Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:47 pm on 2018/03/03 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azpel 

    iz. Sorta, azaoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    azpel (V-arr-ple-gip), azmel, aspel (V). Ref.: A (azpel, aspel); Iz UrrAnz (aspela); Elexp Berg (aspel).

    1. Manojo, haz. “Manotada de paja” A. “Aspel (V), fajo de helecho, árgoma, etc.” Ib. “Aspela, la cantidad suelta de helecho, hierba, etc. que se puede coger entre brazos” Iz UrrAnz. “Nik bedarra ebai, zuk aspelak eiñ eta Manuelek, sendorra. Bale?” Elexp Berg. Iñok yakin ez daian / illaren zertzela / eten barik daroa / ganera orbela, / idazti ta orriak / dakarren azmela. “Esas brazdas que traen los libros y diarios”. Atutxa Mugarra 48.

    “(V-arr-ger), carga pequeña” A.

    2. “(V-gip), tierra surcada para la siembra” A.

    Sinonimoak: iz.
    [azpel] : haxe, azao, sorta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Heg.) manojo, haz (2) iz. (Heg.) tierra surcada para la siembra
    fr bouquet; (herbe) botte, (bois) fagot, (fleurs) gerbe
    en bunch, handful
    port maço, feixe

    Antsok ira ebagi ahala, Katelina aspelak egiten hasi zen, gero bien artean gurdia kargatu zuten. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain, Txalaparta, 2014] (Ereduzko Prosa Gaur)

    azpel (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:26 pm on 2018/03/01 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aitatokibilaso 

    iz. Aitonaren edo amonaren aita. Aita, aitona eta birraitona.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aitatokibilaso (H, s.v. aita). Bisabuelo.

    Sinonimoak: iz.
    [birraitona] : birraitona iz., aitabisaba, birraitaita Bizk., birraitita Bizk. (UZEI, birraitona)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bisabuelo
    fr iz. arrière-grand-père
    en iz. great-grandfather
    port iz. bisavô

    Askok esaten diote aitatokibilasoren antza duela.

    aitatokibilaso (Argazkia: Gonzalo Iza)

     
  • Maite 10:25 pm on 2018/02/24 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arraitu 

    ad. arraitu, arrai/arraitu, arraitzen 1 da/du ad. Lap. eta BNaf. Argitu, distiratu. Zeure arima zizun argi sainduz arraitu. 2 da/du ad. Lap. eta BNaf. Alaitu. Kopeta ilunak arraitu nahiz egin dut irri eta kantu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. L-BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [argitu]: argi egin, argi eman, argiratu, argitu, argiztatu, klaratu Ipar. zah.
        [alaitu]: alaiarazi, alaitu, begia argitu, begiak argitu, begiak ireki, poztu, zoratu, alegeratu Ipar., bozkariatu Ipar., loriatu Ipar., alegratu Heg. beh., pagutu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (BN/L) iluminar, alumbrar (2) da/du ad. (BN/L) alegrar(se), animar(se)
    fr (1) du ad. illuminer, éclairer (2) da/du ad. réjouir, exulter
    en (1) du ad. [argitu] to light; to illuminate (2) da/du ad. [alaitu] to cheer up, to liven up; to cheer sb/sth up, to liven sb/sth up
    port (1) du ad. (BN/L) iluminar (2) da/du ad. (BN/L) alegrar-se, animar-se

    Irribarre zabal batek arraitu zuen Orschwiren aurpegia. [Brodecken txostena, Philippe Claudel / Itziar Diez de Ultzurrun (Igela, 2011)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    arraitu (Argazkia: cerradoporabandono.wordpress.com)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/02/21 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aniztasun 

    iz. Anitz izateko nolakotasuna. Karitateak estaliko du bekatuen aniztasuna. Ez dago inolako bitasunik, askotariko aniztasuna baizik. Alderdi eta sindikatu aniztasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aniztasun, aniztarzun (Sal, R ap. A), hanitxtarzun (Dv (S), que cita a Mst), hainitztasun (SP), hainiztasun (H).

    Multitude, multiplicité” SP. “Abundancia (hablando de frutas)” A. Karitateak estaliren du bekhatuen anhitztasuna. Lç 1 Petr 4, 8 (He bekhatuen multzo handia, TB bekhatu oste bat, Ol ogen asko, IBk y IBe bekatu asko). Batasuna Eliz-Aman desiratzen duzuna, / Permeti eztezazula, othoi, hanitztasuna. EZ Man II 61. Hark egin derauzkigun ontasunen hainitztasunak. SP Phil 204 (He kontu handiak). Ala beita handi, Jauna, zure lotsa dienen, begiratzen düzün eztitarzünaren hanitxtarzüna. Mst III 10, 1. Salbamentiaren lekhü següriala hel nadin ber, zer axola düt, nik soferitü dütüdan gaizen hanitxtarzünaz eta handitarzünaz? Ib. 57, 4. [Aita saintiak] relijiuser orori etsenplutako eman izan dira eta haboro korajatü behar gütie bizitze ezpiritüalian borogü egiteko, eziez ephelen hanitxtarzünak gure laxükerietan egon erazitzeko. Mst I 18, 4 (Ch haiñitz ephelen, Ip ephelen hanitzak). Ez dago inolazko bitasunik […] askotariko aniztasuna baizik. MEIG VII 164. En DFrec hay 7 ejs. de aniztasun, uno de anitztasun y otro de ainiztasun.

    Sinonimoak: iz.
    [aniztasun]: ugaritasun, maiztasun, askotasun, pluralismo. Ant. sinpletasun  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. variedad, diversidad; pluralidad, pluralismo
    fr iz. pluralité, multiplicité, diversité, le grand nombre, la grande quantité
    en iz. diversity, variety; plurality
    port iz. variedade, diversidade; pluralidade

    Gizakien aniztasun eta desberdintasun hori, bada, kontu handiz gorde eta zaintzekoa da.  [Sagua, eulia eta gizakia, François Jacob / Juan Garzia (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    aniztasun

     
  • Maite 11:27 pm on 2018/02/19 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atezatu 

    ad. atezatu, ateza, atezatzen du ad. Tenkatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atezatu. v. atesatu. || atesatu (Dv, H, A (que citan a He)), atezatu (-au V-m ap. A), ateza (V-m ap. A).

    Tensar, estirar. “Tendre. Zurdak atesatzea (He), tendre les cordes (d’un instrument de musique). Arkua atesatzea (He)” Dv. “Atesatzea, bander, tendre. Arko edo arbalezta atesatua, […] (He Phil)” H. “Ateza, atezau (V-m), estirar una cuerda” A. “Boliñak bela atesatzeko, bolinas o tensores” Elizdo EEs 1926, 31. v. bandatu. Cf. atezu, atasa. Gitarra iole batek, bere gitarraren zurdak […] largaturik, atesaturik, behar den soinura ematen dituen bezala. He Phil 528s (SP Phil 521 bandatuz). Zergatik darabillazu zure arkoa edo arbalesta bethi atesatua? Ib. 368.

    (Fig.). Afirmar, fortalecer. Izan zaitezte beraz pairakor zuek ere eta atesa zatzitzue zuen bihotzak. “Confirmate”. He Iac 5, 8 (TB, Ol azkartu, Ker, IBe indartu). Aphur bat pairatu dukezuenean berak zaituzte perfet errendatuko, borthiztuko eta atesatuko. He 1 Petr 5, 10.

    Sinonimoak: ad.

    [atezatu]: tinkatu, atezu jarri. Ant. laxatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. estirar, tensar, atirantar, atiesar, tensionar
    fr du ad. [haria, soka] tendre
    en du ad. to tense, to tighten, to pull
    port du ad. esticar, estirar, estender, esticar, retesar

    Kate motzean lotutako zakur atezatu bat ematen zuen haragi puska harrapaezin baten aurrean. [Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    atezatu (Irudia: conmassenalesquepelos.es)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/02/06 Permalink | Reply
    Tags: A   

    adi 

    adb. Adi 1. Zentzumenak erne. Adi gelditu zen ate ondoan. Herri osoa eduki zenuen adi zeure inguruan. Adi-adi eta arretatsu entzun genion. Erne zebilen, adi-adi, begia zorrotz, dena ikusi eta dena ikasi beharrez. || Belarria adi eta erne ipini. || adi egon Erne egon. Jaungoikoa beti dago adi eta begira. Niri adi dago. Umeari adi egon dira. Elkarren adi egon. Doinu horren adi nago. Adi 2 iz. Arreta. adia galdu Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond.
    [erne]: argi, buru-belarri, erne, kontuz, zurt, ernerik Ipar., kasu Ipar., ernai Gip., erneki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. atentamente, con atención (2) iz. atención
    fr (1) adb. attentivement (2) iz. attention
    en adb. attentively; paying attention, with attention
    port (1) adb. atentamente, atenciosamente (2) iz. atenção

    Interneten segurtasunez ibiltzeko, aholkuak jarraitu eta adi ibiltzea komeni da! #InternetSafetyDay #InternetenSegurtasunez

    adi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:08 pm on 2018/02/04 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aurrerabide 

    iz. 1 iz. Aurrera egiteko eragingarria. Euren edergarri eta apaingarriekin bekaturako aurrerabidea ematen dutenak. 2 iz. Zerbaiten bilakaeran gertatzen den aurrerapena, besterik aipatzen ez bada, gizadiarena. Sozialismoaren aurrerabidea utopiatik zientziara. Biologiaren aurrerabideak ekarri dituen ondorioak. Hogeita hamar urte hauetan zinemak egin duen aurrerabidea. Aurrerabideak dakartzan aldakuntzak. Aurrerabidean aurreratuak. 3 iz. Aurrera egiteko modua edo aukera. Zerbait aldatu beharra dago, bestela hemen ez dago aurrerabiderik. || aurrerabidea eman Bide eman. Seigarren aginduaren kontra bekatu egiten dute euren berbaldiekin eta apaingarriekin bekaturako aurrerabidea ematen dutenek. Akusatuek salatu dute Auzitegi Nazionalak jarraitzen duela Guardia Zibilak eginiko instrukzio bati aurrerabidea ematen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [aurrerapena]: aurrerakuntza, aurrerapen, abantzamendu Ipar., abantzu Ipar., aitzinamendu Ipar., aitzinapen Ipar., heldura Ipar., aurrerakada Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. aliciente; estímulo (2) iz. avance, progreso, desarrollo; mejora (3) iz. medio u ocasión para avanzar/progresar
    fr (1) iz. progrès, avancement, développement (2) iz. processus
    en (1) iz. advance, progress, development (2) iz. way of advancing/progressing/developing
    port (1) iz. estímulo, aliciente (2) iz. avanço, progresso, desenvolvimento; melhora

    Minbiziaren bide gogor eta malkartsuan, aurrerabideek itxaropenerako bidea zabaltzen digute.

    aurrerabide (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel