Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:43 pm on 2016/04/21 Permalink | Reply
    Tags: A   

    alasai 

      iz. Mataza, korapila ez dadin, lotzen duen sokatxoa. Alasai gabeko mataza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    alasai (V, G; Lar), alasari (AN-gip), alezain (V-gip), alesai (V-ger), alosain (V-gip), alsai (V-arr). Ref.: A (alasai, alesai, alosain, alsai); Iz ArOñ (alosaiña), LinOñ 182.

    Cuenda” Lar. “Madeja sin cuenda, negocio enredoso, alasai bageko matasa” Ib. “Hilo con que se recoge y envuelve la madeja para que ésta no se enrede” A. “Matasea egiterakoan ariaren lenengo puntea ta gero azkenengoa ere bai matasan lotu bear izaten dira, matasea naastu eztedin. Ori da alitxixa egitea. “Alezaiña” ere esaten diote” Iz LinOñ 182. v. aletxa (2).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cuenda

    Alasai gabeko mataza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    alasai (Irudia: herrajesymateriales.com)

     
  • Maite 11:29 pm on 2016/04/19 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aizolbe 

      iz. Ipar. g.er. ‘haizeak jotzen ez duen tokia’ (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    aizolbe (L, BN, S; O VocPo > H, SP (BN, S, que cita a O), Dv (S); h- H), atxolbe (S; Gèze), axolbe (S), axolbu (-ü S), aixolbe (S), aisolbe (S). Ref.: A (aisolbe, haizolbe, atxolbe, axolbe); Lh (aixolbe, aizolbe, haizolbe, axolbe); Lrq.

    1. Lugar resguardado del viento. “Lieu où l’on est à couvert du vent” O VocPo. “Abri, atherbe, atxolbe” Gèze. “Abri contre le vent” Dv. “Lekhu haizolbia (BN-mix)” StJayme (ap. DRA). “Aisolbe (Sc), escondrijo, sotavento” A. “Abrigo, paraje abrigado” Ib. “Abri contre le vent” Lh. “1.º abrité du vent; 2.º abri contre le vent” Lrq. v. haizalpe, axolgune. Uste nuen nihaurk er’ ekaitzak / Io banenza, neure zurkaitzak / Zintuzkedal’, eta habeak, / Neur’ aizolbe, neur’ aterbeak. O Po 47s. Abere eriak egon behar dü atxolbian eta etzangia idorrian. Ip Dial 77 (Dv toki gerizatuan, It aizeak jotzen ez duen tokian). Noizbeit, lur moko bat itzulirik, lekhu aizolbe batean gerthatu ginen eta leihorrerat jautsi. Prop 1899, 127. Axolbian gütük bena ni trixtüra goguan; / Aro gaitza dük kanpuan’ta aita itxasuan. Etxahun-Iruri in Xaramela 202.

    2. (Precedido de gen.). Al abrigo (de), protegido (de). Ulhünpian edo kharrunteen axolbian etxeki datian lür sagarra, gordinik eman dadiala borthakoer. Eskual 3-1-1908 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.
    [aizolbe]:  haize-babes, babesleku, abaro, haize-geriza  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) socaire, lugar resguardado del viento
    fr iz. à l’abri du vent
    en iz. wind sheltered place
    port iz. lugar protegido do vento

    Axolbean gütük, bena
    ni tristüra gogoan.
    Ha(r)o gaitza dük kanpoan
    ta ait(a) itsasoan.

    Lo hadi aingürüa, Olatz Zugasti (Bulun bulunka, 1999)

     
  • Maite 1:25 pm on 2016/04/04 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aurrerakoi 

    izond. Egitez eta pentsamoldez, eta bereziki gizarte-gaietan, aurrerabidearen aldekoa dena. Ideia aurrerrakoiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.

        [aurrerazalea]: aurrerazale, aitzinazale g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. progresista
    fr izond. progressiste
    en izond. progressive
    port izond. progressista

    Baina ez da orain sortutako kontua ere, ez eta mende honekin edo Ilustrazioarekin ere; beharbada, erromatarrek berek egin zuten pentsamentu genealogikoa atzean utziz kultura aurrerakoi baterako lehen ahalegin serioa. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aurrerakoi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:48 pm on 2016/04/02 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atzerakoi 

    iz. eta izond. 1. Lehengoari begira eta lehengoan finkaturik dagoena. 2. Politikan edo gizarte-arazoetan, aurrerabidearen kontrakoa dena. Ideia atzerakoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atzerakoi. Retrógrado, reaccionario. v. atzerazale, atzerakari. Abel gizartetsu; Kain erlijiño zale, phanatiku, atzerakoi (reaccionario), jainko-adoratzaille. Etxde Itxas 20. En DFrec hay 7 ejs.; además uno de atzerakoikeria y uno de atzerakoitasun.

    Sinonimoak: iz.
    [atzerakoi] : erreakzionario, kontserbadore (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. reaccionario, -a; retrógrado, -a, carca
    fr iz./izond. réactionnaire, conservateur, -trice
    en iz./izond. reactionary
    port iz./izond. reacionário(a), retrógrado(a)

    Euskal kulturan sinesten dugun neurrian izango da gure kultura unibertsala, gure pantailetatik-eta sartzen diguten gure irudi gero eta atzerakoiagoaren kontrakoa, gure errepresentazio kitsch ia totalekin beligerantea, munduaren martxatik baino amildegitik hurbilago dauden jarrera ustez jatorren etsaia… [Labarrari so, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-04-02)] (Berria.eus)

    atzerakoi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:23 pm on 2016/03/18 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aiztaga 

    iz. (neol.) MIL. Burdinazko ezten batez hornitutako haga, lantzaren antzekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aiztaga, aztaga. Lanza. v. astamakila. Arotzik ez zan Ixraelen aurkitzen, pilistarrek bait-zioten: “Bestela ebertarrak ezpatak eta aiztagak egin litzakete”. Ol 1 Sam 13, 19 (Ker lantzarik). Eutsi aztaga ta eraso nere jazarleeri (Ps 34, 3). Or MB 331 (Or lantza, Ol aiztaga).

    Etim. De aizto + haga.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [lantza]: astamakila, ezten-haga, lantza, pika Heg., hazta g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lanza
    fr (arma) lance
    en spear, lance
    port lança

    Eutsi aztaga ta eraso nere jazarleeri (Ps 34, 3). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    aiztaga (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 10:47 pm on 2016/03/01 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aske 

    iz. 1. Eragozpenik eza, trabagabezia. 2. Besteren menpeko ez denaren egoera. 3. Espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera. 4. Zapalkuntzarik eza. 5. Legeak alor jakin batean gizabanakoari beraren nahiaren arabera jokatzeko aitortzen dion eskubidea. Adierazpen-, bilera-, iritzi-, erlijio-, irakaskuntza-, pentsamendu-askatasuna. • askatasun-gradu. 1. ESTAT. Proposizio koantitatibo jakin batzuetan, egindako behaketa-kopuruaren eta estimatu beharreko parametro-kopuruaren arteko diferentzia. 2. FIS. Sistema bat definitzen duten aldagaien kopurua. || askatasun baldintzatu edo baldintzapeko askatasun. ZUZ. Zigorraren azken zatia betetzen ari den zenbait presori bere portaera ona kontuan hartuta ematen zaiona. || askatasun zaindu. ZUZ. Konfinamendu-zigorra duen subjektua epailearen edo eskudun organismoaren behaketapean emandakoa. || behin-behineko askatasun. ZUZ. Prozesatuari egotzitako delitua larria ez denean berbapean edo fidantzapean eman dakiokeen askatasun iragankorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [libre]: libre, lokabe, libro Ipar., solte Heg.
    izond.  [librea]: burujabe, independente, jare, libre, lokabe, libro Ipar., berjabe g.e.
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. libre; independiente; suelto, -a (2) izond. (Mat.) independiente (3) adb. en libertad, libre
    fr (1) izond. libre, indépendant, -e ; dépareillé, -ée (2) adb. en liberté
    en (1) izond. free; independent; loose, unfastened (2) izond. (Mat.) independent (3) adb. free, released
    port (1) livre

    Ia sei urte eta erdiz preso egon ostean, aske geratu da Arnaldo Otegi. Espainian preso politikoak badirela azpimarratu du, eta eurak bakearen aldeko apustua egiteagatik espetxeratu zituztela. Etxetik bertatik, bideo batean gonbita egin du arratsaldean Elgoibarrera joateko eta larunbatean Anoeta belodromora joateko, “independentzia eta presoen askatzea eskatzera”.  [Bakea da bidea, eta apustu horretan sakondu eta muturrera eraman behar da”, Hodei Iruretagoiena – Jon Ordoñez (Berria.eus, 2016-03-01)]

    aske (Arnaldo Otegi espetxetik irten berritan, EFE > Berria.eus-etik hartua)

     
  • Maite 11:16 pm on 2016/02/26 Permalink | Reply
    Tags: A   

    autorregulazio 

    iz. Autorregulatzeko ekintza eta horren ondorioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es autorregulación
    fr autoréglage, autorégulation
    en self-regulation
    port auto-regulação

    Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko konpromisoa hartu dute gaur eguerdian 51 hedabidek eta publizitate agentziak, BERRIA barne. Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologiko eta autorregulazio kodea sinatuta, zenbait arlotako neurriak hartzeko konpromisoa agertu dute: estereotipoak desagertzea, emakumeen ikusgarritasuna eta aniztasuna islatzea… [Abian da publizitate eta komunikazio ez-sexistarako kodea, Jon Rejado (Berria.eus, 2016-02-26)]

    autorregulazio (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel