Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:37 pm on 2016/06/25 Permalink | Reply
    Tags: A   

    asperkizun 

      iz. Aspertzea; aspertuaren egoera. Lana baino latzagoa, asperkizuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [aspertzea]: asperraldi, asper g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es aburrimiento, tedio, cansancio, hastío
    fr lassitude, ennui
    en boredom; weariness
    port tédio, chateação

    Ez zuen beldurrik ez tristurarik sentitzen, baizik eta asperkizuna, asperkizun handia, astuna, gogaikarria, eta sentipen horretatik ihes egin nahi zuen, edonora joan, etzan eta begiak indarrez itxi. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales] (Alberdania-Elkar, 2006)

    asperkizun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:30 pm on 2016/06/23 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aujame 

    1. Mamua (iz.). 2. Ahalkegabea (izond.)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    aujame (Foix (BN) ap. Lh), aujami (S ap. Lrq). Etim. Préstamo gascón. Cf. Palay: “Aujàm, -àmi, -mes. Bête de petite taille; insecte, bestiole, oiseau, volaille. En G. [= Gers], désigne toute bête, même le gros bétail”.

    “Épouvantail” Foix (ap. Lh). “Polisson” Lrq. Aujami hoien erranak eta egitatiak (se refiere a los masones) emaiten dütü lekhüko, behar diren argiekin. Eskual 28-2-1908 (ap. DRA). Bazian aizotako aujami (animal indésirable au fig.), arrunt bat. Mazèris GH 1927, 515.

    Lege aujame baten arabera, hartzaia ez da behar galerazi. Herr 21-5-1959 (ap. DRA). Pharka, jaunak; arrazü düzie orotan; ezi Etxahun Barkoxtarra etzüzün ez gaxto, ez uhun, ez aujame. Herr 5-4-1962 (ap. DRA).

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

       iz. Zub. g.e.  [mamua]: iratxo, mamu, fantasma Ipar., munstro Ipar., bidutzi g.e.
       izond. Ipar. g.e. [ahalkegabea]: bargasta, lotsagabe, lotsagabeko, ahalkegabe Ipar., krapaut Ipar., lotsabako Bizk., lotsagaldu jas., lotsagalduko jas., ozar Ipar. jas.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere Z) fantasma (2) izond. (Ipar.) sinvergüenza; desvergonzado, -a; insolente; descarado, -a
    fr (1) (visión, espectro) fantôme; (imagen ilusoria) fantasme (2) crapule (canaille)
    en (1) ghost; (formal) phantom (2) shameless; rascally, mischievous, dishonest
    port (1) fantasma (2) sem-vergonha

    Aujame halakoak! Alde hemendik lehenbailehen!

    aujame (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:35 pm on 2016/06/15 Permalink | Reply
    Tags: A   

    artixot 

    iz. Alkatxofa.

    1. BOT. Konposatuen familiako baratze-landarea, braktea mamitsuz estalitako loreburu jangarria duena (Cynara scolymus). 2. BOT. Delako landarearen lore-burua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “alkatxofa”)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    artixot (H), artixaut (Urt, Alt Bot 3).

    “Cactos” Urt III 440. “Artixota, artichaut. Neol. orburu (Lar)” H. v. orburu. Farzi zaitzu zure artixautak, eta pasa phala gorria gainean; frigi zaitzu urinian. ECocin 23. Artixaut farzituak. Ib. 57.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [orburua]: orburu, alkatxofa Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) alcachofa, alcaucil ➥ orburu (2) iz. [lore-burua] (Ipar.) alcachofa
    fr (Ipar.) h. orburu artichaut
    en artichoke
    port alcachofra

    Amak artixotak prestatu ditu, ilarrekin. 

    artixot (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 7:21 pm on 2016/06/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aldeaniztun 

    izond. ‘alde anitzekoa, alde askokoa’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [aldeaniztun] : alde anitzeko, alde askotako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es multilateral
    fr multilateral
    en multilateral
    port adj (Econ & Polít) multilateral

    Batzorde horren zeregina Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna zenbateraino ezartzen den ikuskatzea da. Itun aldeaniztun hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen; eskubide zibil eta politikoak aitortzen ditu, eta zenbait mekanismo ezartzen ditu eskubide horiek babestu eta bermatzeko.  Giza Eskubideen Aldarrikapen unibertsalaren 67. urtemuga ospatuko du Arartekoak (Ararteko.net, Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 2a )

    aldeaniztun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:57 pm on 2016/05/13 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aurrejuzgu 

    iz. Zerbait edo norbait ezagutu aurretik hartaz izaten den iritzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “aurreiritzi”)

    Sinonimoak: iz.

        [aurrejuzgu]: aurreiritzi, aitzinasmo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es prejuicio
    fr préjugé
    en prejudice
    port preconceito

    Ni aldiz, hiritartasunak heldu nau. Horregatik nire zurekiko enpatia eta aurrejuzgurik gabeko begirada. [Patxi Huarte, @zaldieroa (De rerum natura, 2016-05-13)] (Berria.eus)

    aurrejuzgu (Zaldieroa, De rerum natura)

     
  • Maite 11:17 pm on 2016/05/12 Permalink | Reply
    Tags: A   

    anezka 

    iz. Ehundegietan, haria daraman tresna. Berarekin bilbearena alde batetik bestera zeharka pasatzen da, irazkiaren gainetik eta azpitik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [haria daraman tresna]: tuta Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. lanzadera
    fr iz. navette de tisserand
    en iz. shuttle [tool]
    port iz. lançadeira

    Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak, amaitzear daude, haria bukatzen denean bezala. [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    anezka (es.aliexpress.com)

     

     
  • Maite 1:36 pm on 2016/05/01 Permalink | Reply
    Tags: A   

    argazki 

    iz. (neol.) Fotografiaren bidez lortutako irudia. • argazkidenda. Argazkiak errebelatu eta argazkien inguruko materiala saltzen den denda. || argazki-oin. Argitalpen bateko argazki baten osagarri, gehienetan haren oinean, idazten den azalpen-testua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [erretratua]: foto, fotografia, potret Ipar., erretratu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. fotografía [imagen]
    fr iz. photographie ; portrait
    en iz. photograph, photo; exposure
    port iz. fotografia

    Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak edo diru bereiziekin ilegalki erosiak, argazki atera berriak eta baita bi hamarkada lehenago ateratakoak ere. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    argazki (Dabid Martinez, #27hizki27argazki)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel