Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:18 am on 2013/01/30 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aiurri 

    iz. Pertsona batek, bizitzan oro har eta gainerako pertsonen aurrean aritzeko moduari dagokionez bereziki, duen izaera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, Ik. adiurre)

    Sinonimoak: iz.
    [izaera]
     izaera, ekarrai g.e., zima g.e., adiurre zah., mendu Bizk. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es carácter, forma de ser, personalidad
    fr caractère, naturel
    en character; personality; manner
    port gênio,

    Pentsatzen jarrita, Veleiako faltsifikazioen alderdirik txarrena haien aiurri eskasa da. Hurrengo faltsifikaziorako, faltsutzaaileei komeniko litzaieke gauza batzuk aintzat hartzea. Historian izan dira arrakasta handiko faltsifikazioak, eta ospetsuenetariko Euskal Herrian asmatutakoa dugu gainera: Leloren edo Kantabriarren Kantua. Ia hiruruheun urte iraun zuen haren “benekotasuna”k, eta Humboldt handiak ere amuari heldu zion, pentsa. Euskal Filologian lizientziatuak ez diren euskaldunentzat (batzuk badaude) Leloren Kantua ezezaguna da, baina mendeetan gure arbasoen irudimenarentzat bazka polita izan zen. Eta etorkuzinerako faltsifikazioeterako eredugarria gerta liteke, faltsifikazioaren maisulana izan zelako. [Nola egin faltsifikazio on bat, menditarra (Iruña-Veleia 2013n argituko dugu?, zuzeu.com, 2013-01-24)]

     
  • Maite 10:40 am on 2013/01/27 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arrabio 

    iz. 1. ZOOL. Salamandridoen familiako anfibio kaudatua, 18 cm-raino hazten dena. Azala beltza da eta orbain horiz jantzia dago. Burua biribila da eta begi irtenak ditu. Parotoide guruinak oso nabariak dira eta substantzia toxiko bat jariatzen dute. Obobibiparoa da eta artropodo eta beste ornogabeez elikatzen da. Gautarra da eta oso arrunta (Salamandra salamandra). 2. Ik. eskorpioi. 3. METAL. Labegaraitik ateratzen den lehen galdaketako burdin materiala. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
    • xme 10:53 am on 2013/01/27 Permalink

      arrabio hitza (arrubio forman) erabili den testu famatuena, joseba sarrionandiaren “sustraiak han dituena” poema izango da: http://www.armiarma.com/emailuak/izuen/izue11.htm “Ez du niniak begia uzten
      ez bada erroi edo arrubioen mokoetan”; mikel laboak kanta bihurtu zuena http://grooveshark.com/#!/search?q=sustraiak+han+dituenak (hainbat hizkuntzatan itzulia entzun liteke gainera, abestiaren amaieran.

    • Asier Sarasua (@asarasua) 11:15 am on 2013/01/27 Permalink

      Ederra Xabier. Dena dela, Sarrionandiaren “arrubio” hori beste zeozer duk, ezta? Eskorpioia, lupua…

      Maite, tori argazki bat. Urbasan ateratakoa:
      Arrabioa (Salamandra salamandra)

    • Maite 11:16 am on 2013/01/27 Permalink

      Mila esker, Xabier! Hementxe ipiniko ditut biak:

      SUSTRAIAK HAN DITUENAK

      «schwer verlasst
      was nahe dem ursprung wohnet, den ort».
      Friedrich Hölderlin

      Nekez uzten du bere sorterria
      sustriak han dituenak.
      Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
      ez bada abaildu eta oholetan.
      Ez du niniak begia uzten
      ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
      Nekez uzten du gezalak itsasoa
      ez hare harriak basamortua.
      Ez du liliak udaberria uzten
      ez elurrak zuritasuna.
      Bere sorterria nekez uzten du
      sustraiak han dituenak.
      © Joseba Sarrionandia

      Sustraiak han dituenak by Mikel Laboa on Grooveshark

    • Maite 11:25 am on 2013/01/27 Permalink

      Bai, Asier, bideo hasieran aipatu dut esanahi ezberdinak dituela, baina, badaezpada ere, orain definizioa ere aldatu eta osatu dut. Mila esker argazkiagatik! 🙂

  • Maite 9:24 am on 2013/01/20 Permalink | Reply
    Tags: A   

    adarbakoitz 

    1. izond. Adarbakarra. 2. iz. Alegiazko animalia, zaldi-gorputzez eta bekoki erdiko adar zuzen batez irudikatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:02 am on 2013/01/15 Permalink | Reply
    Tags: A   

    alibi 

    iz. ZUZ. Koartada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [alibi] koartada  (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es coartada
    fr alibi
    en alibi
    port álibi, coartada
    grez

    Halatan, alibi egoki-egokia izango nuen egun hartan Tenshi jaunaren bulegoan egingo nituen orduetarako. [Durduzaz eta dardaraz, Amélie Nothomb / Joxan Elosegi (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:42 pm on 2013/01/13 Permalink | Reply
    Tags: A   

    amona mantangorri 

    iz. ZOOL. Kokzinelidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Gorputza globularra eta beltza dute eta bizkarraldea (elitroak) gorria, horia edo beltza, eta sarritan marraz edo titaz apainduta dago. Landareen izurrite diren hainbat intsektuz elikatzen dira. • marigorringo zazpitita. Elitroak gorriak dituzte eta zazpi orban edo titaz apainduta daude. Oso arrunta da (Coccinella septempunctata.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:03 pm on 2013/01/11 Permalink | Reply
    Tags: A   

    amante 

    1. interj. Laztana, maitea. 2. iz. amorantea.  (Labayru Ikastegia)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [laztana] laztana, maitea, kuttuna
    [amorantea] maitale, ohaide, ohekide, ohelagun, amante Heg.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) querido -da, cariño, amado -da (2) amante
    fr (1) cher, chère, chéri, -e (2) amoureux, -euse
    en (1) dear, loved, beloved (2) lover
    port (1) querido(a) (2) amante
    grez

    Zatoz amamagana, amante! (Labayru Ikastegia)

    Uscaras no tengo, amante! (Barretartia.com via Sustatu.com)

     

    Uscaras no tengo, amante!

     
    • leire narbaiza 8:50 pm on 2013/01/11 Permalink

      Esango nuke berba hau ezagutzen dugunon guztiondako oso berezia eta maitatua dela; izan ere, umetan horrela deitu izan digute amamek, izeko nagusiek eta hauen lagunek. Umetako oroitzapenak dakarzkigu, une eskasetan kontsolagarri eta lasaigarri izan delako; eta askotan, falta zaizkigun pertsona zoragarri horiekin gogorarazten dizkigulako. Ume-denborara bidaia nostalgiko eta ederra!

    • leire narbaiza 9:39 pm on 2013/01/11 Permalink

      Inspirazio iturri izan da berba hau! Erantzuna laga dudanean post bat idatzi dut erantzunetik abiatuta http://eibar.org/blogak/leire/amante

    • Maite 11:54 am on 2013/01/12 Permalink

      Ze xelebrea den hizkuntza, Leire! Toki askotan hain ezaguna, erabilia, maitatua… den hitza, besteetan haren arrastorik ere ez, Goierrin adibidez (nik dakidala). Polita idatzi duzun posta! 🙂

  • Maite 9:29 am on 2012/12/21 Permalink | Reply
    Tags: A   

    akabaila 

    iz. (zah.) Bukaera, amaia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Aldaerak:
    akabaila (B, BN; Lar (-alla), Dv (-alla AN, akhabail BN), H (s.v. akhabatzea)), akabilla. Ref.: A e Izeta BHizt2 (akaballa). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.
    [bukaera]
     azken, azkentze, bukaera, bururapen, hondartze, urrentze, akabu Bizk., amai Bizk., amaiera Bizk., hondar Ipar./Naf., akabera beh., azkenki g.e. pl., fin zah., erremate Heg. beh., akabantza Ipar. g.e., kabu Heg. zah., guen Bizk. zah., araurren Gip. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es fin, terminación
    fr fin, terme ; terminaison, conclusion
    en end, ending, finish; [kontratua, lana, haurdunaldia] termination; the latter part; closing
    port fim, terminação

    Hogeita lau ordu ere ez dira falta komediak akabaila izan dezan. [Lasto sua, Aingeru Epaltza (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel