Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 3:07 pm on 2015/04/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahi 

    iz. Edozein irin egosiz (bereziki esnetan) egiten den jateko orea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [broia]: broia Zub.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es papilla, gacha [generalmente hecha con harina y leche]
    fr crème, bouillie
    en a type of gruel made by boiling flour with water
    port mingau

    Entzun:

    Atzetik bi ume zetozen lapiko bat ahi hartuta, euritan freskatzen eta mehetzen ari zena.  [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Kleiman ohean dago oraindik, eta hiru aste daramatza esnea eta ahi mehea besterik hartu gabe. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahi (Argazkia: turmix.es)

     
  • Maite 5:02 pm on 2015/04/25 Permalink | Reply
    Tags: A   

    audioblog 

    iz. Audio-fitxategiak argitaratzeko eta partekatzeko helburu nagusia duen bloga. Sarrera bakoitzean audio-fitxategi bat gehitu ohi da; gehinetan, etiketatuta. (Euskalterm)

    Wikipedia:

    Audioblog is a blog with vocal recordings as its central part. For example:

    • Podcast, a type of digital media consisting of an episodic series of files (either audio or video) subscribed to and downloaded through web syndication.
    • MP3 blog or musicblog, through which music files are made available for download.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es audioblog
    fr audioblog
    en audioblog
    port audioblog

    Entzun:

    Gelako audioblogean argitaratzen ditugu gure grabazio guztiak.

    audioblog (egoist.blogspot.com.es)

     
  • Maite 5:50 am on 2015/04/13 Permalink | Reply
    Tags: A   

    albaindu 

    du ad. Albainuz josi, behin-behineko joskura egin. Lehenik albaindu eta gero josi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    1 albaindu (V-ple-arr-och-m-gip). Ref. A; Iz UrrAnz (albaindduta). “Rendirse de cansancio” A. “Albaindduta dao; albaintzen duatze, se van calentando (las ovejas) (V-gip)” Iz UrrAnz. v. abaildu, hebaindu.

    2 albaindu. v. albainutu.  albainutu (Aq 1198), albañatu, albiñotu (V, G ap. A; Lar, Añ, Lcq 44, Zam Voc), albiñutu (Añ, s.v. hebra).

    1. Enhebrar. “Enhebrado, albainutu” Aq 1198. Mataza nastu ta biurritu baño len, aria ondo arildu ta albañatzea dagokio edeslari ikasiari. Beraz, artu ari-muturra ta, ekin dezaiogun arilkaiari. TAg Uzt 16.

    2. albaindu (V, G ap. A), albandu (V-gip ap. A). “Hilvanar“, “dar puntadas largas” A. v. ilbandu. Cf. 2 algaindu. Gixonezkuak samaragiñoko gorantzak erabiltten ei zittubezen orduban, eta joskiñak, Bertoldineri be olako bat egin gurarik, miesa ebagi, albainddu, ta soñian aztertu edo estu-zabalian neurrijak artu guraz […]. Otx 124.

    Sinonimoak: ad.

    [albainua jostorratzaren begian sartu]: albainutu, bastatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es hilvanar
    fr faufiler
    en to tack, to baste
    port alinhavar

    Entzun:

    Izarak eta estalkia albaindu nituenean konturatu nintzen josteko makina ganbaran neukala. [Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    albaindu (Irudia: tecnicasbasicasdecostura.blogspot.com)

     
  • Maite 8:00 am on 2015/04/09 Permalink | Reply
    Tags: A   

    adabatu 

    du ad. 1. Saretua, zulatua edo urratua dagoenari adabakia ezarri. 2. Behin-behineko konponketa egin. Bere galeoi adabatuari aingurak altxaturik. 3. Konpondu, zuzendu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    adabakia ipini, konpondu, petatxatu (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad.  remendar;  poner petachos (2) ad. (hed.) remendar, arreglar, reparar (3) ad. (hed.) remediar, corregir
    fr ad.  raccommoder, rapiécer, arranger
    en ad.  to patch, to mend
    port remendar, consertar

    Entzun:

    Ile zurituak bizkorregi zahartu den itxura ematen dio, aurpegiko zimur ugariek bezalaxe; janzten dituen praka beltz zaharkituek eta jaka gris adabatuak, egun batzuetako bizarraz gain, ez diote laguntzen irudia argitzen; eta halako tristura kutsua nabaritzen zaio begitartean. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003), Orr.: 135] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    adabatu (Ard Hesselink, FlickrCC)

     
  • Maite 12:33 pm on 2015/03/31 Permalink | Reply
    Tags: A   

    anei 

    zenbtz. zehazt. (neol.) Mila.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    anei (Bera app., BeraLzM). Neol. creado por Arana Goiri en 1901 (v. AG 1868 y 1873). En la primera “reforma de la numeración euzkérica”, antes de la reforma definitiva, el término equivale a ‘ocho mil’. Sin embargo, este primer significado falta en los diccionarios y textos.

    Mil. Cf. ZA RIEV 1928, 587: “Anei ta unei itzak ez dira zarrak, orain ogeitamarren bat urte sortuak baizik; idaztietan erruz erabili dira ordea“. Cf. unei. v. mila. Sei anei (milla) kristau. J. Ayerbe EEs 1912, 35. Orain anei (milla) urte India-aldetik ekarrijak. Altuna 19. Gitxienez nekusan ogei anei notin. Enb 32. Anei eskar! Ordaintzat / Dopaltzut zoruna. Ib. 125. Josu, Miren, Joseba! / Josu anei bidar! / Etzendun, emaztia, / ori esan biar. Ib. 166. Maizen erabiltzen diran beste zenbaki aundiak: milla, […], amarreun, anei. ZA RIEV 1928, 587. Zazpireun aneitik (millatik) gora. ZA Euzk 1929, 28. Ta mosu onek –samurki diraust– / ez dabes anei abesti? “¿No canta mil canciones?”. Laux BBa 60. Bitartian anei argi uri ortan / agertuten dira. Ib. 118. Eun eta anei beso be ba dot nik urteten bestien ganetik. Otx 15. Hamar gizon jeikirik, / anei jauntxo gerizpean. Mde Pr 286.

    Sinonimoak: zenbtz. neol.

    [mila]: mila (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mil
    fr mille
    en thousand
    port mil

    Entzun:

    Orain anei urte India aldetik ekarriak. Altuna 19. [moldatua] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    anei (Irudia: mefinefoundation.org)

     
  • Maite 2:17 pm on 2015/03/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aztarren 

    iz. (batez ere B) Aztarna, arrastoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aztarna] :aierupen, arrasto, aztarna, hatz, lorratz, seinale, zantzu, herexa Ipar., aztar jas., kuntze g.e., antz zah., aieru Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es huella, señal, indicio; vestigio; pista
    fr trace, vestige ; empreinte ; piste
    en trace, vestige; tracks; clue
    port traço, vestígio; pista


    ALDAMENEAN

    Bihar ere nahi nuke

    aztarrenak atera eta

    gaur bezalako hautabidea izan

    noizbehinka patuari izkin egiteko azken kale ertzetik

    ahanzturak harrapa ez nazan zutaz gogoratzean

    irriari ezpainak doan emateko

    Bihar ere nahi nuke

    atzo adina kemen bildu

    joaten naizen lekura joanda ere

    giza-leizea habita dezadan

    neguminaren ostean

    zure ondoan ez bada

    zure ametsen ondoan

    berriro esna nadin

    [Joan da negua, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 2011)]

     

     
  • Maite 10:29 pm on 2015/03/13 Permalink | Reply
    Tags: A   

    argi-txakur 

    iz. (pl.) Usteltzen ari diren izaki bizidunen gaietatik sorturiko zenbait substantziaren su-hartzea. Airean, lurretik hurbil, dabiltzan su txiki batzuk izaten dira, bereziki leku zingiratsuetan eta hilerrietan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    ARGI-TXAKUR (V-gip ap. A, que cita a FSeg), A.-XAKUR (T-L). Fuego fatuo. “Feux follets” T-L. Atzo zonbaitek zin egin lezakete argi-xakurrak ikusten dituztela dantzatzen. Barb GH 1926, 107. Gau askotan argi batzuk urteten omen zuten Jaunmendi aldean eta Azkontei aldean. Esaten zuten argi-txakurrak zirala. Gizon batzuk joaten omen ziran ikustera eta etzuten ezer topatzen. Aiek joate orduko aldatu egiten zirala beste leku batera eta etzuten sekula txakurrik arrapatzen. Aotik sua botatzen zuten txakurrak omen ziran. And AUzta 56s. Analisi otz batean argi-txakurtzat jotzen duzun ori, ori da ain zuzen, amodioaren muin bakarra. Vill Jaink 131. Egiazko argiak, eta ez argitxakurrak, izan behar du ekintzaren gidari. Vill Aranzazu 1986 (septiembre), 5. Zonbaitek deitzen dituzte oraino ere argi-xakurrak; milafrangar xahar batek argiak deitzen zituen motz-motza. Lf Herr 11-1-1962 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.pl.

    [arima-argiak]: arima-argi, larre-su (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (pl.) fuego fatuo
    fr feu follet
    en (folklore) will-o’-the-wisp, ignis fatuus; (UK: rural) jack o’ lantern, (US: rural) spook lights npl
    port fogo-fátuo

    Entzun:

    Hara eta hona zebilen, isilik, uhinak bezala, argi-txakurrak bezain zehaztugabe. [Ararat mendiaren sumina, Yasar Kemal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gau askotan argi batzuk urteten omen zuten Jaunmendi aldean eta Azkontei aldean. Esaten zuten argi-txakurrak zirala.  [And AUzta 56s.  (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    argi-txakur (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel