Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:08 pm on 2013/12/21 Permalink | Reply
    Tags: A   

    abesti 

    iz. (neol.) 1. Kanta, doinua, bereziki zaharra edo herrikoia ez denean. 2. Kantua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [kanta] : eresi, kanta, kantu Ipar., kantore Zub., abes g.e., hotsaldi g.e., aheri zah.
    [kantua] : kantu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) canto, canción (2) [txoriarena …] canto
    fr chant, chanson
    en (1) song (2) [txoriena] song, birdsong
    port canção (2) canto m;

    Abesti zahar bat hasi zen ziztukatzen, pentsamenduak bezperako topaketara ihes egiten zion bitartean.  [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:29 am on 2013/12/12 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azpiratu 

    du ad. Menderatu, mendean ezarri.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [mendean ezarri] : azpikotu, behetu, bere egin, bereganatu, berenganatu, beretu, borrokatu, eskuperatu, eskuratu, eskutik eduki, gailendu, hankaperatu, jabe egin, jabetu, jaundu, menderatu, nagusitu, esku hartu Ipar., meneratu Ipar., plegatu Ipar., buruzagitu Zub., berendu g.e., bereratu g.e., mendetu g.e., beretakotu zah., beretzakotu zah., haragitu zah., mendu Bizk. g.e., sumetitu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es someter, dominar; vencer, abatir, derribar
    fr réduire, soumettre, vaincre
    en to force to submit; to subdue, to defeat; to conquer
    port submeter, subjugar, dominar; vencer, abater, derrubar

    Entzun:

    Alferrik. Are, petraldu egin zitzaien Anttoni: pipertuta esan zien Franco eta senarra hilda libre izateko garaia iritsi zitzaiola, eta eskola gutxikoa, ezjakina eta zaharra izan arren jakin bazekiela azpiratuak askatzearen alde aritu zela Lenin, horregatik maite zuela. [Lenin, Idurre Eskisabel (Bira, 2013-12-11)] (Berria.info)

    azpiratu (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:55 am on 2013/12/05 Permalink | Reply
    Tags: A   

    askietsi 

    du ad. 1. Aski dela iritzi. 2. Berdindu, bete, kitatu. Haien aurkako mendeku-nahia askiesten dudanean. 3. ZUZ. Abokatuak askiespena egitea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad.
    [aski dela iritzi] : aski iritzi
    [eginbide bat bete] : bete, histu Ipar., konplitu jas., askidatu neol., satifatu Ipar. g.e., kobru eman Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) estimar suficiente (2) satisfacer, saciar; cumplir (con alguien); pagar (lo debido) (3) bastantear
    fr (1) estimer suffisant (2) satisfaire
    en (1) estimate sufficient (2) satisfy, satiate
    port (1) estimar suficiente (2) satisfazer, saciar

    Entzun:

    Ez ninduen askietsi bertso horrek. [Hogeita bina, Andoni Egaña (Hariadna, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Papiroan makinak marrazteari askietsi ez, eta eraiki egin zituen. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Itxaronaldia askietsi nuelarik, hatza atezain automatikora gidatu nuen bigarrenez, baita botoi gainean itsatsita utzi ere pixka batean. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    askietsi (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:54 am on 2013/12/04 Permalink | Reply
    Tags: A   

    apaletsi 

    du ad. Gutxietsi, arbuiatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi batua:

    apaletsi, apalets, apalesten. du ad. ‘gutxietsi’: bere burua apaletsi zuen zergalariak.

    Sinonimoak: ad.
    [gutxietsi] : diskriminatu, gaitz esan, gaitz iritzi, gaitzetsi, gutxietsi, muzin egin, txarretsi, txikietsi, zaputz egin, arbuiatu Ipar., erdeinatu Ipar., gaitz erran Ipar., hastandu Ipar., mespretxatu Ipar., nardatu Ipar., mendratu Ipar./Naf., gaitzets izan g.e., kondenatu g.e., urruindu g.e., despreziatu zah., menospreziatu zah. (UZEI  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es despreciar, rebajar, abatir
    fr mépriser, dédaigner
    en to despise, to scorn, to look down on sb, to do sb down
    port desprezar, rebaixar

    Entzun:

    “Proposamen hori onartzen ez bazen, sentitzen genuen batzordearen lana apalesten duela”, azaldu du Salaburuk, eta nabarmendu du Gramatika Batzordearen lanak direla “gehien ezagutzen eta baloratzen direnak euskaltzaindiaren lanen artean”.  [Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute (Berria.info, 2013-12-03 )]

    apaletsi (Gaurko Hitza, CC)

    De Rerum Natura, Zaldieroa@zaldieroa.com

     
  • Maite 10:14 am on 2013/12/01 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahuakate 

    iz. BOT. Udare-formako edo forma esferikoko fruitu hezurdun eta berde, hori edo morea, oso zaporetsua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:21 am on 2013/11/30 Permalink | Reply
    Tags: A   

    artakuso 

    iz. Hazia ereindako soroetatik txoriak uxatzeko jartzen den giza irudiko panpina-antzekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘txorimalo’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    artakuso (V-m ap. A), artokuso (V-m ap. A).

    Espantapájaros. Soloetan ikusten dira txoriak izutu ta ixotuteko gizon-irudiko papao batzuk. Izen asko daukez: kusoa, artakusoa, izugarria, txori-izugarria, […]. Ezale 1898, 127b.

    Sinonimoak: iz.
    [txori-izugarria] : izugarri, kuso, txori-izugarri, kuka Ipar., mamu Ipar., marika Ipar., arranpalo Bizk., malo Bizk., txori-jagole Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘txorimalo’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es espantapájaros, espantajo
    fr épouvantail à oiseaux
    en scarecrow
    port espantalho

    Entzun:

    Euskal lexikoan nahastu egiten dira, beraz, ihautetako mozorroak eta alorretako hegazti harrapariak izutzekoak: mozorro, txorizomorro, belezomorro, mamu, txorimalo, kuso, artakuso, txorikuso… [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:01 am on 2013/11/25 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arazeria 

    iz. Arta, ardura. Beste arazeriak eta zereginak albo batera utzita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. g.e.
    [ardura] : aditasun, antsia, ardura, arduratasun, arreta, arta, atentzio, axola, begiramen, jaramon, kasu, oharmen, ohartasun, arrangura Ipar., atzartasun Ipar., begira Ipar., zudu Ipar., errekaitu Ipar./Naf., maina Ipar./Naf., adi g.e., adiera g.e., ohar g.e., oharkera g.e., oharpen g.e., diligentzia zah., erreparo Heg. beh., jeloskortasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) coquetería (en el hablar o en vestirse); afectación; amaneramiento (2) preocupación, esmero, cuidado
    fr (1) coquetterie (2) souci, soin, application
    en (1) coquetry, foppishness, coquettishness, feminine vanity (2) worry, care
    port (1) faceirice (2) preocupação, cuidado

    Entzun:

    Ikaskide ohien urtean behingo bazkariak eragindako estres sozialetik atseden hartzeko komunean babestu da Eli. Isiltasun apur bat behar du. Ispiluaren aurrean jarri eta begietako margoa berritzeari ekin dio. Ez da arazeria; ez erabat, behintzat: bere burua buruz buru izateak sosegua ematen dio, etenik gabe jaurti duen hitz-jarioan zer izan den egia eta zer gezurra birpentsatzeko aukera. Bere burua birmarraztekoa. [Seme-alabak, Idurre Eskisabel (Bira, 2013-11-19)] (Berria)

    arazeria (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel