Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:56 pm on 2018/12/09 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erreus 

    adj./iz. Balio ez duena, akastuna. Arkume erreusa etxean jan ohi dugu, ez baita on, ez saltzeko, ez aurrerako. Zuk batutako intxaurretatik erdiak baino gehiago erreusak ziren. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 erreus (-üs S; Dv, H). Ref.: A; Lrq. Inquieto, impaciente. Birjina egiazko bat bethi erreüs da zerbait gaiza goraren ikhustian eta enzütian. Bp II 96. Ezi hanitx jente badira gaizak bere gogara juaiten etzaitzen bezañ sarri erreüs edo laxü gerthatzen beitira. “Impatientes”. Mst III 7, 2 (SP despazienziatzen, Ip khexü). Gizonak zerbait gaixtoki desiratzen badü, berhala bere beithan erreüs bilhatzen da. “Inquietus”. Mst I 6, 1 (Ip erreüs; SP asaldatzen da, Ch altaratzen). Ezin egon batekin bezala zagon, ülün eta erreüs. Const 19.

    “(Foix), affligé, affecté” Lh.

    2 erreus (V-gip), erreux (AN-gip), errauts, rehus. Ref.: SM EiTec1; Etxba Eib; Iz ArOñ; Elexp Berg. “Pieza no útil, reusada” SM EiTec1. “Se dice de la persona o la cosa que no sirve […]. Zuk batutako intxaurretatik, erdixak baño geixago, erreusak ziran”. Etxba Eib. “Erréus bat, erréusa, babá-erreusak, ardí erreusa, estropeado” Iz ArOñ. “Gorriñak jotako edo puxkat usteldutako tomate aleei esaten zaie. Tomate erdixak erreusak die aurten” Elexp Berg. En AN-gip se dice de la cría abandonada por la madre. Cf. VocNav s.vv. reús y rus. v. errefus (2). Orrék egína ta emána / ene amóres dá, Jesus, / ni ermatéko beregána, / naiz izánik errehús. LE Kop 176. Humíla dá Jesus / humíla Maria; / ez naike ni rehús / ta bekataria / izán bano subér, / nola alzindaria / suberboéna Luzifér. Ib. 52. Gaiñera ematen nun / zerrikume errautsa; / naiz ez umezurtza, / baiñan medra-kaitza. MendaroTx 39 (la interpr. no es segura). Ango aragi erreusak, birikak, arrai erdiustelak, ikusi zituanean bereala esan zun: “Emen aberats gutxi dago”. JAIraz Bizia 34. Bakarren batzuk pentsatu arren / ote dan gauza erreusa, / mutu-aldiko denbora ez da / izan naigabetan utsa. Insausti 146.

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [urduria]: Zub.urduri, errefus Ipar., kexu Ipar., ekurugaitz Zub., kiriotsu jas., nerbioso Heg. beh.
    [akastuna]: akastun, koskadun, koskatsu, markets, hozkadun Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Z) inquieto, -a, impaciente (2) 1. izond. inservible, estropeado, -a; desechado, -a; defectuoso, -a, con tara || 2. iz. rechazo || 3. iz. (Teknol.) pieza defectuosa
    fr (1) inquiet (2)  inutilisable, abîmé, cassé; défectueux
    en (1) worried, uneasy, troubled (2)  unusable, useless; defective, faulty
    port (1) inquieto, -a, impaciente (2)  imprestável, inútil; defeituoso, enguiçado

    Eta moda batzuek, batez ere askatzaileak direnek, beldurra eragiten dute, gizakiaren barneko zerbaitekin aurrez aurre paratzen gaituztelako, eta erlijioa bezalako maskarek bere zerizanean erantzita ikusten dutelako beren burua, erreus. [Moda, Anjel Erro (Berria.eus, 2012-12-09)]

    erreus (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:29 pm on 2018/12/06 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eztialdi 

    iz.  1 iz. Barealdia. Ekaitz osteko eztialdia. Eztialdi baketsua. Bere oinazearen eztialdietan. 2 iz. Erleek eztia egiten duten garaia. Eztialdia datorrenean erleak oso indartsu edukitzea komeni da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eztialdi (G, AN, L, BN, R, S ap. A; Dv).

    1. Calma, sosiego. “Répit, calme momentané” Dv. Onezkero yaikita, aize-itxasoei agindu egin zien; ta eztialdi ederra etorri zan. Ol Mt 8, 26 (Or MB 134 eztialdi; Lç sosagu, He kalma, TB eztitasun, SalabBN eztitarzun, Dv jabaldura, Ip eme, Or, Ker, IBk, IBe barealdi). Eztialdi paketsu ta ameskor au Madalen ezagutzearekin etorri zitzaion. Etxde JJ 162. Etzezakean pozbide ta eztialdirik arki bere barren mingostuak. Ib. 32 (v. tbn. 107, 123, 260). Gau ondoren eguna dator, ekaitz ostean eztialdia. Onaind in Gazt MusIx 149 (v. tbn. 71).

    2. Luna de miel. Bere gizon gaztiaz ortik ziar ezti-aldia eginda, atzo etorri ziran etxera. Kk Ab II 90. Azken makala ezkonbarriok euren ezti-aldiari emon yeutsena. Bilbao IpuiB 17. Martitzen goizean urten yuen euren ezti-aldia egitera. Ib. 14 (v. tbn. 13).

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [barealdia]: barealdi, lasaialdi, jabalaldi Ipar., jabaldura Ipar., nasaialdi Bizk., lasaibide jas.
        [ezkonberrien bidaia]: ezkon-bidaia, eztei-bidaia

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. mielada, época de gran producción de miel (2) iz. calma, reposo, sosiego; [mina, gaixotasuna] alivio (3) iz. luna de miel
    fr (1) iz. calm; calmness; peace (2) iz. honeymoon
    en (1) iz. repos (2) lune de miel
    port (1) repouso, descanso (2) lua-de-mel

    Ekaitzaren ondoren eztialdia dator.  (Elhuyar Hiztegia)

    eztialdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:16 pm on 2018/12/03 Permalink | Reply
    Tags: E   

    euskaraldia 

    iz. Euskaraldia 2018an Euskal Herrian euskararen erabileraren alde abiatu den ekimen bat da, herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza ohiturak aldatu asmo dituena. Guztira, 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian.

    Euskaraldia (Argazkia: Wikipedia)


    Helburua:

    Euskaldunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da Euskaraldiaren lehenengo helburua. Hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, bestetik, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango da beste helburua. Aktibatu aditzak «praktikan jartzea» esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi delako.[1]

    Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrei proposamena egin zaie, ahobizi eta belarriprest rolak hartzeko. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten euskaldunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, euskaraz aritzeko gai direnei hizkuntza horretan jarduteko gonbidapena luzatzen dietenak. Antolaketan, auzo, herri zein eskualde bakoitzeko euskaltzale taldeak ari dira, bai eta bestelako elkarte, enpresa zein erakundeetakoak ere. (Euskaraldia, Wikipedia)

    Azaroaren 23an hasi zen ariketa gaur iluntzean amaitu da, ekitaldi instituzional batekin. Antolatzaileek Euskaraldiak 365 egunez iraun dezan nahi dute. (Berria.eus, 2018-12-03)

    euskaraldia (Argazkia: berria.eus)

     
  • Maite 10:46 pm on 2018/11/14 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ezamihilu 

    iz. Ginbaildunen familiako landarea, lore horiak ematen dituena (Anethum graveolens). Ik. aneta. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [ginbaildunen familiako landarea]: aneta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Bot.) eneldo (Anethum graveolens)
    fr iz. (Bot.) aneth (Anethum graveolens)
    en iz. (Bot.) dill (Anethum graveolens)
    port iz. (Bot.) (hierba) aneto, luzendro (Anethum graveolens)

    Ezamihiluak topatu genituen bidean. 

    ezamihilu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:52 pm on 2018/11/13 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ekuru 

    adb. Batez ere Zub. Geldirik, lasai. Ekuru egon. Hemen daramat eguna ene baitan ekuru.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztgian

    ekuru (R-uzt, S (-kh-); -kh- SP, Dv, H), ekuri (R), ikuru (S), ukuru (S; -kh- Dv), ukhu. Ref.: A (ekuru, ekuri, ükürü); Lh (ekhü); Lrq; Iz R 298; Gte Erd 134.

    1. (Uso pred.). Paciente, tranquilo; quieto. “Quietus” SP. “Ekürü nüzü (S), estoy quieto” A. “Egon adí ékuru” Iz R 298. “Ekürü, ikürü da (S), ekürü egon zite (S)” Gte Erd 134. Auko zorigaitzari ekuru eta onari aiduru. “Souffre en patience”. O Pr 54. Zenbat nizan / zutan izan / beti tink eta ekuru. ‘Fermement et patiemment’. O Po 7. Pierris, uku egon zite, / eta ez jo zure emaztia. AstLas 52. Ãœdüriz ükhürü dabila, hurian untziak bezala. Chaho AztB 10. Ãœkhürü segürki zaude. Ib. 11. Ago ukhuru eta beha. Arch Gram 57. Haietarik zunbaiten ixil eta ekürü egon-eraztia neke zen. Const 29. [Su-mendia] erdian dugula dardar egin gabe, gagozan ekuru. Or Poem 527. Urbidetako ura ordea / berde zen, eta ekhuru. Mde Po 80. Itxas-ertzean orra aunitz / galduko naizenaz ekuru begira. “Miran de la ribera seguras”. Gazt MusIx 135. Hatsaphatsaka juan ordüz / eztiki gitian ükhü. ‘Lasai gaitezen geldi’. Casve SGrazi 32.

    (Como adj. pleno). Ükhürü segürki zaude, ükhürü, izar ükhüru ororeki, ekhi xuri mündüko begi argia! Chaho AztB 11.

    2. (Uso sust.). Tranquilidad. “Sosegua, gelditasuna, geldialdia, ukhuria” HeH Voc. Bare bare gelditu yakon barrena, ekuruz bete, denduz josia. Erkiag Arran 193.

    Sinonimoak: adond. Zub.

        [geldirik]: geldi, geldirik, kieto Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (batez ere Z) quieto, -a; paciente, tranquilo, -a
    fr adb. (batez ere Z) calme, tranquille
    en adb. still,  calm, quier, tranquil, serene
    port adb. (batez ere Z) quieto, -a; paciente, tranqüilo, -a, sossegado, -a

    Hemen daramat eguna ene baitan ekuru.  (Hiztegi Batua)

    ekuru (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:17 pm on 2018/10/24 Permalink | Reply
    Tags: E   

    estimatu 

    ad. 1 du ad. Aintzakotzat hartu; eskertu. Zentzua da gizakiak gehien estimatu behar duen gauza. Bere burua gehiegi estimatzen du. Mespretxatzen dute estimatua izatea merezi duena. Asko estimatzen dut zure borondatea. —Nahi al duzue tragoxka bana? —Ez jauna; lan orduetan edatea galarazia dugu, baina estimatua dago. 2 (Era burutua izenondo gisa). Jainkoaren alaba estimatuen eta maiteena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [prezatu]: aintzakotzat eduki, aintzakotzat hartu, aintzat eduki, aintzat hartu, balioetsi, buruan hartu, estimu egin, ezertan eduki, ezertan hartu, gogoan hartu, hartakotzat eduki, kontuan eduki, kontuan hartu, kontuan izan, prezatu Ipar., baloratu Heg., kontu atxiki Bizk., goietsi jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. estimar, apreciar, valorar, agradecer (2) du ad. estimar, sentir afecto/cariño, considerar (3) du ad. estimar, considerar, juzgar, pensar; tener/dar por
    fr (1) du ad. estimer, apprécier (2) du ad. avoir de l’estime pour
    en (1) du ad. [eskertu] to appreciate; to be grateful to/for, to be thankful to/for (2) du ad. [afektua sentitu] to have esteem for, to hold in esteem, to esteem
    port (1) estimar, apreciar (2) estimar

    —Nahi al duzue tragoxka bana? —Ez jauna; lan orduetan edatea galarazia dugu, baina estimatua dago.  (Hiztegi Batua)

    estimatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:14 pm on 2018/10/20 Permalink | Reply
    Tags: E   

    egutera 

    iz.  1 iz. Leku eguzkitsua; eguzkiak jotzen duen aldea. Ik. eguzki-begi; ibargi. Baserri batzuek eguteran daude, besteak laiotzean. Eguterako itxitura batean ipini genuen. 2 adj. Eguzkitsua. Leku eguteran. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    egutera (V, G, AN-gip). Ref.: A; Iz UrrAnz, Als, To; JMB At 65; Gte Erd 86.

    I (Sust).

    1. Lugar soleado, parte soleada; lugar orientado al Sur. “Sitio soleado” A. v. tbn. Izt C 234 (sin trad., en una lista de cosas relacionadas con la agricultura). v. EGUZKI-BEGI. [Mizpira] eguteran egiña, / ez da izango miña. Izt Po 118. Eguterako istura batean ipiñi genduan. Ayerb EEs 1917, 80. Ama Birjina Arantzazukoak / eguteran ttu laioak [= leioak] (AN-araq). A CPV 948. [Baserri-etxe] batzuk egutera ederrean; besteak, laiotz añubean. Elizdo EEs 1929, 49. Egutera artan, eguzki bero. Or Eus 300. Eguterara begiz-begi sakon-unean egoteaz gañera, ezkerreko mendi-bizkarrak eskutatzen zun itxasaldeko aizealdietatik. TAg Uzt 153. Eguterako mats-mordoak margoztu. “Apricis in collibus”. Ibiñ Virgil 60. Eguteran gerizak, ospelean masustak. EZBB I 89. Ospel aldetik txaga pranko bazan […]. Egutera alderdian azpitan bakarrik. JAzpiroz 67s. Eguterako soroetan gora. BBarand 21. Osiñaundiko egutera eta ospela. AZink 20.

    Barruko gauzak baiño ormaz kanpoko zerak, izadiaren eguteran egozan gauzak gurago zituan Nikanor-ek. Erkiag BatB 35.

    Beraren baratzan arkitzen zan tokirik eguteraenekoan. Izt C 162s.

    2. (G-goi-nav). Ref.: A; A Apend. “Oriente” A. Ipar-eguteran Franziya, Egutera ta ego aldetik Naparro, oso ego aldean Araba, eta ego albotik Bizkaia daukala Gipuzkoa dago. EEs 1915, 13. v. tbn. Bera ib. 214. Euskara pixka bat zabala, pixka bat eguterantza abiatua, Axularren alderantza alegia, erabilli nai izan dudala. Vill Jaink 11.

    II (Adv.).

    1. Cara al sol, en lugar soleado. Ainbat gizon batu dira barlan, egutera. Erkiag BatB 193.

    2. Egutera, keiari, / ba-nengoan, begira. “De cara al oriente“. Gand Elorri 183.

    III (Adj.).

    Soleado, orientado al Sur. Ereiten bada paraje egutera edo beroan. Agric 80.

    Sinonimoak: iz./izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

       iz. [leku eguzkitsua]: eguzki-begi, ibargi g.e.
       izond. g.e. [eguzkitsua]: eguzkitsu, ibargi g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. solana, lugar orientado al sol; lugar orientado al sur (2) iz. oriente (3) adb. soleado, -a
    fr iz. endroit ensoleillé
    en iz. suntrap; sunny spot
    port iz. solário,

    Eguzkia irten nahian ari zen laino horixken artetik, eta eguraldia eramanerraza zen eguteran, haizeak ez zuen-eta jotzen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    egutera (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel