, arantzez josia, miña ta samiña alde guztietatik dariola. Ib. 10.

    zalkor (AN-gip), xalkor (AN-gip). “Zalkorra, raquítico (AN-gip)” Inza RIEV 1928, 154. “Hombre o mujer raquítico, pequeño. También cosa encogida, de mala raza” BU Arano.

    2. “(G-to), chichón” A.

    Sinonimoak: iz.

    [konkordun] : konkordun, konkor, korkox, lepo-oker (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (G) corcovado, -a
    fr izond. bossu, -e
    en izond. hunchbacked, humpbacked, hunched
    port izond. corcunda

    Testuinguruan

    Kantuz plazara gatoz danzari / gaur Tolosako gazteria / gidari artu degu Gonzalez / Zanpanzartar ongi egiña, / izatez txalkorra bada ere / jakinduriaz txit abilla. Izt Po 138. (OEH)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel