Tagged: E Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:52 pm on 2016/08/31 Permalink | Reply
    Tags: E   

    ez 

      1. Ezezko esaldiaren marka (aditz laguntzailearen edo trinkoaren aurre-aurrean ezartzen da, bien artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du erosi. 2. Galderaren erantzunean, ezezko esaldiaren ordain den partikula. -Bihar etorriko al da? -Ez. 3. Ezezkotasuna egiaztatzeko galdezkako partikula. –Etzi ez gara joango. -Ez? 4. Esaldiaren ezezkotasuna azpimarratzeko partikula. Ez, ez da etorriko. 5. iz. Ezezkoa. Eza eman zion. Lehendabiziko ezean ez dezagun amore eman. 6. iz. Gabezia (-ik kasu-atzizkia duen izen baten ondoren, ia beti mugatua). Gerra-garaian eza zer den ikasi genuen. Beldurrik ezak salbatu zuen. 7. Izen eta izenondoei erantsita, dagokionaren ezezkoa edo ukapena adierazten duten hitzak sortzen dituen euskal aurrizkia. Hitz zaharretan erro lexikalarekin bat eginik (ezuste, ezjakin, ezdeus) eta berrietan erro lexikalari marraz loturik (ez-metal, ez-organiko) idatzi ohi da. • EZ BAINA. Lapurretan, beharrak ez baina, gaiztakeria hutsak eraginda. || EZ BESTE. Izan ezik. Jon ez beste, gainontzeko guztiak etorri ziren. || EZ BEZALA. Nik nahi ez bezala gertatu dira gauzak. || EZ ETA. Ik. 1 ezta. || EZ…EZ… Segidako elementu batzuen ezeztapena indartzeko egitura (bigarren ezaren ondoren eta tartekatzen bada, esaldia erez amaitu ohi da). Ez naute gibelarazten ez haizeek, ez euriek. Ez bururik ez (eta) hankarik (ere). || EZ EZE. Ez ezik, ez ezen. Ebaki ez eze, guganik urrun bota behar da. || EZ EZEN. Ez eze, ez ezik. Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere. || EZ EZIK… (ERE). Ez bakarrik. Bertsook, gainera, hilarrian ez ezik, egunen batean Oiartzungo herriak jasoko dion monumentuan ere ederki leudeke. || EZ HORIXE! Esan denarekiko ezadostasuna azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esamoldea. Ez naiz haraino joango, ez horixe! || EZ ZERA! Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena ukatzeko erabiltzen den lokuzioa. –Gaur ez da etorri. -Ez zera!(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ezezkoa]: ezetz, ezezko, ukamen, ukapen, ukatze, ukazio, uko, errefus Ipar., ukaera g.e., arnegu Ipar. g.e., arnegamendu Ipar. zah.
        [gabezia]: gabetasun, gabezia, huts, hutsaldi, peitu, eskas Ipar., eskasia Ipar., eskastasun Ipar., eskaskeria Zub., ments Zub., falta beh., gabe jas., peitutasun Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. no (2) iz. negativa, rechazo; negación, no (3) iz. falta, carencia; penuria, pobreza; (aurreko sintagma partitiboan edo absolutuan duela) falta de; (aditzaren era burutuaren ondoren) (el) no haber
    fr (1) adb. non ; ne … pas (2) iz. négation, faute, manque (3) iz. (aurreko sintagma -ik atzizkiaz) pénurie, manque
    en (1) adb. no (2) iz. [ezezkoa] denial; refusal (3) iz. lack
    port (1) adb. não; negação (2) carência; penúria

    Rajoyri gaur emandako babesa: 170 BAI, 180 EZ.

    ez [argazkia: Berria.eus / testua: Gaurko hitza]

     
  • Maite 9:34 pm on 2016/08/22 Permalink | Reply
    Tags: E   

    esplizitu 

    izond. Zerbait esan edo idaztean, erabilitako hitzen esanahi zuzenez adierazten dena, ageriko esanahia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [esplizitu] : 1. ageriko 2. berariazko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. explícito, -a
    fr izond. explicite
    en izond. explicit, clear; frank
    port izond. explícito(a)

    Metafora guti zen nire lan esplizitu samarrean.  [Lasto sua, Aingeru Epaltza (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Errealitatearen ezagutza interno hori (pentsamenduen edukia) esplizitu egiteko bidea da hizkuntza; beraz, errealitatea, pentsamendua eta hizkuntza bereizi ezinezko erlazioan azaltzen zaizkigu. [Filosofiako gida, Askoren artean (UEU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    esplizitu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:08 am on 2016/08/20 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erlabio 

    iz. (B) Liztorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erlabio (V-och-gip, G-azp; Dv, H), erlapio (V-gip), erlamino (V-gip, G; Mg Nom, Añ), erlemino (V-gip). Ref.: A (erlabio, erlamiño, erlapio); Iz UrrAnz (erlabixua, erlemiñua); Etxba Eib (erlamiñua); Iz ArOñ.

    1. Avispa; avispón. “Frelon” H. “Especie de avispa de color negro y blanquecino” Iz ArOñ. Baña itzartu ninduanean / Izpiaz erlabioak. AB AmaE 468.

    2. (Lar, VocCB (s.v. erle)), erlamino (Añ). Abejorro. “Abejón” Lar y Añ.

    3. Zángano. v. erlenagi. Ez omen gose, zizta ta zizta, / idurituz erlabio. “Como los zánganos”. Or Eus 382.

    4. (Lar, H). Enjambre. “Jabardo” Lar. v. erlekume.

    Sinonimoak: iz.

        [liztorra]: liztor, listafin Ipar., abadot zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (B) avispa, avispón (2) iz. (B) abejorro
    fr (1) guêpe (2) bourdon
    en (1) wasp (2) bumblebee
    port (1) vespa (2) abelhão, mamangaba

    Erlabio baten ziztada batek bezala suspertu ninduen oihuak.

    erlabio (Argazkia: Asier Sarasua, FlickrCC)

     
  • Maite 10:48 am on 2016/07/07 Permalink | Reply
    Tags: E   

    entzierro 

    iz. TAUROM. Zezenketa aurretik zezenak zezentokira eramateko ekintza, edo mendian denean, zezenak toki batetik bestera garraiatzea, zenbaitetan jendeak zezenen aurretik korrika eginez. San Ferminetako entzierroak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [entzierroa] : zezen-talde (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Taurom.) encierro
    fr iz. (Taurom.) encierro
    en iz. (Taurom.) running of the bulls
    port iz. (Taurom) ato de levar os touros ao touril

    Ohi duten gisan: azkar, garbi eta emozio betean. Halaxe egin dute lasterketa gaur ere, sanferminetako lehen entzierroan, Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek. Arin joan da, bi minutu eta 28 segundo behar izan dituzte zezen-plazako ukuiluetara iristeko.  [Fuente Ymbroko zezenek entzierro azkarra eta garbia egin dute (eitb.eus, 2016-07-07)]

    entzierro (Argazkia: eitb.eus)

     
  • Maite 11:15 pm on 2016/07/05 Permalink | Reply
    Tags: E   

    eraispen 

      iz. 1. ERAIK. Eraikin bat eraisteko, lurrera botatzeko, ekintza eta horren ondoriozko hondakin-materialen multzoa. 2. MAT. Geometrian biraketaardatz bezala bi planoren arteko ebakidura-lerroa hartzen dela, plano bat eta bertan marraztutako irudiak biraketa-mugimendu baten bidez beste batera tokialdatzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eraispen] : eraiste, eraisketa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. derribo, demolición (2) iz. (Mar.) abatimiento
    fr iz. démolition
    en iz. demolition
    port derrubamento; (de casa, de edificio) demolição

    Hona hemen nire jaiotetxea, 1999aren bueltan eginiko erretratua. Altxatu da ama eta paper batzuk kontsultatu ditu eraispenaren datu eta ordu zehatza emateko: 2000ko apirilaren 17an, goizeko 8:15ean. [Inor ez da hiltzen, Mikel Iturria (Harrikadak, 2016/07/05)]

    eraispen (Mikel Iturriren blogetik hartua)

     
  • Maite 11:48 pm on 2016/07/02 Permalink | Reply
    Tags: E   

    esker on 

    iz. (L, BN eta GN) 1. Ardiak lepoan daraman zintzarria. 2. (hed.) Pertsona berritsua, txotxoloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ESKER ON (gral.; Añ, Dv, H; eskerron Lecl). Ref.: A; Etxba Eib. a) Gratitud, agradecimiento; (pl.) gracias. Cf. SP Imit IV 9, 5: Hainitz esker on eta eder. Tr. Documentado ya desde Dechepare tanto al Norte como al Sur.

    Sinonimoak:iz.

        [eskertasuna]: ikustate Ipar., eskertasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) gratitud, agradecimiento (2) (pl.) gracias
    fr (1) reconnaissance, gratitude (2) remerciements, mercis
    en (1) gratitude

    Hainitz esker on eta eder.  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    esker on

     
  • Maite 5:53 pm on 2016/06/22 Permalink | Reply
    Tags: E   

    erregorritu 

     1. du ad. Xigortu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [txigortu]: txigortu  (Uzei Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. tostar
    fr du ad. rôtir, griller ; dorer
    en da/du ad. to toast
    port tostar, torrar

    Labean astiro erregorritzen dan ogi-azalaren antzera, umatu zan gizon onen biotza. TAg Uzt 191.  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    erregorritu (Gaurkohitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel