sukar

iz. 1. MED. Gorputzeko tenperaturaren goratze patologikoa, bihotz– eta arnasketa-erritmoak bizkortzea eta, oro har, ezinegona dakarrena. 2. (hed.) Haserrealdi bizia, suminaldia. • sukar aftoso. Birus batek eragindako gaixotasun infekzioso arrunt kutsakorra, bereziki abereetan sortzen dena. Ahoko mukosan, ugatzean eta hatz tartean afta izeneko ultzerazioak agertzea du ezaugarri. || sukar hektiko. Iraupen luzekoa dena eta jarraian ematen dena. || sukar hori. Stegomya generoko eltxoek kutsatutako birusak sortutako gaixotasun infekziosoa, larruazala horitzea eta odol beltza goitikatzea ezaugarritzat dituena. Bereziki, herrialde tropikaletan izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[berotasuna]
 berotasun, kalentura Heg., sekera zah., helgaitz Ipar. g.e.
[karra]
 gar, kar, su, sapa Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) fiebre (2) cólera, furor, mal humor; vehemencia, ardor
fr (1) fièvre (2) colère, fureur ; véhémence, ardeur, ferveur
en (1) fever; temperature (2) anger, rage
port (1) febre (2) cólera, fúria
grez πυρετός

Sukar apur batekin nabil azkeneko egun hauetan; mina dut, edo tristura, hobeto esanda. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)