Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:41 pm on 2017/04/12 Permalink | Reply
    Tags: A   

    asagotu 

    ad. asagotu, asago/asagotu, asagotzen da/du ad. Bizk. Urrundu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asagotu (V-arr-ple ap. A; Añ (V), VocCB s.v. urrundu ->Dv). Alejar(se). “Alejar” y “alejarse” Añ. “Alejar, desechar” A. Nazuz urrindu, desegin, ta asagotu, etorkizun gaistoak ta uxatu euli infernutar gogaikarriak? Añ CS 13. Len-bai-len aldendu nagizue, leku ontatik oildu nazazue! asagotu nagizue, adiskideok, izurrite andi au, giza-madarikatu ta yainkoek gorrotatu au! Zait Sof 95. Giza-mintzalaririk ageri ez dan bazterrera asagotu nazazu len-bai-len lurralde ontatik. Ib. 97. Erriaren erasiak Moxerengandik asagotzeko Kalebek esan zuan: “Ots! goazan, lur ori guretzera; menderatuko dugu-ta, enura gabe”. Ol Num 13, 30. Ixraelen semeek, Yaubek Moxeri agindu zionez, egin zuten, alakoak kaparditik asagotuz. Ib. 5, 4 (Ker bota ebezan).

    Sinonimoak: ad. Bizk.

        [urrundu]: alboratu, aldaratu, alde egin, aldendu, baztertu, hastandu, lekutu, ospa egin, saihestu, urrundu, urrutiratu, airatu Ipar., lekuratu g.e., urrutitu g.e., apartatu Heg. beh., alderatu Bizk. g.e., aldameneratu Gip. g.e., azkendu Ipar. zah., erauzi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad.  da/du (B) alejar(se)
    fr éloigner 
    en move away, get away
    port afastar (de, de), distanciar (de, de)

    Giza-mintzalaririk ageri ez dan bazterrera asagotu nazazu len-bai-len lurralde ontatik. Ib. 97  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    asagotu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:47 pm on 2017/04/09 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aurrerapauso 

    iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. paso adelante (2) iz. avance, progreso; mejoría
    fr (1) une nouvelle étape (2) avancée, progression
    en (1) a step forward (2) advance, progress
    port (1) passo à frente (2) avanço

    Alfabetatzearen, euskalduntzearen, ikastolen, euskara batuaren, literaturaren, prentsa idatziaren, irratiaren, telebistaren eta KORRIKA askoren ondoren, azken berrogei urteotako biziberritzearen ondoren, euskararen aldeko mugimendua egonkortu egin dela esaten da, normaltasunaren alde aurrerapauso handiak egin eta normalitate moduko batean lasaiturik edo trabaturik gelditu dela euskaraz bizi ahal izateko asmo kolektiboa. Joseba Sarrionandia, Korrika.eus (2017-04-09)

    aurrerapauso (Irudia: korrika.eus

     
  • Maite 1:03 pm on 2017/04/08 Permalink | Reply
    Tags: A   

    armagabetu 

    ad. armagabetu, armagabe, armagabetzen du ad. Norbaiti armak kendu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [armak kendu]: desarmatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. desarmar
    fr du ad. désarmer
    en du ad. disarm
    port du ad. desarmar

    Gauzatu da ETAren armagabetzea.  (Berria.eus, 2017-04-08)

    armagabetu (Argazkia: Berria.eus)

     
  • Maite 7:50 pm on 2017/03/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrakala 

    iz. (B) Arraila, irekidura sakona eta luzea. Haitz baten arrakalatik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz. Bizk.

        [pitzadura]: arteka, pitzadura, arraildura Ipar., pitzatu Gip., artesi G-N, artesitu G-N, erdiro Zub., bretxa zah., arrail Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) raja, hendidura, grieta, fisura
    fr iz. (B) fente, fissure, crevasse
    en iz. fissure; crack; split
    port iz. racha, fenda, rachadura

    hazten dira lorerik ederrenak.  Hasier Etxeberria

     
  • Maite 8:37 pm on 2017/03/08 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aldarrikapen 

    iz. Aldarrikatzea; aldarrikatzen den gauza. Giza eskubideen aldeko aldarrikapena. Sindikatuen aldarrikapenak. Hautagai gehienak ez datoz bat euskararen ofizialtasunaren aldarrikapenarekin. Aldarrikapena egin bezain laster, kardinalak eta aita santua Te Deum laudamus ozenki kantatzen hasi ziren. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [aldarrikapen] : deiera, proklama. 
    [aldarrikapen] : aldarrikatze, proklamazio.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pregón (2) proclamación; reivindicación, reclamación (3) (Zuz.) promulgación
    fr annonce publique, proclamation, notification, revendication
    en proclamation; announcement
    port reivindicação

    Aldarrikapenei eutsiko diegu berdintasuna lortu arte! #martxoak8

    aldarrikapen (Argazkia: unison.org.uk)

     
  • Maite 11:48 pm on 2017/03/07 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arkakarats 

    iz. Astoarrosa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko euskal hiztegian

    arkakarats (G-nav, AN-larr), arkarakats (V-gip), arkarakatxa (G-goi), alkakats (G-nav), alkakaatz (AN-araq), alkalkaatx (AN-araq), alkaratx. Ref.: A; Ond Bac (alkakats); Ardi Plant1.

    Rosal silvestre, escaramujo. “Alkaka-atza. Rosa canina, escaramujo (en el Aralar Navarro)” Arzdi Plant1. “Alkaratx. Espino (D. Irigoyen)” DRA. Cf. Baraib: “Alcaracache. (Llanada de Vitoria). Fruto del escaramujo o rosal silvestre. […] El arbusto que lo produce. En Salvatierra alcaracáz y ascaracáche; en Alegría, ascaracachi”. Cf. LzG: “Arcalla. Escaramujo; rosal silvestre (Acosta), 131”. Baratz-erdijan arkakaratz (rosal) ederra eguan. Altuna 33. Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikusgarrija agertuten asi zan. Ib. 36.

    alkakaratz. “(G-nav), fruto del espino” A. Cf. VocNav: “Alcaracate. Fruto del rosal silvestre, llamado escaramujo y agavanzo (Guirguillano, Puente la Reina)”.

    Sinonimoak: iz.

        [basa-arrosa]: basa-arrosa  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) rosal silvestre, escaramujo (Rosa sp.)
    fr (Bot.) églantier
    en (Bot.) dog rose, wild rose

    Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikusgarrija agertuten asi zan. Ib. 36.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    arkakarats (Gaurko hitza, domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:21 pm on 2017/03/01 Permalink | Reply
    Tags: A   

    antojagarri 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    antojagarri. “Cargante, latoso, molesto, pesado. Emakume antojagarria” Gketx Loiola. “Zuen lan ori zer da, antojagarria?” (G-azp). Cf. antojatu (2).

    Sinonimoak: izond. Heg.

        [gogaikarria]: aspergarri, astun, gogaikarri, hasgarri, eneagarri Ipar., kakazu Ipar./Naf., lekeda Naf., kakatsu adkor., asegarri g.e., pastikagarri Ipar. g.e., debeiagarri Zub. g.e., erdeinagarri Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Heg.) cargante, latoso, -a, molesto, -a, pesado, -a
    fr gênant, énervant
    en annoying, tiresome; irksome, bothersome
    port maçante, chato(a)

    Zuen lan hori zer da, antojagarria?” [mold.]  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    antojagarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel