Tagged: A Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:42 pm on 2021/04/08 Permalink | Reply
    Tags: A   

    atzitu 

    ad. atzitu, atzi, atzitzen || 1 du ad. Atzeman. Bi erbi atzitu dituzte oihanean. Etsaiak zeuden tokira gauaz sartu zen eta bi erregeak atzitu zituen. Gizonak eta emakumeak uraren ihesi eta ura haien ondotik atzitzen! Gaizkile ustekoa batek atzi, besteak gorde giltzapean, besteak kondena, besteak urka. 2 du ad. Inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, memorian edo fitxategi batean dagoen informazioa bilatu eta lortu. Erabiltzaileak edo aplikazioak fitxategiak atzitzeko duen bide bakarra fitxategiak kudeatzeko sistema erabiltzea da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atzitu. v. atxitu.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [atxilotu]: atxilo eraman, atxilotu, bahitu, eskua ezarri, gatibatu, harrapatu, preso altxatu, preso hartu, arrastatu Ipar., atzeman Ipar., atrapatu Bizk.    

    [atzeman]: atzeman, ehizatu, harrapatu, antxitu Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. apresar, capturar; pillar, coger, prender, asir; alcanzar, atrapar (2) du ad. captar, percibir; comprender (3) du ad. sorprender, descubrir (4) du ad. engañar (5) du ad. arrestar (6) du ad. (Inform.) (Telekom.) acceder
    fr (1) du ad. saisir, attraper, capturer, réussir (2) du ad. capter, percevoir (3) du ad. découvrir, deviner
    en du ad. to capture, to catch; to seize, to grab
    port (1) du ad. apreender, capturar; pegar, agarrar (2) entender, captar (3) descobrir

    Testuinguruan

    Loak ez zuen atzitu, haatik, barnean zebilkion zurrunbiloa poxelu. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)]

     
  • Maite 10:24 pm on 2021/04/04 Permalink | Reply
    Tags: A   

    asaberri 

    iz. Aberria.  || [Oharra: Euskaltzaindiak, asaberri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aberri]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asaberri. (A). Patria. “Asaberri (?), patria” A. “Aizorri esaten ei da Oñati-aldean aiterri edo asaberri edo iaioterri esateko” Ezale 1897, 141n. v. aberri.
    Bizkairarte [moroak] etorri leitekezala, ta Bizkaittarrak-be joan bear ebela euren asaberria jagotera. Echta Jos 56. Nik “mundu guzti” orren antzera, bi sorterri, bi asaberri, bi . patries bear banitu, bigarrena enuke izango ori; nere bigarrena Leaburu izango litzake: semeerria, bigarren asaberri. A Ardi V.

    Sinonimoak: iz. neol.

    [aberria]: aberri, herri, dierri g.e., herridi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. patria
    fr iz. patrie
    en iz. native nation; homeland, native land, native country, fatherland, mother country
    port iz. pátria

    Testuinguruan

    Bihotzean daramat ene asaberri maitea. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:38 pm on 2021/03/31 Permalink | Reply
    Tags: A   

    arkanbele 

    iz. Kakalardoaren antzeko intsektu handia, oskol beltza duena eta oreinaren adarren itxurako baraila handia ezaugarri duena (Lucanus cervus). Ik. akulamendi. (Hiztegi Batua)

    ARKANBELE KANTA. Norbait behin eta berriz beti erretolika berarekin, beti berearekin, temoso aritzea. (Bakoitzak bere arkanbele-kanta, Mikel Taberna Irazoki )

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 arkanbele. (H (+ -kh-), A), arkanbela (Urt), arkamelu (L-côte, BN-baig ap. A), arkamele (Darric ap. DRA .). Ciervo volador (Lucanus cervus). “Cantharis, uli ogi ialea, uli beltza, ogi jan ulia, arkanbélaa” Urt IV 158. “Cerf volant” H. “(L?) 1.º lucano, escarabajo. 2.º se dice también, por irrisión, de un hombre pequeño, regordete, enano” A. “Arkameku (L-côte; Laf.), hanneton” Lh. “Escarabajo (Darric)” DRA . v. arkulo (2), akulamendi. Arkamelu urte, sagar urte. EZBB I 40. ARKAMELU-BELAR. Cardencha. “Arkamelu belharra, cardère sauvage. (Orok badakite naski behin baino gehiagotan eskuan ibili dutelakotz, zer den arkamelua. Nihork ez othe du haren adarrik mihiari lothu?)” GH 1930, 226.

    2 arkanbele. (Lar→H, Hb), arkamele (L ap. A ), arkanbile. “Cuento, fábula” y “fábula” Lar. “Fable, conte” H. “Cuento, fábula” A. Cf. Sb-Urq: “Arkanbela. Fábula. Cometa [?]”. Greza, arkanbilen ontzia denak, gezür franko dereikü adin lüzetzaz barreiatü ta erakutsi bürüzagisa zela hetan. Egiat 189.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [tamaina handiko intsektua]: akulamendi, kakalardo adardun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Zool.) ciervo volante (Lucanus cervus)
    fr iz. (Zool.) cerf-volant
    en iz. (Zool.) European stag beetle
    port iz. (Zool.)

    Testuinguruan

    Lehen ere agertu da gaia Ekografia hauetan —nire arkanbele kantetako bat dela esan daiteke—: debate sakonen falta sumatzen da ETBn, eta euskal kulturan oro har. Patxadatsuak, gogoetatuak, arrazoituak, argumentatuak, haserrerik eta oihurik gabekoak ahal baldin bada, baina sakonak, eta horretatik, duen balioa eta interesa ukatu gabe, oraingoz behintzat, urrun samar sumatzen dut Ezberdinak. [Ezberdin irizkideak, Juan Luis Zabala (berria.eus, 2021-03-30)]

    Argazkia: Wikipedia, Archaeodontosaurus erabiltzailea

     
  • Maite 11:11 pm on 2021/03/14 Permalink | Reply
    Tags: A   

    aloxo 

    izond. Ahula. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aloxo.

    aloxa (), aluxu (G-to ap. A ). Sencillo; flojo, débil. “Ligero, débil. Lan aluxua (G-to), trabajo hecho a la ligera” A. “Aloxo dago ori, está sencillo, flojo, desatado, etc.” Ayerb EEs 1914, 161. Gaitza ikusi ez duenaren onbidea aloxa, urria da ordea. Jaungoikoa aurpegiz degunian, bere alde agertzea ezer ez da.Ayerb EEs 1912, 179. Euskalerriaren alde-k gañean azaltzeko nai degun dibujoak erreza ta aloxa izan bear du. EEs 1913, 109. Bigaramoneko lana, lan aluxua zaio. Inzag Kabuxak 85.

    ALOXOAN (G ap. A, que cita a Arrue; aluxuan G-to ap. A). “Débilmente” A. Aita zuur ta langillearen utsunea, ez eban ez egokiro bete aren ama nagiak, eta bai apapuan, aloxuan. Erkiag BatB 34.

    Sinonimoak: izond. g.e.

    [ahula]: ahul, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, mengel, enul Ipar., erkin Ipar., erpil Ipar., flako Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., herbal Ipar./Naf., gelbera g.e., magalo g.e., debil Heg. beh., enkel Ipar. g.e., entoil Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., hozkil Bizk. g.e., makar Bizk. g.e., txakil Bizk. g.e., gelge Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. sencillo; flojo, débil
    fr izond. facile; paresseux, faible
    en izond. simple; weak
    port izond. simples; frouxo, -a; fraco

    Testuinguruan

    Aloxo dago hori. Ayerb EEs 1914, 161. (OEH, mold.)

     
  • Maite 10:13 pm on 2021/03/09 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahuntz-praka 

    iz. Belar landare bizikor eta apaingarria, multzoetan bilduak dauden lore kolore-biziak ematen dituena (Cheiranthus sp.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    AHUNTZ-PRAKA. “Auntzpraka (V-m), alelí” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Bot.) alhelí, alelí
    fr iz. (Bot.) giroflée
    en iz. (Bot.) wallflower
    port iz. (Bot.) aleli, goiveiro

    Testuinguruan

    Loreen artean bizi zen; arrosek, amañi liliek, ahuntz prakek, mugetek inguratzen zuten. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)]

     
  • Maite 10:16 pm on 2021/02/25 Permalink | Reply
    Tags: A   

    azkendu 

    azkendu, azken/azkendu, azkentzen || da/du ad. Azkena eman, bukatu. Santuak lehenbailehen azkendu nahi zituen lanak. Ederlan bat, bikainki azkendua. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizian. Meza azkendu zen arte. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad. [bukatu]: akabatu, amaitu, azkena eman, bukatu, buru eman, bururatu, burutu, akabo izan Ipar., fini izan Ipar., finitu Ipar., hondartu Ipar., urrendu Zub., finatu Ipar. zah.    

    ad. [aldaratu]: Ipar. zah.alboratu, aldaratu, alde egin, aldendu, baztertu, hastandu, lekutu, ospa egin, saihestu, urrundu, urrutiratu, airatu Ipar., asagotu Bizk., lekuratu g.e., urrutitu g.e., apartatu Heg. beh., alderatu Bizk. g.e., aldameneratu Gip. g.e., erauzi Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. permanecer, quedar; quedar en último lugar, rezagarse; perderse (2) da/du ad. acabar, finalizar, concluir
    fr  da/du ad. finir, achever, terminer
    en da/du ad. to end, to finish, to conclude
    port da/du ad. acabar, terminar

    Testuinguruan

    Eguna azkendu eta arrastiria ilundutakoan, tabernaren batera joaten zen, Bruges-ko bidean, ikatzez baltzituriko eztarria kuytez garbitzen, ate ondoan freskura hartzen zeuden andrazko guztiek lagunkiro egiten ziotela dei. [Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster / Koldo Izagirre (Elkar/Alberdania, 2007)]

     
  • Maite 11:30 pm on 2021/02/21 Permalink | Reply
    Tags: A   

    ahozuri 

    ahozuri, aho-zuri || adj. Mokofina. Santa Graziko ostatu bakarrak munduko aho-zuri guztiak biltzen badaki. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ahozuri. 1. (L-sar, BN-lab; H), ahoxuri (S), ahazuri (SP, H, A), agoxuri (L). Ref.: A (ahozuri, ahoxuri, agoxuri); Lh (ahoxuri). Goloso; exquisito en el comer. “Friand, écornifleur” SP. “Délicat, gourmet” H. “Regalón” A. “Ahoxuri (S), melindroso” Ib. “Agoxuri, […] según Landerretche […] se usa sólo en la frontera con el sentido de gusto difícil, melindroso” DRA. “Délicat pour le manger, gourmet” Lh. v. ñapur, mokofin, litxarrero. Hemen gaindiko aho-xuri guziekin diot beraz . popooi dela hemengo tokietan, jan aldi on baten ondotik aho garbigailu bat bere parerik ez duena. Prop 1893, 127. Unhatzea ez du maite [frantsesak], aho-xuria da, bertzeen enganatzea zaio guziz laket. JE Ber 71. Ez duzue ezagutzen Mariluz? […]. Phika bezen aho xuria. Zerb GH 1927, 441. Debruak aldiz bazakien bazela Itsasun better aho-xuri bat. Lf Murtuts 10. Yanzkeratik ezagutzen da gizona sarritan, eta Frantzin, mail eta nare goi[e]netako lagunak agoxuriak dituzu gai ontan. Amez Hamlet 35. Ainhoako aho xuriek zokoetarat igorri ogi mokor idortuen biltzeko. Zerb Azk 45. Santa Graziko ostatu bakharrak munduko aho-xuri guzien biltzen badaki. Herr 25-10-1956 (ap. DRA ). Aozuriek bezala, maiera etenbage ekarritakoa arin-ba-arin ezpain-ertzez dastatzen duten eran. Zait Plat 150. Iateko gertu dagoen aoxuriak bezala. Ib. 137. (No ref. a la comida) Izan ere, musika ederzale sutsuak ditugu gure arrantzaleok betidanik; belarri oneko, entzumen fiñeko, kanta-samurrentzako ao-zuriak, bertsozaleak iñor izatekotan. Erkiag Arran 190.

    2. Exquisito (manjar, comida). Ba ekian onek, iñoiz edo bein jateko aozuri ta milingen gogorik izan ezkero, nun zuzendu ta aurkitu, aragi illen antzean biziak bere… Erkiag BatB 138.

    3. Gusto, criterio. Naikoa degu olerkietan eta idaztietan mamia ta azala alkarrekin berdintzea. Barrengo gaia, dagokion itz-estalkiz ta irudi-apañez, janztea. Agoxuriak erakutsiko bidea. TAg Y 1933, 22.

    Sinonimoak: izond.

    [mokofina]: ñapur Ipar., mutur-zuri BN, mokofin beh., moko-zuri Ipar. beh., aho-zuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. melindroso -sa, que gusta de manjares delicados
    fr gourmand, gourmande; qui aime les délices, exquis à manger
    en exquisite in eating
    port quem gosta de iguarias delicadas

    Testuinguruan

    Han sabeldarraioa, ahozuria, lamitia, jan-edanera emana, gulara eroria, gosez eta egarriz ur-xorta bat ere ezin erdietsiz, hamikatua ibiliko da, ahuldua eta iragana jarriko da. [Gero euskara xumean, Patxi Salaberri Muñoa, UEU, 2017]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel