Seko pasatu zait adibide hori eta begira abestu dugula behin baino gehiagotan, eee!!! Mila esker iradokizunagatik, adibidea aldatuta askoz hobeto geratzen da. 😉
MAISU JUAN: Eztakit topauko dan inun andrakume euskaldunak baño senduagorik. PERU: Nik bere ezdakit, Maisu Juan. Dira sona, dulabre, ta askotakuak. Nok sinistu lei, gizonen premiña baga artu daikeezala linuak dakazan, ta enzun dituzun arazo ta lor guztijak? Soluetan dakuskuz atxurretan, laijetan, saraketan, jorraan, ta edozein biar egiten. Badakije idijak buztartuten, itzaintzia egiten, itaurreko dabiltzala nos nai. Lau neskatilla baserrijan azijak, zuzenduko leukee etxaguntza andi bat, gizonen premiña baga ezertarako.
Azken boladan bere barnean erraietaraino sartuta zeraman damorri hari agur egingo ziola zin eginez ekin zion astelehenari. Tamalez, bihotzak ez zuen sinetsi buruaren agindu hura.
Hortaz, maitasun haren hondarrei kosta ahala kosta eutsi behar niela deliberatu nuen, nahiz eta iraultza sozialaren aukera gero eta murritzago izan 1989an Berlingo harresia erori zenez geroztik. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Sinonimoak:iz.Zub. [dirua]diru, moneta, sos
[txanpona]diru, txanpon(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es dinero fr argent en money
Noiz nahi agitzen ahal da, oraiko diharü joküekin bereziki. Min eginen deigü guri ere. Nola presta, batetik horri ihardokitzera, bestetik hortaz baliatzera? Abertzale lana egün oroz eginez gure leküan, eraikuntza nazionala zolatik hasten beita, ez hegatzetik.  [Kosovo, Jean-Louis Davant (Berria, 2008-03-06)]
Reply