Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:15 am on 2013/05/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahohandi 

    izond. Ahozabala. Hau ahohandia! Harri-koskorra mendi egingo zenuke zuk.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [ahozabala]: ahobero, ahozabal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es exagerado, -a; bocazas
    fr bavard, -e; gaffeur, -euse ; glouton, -onne
    en blabbermouth, bigmouth, blabber
    port exagerado(a), excessivo(a); língua de trapo

    Ahohandia, baina eraginkorra

    Egoera zailean hartu zuen PPko buruzagitza Antonio Basagoitik, eta egoera zail baten ondoren utziko du. Gogoak ematen diona esateak algarak eta haserreak eragin ditu, baina alderdia gizartera irekitzeko gai izan da. [Ahohandia, baina eraginkorra, Aitziber Laskibar Lizarribar (Berria, 2013-05-12)]

    ahohandi (FlickrCC, Ángel Román)

     
  • Maite 8:06 am on 2013/05/13 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aurrindu 

    da ad. (Ipar.) Egokitu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [egokitu] : adaptatu, egokitu, egon (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [afinatu] : afinatu (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) adecuar(se), avenir(se), acomodar(se); armonizar (2) Mus. afinar
    fr (1) (s’)accommoder; (s’)adapter, être adapté, -ée (2) Mus. accorder
    en (1) adjust themselves to (2) Mus. tune
    port (1) adequar-se, estabelecer-se, avir-se, ajustar-se (2) Mus. afinar

    Legeak jendeen beharretara aurrintzeko: para adecuar las leyes a las necesidades de la gente.  (Elhuyar Hiztegia)

    Eskualdun bestetarat elgarretaratuko diren eskualdunak mihiz bederen aurrinduko ahal dira noizbait. Ib. 506. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Zer dugu hau? Bi anaiak elgarrekin, Aimar aitzinean eta Asier gibelean? Entsegu bat egin gogo dute hola anaiek eta aipu dute ere, aurrintzen badira, Patxi Ruiz eta Belokiren kontra jokatzea. [Muscarditz eta Etxeto finalean ortziraleko, Bego, “Pilotaz” (2005-12-22, 7. orr.) Herria, 2001-2005] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aurrindu (mutuaspalabras.blogspot.com)

    aurrindu (FlickrCC, Crashmaster007)

     
  • Maite 8:21 am on 2013/05/06 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrapaladan 

    adb. Lasterka, itsumustuan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [harrapaka] : antxintxika, arineketan, harramazkan, harrapaka, itsumustuan, lasterka, lasterrean, tarrapataka, tarrapatan, lasterrez Ipar., abespeluan Bizk., galopan Bizk., karraderan Bizk., karraka Bizk., takarraran Bizk., korrika Gip., harrapazka G-N, arrapastaka g.e., arrapataka g.e., destajuan g.e., arrapatakan Bizk. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corriendo, a la carrera; rápidamente, deprisa; raudo, veloz
    fr rapidement, vite
    en rapidly, quickly, fast, swiftly
    port depressa

    -Hurrengoa, mesedez! – entzun zen une horretan sabaiko bozgorailutik eta Zigor bera sartu zen arrapaladan, Enekori aurrea hartuz.  [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ezkaratzeko atea hersten sentitu zutenean, korrika batean jaitsi zituzten eskailerak, bata bestearen segidan, zaratatsu, arrapaladan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arrapaladan (chabifotografia.es, baimenarekin ekarria)

     
  • Maite 8:53 am on 2013/05/05 Permalink | Reply
    Tags: A   

    amañi(-)lili 

    iz. BOT. 1. Liliazeoen familiako zuhaixka, bihotz-formako hostoak eta lore usaintsuak dituena. Apaingarri modura landatzen da (Syringa vulgaris). 2. Delako landarearen lorea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:43 am on 2013/05/04 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arinka-arinka 

    adb. Lasterka, korrika.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  adond.
    [bizkor] : agudo, aitaren batean, arin, arinka, arinki, azkar, bizkor, bizkorki, bizkorrik, laster, lehiatsuki, lehiaz, presaka, aire berean Ipar., frixtan Ipar., haia-haia Ipar., lehiaka Ipar., fite Ipar./Naf., airean beh., lasterki g.e., iraduz Heg. beh., lehiatuki Ipar. jas., erresaka Ipar. g.e., erresakan Ipar. g.e., iradu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corriendo, a todo correr; deprisa
    fr vite
    en quickly, rapidly, fast
    port depressa

     
  • Maite 7:50 am on 2013/05/03 Permalink | Reply
    Tags: A   

    abizen 

    iz. (neol.) Deitura.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [pertsonen deitura] : deitura, izengain g.e., izengoiti g.e., apellidu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es apellido
    fr nom propre
    en surname; family name, last name
    port sobrenome

    Athleticeko jokalariek eman dute lehenengo urratsa: bihar Vigon Celtaren aurka jokatu behar duten partidan, amaren abizena erakutsiko dute euren kamisetan, eskuarki erabiltzen duten aitarenaren ordez. Euskal tuiterlari talde batek sarera ere eraman du ideia: bihar (ostirala, maiatzaren 3a), Twitterreko profilean amaren abizena jartzeko deialdia egin du. Bihar, denok, #amarenAbizena. [Bihar, ostirala, #amarenAbizena zure Twitterreko profilean, sustatu.com] (Ereduzko Prosa Gaur)

    #amarenabizena

     
  • Maite 8:14 am on 2013/05/02 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arpilatu 

    du ad. 1. Leku, hiri, etab.etan armada indarrez sartu eta bertakoaz jabetu edo suntsitu. 2. (hed.) Kantitate handiak lapurtu, leku jakin batean dagoen guztiaz edo gehienaz jabetu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [arpilatu] harrapatu, hustu, larrutu, garbitu, harrapakatu  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es saquear
    fr saccager
    en to sack; to loot, to plunder
    port saquear

    Eta horrela sinetsi dugu lurrikara bat edo elurte bat bezain saihetsezina dela krisi izendatu duten arpilatze masiboa. Edo oraindik hobeto: egunotan lau haizeetara zabaldu bezala, Excel kalkulu programaren kodetze akats batena dela hondamendiaren errua.  [Excela, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-04-24)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Herria arpilatu, soro eta baratzeak zeharo hondatu, eta, okerrago oraindik, hankazgoratu egin zizkieten naziek bizimodu eta ohiturak. [Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra (EHU, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arpilatu (FlickrCC, astro1991)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel