Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:21 pm on 2021/02/05 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azpidatzi 

    1. du ad. azpidatzi, azpidatz, azpidazten. Film batean esaten denaren itzulpen edo transkripzio laburtua irudiaren behealdean jarri. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta azpidatzita eskainiko dira. || 2. iz. Azpititulua. Jatorrizko bertsioari azpidatziak gehituz. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    ad. [azpidatzi] : azpititulatu

    iz. [azpidatzi] : azpititulu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. subtítulo (2) ad. subtitular
    fr (1) iz. sous-titres (pl) (2) ad. sous-titrer
    en (1) iz. subtitle (2) ad. subtitle
    port (1) iz. legenda (2) ad. legendar

    Testuinguruan

    Teknologiaren bidez, azpidatziak automatikoki sortu daitezke. [Heraldabide, adimen artifiziala euskal hedabideen zerbitzuan jarriko duen proiektua, Urtzi Urkizu (Berria.eus, 2021-02-05)]

     
  • Maite 9:06 pm on 2021/01/27 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahakar 

    1 iz. Errieta, agiraka. Ik. aharra. Aitaren ahakarrari ez entzun eginaz. Jainkoaren kontra erasi dituzten ahakar guztiak. 2 iz. Liskarra. Ezkontide arteko ahakar sutsu horietariko batean ziharduten. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ahakar. (L? ap. A, que cita a Ax; H, que cita a He), akar (Sal ap. A ; Aq 733 (AN), H (G, AN); ãkar R ap. A ). Reprimenda; reproche. AxN explica liskar eta beltzuri (422) por akar eta muker. v. aharra.

    Tr. Hasta el s. XX sólo se documenta en textos labortanos y alto-navarros. En el s. XX tbn. lo emplean autores guipuzcoanos y vizcaínos, y el roncalés Mendigacha. Se encuentra tbn. en una adivinanza recogida por Garralda. En DFrec hay dos ejs. de akar.

    *Bekhatuen eritasunetik sendatzeko borondatearekin egiten diren liskarrak, ahakarrak, mehatxuak, eta eranzuteak ere. Ax 277 (V 185). Jainkoaren kontra erasi dituzten ahakar guziez. “De omnibus duris” . He Iudae 15 (Lç, IBe hitz gogor, Dv ahapaldi gaixto, Ol gordinkeri). Akar ta izkuntza gaistoetan zaude ixilik. (108) ‘Cuando te reprenden y dicen malas palabras, estate callando’ . LE-Ir. Bere eretxi ta asmuak ezetariko akar edo agirakarik merezi eztaben mallaraño eratsi ta gazatuko balitu. Eguzk GizAuz 83. “Gorrotogarriro ilko al aiz! ta beko yainkoek negar oiek iñoiz itzurtzerik ez al dizkitzue emango!” Onelako akarrez larderiatzen nau. Zait Sof 19. Aitaren akarrari ez entzun egiñaz. Etxde AlosT 63. Esker gaiztotzat salatuz Usoak bein baño geiagotan egin zizkion akarrak (errita). Ib. 98. Hamletek, ordea, akarra akar ordain ematen dio. Amez Hamlet 12. Zer zentzun eta zentzunondo gero! Akar ori, ori, duk emakumekeri. SMitx Unam 5. Doatsu, beraz, egi utsez pozten dana, guziak Beregandik egi duten Aren akarrik gabe. Or Aitork 273. Ez dakit akar ta asarreok zegaitik agertzen dituzun iñoren aurrean. Erkiag BatB 180. Goratzarrearen naiz akarraren deadar latza biziagotuz. Zait Plat 124.

    (SP, H), ankar (Sc, R ap. A). Riña, disputa. “Querelle, dispute” SP. “Ãnkar (Sc, R), riña” A. Leku egongiuarengatik, ankartu zren bi emazte […]; kalako gisan izazen ankarra. Mdg 125 (tal vez la grafía quiera representar ãkar-). Ez du akarrik, ez oiurik aterako. ‘Non contendet, neque clamabit’ . Ol Mt 12, 19 (Dv aharrarik, Ker eztabaidarik).

    Sinonimoak: iz.

    [liskarra]: anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf., ika-mika (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. riña, disputa, contienda
    fr iz. querelle, contestation, concours
    en iz. quarrel, dispute, contest
    port iz. rixa, contenda, enfrentamento

    Testuinguruan

    Ezkontide arteko ahakar sutsu horietariko batean ziharduten. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 8:17 pm on 2021/01/23 Permalink | Reply
    Tags: A   

    agroekologia 

    iz. Agroekologia, nekazaritza-eredua (maneiua eta teknika) bere osotasunean ulertzen duen kontzeptu zabala da; dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala kontutan hartzen dituena  (Wikipedia)

    Wikipedian

    Agroekologiaren nekazaritza-eredua BIO-EKOLOGIKOA izan behar du. Eta gainera, beste zenbait irizpide kontutan hartu behar ditu:

    • Bertako ekoizpena, bertako kontsumorako.
    • Bide motzeko banaketa kanalak, gertutasuneko erlazioak
    • Giza neurriko etxaldeak, baserritarren nekazaritza herrikoia.
    • Lan baldintza duinak baserritarrentzat eta beren langileentzat
    • Landa garapena: baserritar gazteen instalazioa, lana sortzea
    • Materiaren zikloak kudeatzea, birziklatzea
    • Gardentasuna
    • Bio eta agro aniztasuna
    • Laborarien erabakitzeko gaitasuna, ekoizpenean, eraldaketan eta salmentan.
    • Elikadura buru jabetza
    • (…)

    Kontsultatu Wikipedian: agroekologia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz.  agroecología
    fr iz. agroécologie
    en iz. agroecology
    port iz. agroecologia

    Testuinguruan

    Harrikoa egiten ari zara. Espartzuarekin gogotsu igurtzi duzu teontzia eta, hara, jeinua agertu ez zaizu ba! Desio moduko bat eskaini dizu: zeuk erabaki dezakezu zelan konpondu mundua. Buf… Baldintza bakarra: berba bat eta bakarra aipatu ahal diozu. (…) Bioteknologia, robotika, kapitalismo kognitibo eta Netflix sasoian, agroekologia? Hain zuzen. Zibilizazio konplexu, jantzi eta bizigarri bat sortzeko oinarri gisa, erantsiz funtsezko hainbat industria prozesu eta egitura. [Hitz bat mundua sendatzeko, Joseba Azkarraga Etxagibel (berria.eus, 2020-01-23)]

     
  • Maite 7:29 pm on 2020/12/31 Permalink | Reply
    Tags: A   

    agur 

    1 interj. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, eta bereziki harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran, esaten zaion hitza. Ik. kaixo; adio. Entzuleok, agur! Agur, edo Jainkoa dela zurekin. Agur, jauna. Agur Maria, dohain eta grazia guztiez betea. Eta gur egiten zioten, ziotela: agur juduen erregea! Agur denoi, beste bat arte. Agur, Ama; banoa, baina ez betiko.

    2 interj. Akabo. Baldin hartzen ez bada denboraz ardura, agur gure basoak, agur ezkurra. Eta Jainkoaz axolarik ez bada, agur!

    3 iz. Agurtzea. Bere agurra helarazi digu errektoreak. Plazetan agurrak dituzte laket, eta Maisu deituak izatea. Agur hitzak. Gaur, hamabietan, agur ekitaldia egingo diote Donostiako Errekaldeko beilatokian. Bertsolaria bere agurra botatzera zihoala telefono baten musika entzun zen. Ez dut joan nahi izan, zuri agur bat egin gabe.

    4 iz. Hainbat euskal dantzaren zatietako bat. Gipuzkoar erako aurreskua osatzen duten lau dantzak egin beharko dituzte: desafioa, eskua aldatzeko soinua, agurra eta zortzikoa.

    5 iz. Begirunea, gurtza. Jainko egiazkoari bakarrik zor zaizkion agurrak. Agurrak eta ohoreak eta lehia mundutar zoroak, non dira?

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:

    agur interj.

    [adio]: adio    

    [diosal-hitza]: kaixo Heg. beh., eup beh., hepa    

    [akabo]: adio, akabo, fini Ipar. beh.

    agur iz.    

    [agurtzea]: adio, diosal, agurketa g.e., agurraldi g.e., agurtza g.e., salutantzia Ipar. zah.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  interj. hola; adiós; salve (2)  interj. adiós, se acabó, se terminó (3) interj. (Erl.) [Ama Birjinari agur egiteko erabiltzen den esapidea] salve (4) iz. saludo, salutación; adiós, despedida (5) iz. veneración, respeto, reverencia (6)  iz. estrofa de saludo y de despedida que hace el bertsolari al cantar en público (7)  iz. [Gipuzkoako dantza] reverencia, saludo (8) iz. (Erl.) salutación
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Orain elkarri agur esateko ordua da. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)]

     
  • Maite 10:49 pm on 2020/12/03 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahotan 

    iz. Ardiak lepoan daraman zintzarria.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaier. (Chaho, T-L).
    Cuaderno.
    Botuen eta instrukzionen kaiera. Revol 91. Hire liburuak, hire kaierak, hire lumak eta hire izkiribiña. Arch Gram 57. Eskuetan zituzten probintzia guzietako kaierak, zoinetan baitziren heiek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Elsb Fram 60. Anartean, Kristobal teatroari hurbildu da “kahiera” eta “crayon” handi bat eskuetan. Ox 34. Liburu, kaier eta graionez ari zen lana. Herr 14-11-1963, 3. Joan den astean, kaier bati fidaturik, ezarri ginuen 1842ko urtarrilean hil zela. Lf ELit 185. Baginuen […] apezgaiek “kaier” bat elgarri pasatzen ginuena, bakotxak bere artikulutxoa egin, eta aintzina kurri. Larre ArzatinE 190.

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (ibili, izan, eduki… aditzekin) de boca en boca, en boca de todos
    fr de bouche en bouche
    en
    port

    Testuinguruan

    Euskara ahotan. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:07 pm on 2020/11/24 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ausart 

    1 adj./iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duena; ausardia adierazten duena. Gizon ausarta. Zalakain ausarta ez da noski Baroja beldurtia. Ahalke dela, ez dela jendartean ausart. Ekinaldi ausartak. Egia ez dute ausartek baizik maite. 2 adj. Ausarkeria adierazten duena. Ele ausartak. || ausart izan da ad. Ausartu. Ez naiz ausart zure aitzinean agertzera. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [ausarditsua]: adoretsu, ausarditsu, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kartsu, kaskail, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., fetxo Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., kuraios Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., bihoztoi Zub., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. atrevido, -a; audaz; osado, -a; valiente; decidido, -a (2)  izond. imprudente; temerario, -a
    fr  izond. audacieux, -euse ; hardi, -e ; imprudent, -e ; téméraire
    en  izond. bold, daring, audacious; courageous, brave

    Testuinguruan

    LAGUNAK BABESTUZ SUPER HEROIAK GARA
    ZATOZ GUGANA
    GORA, GORA, GORA AUSARTEN KLUBA!!

    AUSARTEN KLUBA / Yogurinha Borova

    Musika : Mikel Inun
    Letra : Bihotz Gorospe

    Irudia : Enrique Morente

     
  • Maite 10:28 pm on 2020/11/22 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arigune 

    Euskaraldian, euskaraz aritzeko guneak.

    Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Aurten bi modu egongo dira entitate barruan parte hartzeko. Batetik, ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. Eta, bestetik, ariguneetan egon ezin duten kideak daude; horiek, iaz bezala, norbanako moduan egingo dute ariketa: belarriprest eta ahobizi rolekin. euskaraldia.eus

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel