Tagged: D Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:14 am on 2012/05/01 Permalink | Reply
    Tags: D   

    duintasun 

    iz. Duina denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dinatasuna]
    dinatasun g.e., dignitate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dignidad
    fr dignité
    en dignity

    Behin eta berriz aldapan behera jaurtitzen digute harritzarra -Sisiforen hura bezala-, eta duintasun apur batez biziko bagara behin eta berriz jaso beharrekoa izango da. [Errotarria, Jokin Urain (Susa, 2006) Orr.: 158] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Esku hutsik baino hobe, eskaintzen dizkiguten birrinak hartu eta etxekoekin biltzen bagara. – Ezin diagu miseriarik onartu. Bulegoetan guri barreka hasiko dituk izu-laborritan negarrez beharko luketenak. Gure duintasuna zagok jokoan. [Errotik, Gotzon Barandiaran (Susa, 2010) Orr.: 74] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Lanpostuagatik borrokatuko nauk, familiagatik, nire duintasunagatik. [Errotik, Gotzon Barandiaran (Susa, 2010) Orr.: 43] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:32 pm on 2012/04/08 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dinosauro 

    iz. PALEONT. Sauriskioen eta ornitiskioen ordenetako narrasti fosilez esaten da. Nagusi izan ziren, bereziki, Mesozoikoan, Jurasikoan eta Kretazeoan, eta mota guztietako habitatetara moldatuta zeuden. Egundaino egon diren animalia handienak izan ziren. Kretazeoaren bukaeran desagertu ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:19 pm on 2012/03/03 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dantzatu 

    1. da ad. Dantza egin. Zure anaia ongi dantzatzen da. 2. du ad. Adierazten den dantza jakin bat egin. Aurreskua dantzatu zuten. 3. (hed.) du ad. Eragin, mugitu, astindu. Labana dantzatzen oso iaioak ziren. • MAKILA DANTZATU. Jo, jipoitu. Makila dantzatu zuen besteren hezurretan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [dantza egin]
    dantza egin, dantzan egin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bailar, danzar (2) bailar, danzar (3) sacudir, mover, darle a
    fr (1) danser (2) secouer, battre, tabasser
    en to dance

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean

     
  • Maite 4:06 pm on 2012/02/01 Permalink | Reply
    Tags: D   

    denborale 

    iz. (B eta G) Ekaitza; eguraldi txarra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [ekaitza]
    bisuts, ekaitz, tenpestate, tulubio Ipar. g.e., borraska Heg. g.e., tenpesta Ipar. zah., tormenta Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es temporal, mal tiempo
    en storm; (de nieve) snowstorm, blizzard

    Trumoiaren burrunba isildu zen istant batean, eta denborale lazgarria, bide bihurgunea atzean utzirik, amildegiaren hondoetan galtzen ari zen. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    denborale (FlickrCC, taivasalla)

     
  • Maite 10:05 am on 2012/01/20 Permalink | Reply
    Tags: D   

    danborrada 

    iz. 1. Danborrez eginiko joaldia. 2. Euskal Herriko zenbait herritan doinu batzuekin batera danborra joz egiten den jai-giroko ibilaldia. Ezagunenak San Sebastian egunean Donostia eta Azpeitian egiten dira. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [jaistea] jauspen Ipar., jautsapen Ipar., jaitsaldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tamborrada
    fr roulement de tambour
    en Basque drum parade

    Ohi bezala, Konstituzio plazan bandera altxatuta hasi da gauerdian San Sebastian eguna Donostian. Danborrada bereziko konpainiak giroa berotzen aritu dira aurretik. [Hasi da danbor burrunba, 2012-01-20] (berria.info)

     
  • Maite 10:57 am on 2011/10/06 Permalink | Reply
    Tags: D   

    deitoratu 

    du ad. 1. Zerbait biziki eta sakontasunez sentitu. Bere hutsak negar-auhenetan deitoratzen zituela. 2. Hildakoari hilkutxaren ondoan negar egitea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [deitore egin]
    adia egin, adiakatu, deitore egin, intziri egin, auhendatu Ipar., erostatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) lamentar, deplorar (2) llorar a un difunto (tanto en cuanto sentimiento de dolor como en cuanto a manifestaciones rituales del mismo)
    fr déplorer, chanter des lamentations pour un défunt
    en to regret (deeply), to be/feel sorry; to deplore; to moan, to groan; to complain

    Gertatzen zena deitoratzen zuen, ondorioak mingarriak zitzaizkion neurrian, baina ez zen ahalegindu bere burua hartaz sendatzen. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:55 am on 2011/06/07 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dastamen 

    iz. Zaporea hautematen duen sentimena, mihiko papiletan elkartuta dauden kimiorrezeptoreen bidez burutzen dena. Berez oinarrizko lau zapore daude: gozoa, gazia, garratza eta mingotsa. Baina, usainak ere laguntzen du substantziaren zaporea bereizten eta zerbait ahoratzean dugun sentsazioa ez da zapore hutsa izaten, usainarekin nahastutakoa eta aberastutakoa baizik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gustua]
    gustu zah., gustamen (Harluxet eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (sentido del) gusto
    fr goût [sens]
    en (sense of) taste

    Dastamenez eta usaimenez gozatu nuen Alice, ikusmenez eta entzumenez ezagutu, lizunaren gorputz adarrez mindu intziri egin zuen unean. [Ihes lerroak, Xabier Altube (Erein, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    dastamen (FlickrCC, NYCArthur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel