Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:26 pm on 2016/02/20 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arada 

    iz. (Ipar.) 1. Oihartzuna. 2. Hotsa, bereziki erleek etab. egiten dutena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arada (BN-ciz ap. A; SP – >Dv, H). Eco; ruido, zumbido. “Bourdonnement. Écho. Erleek arada egiten dute” SP. “Ruido producido por la piedra que cae de las nubes” A. Cf. 2 arrada. Aireak ihardasten du kantuaren aradaz, / baita sainduak zerbitzen kantatzeko paradaz. EZ Man I 132. Trunpeta klarak duela habarrotsa ailtxatzen, […] / Aire eta mendi gorek ihardasten aradaz. Ib. II 53. Errepikatzen dute / maniurez artzainek, / aradari lehiaz / ihardasten larrainek. EZ Noel 54. Izkolaka eman zen errege gaizoa / Bethe aradak zuen lamia zilhoa. “Tout son antre en résonna”. Gy 212. Eskualdunen irrintzina / Deiadar, luze samiña. / Aradaz arada badoha / zelhai mendietan barna. P. Bidart “Eskual-Herria” (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz. Ipar. zah.

        [oihartzuna]: oihartzun, aran Zub., aranots Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (zah.) (Ipar.) eco; resonancia (2) iz. (zah.) (Ipar.) [erleena] zumbido; [txingorrarena] ruido
    fr (1) iz. echo; (hed.) résonance, répercussion
    en (1) iz. echo; iz. repercussion, impact
    port (1) iz. eco m; repercussão

    Aire eta mendi gorek ihardasten aradaz. Ib. II 53.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    arada (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 2:05 pm on 2016/02/05 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atoiontzi 

    iz.  Itsasontzi mota bat, txiki samarra eta indartsua, zeina prestatua baita edozein ontzi herrestan eramateko, itsasten zaion lokarri baten bidez. (Joxe Aranzabal)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (barco) remolcador
    fr iz. remorqueur
    en iz. tug, tugboat
    port iz. (embarcação) rebocador

    Entzun:

    Arratsaldeko 17:00etatik dago Bilboko portuan Modern Express zamaontzia. Otsailaren 1ean Centaurus ontziak lotzea lortu zuen, eta gaur atoiontzien laguntzarekin sartu dute. [Sartu da Bilboko portuan ‘Modern Express’ zamaontzia, Ibai Maruri Bilbao (Berria.eus, 2016-02-03 )]

    atoiontzi [Argazkia: Loic Bernardin (Efe), Berria.eus-en bidez]

     
  • Maite 7:43 pm on 2016/01/30 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azpititulu 

    iz. 1. Liburu edo bestelako argitalpen baten titulu edo izenburu nagusiaren azpian dagoen izenburua. 2. ZIN. (batez ere pl.) Jatorrizko bertsioan proiektatzen diren filmen behealdean agertzen den errotulua, elkarrizketaren itzulpena eskaintzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere pl.) subtítulo(s)
    fr sous-titre
    en (often plural) subtitle
    port (Cin & Tv) legenda

    Entzun:

    Azpitituluak.com-ek euskarari egindako ekarpenagatik –urteotan 700 film luze euskaratu dituzte–, eta Euskal Irratiak-eko Goiz Berri saioak aktualitateari emandako ikuspegi saretuagatik, osatu dute aurtengo saridunen argazkia. [Banatu ditugu aurtengo ARGIA Sariak, Argia.eus (16-30-29)]

    azpitituluak.com

     
  • Maite 9:52 pm on 2016/01/13 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atergabe 

    izond. Gelditzen ez dena, etengabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [gelditu gabe]: beti, beti eta beti, betiere, betitik, egun eta gau, etengabe, gau eta egun, betidanik Ipar., egundainotik Ipar., eternalki Ipar., zanpa-zanpa Ipar./Naf., tai gabe Zub., betiro g.e., etengabeki g.e., egundainoz geroz Ipar. zah., egundainoz geroztik Ipar. zah.
    atergabe izond.
        [etengabea]: atergabeko, etengabe, etengabeko

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. incesante, continuo, -a, ininterrumpido, -a (2) adb. incesantemente, ininterrumpidamente, continuamente
    fr (1) adj incessant(e), continuel(elle) (2) continuellement
    en (1) izond. incessant, constant; continuous; unceasing (2) adb. incessantly, continuously, without stopping
    port (1) adj incessante, contínuo(a) (2)

    Entzun:

    Malko bizi eta saminak zerizkion atergabe, agortezinak balira bezala. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Irudimenak atergabe ekartzen digu begien aurrera izateko bidean denaren, izan litekeenaren irudi beti berritua. [Sagua, eulia, eta gizakia, François Jacob / Juan Garzia (EHU, 2004) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    atergabe (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:22 pm on 2016/01/06 Permalink | Reply
    Tags: A   

    autereste 

    auteste, autestie. iz. (Aramaio) “Pentsamendua, akordua, ideia. Autesteik pe ez gauken ba ori pasauko zanik.” (Orm Aram). (Bergarako Euskara, auteste)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    autereste (-teriste V-gip; -teeste V-gip), auteresti (V-al-och-gip; VocCB > Dv), auterezti, auteriste (V-gip), auterizte (FSeg (V-gip)), auteste (V-gip). Ref.: A (auteresti, auteriste); Gte Erd 171.

    1. Pretensión; ilusión. “(V, G-goi), ilusión engañosa, apariencia falaz” VocCB. “Auteristi (V-al-gip-och), pretensión, aspiración” A. “Auteriste (V-gip), jactancia, presunción, temeridad” Ib. “Ori zeozer amak emongo deutsen autestian dago (V-gip), amak zeozer emongotzen esperantzan dao (V-arr)” Gte Erd 171. Bakoitza egon dedilla berea daben tokian, bata bestiaren tokira iragoteko auterizte bagarik. msOñ 234r. Euskeriari gorroto eta / Gozau nai bere foruak, / Dirala uste dot barru barrutik / Auterestia zoruak. AB AmaE 5. Ain da laburra gure bizia / nola egun motx batena, / amets-aldi bat, autereztia, / ezertxo ez, uts azkena. EA Ezale 1898, 218b.

    2. auteristi (V-gip ap. A). “Alegatos, excusas” A.

    3. auteste. “Auteste (V-ger?), queja” A.

    4. auteste (V-gip). “Autéste. Etxérako autéestia dauko, deseo, inclinación de un animal” Iz ArOñ.

    Sinonimoak: iz.

        [pentsamendua]: pentsamendu, akordu, ideia (Bergarako euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pretensión, ilusión (2) excusa
    fr prétention,  illusion
    en  aim
    port pretensão, ilusão

    “Autestie (auterestea) kentzeko lain bakarrik ekarri dot” (gutxi batzuk ekarri dituela esateko, gogoa-edo kentzeko lain)

    autereste (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 6:13 pm on 2016/01/05 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrokatu 

    iz. 1. Xakean, aldi berean, alderdi bereko erregea eta dorrea mugitu. En ajedrez, mover simultáneamente el rey y la torre del mismo bando. 2. Irudizko zentzuan, tematu, setatu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 arrokatu (G). Ref.: A; Iz To (s.v. arroka).

    “(v. arrotu, 1.º) [= “ahuecarse un árbol, p. ej. un castaño”]” A. “Arrokatu, ponerse hueco el interior del árbol” Iz To. Cf. 2 arroka.

    2 arrokatu.Enrocar, en el juego de ajedrez, tiene raíz bascongada, arrokatu” Lar.

    Sinonimoak: iz.
    [xakean] : endrokatu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ajedrez) enrocar
    fr (Ajedrez) roquer
    en  (Ajedrez) to castle
    port (Ajedrez) rocar

    Arrokatze bikoitza Katalunian

    CUPek Masen inbestidura ukatu eta fitxak mugitzeko eskatu dio Junts Pel Siri; hark, ordea, bereari eusteko asmoa agertu du. ERCk negoziatzeko eskatu die biei. Bañosek dimisioa eman du CUPen [Samara Velte, Berria.ues (2016-01-05]

    arrokatze (Irudia: http://es.ajedrez.wikia.com)

     
  • Maite 6:19 pm on 2015/12/11 Permalink | Reply
    Tags: A   

    afixa 

    iz. Iragarki, propaganda edo abisu moduan, erraz ikusteko lekuetan jartzen den paperezko edo beste materialezko pieza, irudi eta inskripzioak dituena. . (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘kartel’)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [horma-iragarkia]: kartel Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) cartel
    fr iz. affiche
    en iz. poster
    port iz. cartaz

    Entzun:

    Zehazkiago, afixa ikusgarri haien atzean zeuden ideia ustelak izan ziren hiri eder hartako karrikak infernu bilakatu zituztenak. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    afixa (Wikimedia Commons, Public domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel