Tagged: D Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:07 am on 2013/10/14 Permalink | Reply
    Tags: D   

    deblauki 

    adb. (Ipar.) Bat-batean; ezbairik gabe. Deblauki agertu zait.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  adlag. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bat-batean] : derrepente, berehala, atoan, bat-batean
    [egiatan] : egiatan, bide onetik
    [ezpairik gabe] : zirt-zart, ezpairik gabe

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) resueltamente, sin dudarlo; completamente
    fr (Ipar.) clairement, franchement, à l’improviste, sans hésitation
    en determinedly, resolutely; frankly; suddenly, all of a sudden
    port determinadamente, sem duvidá-lo

    Entzun:

    Zalantza da: noraino behar dira errespetatu egitate, errealitate, erritmo diferenteak? Funtzio garrantzitsu bat baitu Iparraldearen orena-k: iparreko ikus-entzulea goxatzea, ETBra sarrera erraztea. Tokiko albistegien ideia da pixka batean. Baina beti eskatuz ETBri ikuspegi osoa. Eta hori gertatzen ez den bitartean, are purtzilkeria handiagoa iruditzen zait Iparraldearen orena deblauki kendu izana. [Deblauki kendu izana, Aritz Galarraga (Berria, 2013-09-27)]

    deblauki (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 9:02 am on 2013/08/26 Permalink | Reply
    Tags: D   

    drogoso 

    izond. Iruzurzalea; errietazalea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    drogoso (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.

    “Enredador, tramposo, cuestionador. Drogosua zan eskolan, eta bardiñ izan da gero bere bizi guztian” Etxba Eib. “Follonero. Harekin ibiltziak billurra emuten juan drogoso hutsa zuan da” Elexp Berg. Arpegirik eztauko / nunbaist drogosoak / len legez ereiteko / berba arin zoroak. Azc PB 256.

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian ‘iruzurgile’ eta Elhuyar Hiztegian ‘endredatzaile’)

    [engainatzailea]: engainagarri, engainatzaile, iruzurti, iruzurtzaile, zimarkutsu, zimarkun Ipar., bairatsu g.e., zilibokari g.e., zilibokatzaile g.e., engainari zah., tronpatzaile Ipar. beh., tranposo Heg. beh.
    [endredatzaile]: endredatzaile, bazter-nahasle

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tramposo, -a; alborotador, -a (Elhuyar Hiztegia) / Haur. revoltoso/sa, enredador/ra (5000 hiztegia)
    fr tricheur(euse); agitateur m, -trice Æ’, trublion mÆ’; embrouilleur(euse)
    en deceitful; naughty, mischievous
    port tramposo(a), trapaceiro(a); alvoroçador(a);

    Entzun:


    Mihiluze, drogoso, kontakatilu, zirtolari…

    Kike Amonarriz: “Mihiluzeren bidez, sortzen ari garen proposamen bat zabaltzen dugu, ez baitago kaleko hizkera baturik”.

    Ilaski Serrano: “Ia-ia yoga egin behar izaten dut txarto egindako itzulpenen aurrean kontrola ez galtzeko, itzulpen lotsabakoak iruditzen baitzaizkit, eta barre egin beharrean haserretu egiten naiz. Baina Kikek ez haserretzeko esaten dit, erdaldunak horrelakoetan oso txiste onak galtzen dituela pentsatzeko”.

    (Argia, 2006ko apirila, 306. zenbakia)

    mihiluze (Irudia: euskaraz.net)

     
  • Maite 12:50 pm on 2013/06/01 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dindirri 

    iz. 1. Sudurretik zintzilik dagoen mukia. 2. (batez ere B) Oihal edo soineko maiztutik zintzilikatzen den zarpa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [Sudurretik zintzilik dagoen mukia] ureri (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) moquillo (2) colgante, cola, harapo

     
  • Maite 8:20 am on 2013/03/27 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dirdai 

    1. iz. Distira, dirdira. Anai Eguzkiaren dirdaiak min egiten zion. 2. adb. Distiratuz. Zilarrez dirdai agertzen zuen itsasoko urak bere bizkarra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dirdira] bristada, dirdira, distira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., erlantz g.e., distiradura zah (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) brillo, destello, resplandor; esplendor (2) brillando, reluciendo
    fr splendeur, éclat
    en brightness; shine
    port brilho, lampejo, resplendor, fulgor

    Argiaren dirdai urrekarak, estoreen arteko zirrituetatik sarturik, su-txinpart txikiak sortarazten zizkion haren ile-adatsen isla gaztaingorriari.  [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    dirdai (FlickrCC, EssjayNZ)

     
  • Maite 8:42 am on 2013/03/15 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dixidatu 

    du ad. (Ipar.) 1. Erronka egin. 2. Mehatxatu. Infernu beraz dixidatzen gaitu, zeru bera agintzen digu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    dixidatu (SP ® Chaho, Urt V 434), disidatu (L-ain ap. A), ditxidatu (Lar), dexidatu (Chaho), desidatu (Sc ap. Lrq).

    Sinonimoak: ad. Ipar. zah.
    [erronka egin]
     desafio egin, desafioa bota, erronka bota Heg., erronka egin Heg., erronka jo Heg., desafiatu beh., ahaikatu g.e., aupadatu g.e., axut egin g.e.
    [mehatxatu]
     keinatu, mehatxatu, mehatxu egin, zemaitu, larderiatu Ipar., zemai egin g.e., makatu Ipar. g.e., amenazatu Heg. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) desafiar (2) amenazar
    fr (1) défier (2) menacer
    en (1) to challenge (2) to threaten
    port (1) desafiar (2) ameaçar

    Liburu xume hunek irakhasiko derautzu zer egin behar duzun zure aldetik, noiz dixidatu eta akometatu behar tutzun zure etsaiak, noiz buruz buru hekin kontra iarri, noiz itzuli eta ihesi ioan behar zaiskoten.  [Gudu espirituala, Silvain Pouvreau (1665)] (Klasikoen Gordailua)

    dixidatu (FlickrCC, subtle_3106)

     
  • Maite 10:24 pm on 2012/08/05 Permalink | Reply
    Tags: D   

    domina 

    iz. Metalezko pieza, gehienetan biribila, irudi edo idazkun bat daramana. Maiz oroigarri, ohoregarri edo sari moduan ematen da. Zilarrezko domina lortu du Joko Olinpikoetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [medaila]
    medaila (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es medalla
    fr médaille
    en medal

    Maialen Chourrautek (Lasarte-Oria, 1983) Olinpiar Jokoetako brontzezko domina irabazi du ur bizietako K-1 mailako saioan. Hirugarren izan da, 106.87ko denborarekin, Emilie Fer irabazlearekiko 0.97ra. Zilarra Jessica Fox-ek eskuratu du, 0.61era. [Chourrautek brontzea lortu du, berria.info] (2012-08-02)

    Maialen Chourraut dominarekin (FlickrCC, Gazteaukera)

     
  • Maite 8:29 am on 2012/07/07 Permalink | Reply
    Tags: D   

    dantzaleku 

    iz. Dantzan egiten den lekua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dantzatzeko lekua]
    dantzatoki, dantzategi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lugar de baile; local de baile; discoteca
    fr salle de danse, discothèque, salle de bal
    en dance hall; disco

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel