Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:44 pm on 2013/10/06 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahoratu 

    1. du ad. Ahora eraman. 2. zaio ad. Ahora etorri. Ahoratu zaizkion guztiak esan dizkit. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:19 am on 2013/10/03 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aratz 

    izond. 1. Garbia, xahua. 2. KIM. Beste substantzia arrotz bat edo batzuez nahastuta ez dagoena; berez ez dagokion elementurik ez duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond. Ipar.
    [garbia] : garbi, puru, xahu Ipar., ximen Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  (1) limpio/pia, claro/ra, puro/ra, nítido/da (2) elegante, bello/lla, pulcro/cra (3) perfecto/ta
    fr propre, pur, -e ; net, nette, chaste
    en clean, pure
    port limpo(a), puro(a)

    Entzun:

    Nire niniek inoiz berreskuratuko ez duten doblerik gabeko poz aratza. [Txoriak, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-10-03)]

    aratz (Gauko Hitza, CC)

     
  • Maite 10:37 am on 2013/09/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azkonar 

    iz. ZOOL. Mustelidoen familiako ugaztun karniboroa, burua zapala, muturra luzea, eta belarri eta begiak txikiak dituena. Gorputz-adarrak motzak eta azkazal sendoz hornituak ditu. Gorputza grisa du eta bi lerro beltzez jantzitako buru zuria (Meles meles). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:53 am on 2013/09/17 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aluita 

    izond. OEHn, argitasun handirik eman gabe, aluita, alu(b)ita hitzak agertzen dira ‘voz despreciativa’ dela esanez; badirudi alu hitzetik eratorritako aldaera bat baizik ez dela. Esanahiaren aldetik aurrekoaren parekoa da, arinxeagoa agian. (Goizuetako hizkera adierazkorra: biraoak, pdf)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aluita (AN-gip ap. Garbiz Lezo).

    (Eufem. de alu). “Voz despreciativa” Garbiz Lezo 160. v. alix, 1 alu (2).

    Sinonimoak: izond.
    [mespetruzko epitetoa]: alu, malmutz, txerri, urde; kabroi

    Aldaerak: izond.
    [mespetruzko epitetoa ]: alubita (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es calificativo despectivo cuyo significado varía según el contexto
    fr adjectif péjoratif (le sens varie selon le contexte)
    en derogatory adjective whose meaning varies according to context
    port adjetivo pejorativo cujo significado varia de acordo com o contexto

    Entzun:

    Ziri ederra sartu didak, alubita horrek! ¡menuda tomadura de pelo, cabrito!  (Elhuyar Hiztegia)

    Euli alubita honek ez nau pake(t)an uzten! (Goizuetako hizkera adierazkorra: biraoak)

    Halere, halere, nola hitzegin ordea! Alubita uxea! (Perurena, 1993:154)

    Ez hunan holako putz haundirik esan lehengoan telefonotik! Alubita, alena, hi! (Perurena, 1993:259)

    aluita (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 11:06 am on 2013/09/02 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrahartu 

    du ad. Berriz hartu. Pausarazi ondoan ene gorputz akitua, arrahartu nuen bidea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [berriz hartu]: berrartu, eskuratu, berreskuratu, berrerdietsi, errekuperatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es retormar
    fr reprendre
    en resume, restart; pick up, take up again
    port retomar

    Entzun:

    Ez nuke aipatu gabe utzi nahi EKEk antolatu zuen lehen ikastaldian-Kakotx izenaren pean ari-zan ziren- bigarrena zirkuitoaren asetzeko baitzen, lehen ikastaldian, nion, rokeroak bildu zituzten eta orroit naiz arrunt joko berria ikusi genuela, preseski ene ustez naturaitasun berria sortuz, eta herri antzerkiari hartua, ezenatoki haundiaren beharra agertzen zitzaien: gorputzaren lekua arraheldu zen. Musikak jokolari horiek arrahartu ditu, bainan nork daki… [Oraingo antzerkiaz [pdf], Antton Luku (Tolosa, 99-11-14)]

    arrahartu (irudia: Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 9:09 am on 2013/08/09 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrada 

    1. adb. Betea baina mukurutu gabe, neurri zehatzean. Baina ez jakin lakaria arrada ala mukuru izango dudan. 2. iz. Hotsa, bereziki danborrak, urak edo erleek sortutakoa. 3. iz. Itsasontziak babesean egon daitezkeen badia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    arrada adond.
    [mukuru]: mukuru, gonburu Bizk.

    arrada iz.
    [badia] : badia
    [zurrusta] : g.e., zorrotada, zurrusta, turrusta Ipar., zirrista Ipar., txorro Heg., txirri g.e., txirrio g.e.
    [hotsa] : g.e., hots, soinu, zarata, azantz Ipar., haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., ospe Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) lleno al ras (2) [danborrarena] ruido, rumor; [erleena] zumbido, rumor; chorro (3) rada
    fr (1) cà ras (2) roulement, bruit (3) baie ; havre
    en (1) level (2) [danborrarena] drum roll; [erleena] hum (3) bay
    port (1) cheio ao rés (2) ruído (3) enseada, baía

    Entzun:

    Ordea, amodioaren estirak nekez esplika zitezkeela niolarik, ikastolako arduraduna bi godalet plastiko garagardoz arrada beteak ekarriz hurbildu zitzaidan. [Entre les loups cruels, Itxaro Borda (Maiatz, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Danborren arrada ozenago entzun zen.  [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Atzerapena zerk ere eragin zuen, goizeko hamaiketan Bermeoko arradan ziren hiru ontziak. [Kilkerren hotsak, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arrada (FlickrCC, Mayte M S)

    arrada (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:19 am on 2013/07/29 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrunt 

    1. izond. Ohizkoa, inolako berezitasunik ez duena. Bilera arrunta. 2. izond. Ezaugarri edo kalitate apalekoa. Oihal arrunta. 3. adb. Zeharo, guztiz, oso, txit. Biharko arrunt gogortuko da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    izond.
    [ohikoa] : normal, korriente beh., agizko g.e., komun g.e.
    [nolakotasun apalekoa] : arrunter Ipar. zah.

    adond.
    Ipar. [zeharo] : alde batera, begietaraino, betean, bete-betean, ederki, ederto, erabat, guztiz, hagitz, oso, osoki, oso-osorik, osorik, osoro, plei-plei, sits eta bits, txit, zeharo, anitz Ipar., arras Ipar., biziki Ipar., gain-gainetik Ipar., tinketz Ipar., tutarrez Bizk., osotoro Gip., alde bat L-N, txoil Naf., guztiro g.e., osotara g.e., betero zah., konplituki zah., seko Gip. beh., net Ipar. g.e., soberanoki Ipar. g.e., tint Bizk. g.e., alde guztiz Ipar. zah., betekiIpar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) izond. ordinario, -a, basto, -a, vulgar (2) izond. corriente, común, normal; sencillo, -a; familiar (3) Mat. natural (4) adb. muy, completamente, totalmente
    fr (1) izond. ordinaire, courant, -e (2) izond. vulgaire, grossier, -ère (3) adb. tout à fait
    en (1) izond. common, general, usual, ordinary, normal (2) Mat. natural (3) adb. very, completely
    port (1) izond. ordinário(a), vulgar (2) izond. comum, normal (3) adb. muito, totalmente, enteramente

    Entzun:

    Handik lasterka alde egiteko tentazioa sentitzen hasia naiz, baina urduritasunaren ondorioetakoa izaten da agur esaten ez jakitea, despeditzeko hitz aproposak ez aurkitzea. Baina gaia aldatzea lortzen dut behintzat (oparitutako liburuaren mamua uxatzea), eta bere bizitzaz hizketan hasten zait. Ez da oso bizitza alaia, eta ez da tristea ere. Bizitza arrunta da, gertakari edo sentimendu gatazkatsurik gabea. Hitzak gaizki hautatuz esan ohi dugun bezala, bizitza arrunta du.  [Oparia, Lander Garro (Berria, 2013-07-28)]

    arrunt (Arte y Fotografía CC, Patito7)

    Gizon arruntaren koplak

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel